2016(e)ko urriaren 31(a), astelehena

KRONIKAK:

ALEBINAK:

BIDANIA-GOIATZ A 18 LIZARTZA-OREXA 4

BIDANIA-GOIATZ A: Azkarai, Dorronsoro, Amundarain , A.Iraeta eta I.Iraeta-hasierako bostekoa-. Beloki eta Artola.

LIZARTZA-OREXA: M.Iturriotz, Urtxipia, O.Iturriotz, Arrillaga eta Malkorra-hasierako bostekoa-, Luloaga, Arrue eta Martin.

GOLAK: Bidania-Goiatz A: A.Iraeta (10), Dorronsoro (3), Amundarain (3), Beloki eta Artola. Lizartza-Orexa: Urtxipia (4).

Bidania-Goiatzek ere garbi utzi zuen amaieran eurekin ere kontu beharko dela. Partida polita izan zen hau, gol askokoa, jardunaldiko gehiena bertan izan baitziren.


BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 1 IGELDO 15

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, E.Olano, Zunzunegi, Iztueta eta Gurrutxaga-hasierako bostekoa-, Darius eta Soroa.

IGELDO: Gomez, D.Rouget, M.Aizpurua, LAizpurua eta Dorronsoro-hasierako bostekoa-, Etxeberria, Senperena eta N.Rouget.

GOLAK: Baliarrain-Iakztegieta: Gurrutxaga. Igeldo: Senperena (6), D.Rouget (5), Dorronsoro (3) eta L.Aizpuru.

Igeldok ere aurtengoan goian ibiliko dela argi utzi zuen Baliarrainen. Hasieratik kontrolatu zuen neurketa lehen puntuak eskuratuz.


TXALBURUK 12 BETELU 2

TXALBURUK: X.Gorostidi, Mañoso, Kaminos, Seoane eta Mujika-hasierako bostekoa-, Irastortza, Altuna, E.Gorostidi, B.Gorostidi eta Murua.

BETELU: Garmendia, A.Zubillaga, Eskarmendi, U.Zubillaga eta Segurola-hasierako bostekoa-, Estanga, Aranburu, Azkarai eta Satrustegi.

GOLAK: Txalburuk: Kaminos (2), Mujika (2), Altuna (2), B.Gorostidi (2), Seoane, Irastortza, E.Gorostidi eta U.Zubillaga, bere atean. Betelu: Eskarmendu eta U.Zubillaga.

Iazko txapeldunak garbi utzi zuen aurtengoan ere liga irabazteko faboritoetako bat dela. Beteluri aukerarik eman gabe, lehen hiru puntuak eskuratu zituen.


LEABURU-ATZO 5 BIDANIA-GOIATZ B 4

LEABURU.ALTZO: Calle, M.Iraeta, Isasti, Ugartemendia eta  H.Murua-hasierako bostekoa-, Larreta, Lizarribar, I.Murua, Elduaien. Garcia eta Arrospide.

BIDANIA-GOIATZ B: Arregi, Sasiain, A.Eskibel,  M.Eskibel eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Murua, Amundarain eta Aramendi.

GOLAK: Leaburu-Altzo: U.Iraeta (3), M.Iraeta eta Elduaien. Bidania-Goiatz B: Aramendi (3) eta M.Eskibel.

Liga ireki zuen partida izan zen, eta baita jardunaldiko estuena ere. Jokalari asko berriak dira maila honetan, baina denak ere maila oso ona eman zuten.

2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna

Hasteroa doa Liga

Lloreteko Torneoaren ostean, Liga hasiko da asteburu honetan, alibeninen mailan. Hurrengoan benjaminak abiatuko dira eta hemendik bi astera infantil-kadeteak. Denboraldia, gainera ostiralean abiatuko da, eta lehen partida 19.15tean jokatuko dute Leaburun, Leaburu-Altzo eta Bidania-Goiatz B taldeek. Ordu laurden bat beranduago ekingo dio bigarren partidak, eta hori Abaltzisketan jokatuko dute Txalburuk eta Betelu taldeek. Beste bi norgehiagokak larunbatean izango dira. 16.00etan Baliarraingo pilotalekuan Baliarrain-Ikaztegieta, Igeldoren aurka neurutko da, eta ordu bat beranduago Bidaniko pilotalekuan, Bidania-Goitaz B, Lizartza-Orexaren aurka lehiatuko da.

2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

Gaelek lau mailetako Torneoak irabazi ditu Lloret de Marren

ALEBINAK.



Gaeleko taldeek itxura bikaina eman dute Lloret de Mar herrian jokatu den Torneoan. Lau mailetan garaipena eraman dute gipuzkoarrek, Gipuzkoako herri txikietan maila bikaina dagoela agerian utziz.

Alebinen mailan azkenean talde batek huts egin zuen, eta Lloret aurka bakarrik jokatu zuen, bi partidako ligaska eginez. Aurreneko partidan jaun eta jabe izan zen talde zuri-marroia, eta 9-0 hartu zuen mendean Gironako taldea. Zugasti (4), Iraeta (2), E.Gorostidi (2) eta B.Gorostidi izan ziren golegileak.


Bigarren partidan etxekoek lehenengoan baino apur bat gehiago estutu zuten, baina amaieran berriro ere zuri-marroiak jaun eta jabe izan ziren eta amaieran 7-2 irabazi zuten. Zugasti, Sara, Iraeta, Mujika, E.Gorostidi eta B.Gorostidi izan ziren golegileak.

Azkarai, Mujika, B.Gorostidi, E.Gorostidi, Amundarain, Iraeta, Zugasti eta Sara izan dira taldea osatu dutenak.


EMAITZAK:
Lloret 0 Gael 9
Lloret 2 Gael 7

SAILKAPENA:
1- Gael- 6p (+14)
2- Lloret 0p (-14)

INFANTILAK:



Infantilen mailan ere Gaelek lortu zuen txapela eta itxura bikaina emanez, gainera. Lehen partida Ganbiako selekzioaren aurka jokatu zuten, eta neurketa oso polita izan zen. Afrikarrek itxura bikaina eman zuten, baina gipuzkoarrak beti aurretik joan ziren markagailuan. Euren abiadurak batzuetan min egin arren, taldeko lana zuri-marroiena askoz ere hobea izan zen, eta amaieran 3-2 irabazi zuten euskal jokalariek. Aimar Zunzunegik, eta Ander Muruak egin zituzten golak, eta hirugarrena euren atean sartu zuten afrikarrek.


Lloreten aurkako partidan zuri-marroiek berdinketa nahikoa zuten garaipena lortzeko, baina 2-7 hartu zuten mendean talde kataluniarra. Hasieratik hartu zuten aurre, nahiz eta lehen zatian apur bat estutu zuen etxeko taldeak, gero Gael jaun eta jabe izan zen. Olano (3), Aldalur (2), Zunzunegi eta Ruiz izan ziren golegileak.

Olaberria, Olano, Artola, Aldalur, Ruiz, Labaka, Murua eta Zunzunegi izan dira taldea osatu dutenak.


EMAITZAK:
Gael 3 Ganbia 2
Lloret 2 Ganbia 4
Lloret 2 Gael 7

SAILKAPENA:
1- Gael 6p (+6)
2- Ganbia 3p (+1)
3- Lloret 0p (-7)

INFANTIL-KADETEAK:



Infantil-kadeteek ere torneoa irabazi egin dute, nahiz eta hasi ez ziren ongi egin. Lehen partida Lloreten aurka 1-0 galdu zuten zuri-marroiek. Gipuzkoarrak nagusi izan ziren, nahiz eta partida ona ez jokatu, baina ate aurrean ez zuten asmatu. Bost baloi zutoinera bidali zituzten, beste aukera mordo bat ere egin zituzten ongi ez aritu arren, baina zuri-marroiek atzean egindako huts bat baliatu zuten etxekoek partida irabazteko.

Bigarren neurketa hiru goleko aldearekin irabaztera behartuta zegoen Geel, izan ere Torderak 3-1 irabazi baitzion Lloreti. Lehen minutuak orekatuak izan ziren, eta Bartzelonako taldeak ere egin zuen aukera on bat, baina behin Iztuetak gola egin zuenean gauzak aldatu ziren. Gaelek oraingoan partida oso ona egin zuen, presioa oso ongi, behar den lekuan eginez, eta amaieran 6-0 irabazi zuen, tituloa eskuratuz. Mañoso (3), Saralegi, Iztueta eta Murua izan ziren golegileak.

Andoni, Zubillaga, Lopetedi, Mañoso, Murua, Aramendi, Saralegi, Leunda eta Iztueta izan dira taldea osatu dutenak.



EMAITZAK:
Lloret 1 Gael 0
Lloret 1 Tordera 3
Tordera 0 Gael 6

SAILKAPENA:
1- Gael 3p (+5)
2. Loret 3p (-1)
3-Tordera 3p (-4)

KADETEAK:



Kadetetan ere Gael izan da nagusi. Lehen partida Lloret B taldearen aurka jokatu zuen, eta lehen minutuen urduritasunak gainditu ostean, zuri-marroiak nagusi izan ziren. Partida erabat kontrolpean izan zuten, eta kataluniarrak ia ez ziren Eneko Otamendiren ate ingurura iritsi. Azkenean gipuzkoarrek 0-5 irabazi zuten. Aritz Murua (3), Ugartemendia eta Hurtado izan ziren golegileak.


Bigarren partida berdintzea nahikoa zuen Galeek torneoa irabazteko. Aurretik Lloret A taldeak Lloret B mendean hartu zuen 3-2, eta puntua nahikoa zuen. Partida oso polita eta ona  izan zen. Atsedenera hutsean joan ostean, bigarrenaren hasieran Otamendik bi geldialdi bikain egin zituen, baina Ruizek eta Agirretxek sekulako golekin erantzu zuten 0-2koa markagailuan jartzeko. Gero, Lloretek bere gola egin zuen, eta berriro ere partida estutu zuen, baina Iturriotzek lortu zuen hirugarrena, eta jarraian Agirretxek laugarena, partida erabakita utziz. Amaieran 1-5 irabazi zuen Gaelek. Ruiz (2), Agirretxe (2) eta Iturriotz izan ziren golegileak.

Otamendi, Murua, Ugartemendia, Ruiz, Iturriotz, Hurtado, Agirretxe, Maioz eta Labaka aritu ziren.



EMAITZAK:
Lloret B 0 Gael 5
Lloret A 3 Lloret B 2
Lloret A 1 Gael 5

SAILKAPENA:
1- Gael 6p (+9)
2- Lloret A 3p (-3)
3- Lloret B 0p (-6)



2016(e)ko urriaren 7(a), ostirala

Abiatzeko prest

Ostiral arratsaldean abiatu da Gaeleko ordezkaritza Girona aldera, larunbatean eta igandean Lloret de Mar herriko torneoan parte hartzeko. Azkenean antolatzaileek aldaketa batzuk egin behar izan dituzte, eta horien artean jokatzeko lekua, azkenean partida guztiak Lloret de Marreko kiroldegi nagusko kantxan jokatuko baitira.
Gael, Lloret A, Lloret B izango dira alebinetan arituko direnak. Gael, Ganbiako selekzioa eta Lloret infantiletan. Gael, Lloret eta Tordera, infantil-kadetetan, eta Gael, Lloret A eta Lloret B, kadetetan.
Ordutegiak, berriz, honako hauek izango dira. Alebinek, Lloret A taldearen aurka larunbatean 12.00etan jokatuko dute, eta larunbatean baita Lloret B taldearen aurka, 15.30ean. Infantilek, Ganbiaren aurka larunbatean 12.35etan jokatuko dute,eta 16.15tan Lloreten aurka. Infantil kadeteek, larunbatean 13.10etan Lloreten aurka jokatuko dute, eta igandean 11.40etan Torderaren aurka. Azkenik, kadeteek, larunbatean 14.55etan Lloret B izango dute aurrean, eta igandean, 12.15tan Lloret A. Partidak orduerdikoak izango omen dira, bi zatitan banatuta, eta hiru minutuko atsedena izango dute denek.


2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

Dena prest Kataluniara joateko

Gipuzkoako Herri txikietako Gael Elkartea Katalunian izango da datorren asteburu honetan, urriaren 8an eta 9an jokatuko baititu patridak Bartzelonan eta Gironan. Lau talderekin joango da, eta horren berri emateko, eta denboraldia nola datorren argitzeko prentsaurrekoa eman dute gaur Altzon.

Alde bateik lau talderekin asteburuan Katalunian izango da. Horrela, larunbatean Torderan jokatuko dute bertako taldearen aurka, eta igandean Lloret de Marren, Lloreten aurka.  Alebinak, infantilak, infantil-kadeteak eta kadeteak eramango dituzte. Batzuek aurreko urteetako eskarmentua badute, baina gehiengoa berria izango da aurten, Talde lehiakorrak eramango ditu, eta ahalik eta lanik onena egiten saiatuko dira, beti ere portaera on bat mantenduz, orain arte mantendu duten bezalaxe.

Bestetik, Ligan parte hartzeko izena emateko epea zabalik omen dago, eta hori ekarri nahi izan dute gogora. Benjaminak, alebina, infantilak, kadeteak, gazteak eta helduak nahi dituzte. Herri berriak  ere eskatu dituzte, oso banaka ari baitira sartzen. Aurten Betelu hasieratik izango da, eta hori berri ona dela nabarmendu dute, baina gehiagoren beharra dagoela ere ohartarazi dute aurrera egin ahal izateko.

Azkenik, Gabonetan aurten ere torneoa jokatuko dela baieztatu dute, eta ahal bada lau mailetan. Horretarako nazioartekoa izatea nahi dutela esan dute, eta horretarako talde batzuekin haremanak oso aurreratuta daudela ere adierazi dute.

Azkenik, Saharako selekzioaren aurkako neurketak ere antolatu nahian dabiltzala esan dute, baina hango antolamendua ezberdina denez, luze jotzen duela ere argitu nahi izan dute. Hala ere, harremanak sendoak omen dira, eta denboraldia amaitu baino lehen haien kontra jokatzeko itxaropena dutela esan dute.