2014(e)ko ekainaren 13(a), ostirala

Gaeleko gaztetxoak Europako Txapelketan izango dira

Gaeleko taldea datorren urriaren amaieran Katalunian jokatuko den Europako Txapelketan izango da. 2002an jaiotakoen lehiaketetan hartuko dute parte. Areto futboleko txapelketan izango dira, eta baita mikrofutsalekoan ere. Azken honetan bi talderekin jokatuko dute. Jadanik hasi dira entrenamenduak egiten, eta horretaz Iosu Elola arduratuko da. Joango diren jokalarien zerrenda, honako hau da: Jokin Agirretxe (Bidania-Goiatz), Jurgi Leunda (Ikaztegieta), Oier Ugartemendia eta Oihan Arrospide (Leaburu) eta Aimar Iturrioz, Aimar Zeberio, Iraitz Bea, Txomin Errasti, Ekaitz Hurtado eta Ainitze Zubedlia (Lizartza-Orexa).