2015(e)ko urtarrilaren 31(a), larunbata

Atzerapenak

Areto futbolean, eguraldi txarra dela-eta, ostiraleko partidak bakarrik jokatu dira, gainerakoak bertan behera uztea erabaki baitzen. Orain data berria bilatu behar da, apirileko azkeneko larunbatean amaiera eman ahal izateko, eta honela geratuko dira.

Benjaminak: Datorren asteburuan hamargarren jardunaldia jokatuko da, beraz, dagokiona jokatuko da. Asteburu honetan jokatu beharrekoa ihauterietako asteburuan, edo otsailaren 21-22ko asteburuan jokatu beharko da, baina data horretan larunbata edo igandea izan beharra dauka, larunbatean mikrofutsaleko jardunaldia delako, eta arduradunik gehienak han egon beharko dutelako.

Alebinak:  Datorren asteburuan hamargarren jardunaldia jokatuko da, beraz, dagokiona jokatuko da. Asteburu honetan jokatu beharrekoa ihauterietako asteburuan, edo otsailaren 21-22ko asteburuan jokatu beharko da, baina data horretan larunbata edo igandea izan beharra dauka, larunbatean mikrofutsaleko jardunaldia delako, eta arduradunik gehienak han egon beharko dutelako, eta gainera maila honetakoak jokatu behar dute.

Infantil-kadeteak: Datorren asteburuan jokatu beharko dute Errezilek eta Lizartza-Orexak, eta ondorioz bi bigarrenen arteko partida ihauterietako asteburuan, edo otsailaren 21-22ko asteburuan. Ikusiko da Gaintzan jokatzea mantentzen den, edo beste leku batera eramaten den, baina beti bietako inorena ez den kantxa batean jokatuko da. Bigarren fasea otsailaren 21-22ko asteburuan hasiko da, iragarrita zegoen bezala, eta Ikaztegietak eta Lizartza-Orexak jai izango dute lehen jardunaldian. Ondorioz, Txalburuk eta Bidania-Goiatzek jokatu beharko dute ligako partida, eta Gaelek eta Errezilek Kopakoa.

Gazteak. Hurrengo asteburuan dagokion jardunaldiko partida jokatuko da. Asteburtu honetan atzeratu dena, aste egun baten jokatu beharko dute.


2015(e)ko urtarrilaren 29(a), osteguna

Eguraldiari begira

Eguraldiari begira, horrela pasa beharko da asteburua, elurra beheraino iragarrita baitago, baina partida guztiak jokatzeko itxaropenerakein. Horri gripearen eragina gehitu behar zaio, talde askotan izango baitira bajak, baina hasiera bataean dena behar bezala aterako delakoan abiatuko da jardunaldia. Berrikuntzarekin, gainera, gazte mailan Zizurkilgo Danena iritsi baita, eta orain hirurekin egingo dute aurrera. Bidania-Goiatzek eta Txalburuk lau jardunaldi jokatu dituzte, eta orain Danenak talde bakoitzaekin bi partida etxean eta bi kanpoan jokatu beharko ditu. Aurrenekoa larunbatean jokatuko du, 11.00etan Bidanian, Bidania-Goiatzen aurka. Infantil-kadetetan postuak erabakita daude,  baina lehen fasea amaitu egin behar da, eta bi partida izango dira. Ostiralean, 20.00etan Ikaztegietan derbia jokatuko dute Gaelek eta Ikaztegietak. Igandean, 11.00etan, Erezilen, bertako taldea eta Lizartza-Orexa lehiatuko dira. Alebinetan, ostiralean 19.00etan jokatuko da asteuruko partidarik garrantzitsuena Ikaztegietan. Ikaztegieta-Baliarrain eta Txalburuk izango dira aurrez aurre. Larunbatean, 19.00etan Bidania-Goiatz eta Leaburu neurtuko dira Bidanian, eta igandean, 11.30ean, Igeldo eta Ikaztegieta, Igeldon. Benjaminetan, jadanik lehen postua eta txapela segurtatuta dauzka Igeldok, baina bigarren posturako oraindik borroka izango da. Ostiralean, 18.15ean, Ikaztegietan, Baliarrain-Ikaztegieta eta Txaleburuk neurtuko dira. Larunbatean, 18.00etan, Bidanin, Bidania-Goiatz eta Leaburu, eta azkenik igandean, 12.15tan Igeldon, bertako taldea eta Altzo.

Futwallean ere jardunaldia izango da, eta jadanik partida bat jokatu dute. Orexa B taldeak 2-1 irabazi zion Orexa A taldeari, eta beste partida larunbatean 11.30ean jokatuko da Ikaztegietan, han neurtuko baitira Ikaztegieta eta Ilaunpe.

2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

Selekzioen Munduko Txapelketa

Datorren apirilean Bielorrusian jokatuko den selekzioen Munduko Txapelketako zozketa egin da gaur Minsken, eta han izango dira Munduko selekziorik onenak, AMF bertsiokoak, alegia. Euskal Herriko selekzioa ez da bertan izango, ez baitzuen pasa den maiatzean jokatu zen Europako Txapelketan bertan aritzeko txartelik lortu. Hori konpondu eta hemendik laurtekotan izateko jadanik lanean ari dira Euskal selekzioko arduradunak..

Hauek dira multzoak:

A Multzoa
Bielorrusia
Uruguai
Brasil
Austrália


B Multzoa:
Paraguai
Beljika
Norbejia
Maroko

C multzoa:
Kolonbia
Txekia
Venezuela
Curazao

D multzoa:
Arjentina
Errusia
Eslobakia
Kirgistan

Lehen faseko egitaraua honako hau da:

(Apirilak 17)
Bielorrusia vs. Brasil
Uruguai vs. Australia
Paraguai vs. Norbejia
Beljika vs. Maroko
Kolonbia vs. Venezuela
Txekia vs. Curazao
Argentina vs. Eslovaquia
Errusia vs. Kirgistan

(Apirilak 18)
Brasil vs. Australia
Bielorrusia vs. Uruguai
Norbejia vs. Maroko
Paraguai vs. Beljika
Venezuela vs. Curazao
Kolonbia vs. Txekia
Eslobakia vs. Kirgistan

(Apirilak 19)
Uruguai vs. Brasil
Bielorrusia vs. Australia
Beljika vs. Norbejia
Paraguai vs. Maroko
Txekia vs. Venezuela
Kolonbia vs. Curazao
Errusia vs. Eslobakia
Arjentina vs. Kirgistan


2015(e)ko urtarrilaren 23(a), ostirala

KRONIKAK:

GAZTEAK:

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, Senperena, A.Agirretxe, Urdalleta eta Aburuza-hasierako bostekoa-Zinkunegi.

TXALBURUK: A.Otamendi, U.Otamendi, Mateos, I.Yugueros eta Amundarain-hasierako bostekoa-, X.Yugueros.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Aburruza (3) eta Zinkunegi. Txalburuk: U.Otamendi (2), X.Yugueros (2) eta I.Yugueros.

Berriro ere partida orekatua eskeini zuten bi talde hauek, baina berriro ere Abaltzisketakoek irabazi zuten. Alde handi samarra hartu zuten, eta etxekoen erreakzioa beranduegi iritsi zen.



INFANTIL-KADETEAK:

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Bea, Zeberio, Olano eta Malkorra-hasierako bostekoa-, M.Sorozabal, A.Sorozabal eta Zubeldia.

TXALBURUK: E. Otamendi, Murua, Seoane, Mujika eta Maioz-Hasierako bostekoa-, Yugueros, Senperena eta A.Otamendi.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Malkorra (3), Bea eta Zeberio. Txalburuk: Yugueros (4) eta Mujika (2).

Txalburuk taldeak liga jokatzeko txartela segurtau zuen Orexan irabazita, eta Lizartza-Orexak, aldiz, Ikaztegietari irabazi beharko dio gauza bera egin nahi baldin badu, otsailaren 7an Gaintzan, bestela Kopa jokatu beharko du. Oso partida polita eskeini zuten bi taldeek, markagailuan mugimendu handiarekin.

BIDANIA-GOIATZ 9 IKAZTEGIETA 2

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, Zugasti, Zinkunegi, Altuna eta J.Agirretxe-hasierako bostekoa, Otaño eta Iraeta.

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, Uria, Parra eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, Mozo.

GOLAK: J.Agirretxe (4), Zinkunegi (3), Otaño eta Iraeta.

Bidania-Goiatzek lortu zuen liga jokatzeko txartela, eta Ikaztegietak, Lizartza-Orexarekin jokatu beharko du eta irabazi ere bai, Kopan aritu nahi ez baldin badu. Partidak kontatzeko gutxi izan zuen, etxeko taldea jaun eta jabe izan baitzen. 5-0 joan ziren atseden hartzera, eta bigarren zatian ere neurketa erabat kontrolpean izan zuen.


ALEBINAK:

IKAZTEGIETA 4 LEABURU 5

IKAZTEGIETA: Artola, Irastortza, Aitor Moralejo, Larrañaga eta Benavente-hasierako bostekoa-, Uria, Asier Moralejo eta Arruabarrena.

LEABURU: M.Garcia, I.Garcia, Bensi, E.Arrospide eta A.Arrospide-hasierako bostekoa-, Zubia eta Iraeta.

GOLAK: Benavente (2), Irastortza eta Larrañaga. Leaburu: Bensi (2), E.Arrospide (2) eta A.Arrospide.

Partida oso polita izan zen, eta bietako edozeinek irabazteko modukoa. Etxeko taldea 2-0 aurreratu zen, baina atseden hartzera joaterako kanpotarrek berdindu egin zuten. Bigarren zatian berrio ere Ikaztegietakoak abantaila hartu zuten, 4-2, baina Leaburuk partidari buelta eman eta garaipena eraman zuen.




TXALBURUK 5 IGELDO 1

TXALBURUK: Yuberos, Murua, Mañoso, Artola eta Mujika-hasierako bostekoa-, Kaminos, E.Gorostidi, Altuna, B.Gorostidi eta Seoane.

IGELDO: Camarero, Lopez, Oiartzabal, Mujika eta Fraile-hasierakon bostekoa-, Rouget, Ezkurdia eta Amezua.

GOLAK: Txalburuk: Murua (3), Mujika eta Artola. Igeldo: Rouget.

Txalburuk taldeak bigarren postua sendotu egin du, Igeldo mendean hartuta. Hauek, berriz, beherako bidean jarraitzen dute.

BIDANIA-GOIATZ 3 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 11

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Zugasti, Aratz Iraeta, Ander Iraeta eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Azkarai, Belamendia eta Ruiz.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN:Olaberria, Toledo, Zunzunegi, Balerdi eta Iztueta-hasierako bostekoa-, U.Olano, I.Olano eta Leunda.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Ander Iraeta (2) eta Aratz Iraeta. Ikaztegieta-Baliarrain: Iztueta (4), Zunzunegi (2), I.Olano (2), Balerdi, Toledo eta U.Olano.

Ikaztegieta-Baliarrainek beste hiru puntu batu, eta lidertza sendotzen jarraitzen du. Hasiera, hala ere, ez du erreza izan. Aurretik jarri da markagailuan, baina bi aldiz berdindu du etxeko taldeak. Gero, ordea, atsedenera joan aurretik erabakita utzi zu partida, 2-8 iritsi baititira erdi lanetara. Hortik aurrera neurketa erabat kontrolatu du.




BENJAMINAK:

ALTZO 0 LEABURU 7

ALTZO: Agirre, Aranburu, Elola, H.Murua, Lizarribar, Iturriotz, Elduaien, Ugartemendia, I.Murua eta Gorostiaga.

LEBAURU: Garcia, Orbegozo, Ugartemendia, M.Iraeta, Arrospide, Larreta, U.Iraeta eta Calle.

GOLAK: Leaburu: M.Iraeta (2), Calle (2), Garcia,  U.Iraeta eta Gorostiaga, bere atean..

Leaburuk hiru puntuak eraman zituen Altzotik, eta berriro ere goiko taldeengana gerturatu egin da.

TXALBURUK 4 IGELDO 5

TXALBURUK: Gorostidi, Artola, Kaminos, Lasa, Unax, Altuna, Agirrezabala, Etxeberria, Irastortza, Garmendia eta Murua.

IGELDO: Senperena, Aisa, Aizpurua, Amezua, Dorronsoro, Rouget, Elosegi, Galarraga eta Agirre.

GOLAK: Txalburuk: Agirrezabala (2), Irastortza eta Murua. Igeldo: Aizpurua (3), Senperena eta Dorronsoro.

Igeldok jokatutako partida guztiak irabazi ditu, eta Abaltzisketan liga bereganatu zuen, nahiz eta amaitzeko bi jardunaldi geratzen diren. Partida polita eskeini zuten bi taldeek.

BIDANIA-GOIATZ 11 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 2

BIDANIA-GOIATZ: M.Eskibel, Aldalur, Beloki, Iraeta, A.Eskibel, Altuna, Artola, Dorronsoro, Amundarain eta Aramendi.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, Iztueta, Artola, Irastortza, Zunzunegi, Soroa, E.Olano, D.Olaberria, Darius eta A.Olaberria.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Dorronsoro (3), Amundarain (2), Altuna (2), Iraeta (2), A.Eskibel eta Artola. Baliarrain-Ikaztegieta: Iztueta (2).

Bidania-Goiatzek bigarren zatiaren hasieran erabaki du norgehiagoka, eta hiru puntuak merezita eraman ditu.

2015(e)ko urtarrilaren 22(a), osteguna

Eguraldi txarrari aurre egiteko prest

Eguraldi txarra dago iragarrita, baina Gipuzkaoko Herri Txikietako Ligak aurrera jarraituko du, eta maila ezberdinetan gauza asko gera daitezke erabakita. Gazte Mailan, Bidanian jokatuko da ostiral honetan 21.00etan. Bidania-Goiatz eta Txalburuk neurtuko dira. Bi taldeek orain arte sekulako oreka erakutsi dute. Infantil-kadetetan bi partida izango dira eta hemen ere etorkizuna dezente argitu daiteke. Ostiralean, 20.00etan, Orexan, Lizartza-Orexa eta Txalburuk izango dira aurrez aurre, eta larunbatean 16.00 etan Bidania-Goiatz eta Ikaztegieta izango dira euren neurketa jokatzeko asmotan. Alebinen mailan, ostiralean abiatuko da jardunaldia Bidanian, 20.00etan, Bidania-Goiatz eta Ikaztegieta-Baliarrain neurtuko baitira. Larunbatean, 18.00etan Ikaztegieta eta Leaburu izango dira aurrez aurre Ikaztegietan, eta ordubete beranduago Txalburuken eta Igeldoren txanda izango da Abaltzisketan. Benjaminetako jardunaldia Altzon abiatuko da ostiralean, 18.45etan, eta ordu-laurden bat geroago Bidania-Goiatz eta Baliarrain-Ikaztegieta neurtuko dira Bidanian. Larunbatean itxiko da jardunaldia Abaltzisketan, Txalburuken eta Igeldoren partidarekin, 18.00etan.

2015(e)ko urtarrilaren 21(a), asteazkena

GAELEKO ZUZENDARITZAREN OHARRA:

Gaeleko zuzendaritzak, gaur, asteazkena, urtarrillaren 21ean, egin duen bileran, honako erabaki hauek hartu ditu.

1- Benjaminetan eta alebinetran Kopan parte hartu behar dutenek, izena emateko epea otsailaren 1a arte izango dute. Orain arte jokatzen ari direnak kontuan hartzen dira, eta eurek kontrakorik esaten ez badute, lehiatzen izango dira. Benjaminetan eta alebinetan bina maila egingo dira hasiera batean, eta ligako sailkapenaren arabera erabakiko da zein mailetan aritu. Berriren bat etortzen bada, lagunartekoak jokatu, eta horren arabera erabakiko da non kokatu.

2- Benjaminetako, alebinetako kopako finalak, infantil-kadeteko txapeldunen ligako eta Txapeldunen Kopako finalak, eta gazte mailako azkeneko neurketa Betelun jokatuko dira, apirilaren 25ean, eta han amaituko da denboraldia.

3- Infantil-kadetetan egutegi aldaketa egingo da. Orain arte partidak bi astetik behin jokatzen ziren, baina hemendik aurrera astero izango dira, bestela ez baigara azkeneko egunera iritsiko. Horrela otsailaren 8rako iragarrita zegoena, otsailaren 1era pasako da, eta otsailaren 8an jokatuko da bi multzoetan bigarren geratzen direnen arteko partida. Irabazten duenak multzo bakoitzeko onenekin jokatuko du Liga, eta galtzen duenak multzo bakoitzeko azkenekoekin Kopa.

4- Infantil-kadetetan bigarren geratzen diren bi taldeek inorena ez den kantxa batean jokatuko beharko dute neurketa, eta GAELeko zuzendaritzak talderik ez duten kantxetan jokatzeko erabakiarekin aurrera jarraitzen du, eta partida hori otsailaren 7an, larunbata, Gipuzkoako Gaintzan jokatzea erabaki du, 16.30ean hasita. Ez da ahaztu behar, Gaintzak ere izan zuela denboraldi batez taldea gure ligan.

5- Gazte mailan aurten jokatzen ari den lehiaketa ez da Herri Txikietakoa bakarrik, baita Gipuzkoakoa ere. Hori kontuan hartuta, Zizurkilgo Danena taldeak parte hartzeko eskaria egin du, eta onartu egin da, bi talde besterik ez baitziren jokatzen ari, Bidania-Goiatz eta Txalburuk. Orain arte  hiru partida jokatu dituzte, eta laugarrena ostiral honetan jokatuko dute Bidanian. Lautik hiru Amezketan jokatu dira, baina kontuan hartuta hori Bidaniko pilotalekua obretan egon delako izan dela, bere horretan uztea erabaki da, eta datorren astetik aurrera talde bakoitzak launa partida jokatu beharko ditu Danenaren aurka, bina etxean, eta beste bina Zizurkilen.

6-Asteburu bakoitzeko partidak bi delegatuen artean erabaki behar dira, bi taldeei ongien dagokienean, eta asteazken eguerdirako dena antolatuta egon behar da.

7- Mikrofutsaleko bigarren jardunaldia otsailaren 21ean jokatuko da Betelun, eta hirugarrena eta azkena apirilaren 18an Araman izango da.  Sari guztiak, otsailaren 25ean Betelun banatuko dira.

8-Aurtengo ekaineko azkeneko asteburuan Katalunian jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartzea 2001ekoei eta 2003koei egokitzen zaie, eta talde bana eramateko asmoa onartu da. Horretarako talde bakoitzeko ordezkariei, eurek adin hori duten umeekin eta euren gurasoekin hitz egiteko eskaria egiten zaie.

9-Datorren urtean, 2016an, aurtengoa ongi joaten bada, Munduko Txapelketa berriro ere ekainaren bukaeran izango da Katalunian, eta orduan 2004koei eta 2002koei egokituko zaie hara joatea, beraz, hor ere talde bana eramatea erabaki da. Hori kontuan hartuta, 2002koekin irailean lanean hastea erabaki da, horrela ume horiek bi lehiaketetan hartuko lukukete parte. Alde batetik, euren taldeekin, AMF-ko, Gipuzkoako Herri txikietako Liga jokatuko lukete, eta aldi berean, baita ere FIFA-ko, Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatzen duen areto futboleko infantilen liga ere. 204koekin hori ezingo da egin, eskola kirola egin behar dutelako, eta Herri Txikietako Liga bakarrik jokatu ahal izango dute.

10- Futwalleko Buruz Burukorako otsailaren 1a arte eman ahal izango da izena.

2015(e)ko urtarrilaren 16(a), ostirala

KRONIKAK:

FUTWALLA:

IKAZTEGIETA 2 OREXA B 0

IKAZTEGIETA: Uria eta Irastortza.

OREXA B: Luloaga eta Urtxipia.

PARTZIALAK: 20-17  eta 20-12.

Ikaztegietak bigarren postuan jarraituko du, baina joanekoan baino askoz ere gehiago sufritu behar izan zuen Orexa B taldearen aurka. Lehen jokoa parekoa izan zen, baina etxekoek huts gutxiago egin zituzten, eta horrek garaipena eman zien. Bigarrena ere bide beretik joan zen, eta hau ere seguruen egon zen taldeak bereganatu zuen.



ILAUNPE 2 OREXA A 1

ILAUNPE: Sarriegi eta Leunda.

OREXA A: Aranalde eta Errasti (Urtxipia)

PARTZIALAK: 13-20, 20-7 eta 15-10.

Ilaunpek lehen postuan jarraituko du, baina asko sufritutako garaipena lortu zuen, tartean puntu bat utziz. Lehen jokoa negargarria  egin zuen liderrak, erabat jokoz kanpo, eta orexarrek, berriz, txukun jokatu zuten ia hutsik egin gabe, eta ongi merezitako jokoa eraman zuten. Bigarrengoan gauzak aldatzen hasi ziren, eta Ilaunpe bere jokorik onenean ez bazen ere, gerturatzen hasi zen, baina 5-1 irabazten ari zirela Orexako Errastik min hartu zuen, eta hortxe utzi behar izan zuen partida. Bere ordez sartu zen Urtxipia, eta jokoa, berriz, ez zen gehiegi aldatu, oraingoan etxekoak nagusi izan baitziren. Kitarakoan ere garaipena liderrak eraman zuen, baina berriro ere huts asko eginez, eta joko mailarik onena eman gabe.


INFANTIL-KADETEAK:

TXALBURUK 15 ERREZIL 3

TXALBURUK: Otamendi, Yuberos, Senperena, Mujika eta Maioz-hasierako bostekoa- Murua.

ERREZIL: Aizpuru, X.Irulegi, Otaegi, Rueda eta U.Labaka-hasierako bostekoa-, M.Labaka, O.Irulegi eta J.Labaka.

GOLAK: Txalburuk: Yuberos (6), Maioz (4), Mujika (3), Murua eta Senperena. Errezil: M.Labaka, Rueda eta Otaegi.

Txalburuk taldeak puntu bat nahikoa du liga lehiatuko den multzoan sartzeko, eta Errezilek, aldiz, kopa jokatu beharko du. Emaitzak dena erakusten du.


LAGUNARTEKOA:

GAEL 6 BETELU 8

GAEL: Malkorra, Errasti, Balerdi, Zeberio eta Leunda-hasierako bostekoa-, Luloaga, Beitia, Urtxipia, A.Arrillaga, eta O.Arrillaga.

BETELU: Iriarte, Garmendia, Aranburu, Rekalde eta Saralegi-hasierako bostekoa-, Aranburu, Buldain, Garmendia, Goñi, Zubillaga eta Segurola.

GOLAK: Gael: Zeberio (4) eta O.Arrillaga (2). Betelu: Rekalde (3), Garmendia (2), Aranburu (2) eta Saralegi.

Lagunarteko partida jokatu dute Orexan, eta Beteluk irabazi du, bi zati ezberdin izan dituen neurketa. Aurrenekoan, Gael oso gaizki artitu da atzean, oso gaizki kokatuta, eta Beteluk nahi bezala eraman du neurketa. Bigarrengoan Galekoak hobeto kokatu dira, eta horrekin  norgehiagoka berdintzetik oso gertu ibili dira.



ALEBINAK:

BIDANIA-GOIATZ 7 IGELDO 4

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Zugasti, Aratz Iraeta, Azkarai eta Ander Iraeta-hasierako bostekoa-, Belamendia, Ruiz eta Aldalur.

IGELDO: Camarero, Oiartzabal, Aizpurua, Lopez eta Amezua-hasierako bostekoa-, Gomez, Ezkurdia eta Rouget.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Ander Iraeta (5) eta Zugasti (2). Igeldo: Aizpurua (2), Oiartzabal eta Amezua.

Bidania-Goiatzek denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Igeldoren aurka. Etxekoak gehiago izan ziren, eta Igeldok nabaritu egin zituen bajak.

BIDANIA-GOIATZ

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 12 LEABURU 6

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, U.Olano, Zunzunegi, Balerdi eta Iztueta-hasierako bostekoa-, I.Olano, Toledo eta Leunda.

LEABURU: M.Garcia, I.Garcia, A.Arrospide, E.Arrospide eta Bensi-hasierako bostekoa-, Iraeta eta. Zubia.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: I.Olano (3), Balerdi (3), Iztueta (3), Toledo (2) eta U.Olano. Leaburu: E.Arrospide (2), A.Arrospide, Bensi eta bere atean U.Olanok eta Balerdik.

Ikaztegieta-Baliarrainek sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du, bigarren postuan dagoen Txalburuki lau puntu kenduta. Leaburu primeran hasi da, 0-1 eta 1-3 aurretik izan baita, baina atsedenertako etxekoek buelta eman, eta 6-3 iritsi dira. Bigarren zatian liderrak partida kontrolpean izan du.


TXALBURUK 6 IKAZTEGIETA 3

TXALBURUK: E. Gorostidi, Murua, Mujika, Altuna eta Seoane-hasierako bostekoa-, Kaminos, M.Altuna, Areizaga eta Mañoso.

IKAZTEGIETA: Artola, Irastortza, Benavente, Larrañaga eta Arruabarrena-hasierako bostekoa-, Uria eta Castaño.

GOLAK: Txalburuk: Murua (5) eta Mujika. Ikaztegieta: Larrañaga (2) eta Irastortza.

Txalburuk taldeak sendotu egin du bigarren postua Ikaztegieta mendean hartuta. Partida polita eskeini dute, baina azkenean hiru puntuak etxean geratu dira.

BENJAMINAK:

BIDANIA-GOIATZ 4 IGELDO 6

BIDANIA-GOIATZ: Altuna, Aldalur, Beloki, Iraeta, A.Eskibel, Artola, M.Eskibel, Dorronsoro, Aramendi eta Amundarain.

IGELDO: Amezua, Aisa, Galarraga, Rouget, Agirre, Aizpurua, Senperena eta Dorronsoro.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Dorronsoro (3) eta Amundarain. Igeldo: Aizpurua (2), Senperena (2) eta Dorronsoro (2).

Igeldok sailkapeneko lehen postuan jarraituko du, jokatutako partida guztiak irabazita. Bidanian jokatutako partida polita izan zen, baina puntuek Igeldorako bidea hartu zuten.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 2 LEABURU 8

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, A.Olaberria, E.Olano, Irastortza, Iztueta, Zunzunegi, Artola, D.Olaberria eta Soroa.

LEABURU: U.Iraeta, Garcia, Larreta, Calle, Ugartemendia, Arrospide, Orbegozo eta M.Iraeta.

GOLAK: Baliarrain-Ikaztegieta: Iztueta eta Zunzunegi. Leaburu: Garcia (5), Calle, Ugartemendia eta Orbegozo.

Bi zati ezberdin izan dituen neurketa izan da. Lehen zatia orekatua izan da, eta etxekoak izan dira aurretik jarri direnak, baina bigarren zatian dena aldatu da, eta kanpotarrak nagusi izan dira.


TXALBURUK 13 ALTZO 4

TXALBURUK: Gorostidi, Artola, Kaminos, Lasa, U. Garmendia, Altuna, Agirrezabala, Etxeberria, Ireastortza, Murua eta J.Garmendia.

ALTZO: Agirre, Aranburu, Isasti, Elola, H.Murua, Iturriotz, Lizarribar, Elduaien, Ugartemendia, I.Murua eta Gorostiaga.

GOLAK: Irastortza (4), Agirrezabala (3) Kaminos (2), U.Garmendia (2) eta Murua (2). Altzo: H.Murua (4).

Txalburukek eraman ditu hiru puntuak, partida entretenigarri baten ostean. Irastortza eta Murua izan dira protagonistak, bakoitzak launa gol sartuta.

2015(e)ko urtarrilaren 15(a), osteguna

Bigarren itzulia hasiko da futwallean

Gabonak pasa ostean, binakako futwalleko liga ere itzuliko da, eta bigarren itzuliari emango zaio hasiera. Bi partidak, gainera, Ikaztegietan jokatuko dira. Igandean, 11.45etan Ilaunpe liderra eta Orexa A neurtruko dira, joanekoan Ilaunpek irabazi zituen bi jokoak. Horren ostean, Ikaztegieta eta Orexa B izango dira aurrez aurre. Joaneko partidan ikaztegietarrek bereganatu zituzten bi jokoak.

Unerik gozoenean

Gipuzkoako Herri Txikietako Liga bere unerik gozoenean sartzera doa. Gazte mailan laugarren jardunaldia jokatzekoa zen, ostiral honetan 21.00etatik aurrera Bidania-Goiatz eta Txalburuk Bidanian neurtzekoak baitziren, baina gripea iritsi da, eta Abaltzisketako talde erdia gaisorik dagoenez, partida astebez atzeratuko da. Momentuz, gainerako mailetan ez dago arazorik, baina honelakoetan azkeneko unerarte ezin da jakin. Infantil-kadete mailan, pasa den astean atzeratu zen partida jokatuko da larunbatean, 18.00etan Txalburuken eta Errezilen artean. Abaltzisketan jokatuko den partida hau etxeko taldeak irabaziko balu, multzoko lehen postua segurtatzeko beste puntu bat nahikoa izango luke, eta horrekin bigarren fasean liga irabazteko lehiatzeko moduan izango da. Alebinetan, ostiralean abiatuko da jardunaldia, 18.30ean Abaltzisketan, Txalburuk eta Ikaztegieta neurtuko dira, eta 20.00etan, berriz, Baliarrainen jokatuko du oraingoan Ikaztegieta-Baliarrain liderrak, eta Leaburu hartuko du. Larunbatean, 18.00etan, Bidanian neurtuko dira Bidania-Goiatz eta Igeldo. Benjaminetako jardunaldia, 17.45tan hasiko da ostiralean Abaltzisketan, Txalburuk eta Altzo izango baitira han aurrez aurre. 19.00etan, Baliarrainen, Baliarrain-Ikaztegieta eta Leaburu arituko dira, eta larunbatean, berriz, 17.00etan, Bidania-Goiatzen eta lider doan Igeldoren artekoa jokatuko da Bidanian. Liga bere unerik onenean sartzen ari baldin bada, Kopa ere prestatzen ari gara, eta horri begira, alebinetan lagunarteko partida bat jokatuko da larunbatean Orexan, 16.00etan, Gael eta Betelu arituko baitira bertan.

2015(e)ko urtarrilaren 14(a), asteazkena

Aitor Sevillano, hirugarren

Aitor Sevillano Gaelekin izan zen pasa den Munduko Irekian, eta areto futbolean, mikrofutsalean eta futbolean ona izateaz gain, futneten ere bikaina dela erakutsi du,  Gasteizko buruz buruko torneoan hirugarren izan baita, baina ez bere adinekoetan, seniorren torneoan baizik. Beraz, bera baino dezentez zaharragoen aurka aritu behar izan du, baina hala ere podiunean sartu da gure Aitor. Alex Morenok irabazi du, eta bigarren, berriz, Ruber Fernandez sailkatu da.

2015(e)ko urtarrilaren 11(a), igandea

KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

INFANTIL-KADETEAK:

BIDANIA-GOIATZ 12 GAEL 5

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, Altuna, Zinkunegi, J.Agirretxe eta Otaño-hasierako bostekoa-, I.Agirretxe.

GAEL: Lopetegi, Ugartemendia, O. Goikoetxea, Jauregi eta Rivera-hasierako bostekoa-, Leunda, Arrospide eta J.Goikoetxea.

GOLAK: Bidania-Goiatz: J.Agirretxe (6), I.Agirretxe (3), Zinkunegi (2) eta Otaño. Gael: Jauregi (2), Ugartemendia (2) eta Rivera.

Lehen itzuliko partidaren itxura izan du honek ere, nahiz eta oraingoan Gael hobeto hasi den, markagailuan ere aurreratu egin baita. Hala ere, Bidanikoek ederki baliatu dituzte Gaelen minutu txarrak partida erabakitzeko, batez ere baloi geldietan min handia eginez.


ALEBINAK:

LEABURU 10 IGELDO 2

LEABURU: M.Garcia, E.Arrospide, A.Arrospide, Zubia eta I.Garcia-hasierako bostekoa-, Iraeta eta Bensi.

IGELDO: Aizpurua, Agirre, Oiartzabal, Gomez eta Mujika-hasierako bostekoa- Camarero, Amezua eta Ezkurdia.

GOLAK: A.Arrospide (4), Iraeta (3), Camarero bere atean (2) eta Gomez bere atean. Igeldo: Mujika eta Amezua.

Emaitzak erakusten du Leaburun gertaturikoa. Lehen itzulian igeldoarrak irabazi zuten 9-0 eta atzo ordaina eman zion Leaburuk. Orduan leaburuarrak ziren bajekin, eta atzo igeldoarrak, eta auzia berdinduta geratu da. Hasieratik izan zen nagusi etxeko taldea.


BIDANIA-GOIATZ 3 TXALBURUK 7

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Aratz.Iraeta, Aldalur, Belamendia eta Ander Iraeta-hasierako bostekoa-, Zugasti, Azkarai eta Ruiz.

TXALBURUK: Yugueros, Murua, Kaminos, Mujika eta Mañoso-hasierako bostekoa-, Altuna, Artola, E.Gorostidi, Areizaga, Altuna, Seoane eta B.Gorostidi.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Aratz Iraeta, Ander Iraeta eta Aldalur. Txalburuk: E.Gorostidi (3), Seoane (2), Mujika eta Artola.

Txalburuk nagusi izan zen Bidanian, eta  sailkapeneko bigarren postura igo da. Emaitzak erakusten duen moduan, Abaltzisketakoak gehiago izan ziren.

IKAZTEGIETA 5 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 5

IKAZTEGIETA: Artola, Arruabarrena, Irastortza, Larrañaga eta A. Benavente-hasierako bostekoa-, Aitor Moralejo, Asier Moralejo, Castaño, U.Benavente eta Uria.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Toledo, Balerdi, Zunzunegi eta I.Olano-hasierako bostekoa-, Iztueta, Leunda eta U.Olano.

GOLAK: Ikaztegieta: A.Benavente (3) eta Irastortza (2). Ikaztegieta-Baliarrain: Zunzunegi (2), I.Olano, U.Olano eta Iztueta.



Ikaztegietarren arteko derbia berdinean amaitu zen, nahiz eta oraingoan etxeko aritu zirenak irabazteko adina meritu ere egin zituzten, liderra bere mailatik urruti ibili baitzen. Beti galtzen egon zen. baita bi golen abantailarekin ere, eta partida amaitzeko minutu bat falta zela, Ikaztegieta 5-4 jarri zen. Bazirudien hiru puntuak eurentzat izango zirela, baina azkeneko segundoetan iritsi zen berdinketa.


BENJAMINAK:

BIDANIA-GOIATZ 2 TXALBURUK 2

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Aldalur, Beloki, Iraeta, A.Eskibel, Artola, M.Eskibel, Altuna, Dorronsoro eta Aramendi.

TXALBURUK: Gorostidi, Artola, Kaminos, Lasa, Unax, Altuna, Agirrezabala, Areizaga, Etxeberria, Irastortza, Garmendia eta Murua.

GOLAK: Bidania-Goiatz: M.Eskibel eta Dorronsoro. Txalburuk: Irastortza (2).

Partida polita eskeini zuten Bidaniko pilotalekuan, bere irekieran, aurten lehen aldiz jokatu baitira partidak asteburu honetan. Kanpotarrak 0-2 aurreratu ziren, baina gero etxekoek berdindu egin zuten.

LEABURU 4 IGELDO 5

LEABURU: Garcia, Orbegozo, Ugartemendia, M.Iraeta, Arrospide, Larreta, U.Iraeta eta Calle.

IGELDO: Aizpurua, Manzano, Amezua, Dorronsoro, Aisa, Senperena, Elosegi, Galarraga, Rouget eta Etxeberria.

GOLAK: LEABURU: M.Iraeta (3) eta U.Iraeta. Igeldo: Senperena (3), Dorronsoro eta Calle bere atean.

Neurketa oso polita izan zen hau, eta emozioz beterikoa, nahiz eta azkenean puntuak kanpora joan ziren. Igeldok sailkapeneko lehen postuan jarraituko du.

ALTZO 2 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 6

ALTZO: Elduaien, Aranburu, Isasti, Iturriotz, Armendariz, I.Murua, H.Murua, Lizarribar, Ugartemendia, Elola eta Gorostiaga.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, Soroa, Iztueta, Artola, Irastortza, E.Olano, Olaberria, Darius eta Zunzunegi.

GOLAK: Altzo: H.Murua eta Gorostiaga. Baliarrain-Ikaztegieta:Iztueta (3) eta Zunzunegi (3).

Baliarrain-Ikaztegietak bere bigarren partida irabazi zuen, eta Altzo da irabazi ez duen talde bakarra. Lehen zatia orekatua izan zen, eta 1-2 ere egon ziren, baina hirugarren golarekin partida erabat apurtu zen.

2015(e)ko urtarrilaren 10(a), larunbata

Iritsi ote da futbolean sartzeko unea ere?

Iritsi ote da Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Fubol GAEL Elkartea futbolean sartzeko tenorea?. Garbi dago lehen helburua areto futbola dela, eta horretan jarraitu behar duela, baina gaur egun futbolean infantiletan talde bat egiteko ez legoke inongo arazorik, eta agian ausnarketa bat ere egin beharko da gerora begira. Gaur derbia izan da Alegin, Intxurreren eta Danenaren artean. Elorriko zelaian aritu diren  gehiengoa gure ligan ere ari diren jokalariak ziren. Guzti hauei, Danenako beste taldean, Tolosan, Lagun Onaken, Ikasberrin, Añorgan, edo Beti Kozkorren ari direnak gehitu beharko lirateke, eta seguraski maila oso oneko taldea izango litzateke. Gaur, esaterako, bai Intxurren eta baita Danenan aritu diren lau atezainak gure ligakoak ziren. Otamendi, Lakuntza, Murua, Maioz, Tolosa, Mozo, Lopetedi, Parra eta Mañoso izan dira Intxurren aritu diren Galeko jokalariak, eta Lopetegi, Lopez, Zubia, Iturriotz, Auritz Otaño, Leunda, Arrizabalaga, Ibai Otaño eta Errasti, berriz, Danenan. Emaitzari begiratuta, Intxurrek 6-0 irabazi du, baina zelaian ikusitakoa baino alde handiagoa egon da emaitzan.

2015(e)ko urtarrilaren 9(a), ostirala

Itzulera

Gabonetako oporraldiaren ostera, badator berriro ere liga. Infantil-kadetetan bi partida ziren izatekoak, baina oraingoz bakarra dago seguru, eta hori igandean Bidaniko pilotalekuan jokatuko da 12.00etan herriko taldearen eta Gaelen artean. Infantil-kadetetan, derbiarekin abiatuko da, ostiralean Ikaztegietako bi taldeak elkarren aurka arituko baitira bertako pilotalekuan, 19.15tan hasita. 45 minutu geroago, aldiz, Bidaniko pilotalekuan Bidania-Goiatz eta Leaburu neurtuko dira. Igandean, 11.30ean Leaburu eta Txalburuk lehiatuko dira Leaburun. Benjaminetan, jardunaldia Altzon abiatuko da ostiralean, herriko taldearen eta Baliarrain-Ikaztegietaren artean, 17.15 etan. 19.00 etan Bidania-Goiatz eta Txalburuk izango dira aurrez aurre  Bidanian, eta igandean gauza bera egingo dute, 10.30ean Leaburuk eta Igeldok, Leaburun.