Mikrofutsaleko bigarren jardunaldia jokatuko da larunbatean, 16.00etan Beteluko pilotalekuan. Oraingoan mutiletan hamahiru talde izango dira, eta hiru nesketan. Txalburuk C mutiletan, eta nesketan Txalburuk ez dira izango. Multzoen zozketa egin zen asteazkeneko bileran, eta honela geratu dira lehen faseko multzoak.
A multzoa: Txalburuk A, Baliarrain, Betelu B eta Bidania-Goiatz B.
B multzoa: Ikaztegieta-Lizartza, Ikaztegieta A eta Txalburuk B.
C multzoa: Ikaztegieta-Baliarrain, Bidania-Goiatz A eta Betelu A.
D multzoa: Ikaztegieta B, Orexa eta Betelu C.
Bigarren faserako, multzo bakoitzeko onenek jokatuko dute, aurreneko lau postuak erabakitzeko. Bigarrenek bosgarren postutik zortzigarrena erabakitzeko lehiatu beharko dute, eta lehen multzoko hirugarrenak eta laugarrenak eta gainereko multzoeteko hirugarrenek gainerako postuak erabakitzeko lehiatuko dira.
Nesketan, Ikaztegieta-Altzo, Betelu eta Bidania-Goiatz arituko dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina