2019(e)ko maiatzaren 27(a), astelehena

Gael taldeko Jokin Agirretxek Ligako goleatzailerik onenaren saria jaso du

Gael Elkartearentzat lehen urtea izan da Gipuzkoako gazte mailan, eta adinari erreparatuta bertako jokalaririk gehientzat ere horrelaxe izan da. Adinaren aldea nabaria izaten da maila hauetan, baina Gaelek ezin esan denboraldi txarra egin duenik, batez ere amaiera paregabea egin baidu. Azkenean gainera, Jokin Agirretxe izan da mailako goleatzailerik onena 43 golekin, eta horren saria jaso zuen pasa den larunbatean Zarautzen.

2019(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

ALDAPETA 4 GAEL 6

ALDAPETA: Arozena, Aragon, Gonzalez, Calderon eta Macias-hasierako bostekoa-, Berasategi eta Lopez.

GAEL: Olano, Iturriotz, Lekuona, Agirretxe eta Zabala-hasierako bostekoa-, Mañoso, Lopetedi eta Leunda.

GOLAK: Aldapeta: Berasategi (3) eta Calderon. Gael: Agirretxe (2), Mañoso (2), Zabala eta Lopetedi.

EPAILEA: Aitor Zubeldia.

Gaeli denboraldia bere unerik onenean amaitu zaio, eta garaipen handi batekin itxi du sasoina. Seigarren sailkatuaren kantxan jokatu zuen, pasa den asterarte laugarren postuaren borrokan ibili da, baina oraingoan ezin izan zuen talde zuri-marroiarekin. Gael beti aurretik joan zen markagailuan, eta ongi merezitako garaipen batekin agurtu du denboraldia.


2019(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

 KRONIKAK:

GAZTEAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

MONDRATE 5 GAEL 4

MONDRATE: Markel, Salazar, Estrella, Delgado eta Martin-hasierako bostekoa-, Rodriguez, Gonzalez, Gandarias, Sopo, Mancebo, Olmo eta Oussama.

GAEL: Olano, Iturriotz, Aramendi, Agirretxe eta Zabala-hasierako bostekoa-, Mañoso, Lopetedi, Leunda eta Lekuona.

EPAILEA: Zubeldia. Mondrateko Delgado eta Sopo izan dira txartel horia ikusi dutenak.

GOLAEGILEAK: Mondrate: Rodriguez (2), Delgado, Estrella eta Mancebo. Gael: Agirretxe (3) eta Zabala.

Ez zuen galtzerik merezi izan Gaelek sailkapeneko bigarrenaren aurka. Zuri-marroiak denboraldiaren amaierara bere unerik onenean iritsi dira eta Arrasaten berriro ere sekulako maila eman zuten.
Aurreratu egin zen Gael, baina zorte handiarekin sartutako gol bati esker, etxekoek berdindu egin zuten, eta beste bi gol sartua, 3-1 joan ziren atseden hartzera. Lehen zatian, Markel, etxekoen atezaina, izan zen en onena, berak eutsi baitzion etxeko taldeari, sekulako geldialdiak eginez.
Bigarren zatian ere gauzak ez ziren asko aldatu, eta joko orekatua izan zen, baina une askotan Gael nagusi, baina behin eta berriz, Markel agertzen zen, zuri-marroien jokaldiak ezabatuz. Azkenean punturik gabe, baina sentsazio oso onekin itzuli ziren Gaeleko jokalariak etxera.