Itxura bikaina
Europako areto futboleko eta Munduko mikrofutsaleko Txapelketa prestatzen jarraitzen du Gaelek, eta gaur Irurtzunen jokatu du Xotaren aurka, 6-4 galdu du, baina itxura paregabea eman du. Orain dela bi aste 10-1 galdu zuen, eta gaur estu eta larri hartu dute Irurtzungo taldea. Gaelekoak 0-2 aurreratu dira, eta baita 1-3 ere, baina lehen zatia berdinduta joan dira. Bigarrenaren hasieran hiru minutu txar izan ditu Gaelek, eta hor erabaki du partida etxeko taldeak, partida 6-4 amaitzeko.
Hurtado, Iturriotz, Bea, Agirretxe eta Zeberio izan da hasierako bostekoa. Ugartemendia, Zubeldia, Leunda eta Errasti ere aritu dira. Zeberiok bi gol egin ditu, bana Ugartemendiak eta Agirretxek.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina