2017(e)ko otsailaren 23(a), osteguna

KRONIKAK:

INFANTIL KADETEKAK:

GAEL LIGA 7 BIDANIA-GOIATZ 4

GAEL LIGA: A.Ugartemendia, Iturriotz, Arrospide, O.Ugartemendia eta Leunda-hasierako bostekoa-, Hurtado, Aramendi, A.Murua eta Iztueta.

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, Zugasti, Altuna, Agirretxe eta J.Zugasti-hasierako bostekoa-, Aldalur eta Otaño.

GOLAK: Gael Liga: Arrospide (2), Iztueta (2), Aramendi, A.Murua eta Iturriotz. Bidania-Goiatz: Agirretxe (3) eta U.Zugasti.

Gael Ligak bigarren postuan jarraituko du Bidaniari irabazi ostean, nahiz eta bigarren zatirarte ezin izan zuen partida erabaki. Atsedenera berdinean joan ziren, nahiz eta etxekoek aukera nabarmenak izan zituzten aldearekin joateko. Bigarrengoan, oso denbora gutxian egin zituzten hiru gol, eta hor erabaki zen auzia.


TXALBURUK 10 IKAZTEGIETA 10

TXALBURUK: Otamendi, I.Murua, Maioz, Mañoso eta Ruiz-hasierako bostekoa-, A.Murua.

IKAZTEGIETA: Olaberria, Artola, Parra, Olano eta Zunzunegi-hasierako bostekoa-Arruabarrena.

GOLAK: Txalburuk: Ruiz (5), A.Murua (2), I.Murua, Mañoso eta Maioz. Ikaztegieta: Zunzunegi eta Olano.

Liderrak ez du barkatzen, nahiz eta lehen zatian estu hartu zuen Ikaztegietak, aurretik ere bi aldiz jarri baitzen, eta penalti bat ere huts egin zuen. Baina behin partida kontrolpean izan zuenena, neurketa erabaki egin zuen Txalburuk.

2017(e)ko otsailaren 22(a), asteazkena

Atzeratutakoak

Asteazken honetan, otsailaren 22an, infantil-kadete mailan atzeratutako bi partida berreskuratuko dira. Bata seigarren jardunaldikoa da, eta Baliarraingo pilotalekuan neurtuko dira Gael Liga eta Bidania-Goiatz 19.00etan. Ordu bat beranduago, pasa den asteburuan jokatu ezin zen partida jokatuko da Abaltzisketan, bertan Txalburuk eta Ikaztegieta neurtuko dira.

2017(e)ko otsailaren 20(a), astelehena

KRONIKAK:

KADETEAK:

BETELU 4 BIDANIA-GOIATZ 3

BETELU: Garmendia, Segurola, Zubillaga, Buldain eta Rekalde-hasierako bostekoa-, Goñi, Otamendi eta Iujurko.

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, Agirretxe, U.Zugasti, Altuna eta J.Zugasti.hasierako bostekoa-, Aldalur eta Olano.

GOLAK: Betelu: Buldain (2), Otamendi eta Zubillaga. Bidania-Goiatz: Agirretxe (3) eta U.Zugasti.

Emozio handia izan zuen neurketa parekatu honek, baina amaieran etxekoek eutsi egin zien hiru puntuei.

ALEBINAK:

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, E.Olano, Etxeberria, Iztueta eta Gurrutxaga-hasierako bostekoa-, Zunzunegi, Soroa eta Uria.

BIDANIA-GOIATZ B: Arregi, Amundarain, E.Eskibel, M.Eskibel eta Aramendi-hasierako bostekoa-, Aldalur, Muñoa eta Sasiain.

GOLAK: Baliarrain-Ikaztegieta: Iztueta (2), Gurrutxaga, Uria eta E.Olano. Bidania-Goiatz B: Amundarain (5), M.Eskibel (2) eta Aramendi (2).

Gol asko eta ikusteko neurketa polita eskeini zuten Baliarrainen bi taldeek. Emaitza honi esker, Bidania-Goiatzen bigarren taldeak bosgarren postua lortzeko borrokan jaraituko du.




LIZARTZA-OREXA 1 TXALBURUK 18

LIZARTZA-OREXA: M.Iturriotz, Urtxipia, Arrilaga, Arrue eta Luloaga-hasierako bostekoa-, O.Iturriotz, Malkorra eta Martin.

TXALBURUK: X.Gorostidi, Mañoso, Mujika, Irastortza eta Seoane-hasierako bostekoa-, Murua eta Kaminos.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Urtxipia. Txalburuk: Seoane (5), Mañoso (4), Mujika (3)Kaminos (3), Murua (2) eta Irastortza.

Liderrak ez du barkatzen, eta garaipen erosoa lortu zuten. Abaltzisketakoek Liga ere irabazita daukate.

LEABURU-ALTZO 4 BETELU 8

LEABURU-ALTZO: Calle, Garcia, M.Iraeta, U.Iraeta eta H.Murua-hasierako bostekoa-, Ugartemendia, I.Larreta, Murua, Isasi eta Lizarribar.

BETELU: I.Garmendia, Eskarmendi, Zubillaga, Estanga eta A.Goikoetxea-hasierako bostekoa-, J.Gokoietxea eta B.Garmendia.

GOLAK. Leaburu-Altzo: Garcia (3) eta Ugartemendia. Betelu: Eskarmendi (3), Zubillaga (3), A.Goikoetxea eta B.Garmendia.

Garaipen honekin Beteluk ia segurtatu du laugarren postua,. Neurketa ona izan zen, eta kanpokoek ongi jakin zuten norgehiagoka kudeatzen.


BIDANIA-GOIATZ A 7 IGELDO 3

BIDANIA-GOIATZ A: Azkarai, A.Iraeta, I.Iraeta, Dorronsoro eta Amundarain-hasierako bostekoa-,
Artola eta Beloki.

IGELDO: Gomez, Senperena, M.Aizpurua, Etxeberria eta D.Rouget-hasierako bostekoa-, N.Rouget, L.Aizpurua eta Dorronsoro.

GOLAK: Bidania-Goiatz: A.Iraeta (4) eta Dorronsoro (3). Igeldo: Senperena (2) eta Dorronsoro.

Bidania-Goiatz, garaipen honi esker, berriro ere bigarren lekuan jarri da, eta Igeldo, berriz, hirugarren geratuko da, nahiz eta biak puntuetan berdinduta egon.

BENJAMINAK:

BIDANIA 6 ERREZIL 7

BIDANIA: Iraitz Arruti, Ilazki Arruti, E.Sasain, P.Sasian, A.Azkune, E.Azkune, Azkarai eta Lasa.

ERREZIL: Ander Goneaga, Abauntz, Korta, Ezama, Iglesias, Karrera, Ander Goenaga, June Goneaga, Oiartzabal, Agirre eta Rodríguez.

GOLAK: Bidania-Goiatz: E.Sasiain (5) eta A.Azkune. Errezil: Karrera (2), Aitor Goenaga (2), Abauntz, Korta eta Ezama.

Golak eta emozioa, biak izan zituen derbiak, baina azkenean kanpokoek eraman zituzten hiru puntuak.

2017(e)ko otsailaren 17(a), ostirala

Jardunaldi berria

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan jardunaldi berri bat jokatuko da. Kadetetan bi dira jokatzekoak, baina oraingoz ordutegia batek besterik ez dauka, eta hori larunbatean jokatuko da Beteluko pilotalekuan, bertako taldearen eta Bidania-Goiatzen artean. Neurketa 17.00etan jokatuko da.
Alebinetan, lau partidetatik hiru ostiralean jokatuko dira, eta bat larunbatean. Ostiralean, 19.15etan hasita, Leaburu-Altzo eta Betelu neurtuko dira Leaburun. Ordu laurden bat beranduago beste bi partida jokatuko dira. Baliarrainen, bertako taldea eta Bidania-Goiatz B lehiatuko dira eta Orexan, Lizartza-Orexa eta Txalburuk. Larunbatean, 15.30ean, Bidania-Goiatz eta Igeldo izango dira aurrez aurre Igeldoko pilotalekuan.
Benjaminetan ez da jardunaldirik izango, azkeneko jardunaldia baino lehen atzeratutako partida errekuperatu ahal izateko. Ostiralean, 18.45etan Bidaniako pilotalekuan derbia jokatuko dute Bidania-Goiatzek eta Errezilek.

2017(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

Kronikak:

IKAZTEGIETA 2 BETELU 4

IKAZTEGIETA: Olaberria, Uria, Lakuntza, Olano eta Parra-hasierako bostekoa-, Larrañaga eta Zunzunegi.

BETELU: Paradera, Zubillaga, Saralegi, Iriarte eta Otamendi-hasierako bostekoa-, Rekalde, Buldain eta Eskarmendi.

GOLAK. Ikaztegieta: Larrañaga eta Zunzunegi. Betelu: Otamendi (2), Iriarte eta Saralegi.

Bi zati ezberdin izan zituen neurketa honek. Aurrenekoan Betelu nagusi izan zen, eta horri esker 1-4 joan ziren atseden hartzera. Bigarrengoan etxekoak hobeto aritu ziren, baina gol bakarra sartu ahal izan zuten, eta ondorioz kanpokoek eraman zituzten puntuak.


ALEBINAK:

TXALBURUK 12 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 4

TXALBRUK: X.Gorostidi, Kaminos, Mañoso, Mujika eta Seoane-hasierako bostekoa-, Irastortza, Murua eta Egoitz.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, Etxeberria, Iztueta, Gurrutxaga eta Zunzunegi-hasierako bostekoa-, Darius, E.Olano, Soroa eta Uria.

GOLAK: Txalburuk: Mujika (4), Seoane (2), Irastortza (3) eta Egoitz. Baliarrain-Ikaztegieta: Uria (3) eta Etxeberria.

Liderrak ez du barkatzen. Orain arte jokatutako partida guztiak irabazi egin ditu, eta Baliarrain-Ikaztegietari ere ez zion aukerarik eman.


BENJAMINAK:

LIZARTZA-PREXA 3 IGELDO 1

LIZARTZA-OREXA: O.Olaetxea, Piris, Iturriotz, Soroa, Bengoetxea, Olano, A.Olaetxea, Urtxipia eta Beltran.

IGELDO: Lizarralde, De la Cuesta, Elosegi, Galarraga, Guinart, M.Martikorena, Aisa, Bandres, Etxeberria, E.Martikorena eta Roces.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Olano (3). Igeldo: Elosegi.

Lizartzak sendotu egin zuen bigarren postua Igeldori irabazita. Bi taldeek neurketa oso polita eta etretenigarria eskeini zuiten.

2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

Beri txarrak

Ez dira egun gozoak Gaelen inguruko taldeentzat. Orai dela bi aste Txalburuk taldeko entrenatzailea den Aitor Muruaren aita, eta aldi berean Txalburuk infantil-kadete mailako Aritz Muruaren aitona zendu zen. Ostegun honetan, berriz, Bidania-Goiatzeko benjaminen taldeko Eneko Aramendiren aita hil da. Ondorioz Bidania-Goiatzek maila azberdinetan asteburu honetan jokatu behar zituen partida guztiak atzeratu egingo dira. Baita atzeratu egingo da ere benjaminetan jokatu behar zen Beteluren eta Errezilen arteko partida, Betelun Ihauteriak direlako. Betelu alebinek Igeldon jokatu beharreko partida pasa den astean jokatu zuten, eta ondorioz oso neurketa gutxi izango dira asteburu honetan.
Bat jokatuko da benjaminetan, ostiralean 18.00etan Orexan, bertan nertuko baitira Lizartza-Orexa eta Igeldo. Alebinetan beste bat jokatuko da, hura ere ostiralean, Abaltzisketako pilotalekuan, Txalburuk eta Baliarrain-Ikaztegieta neurtuko dira 19.30ean, eta infantil-kadeteetan beste bat jokatuko da. Ikaztegietan, 20.00etan, bertako taldea eta Betelu lehiatuko dira.

2017(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

KRONIKAK:

ALEBINAK:

IGELDO 7 BETELU 2

IGELDO: Gomez, D.Rouget, N.Rouget, Dorronsoro eta Senperena-hasierako bostekoa-, L.Auizpurua, M.Aizpurua eta Etxeberria.

BETELU: B.Garmendia, Zubillaga, Estanga, I.Garmendia eta Eskarmendi-hasierako bostekoa-, Carrillo, Ijurko, Goñi eta Goikoetxea.

GOLAK: Igeldo: Dorronsoro (3), Senperena (2), D.Rouget (2). Betelu: Goikoetxea eta I.Garmendia.

Datorren asteburuan jokatu beharreko partida aurreratu zen, Beteluk ezinezkoa zuelako jokatzea. Igeldok garbi erakutsi zuen bigarren postua beretzat nahi zuela, eta ez zuen barkatu.


BETELU 13 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 1

BETELU: Ordorika, Zubillaga, Ijurko, Eskarmendi eta Estanga.hasierako bostekoa-, A.Garmendia, I.Garmendia,  eta B.Garmendia.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: Daris, I.Olano, Uria, Zunzunegi eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Soroa eta E.Olano.

GOLAK: Betelu: A.Garmendia (4), Zubillaga (3), Eskarmendi (3), Ijurko eta B.Garmendia. Baliarrain-Ikaztegieta: E.Olano.

Beteluk aise eraman zuen norgehiagoka. Behin aldea lortu zuenean, primeran kudeatu zuen.

LIZARTZA-OREXA 7 LEABURU-ALTZO 11

LIZARTZA-OREXA: M.Iturriotz, Luloaga, Urtxipia, Arrillaga eta Arrue-hasierako bostekoa-, O.Ituriotz, Malkorra eta Martin.

LEABURU-ALTZO: Calle, H.Murua, Garcia, M.Iraeta eta U.Iraeta-hasierako bostekoa-, I.Murua, Elduaien, Larreta, Ugartemendia, Isasti eta Arrospide.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Arrillaga (2), Luloaga (2), Urtxipia, Arrue eta Calle (ba). Leauru-Altzo: Garcia (4), I.Murua (2), M.Iraeta (2), U.Iraeta (2) eta Ugartemendia.

Gol askoko neurketa izan zen hau, ikusteko polita, baina azkenean kanpokoek eraman zituzten puntuak.

BIDANIA-GOIATZ B 5 BIDANIA-GOIATZ A 10

BIDANIA-GOIATZ B: Arregi, Aramendi, A.Eskibel, M.Eskibel eta Amundarain-hasierako bostekoa-, Aldalur eta Muñoa.

BIDANIA-GOIATZ A: Azkarai, I.Iraeta, A.Iraeta, Dorronsoro eta Amundarain-hasierako bnostekoa, Artola eta Beloki.

GOLAK: Bidania-Goiatz B: Amundarain (4) eta M.Eskibel. Bidania-Goiatz A: A.Iraeta (4), Amundarain (2), I.Iraeta, Artola, Dorronsoro eta Beloki.

Bidaniarren arteko derbia zaharrenek ereman zuten, baina gazteak ere saiatu ziren estutzen, eta gauzak zail jartzen.

IGELDO 2 TXALBURUK 5

IGELDO: Gomez, M.Aizpurua, Senperena, Dorronsoro eta Rouget-hasierako bostekoa-, Etxeberria eta L.Aizpurua.

TXALBURUK: X.Gorostidi, Seoane, Mujika, B.Gorostidi eta E.Gorostidi-hasierako bostekoa-, Mañoso, Irastortza, Murua eta Kaminos.

GOLAK: Igeldo: Rouget (2), Txalburuk: Mujika (2), B.Gorostidi, E.Gorostidi eta Murua.

Txalburuk taldeak Liga irabazteko urrats handia eman zuen bigarren sailkatuari irabazi ostean. Abaltzisketakoak orain arteko partida guztiak irabazi dituzte.


BENJAMINAK:

IGELDO 1 BETELU 4

IGELDO: O.Galarraga, Etxeberria, M.Galarraga, Aisa, Bandres, Elosegi, E.Martiarena eta M.Martiarena.

BETELU: Lasa, Satrustegi, Nazabal, Segurola, Zubillaga, Goñi, Aranburu, Goikoetxea, Sotil eta Azkarai.

GOLAK: Igeldo: Elosegi. Betelu: Azkarai (2), Nazabal eta Goikoetxea.

Liderrak ez du barkatzen, eta Igeldon lortutako hiru puntuei esker, Liga irabaztetik oso gertu jarri da.



2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

Emozioak jarraitzen du

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan, alebinak eta benjaminak arituko dira asteburu honetan. Alebinetan ostiralean derbia jokatuko da, Bidania-Goiatz B eta Bidania-Goiatz A taldeen artean, Bidaniko pilotalekuan, 19.45etan hasita, Larunbatean, bi partida jokatuko dira. 18.00etan Orexan, Lizartza-Orexa eta Leaburu-Altzo izango dira aurrez aurre, eta orduerdi bat beranduago Beteleun, bertako taldea eta Baliarrain-Ikaztegieta neurtuko dira. Jardunaldia igandean Igeldon itxiko da, eta han arituko dira bigarren sailkatua, Igeldo, eta liderra, Txalburuk, 10.30ean hasita. Hala ere asteburu honetan hurrengoari dagokion partida bat ere jokatuko da. Datorren asteburuan Betelun ihauteriak dira, eta hori dela eta, ostiral honetan 19.45etan Igeldon lehiatuko dira Igeldo eta Betelu.

Benjaminetan ere derbi polita izango da ostiral honetan, 19.00etan Bidaniko pilotalekuan Bidania-Goiatz eta Errezil lehiatuko baitira. Aurretik, orduerdi bat lehenago, liderra, Betelu, Igeldon arituko da.