2017(e)ko abenduaren 31(a), igandea

Bigarren

Bigarren postuan amaitu dute Gaeleko hiru taldeek Legorretan jokatu den Gabonetako Torneoan. Alebinetan, infantiletan eta kadeteetan aritu ziren eta hiruetan geratu ziren bigarren postuan. Infantilei eta kadeteei gol bakarra fata izan zitzaien garaipena lortzeko, eta alebinek ere lan oso ona egin zuten, kontuan hartu behar baita talde sortu berria dela, eta  oso entrenamendu gutxi egin ditzutela oraindik.

KADETEAK:



GAEL 0 RIOJA TEAM 2

Ez zen izan zuri-marroien partidarik onena, baina hala ere aukerak izan zituzten emaitza hobea lortzeko. Errioxarrek neurketa biribila egin zuten, eta merezitako garaipena lortu zuten, eta partida hau ikusi ostean tituloa lortzeko aukera handiak zituztela ikusi zen.


SALBURUA  2 RIOJA TEAM 1

Gasteiztarrek irabazi zuten partida, baina seguraski bere atezainak zer ikusi handia izan zuen horretan, errioxarrenak izan baitziren aukerarik onenak, baina arabarren atezaina bikain aritu zen, sekulako neurketa eginez, eta bere taldea bizirik mantenduz. Arabarrak aurreratu ziren, baina errioxarrek berdindu egin zuten. Neurketaren hondarrean kontraeraso batean lortu zuten gasteiztarrek garaipeneko gola.


GAEL 4 SALBURUA 2

Salburuak berdinketa nahikoa zuen garaipena lortzeko, eta zuri-marroiek berriz hiru golegatik irabazi behar zuten, eta egia esan oso gertu izan zuten helburua, aukerak izan baitzituzten horretarako. Zabalak aurretik jarri zuen etxeko taldea, baina berdindu egin zuten arabarrek. Jurgi Leundak lortu zuen 2-1ekoa, baina berehala etorri zen berdinketa. Hortik aurrera jaun eta jabe izan zen talde zuri-marroia, eta Jokin Agirretxeren bi golek garaipena oso gertu jarri zuten, baina behar zen gola ez zen iritsi.

Lopez, Azkarai, Hurtado, Iturriotz, Agirretxe, Zabala, Aramendi, Murua, Lopetedi, Leunda eta Iztueta aritu dira Gael taldean.


SAILKAPENA:
1- Rioja Team 3p (+1)
2- Gael 3p
3- Salburua 3p (-1)




INFANTILAK:



GAEL 2 LAUBURU IBARRA 2

Pare-pareko partida izan zen hau. Etxekoak ongi hasi ziren aukerak eginez, baina Ibarrakoak jarri ziren 0-2 aurretik. Azkeneko minututean zuri-marroiek gora egin zuten, eta partida berdindu egin zuten June Zugastiren eta Jon Aldalurren golei esker.


AURRERA LEITZA 5 LAUBURU IBARRA 1

Leitzakoak jaun eta jabe izan ziren partida honetan. Hasieratik hartu zuten aginte makila, eta Ibarrakoak ezinean aritu ziren. Emaitza honekin, nafarrek berdinketa nahikoa zuten tituloa eskuratu ahal izateko.


GAEL 1 AURRERA LEITZA 1

Hau ere pare-pareko partida izan zen. Nafarrek berdinketa nahikoa zuten torneoa irabazteko, eta etxekoek garaipena behar zuten. Kanpokoak jarri ziren aurretik, baina June Zugastik berdindu egin zuen neurketa, eta markagailua ez zen gehiago mugitu.

Azkarai, Garcia, Olano, Esteban, Aldalur, Amundarain, Labaka, Zugasti, Murua eta Irati aritu ziren Gaelen.



SAILKAPENA:

1- Aurrera Leitza 4p (+4)
2- Gael 2p
3. Lauburu Ibarra p1 (-4)



ALEBINAK:



GAEL 1 LEGORRETA 4

Legorretak hemen abiatu zuen garaiopenerako bidea. Neurketa parekatua abiatu zen, etxekoek behin gola lortu zutenean,  zuri-marroei kosta zitzaien erreakzionatzea, baina Lukas Gurrutxagak lortutako golak berriro ere partidan sartu zituen. Ondoren etorri ziren, ordea, beste etxeko taldearen bi golak, neurketa erabakita utziz.


LEGORRETA 5 AURRERA LEITZA 0

Legorretarek erabakita utzi zuten lehiaketa, garaipen handi batekin. Zuri-berdeek ez zioten inongo aukerarik eman nafarrei, garaipen erosoa lortuz.


GAEL 3 AURRERA LEITZA 1

Bigarren postua zegoen jokoan partida honetan, eta etxekoek ez zuten hutsik egin, nagusi izan baitziren. Eskarmendik, Gurrutxagak eta Urtxipiak lortutako golek 3-0 jarri zuten markagailua, Nafarrek partidaren hondarrean lortu zuten euren gola.

Gorostidi, Lizarribar, Arrillaga, Murua, Olano, Dorronsoro, Urtxipia, Luloaga, Sotil, Gurrutxaga eta Eskarmendi izan ziren Gaelen jokatu zutenak.


SAILKAPENA:

1- Legorreta 6p (+8)
2- Gael 3p (-1)
3- Aurrera Leitza (-7)



2017(e)ko abenduaren 30(a), larunbata

Gabonetako Torneoa

Abenduaren 30ean jokatuko da Legorretako Harripila kiroldegian Gael Elkarteak antolatzen duen Gabonetako III.arren Torneoa. Aurten alebinak, infantilak eta kadeteak arituko dira.

Egitaraua:

Alebinak:

15.00 Gael / Legorreta
15.30, Legorreta / Aurrera Leitza
16.00, Gael / Aurrera Leitza

Infantilak:

16.30, Gael / Lauburu Ibarra
17.00, Lauburu Ibarra / Aurrera Leitza
17.30, Gael / Aurrera Leitza

Kadeteak:

18.00, Gael / Rioja Team
18.30, Salburua / Rioja Team
19.00, Gael / Salburua

19.30, sari banaketa.

2017(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK: MONDRATE 6 GAEL 2

MONDRATE: Perez de Albeniz, Jaso, Zezeaga, Gandarias eta Maeztu-hasierako bostekoa-, Jon eta Imanol.

GAEL: Lopez, Iturriotz, Monreal, Agirretxe eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Murua, Lopetedi eta Leunda.

GOLAK: Mondrate: Zezeaga (2), Maeztu (2), Gandarias eta Jon. Gael: Iturriotz eta Monreal.

EPAILEA: Bartolome Gomez. Mondrateko Maeztu eta Gaeleko Murua izan dira txartel horia ikusi dutenak.

Gaelek gutxienez puntu bat lortzeko adina meritu egin zituen, baina oraingoan ate aurrean ez zuen asmatu eta etxekoek kontraerasoan erabaki zuten neurketa. Partida amaitzeko bost minutu baino gutxiago falta zirela, 3-2 zegoen markagailua, eta zuri-marroiak aukerak egin eta egin. Berdinketa oso gertu ikusten zenean iritsi zen etxekoen laugarren gola, eta hortxe joan zen partida.


INFANTILAK:

ORIXE 3 GAEL 3

ORIXE: Juan, Claudio, Aiertza, Cornago eta Garaiburu-hasierako bostekoa-, Goikoetxea, Guerrero, Lacalle, Pascual eta Urrestarazu.

GAEL: Garcia, Murua, Amundarain, Aldalur eta Zugasti-hasierako bostekoa-Manzisidor eta Benavente.

GOLAK: Orixe: Goikoetxea (2) eta Garaiburu. Gael: Amundarain, Aldalur eta Zugasti.

Lau baja garrantzitsu zituen Gaelek, baina hala ere irabazteko neurketa egin zuen, eta hiru puntuak eskuratzeko zorte apur bat falta izan zuen, aurkaria baino gehiago izan baitzen.

GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA (AMF):

ALEBINAK:

BALIARRAIN 12 ALTZO 3

BALIARRAIN: I.Olano, Irastortza, Iztueta, E.Olano, Olaberria, Zunzunegi eta Gurrutxaga.

ALTZO: Lizarribar, Artetxe, Uranga, Goitia, .Artetxe, Isasi, H.Murua eta I.Murua.

GOLAK: Baliarrain: Iztueta (4), Zunznegi (3), Irastortza (2), Gurrutxaga (2) eta E.Olano. Altzo: H.Murua (3).

Golen aldeari esker, Baliarrainek berriro ere sailkapeneko lehen postua eskuratu du, Altzori irabazi ostean.

LIZTORRAK 4 BIDANIA-GOIATZ A 9

LIZTORRAK: M.Iturriotz, Bengoetxea, Arrillaga, Martin, Malkorra, Luloaga, Urtxipia,Soroa eta Olano.

BIDANIA-GOIATZ A: Arregi, U.Sasiain, E.Sasiain, Dorronsoro, Azkarai eta Iraeta.

GOLAK: Liztorrak: Urtxipia (3) eta Arrillaga. Bidania-Goiatz A: E.Sasiain (4), Dorronsoro (3) eta Iraeta (2).

Bidania-Goiatzek irabazi zen Orexan. Bidaniarrek oso neurketa ona egin zuten, amaieran hiru puntak etxeratuz.


IGELDO 1 TXALBURUK 6

IGELDO: Aizpurua, Aisa, Amezua, Camarero, Elosegi, Etxeberria eta Galarraga.

TXALBURUK: Gorostidi, Landa, Hussein, Gpñi, Garcia, Irastortza, Mrua, Etxeberria eta Kaminos.

GOLAK: Igeldo: Elosegi. Txalburuk: Kaminos (3), Hussein, Landa eta Garcia.

Txalburuk taldeak kontrolpean izan zuen neurketa hasieratik bukaerara. 0-6 aurreratu zen, eta amaieran lortu zuten  etxekoek  gola.



BETELU 5 BIDANIA-GOIATZ B 5

BETELU: Goñi, Eskarmendi, Arraztio, A.Zubillaga, Estanga, Sarasa, Segurola, Goikoetxea, Sotil eta Aranburu.

BIDANIA-GOIATZ B: A.Eskibel, Aramendi, M.Eskibel, Aldalr, Amundarain, Muñoa eta Arruti.

GOLAK: Betelu: Eskarmendi (3), A.Zubillaga eta Aranburu. Bidania-Goiatz B: Amundarain (3). M.Eskibel (2).

Maila hau inoiz baino estuagoa da aurten eta Betelun horixe bera ikusi zen. Emozioz beteriko partida izan zen  hau, eta azkenean puntak banatuz amaitu zuten.

BENJAMINAK:

BETELU 6 IGELDO 0

BETELU: E. Eskarmendi, A.Eskarmendi, Paul, Sotil, Flores, Garmendia, Azkarai eta Goikoetxea.

IGELDO: Etxeberria, Roces, P.Etxeberria, Uranga, Zinkunegi, Imaz, Galarraga, Lizarralde, De la Cuesta eta Artano.

GOLAK: Betelu: Sotil (3), Paul (2) eta Garmendia.

Beteluk irabazi zuen maila honetan jokatu en neurketa bakarra. Igeldo saiatu zen eusten, baina ezinezkoa egin zitzaion.

2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA (AMF):

ALEBINAK:

BIDANIA-GOIATZ B 12 LIZTORRAK 8

BIDANIA-GOIATZ B: A.Eskibel, M.Eskibel, Amundarain, Muñoa, Aldalur, Arruti eta Aramendi.

LIZTORRAK: Olano, O.Iturriotz, Bengoetxea, Arrillaga, Malkorra, Luloaga, Urtxipia, Soroa, M.Iturriotz eta Olano.

GOLAK: Bidania-Goiatz B: Amundarain (7) eta M.Eskibel (5). Liztorrak: Urtxipia (6), Luloaga eta Arrillaga.

Azken urte hauetako berdintasunik handiena dago maila honetan, eta hori baieztatzeko sailkapenari begiratu besterik ez dago. Neurketa ikustera joan zirenek gozatu ederra hartu zuten, bi taldeek golak eta jokoa erakutsi baitzituzten.

BENJAMINAK:

LIZTORRAK 7 BETELU 2

LIZTORRAK. Zabala, Urtxipia, O.Olaetxea, Iturralde, A.Olaetxea, Olano, Esnaola, Suarez, Arrue eta Beltran.

BETELU: E.Eskarmendi, A.Eskarmendi, Oreja, Garmendia, Buldain, Otamendi, Azkarai, Sotil, Flores eta Iturriotz.

GOLAK: Liztorrak: Olano (4) eta Beltran (2). Betelu: Buldain eta Otamendi.

Pasa den astean elurrak atzeratu zuen neurketa berreskuratu zuten Orexan, eta Liztorrak taldeak lehen postu hori sendotzeko aukera ere ez zuen alferrik galdu.

2017(e)ko abenduaren 4(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK: GAEL 8 ZARATZ 3

GAEL: Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Zabala eta Leunda-hasierako bostekoa-, Hurtado, Murua, Lopetedi eta Iztueta.

ZARAUTZ: Mato, Ecleston, Osa, Urberuaga eta Perez-hasierako bostekoa-, Sarasola, Villar eta Bengoetxea.

EPAILEA: Bartolome Gomez. Hurtadok ikusi du txartel horia.

GOLAK: Gael: Agirretxe (2), Zabala (2), Hurtado (2), Iturriotz eta Murua: Zarautz: Ecleston eta Osa.

Gaelek graipen erreza lortu zuen, baina ezin esan partida ona egin zuenik ezta gutxiago ere, denboraldi honetako neurketarik txaarrenetakoa egin baitzuten zuri-marroiek.


INFANTILAK:

GAEL 5 ERAIN 5

GAEL: Azkarai, Murua, Esteban, Labaka eta Zugasti-hasierako bostekoa-, Garcia, Manzisidor, Amundarain, Aldalur, Olano eta Benavente.

ERAIN: Gacia, Ortega, Balda, Diaz eta Gisasola-hasierako bostekoa-, Gutiérrez, Palomar, N.Visiers, P. Visiers eta Martin.

EPAILEA: Bartolome Gomez.

GOLAK. Gael: Labaka (2), Aldalur, Zugasti eta Olano. Erain: Gutierrez (2), N.Visiers (2) eta P.Visiers.

Partida ederra izan zen hau, eta emozioz beterikoa. 2-0 arreratu zen Gael, baina  gero kanpotarrek horri buelta eman eta 2-3 jarri ziren. Zuri-marroiek erreakzionatu eta 4-3 jarri ziren, baina hurrena kanpokoen erantzuna etorri zen 4-5koa jartzeko. Baina azkenean etxekoek berdinketa lortu zuten, partida eder baten ostean.


GIPUZKOAKO HERI TXIKIETAKO LIGA (AMF):

TXALBURUK 3 BALIARRAIN 6

TXALBURUK: Gorostidi, Kaminos, Murua, Irastortza, Etxeberria, Hussein, Garcia, Garcia, Garmendia eta Goñi.

BALIARRAIN: Zunzunegi, I.Olano, E.Olano, Irastortza, Iztueta, Olaberria eta Gurrtxaga.

GOLAK: Txalburuk: Garcia (2) eta Kaminos. Baliarrain: I.Olano (2), Izteta (2), I.Olano eta Irastortza.

Hauxe izan da asteburan jokatu ahal izian den partida bakarra. Neurketa lehiatua izan zen hau, baina ate aurrean kanpokoak hobeto ibili ziren, eta hiru puntak eraman zituzten.