Larunbatean, apìrilaren 12an jokatuko dira Gipuzkoako Herri Txikietako areto futboleko Kopako finalak. Aldi berean leku berean Ligako sari banaketa ere egingo da. Ormaiztegin izango dira partida guztiak, kiroldegian, eta eskolako kantxan jokatuko dira. 15.30ean hasiko dira partidak, eta 20.15tarako sari banaketa hastea espero da. Sariak emateko han izango dira Logikalineko ordezkariak, txapelketa honetako babesle nagusiak, eta baita Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Elkarteko kideak ere.Horiekin, batera, ordea, aurpegi ezagun batzuk ere izango dira. Jadanik batzuk baieztatu dute euren parte hartzea, eta beste batzuk baieztatzeko zain gaude. Seguru izango direnak, honako hauek dira: Leire Olaberria txirrindularia, Patxi Kaminos korrikalaria, Uxue Garmendia, Emakumezkoen Realeko Lehen Mailako jokalaria, Mikel Labaka, Realeko edo Rayo Vallecanoko jokalari ohia, Juanjo Bernal, Euskadiko Areto Futboleko presidentea eta datorren hilabatean Bielorusian jokatuko den areto futboleko selekzioen arteko Eurokopan Euskal Herriko selekzioa ordezkatuz arituko diren jokalari pare bat ere bai.
Ordutegiak, honako hauek dira:
Kiroldegia:
15.30, Alebin A-ko hirugarren eta laugarren postua: Bidania-Goiatz / Leaburu.
16.30, Alebin B-ko finala: Lizartza-Orexa B / Igeldo
17.30, Alebin A-ko finala: Ikaztegieta / Lizartza-Orexa
18.30, infantil-kadeteen, hirugarren eta laugarren postua: Bidania-Goiatz / Ikaztegieta
19.30, infantil-kadeteen finala: Errezil / Lizartza-Orexa
Eskolako kantxan:
15.45, Benjaminen B-ko finala: Baliarrain-Ikaztegieta / Lizartza-Orexa
16.30, Benjaminen lagunartekoa: Bidania-Goiatz / Ormaiztegi
17.15. Benjaminen, B-ko hirugarren eta laugarren postua: Leaburu / Igeldo
18.00, Alebinen lagunartekoa: Txalburuk / Ikaztegieta-Baliarrain
18.45, Benjaminen A-ko finala: Txalburuk / Igeldo
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina