2018(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK.

GOIERRI 1 GAEL 2

GOIERRI: Alonso, Biain, Del Rio, Gutierrez eta Mateos-hasierako bostekoa-, Sanchez.

GAEL: Aramendi, Hurtado, Monreal, Agirretxe eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Leunda eta Murua.

EPAILEA: Garcia Miguel. Goierriko Del Riok eta Gaeleko Iztuetak ikusi dute txartel horia. Goierri taldeko Sanchez egotzi du bi txartel hori atera ostean.

GOLAK. 1-0, Sanchez. 1-1, Hurtado. 1-2, Monreal.

Gaeleko kadeteek garaipen batekin agurtu dute denboraldia, eta merezitakoa gainera. Baja askorekin jokatu behar izan dute zuri-marroiek, eta galtzen ere hasi dira, baina kantxan nagusi izan dira eta amaierako emaitza motza geratu da, etxekoen onena, Alonso atezaina izan baita.

INFANTILAK:

GAEL 12 ARIZMENDI 2

GAEL: Azkarai, Murua, Esteban, Olano, Benavente, Labaka, Garcia, Aldalur, Amundarain, Zugasti,  eta Manzisidor.

ARIZMENDI: Martin, Mina, Mohamed, Alegria, G.Bengoa, Ieregi eta A.Bengoa.

GOLAK: Gael: Labaka (3), Zugasti (2), Benavente (2), Olano (2), Amundarain, Aldalur eta Esteban. Arizmendi: Ieregi eta Mina.

Gaeleko infantilek Udaberri Kopa irabaziz amaitu dute denboraldia. Zuri-marroeik finalean ez zuten aurkaririk izan, jaun eta jabe izan baitziren, eta amaieran ongi merezitako garaikurra eskuratu zuten.

2018(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA)

KADETEAK:

GAEL 3 HERRIKIDE 7

GAEL: Lopez, Hurtado, Agirretxe, Iturriotz eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Lopetedi, Murua eta Leunda.

HERRIKIDE: Etxeberria, Goikoetxea, Uria, Altzueta eta Joubert-hasierako bostekoa-, Alkorta, Lopez, Alaba, Agirre, Diez eta Aramendi.

EPAILEA: Jon Ocampo. Gael taldeko Lopez egotzi du txartel gorri zuzenarekin.

GOLAK: Gael: Agirretxe (2) eta Iztueta. Herrikide: Alkorta (3), Altzueta (2), Joubert eta Aramendi.

Amaierako emaitza engainagarria izan da, Gaelek ez baitzuen horrela galtzerik merezi, eta agian irabaztetik ere oso gertu egon da. 3-3koarekin, zuri-marroiak hobeto ari ziren, nagusituz, eta laugarren gola gertu zutela ikusten zen, baina atzeko huts batek laugarena eman dio talde tolosarrari. Ondoren epailearen lanak ere eragina izan du, bere erabaki okerrek, taldea partidatik atera baidute.
Amaiera bikaina

Bukatu da Munduko Txapelketa eta emaitza oso onak izan ditu Gael taldeak, nahiz eta azkeneko egunean nekeak eragin egion dion taldeari.
Azkeneko egunean, areto futbolean Gael 2 taldeak bosgarren postua izan du jokoan France  U14 taldearen aurka, eta 2-3 galdu du. Haritz Estebanen bi golekin aurretik jarri dira gipuzkoarrak, baina gero frantziarrak horri buelta emateko gai izan dira.
Gorostidi, Sotil, Esteban, Urtxipia eta Amundarain izan da hasierako bostekoa. Zugasti, Garcia, Eskarmendi, Luloaga eta Murua ere aritu dira.

Mikrofutsalean finala jokatu du Gael 1 taldeak, baina 0-2 galdu du Stari Gorodov taldearen aurka. Zuri-marroiak izan dituzte aukerak, baina ez dituzte asmatu, eta ukrainiarrek, berriz, bai. Benavente, Dorronsoro eta U.Olano izan da hasierako hirukoa. Esteban, Urtxipia, Gurrutxaga eta Azkarai ere aritu dira.


Ondorioz, areto futbolean, Gael 1 taldea hirugarren geratu da, eta Gael 2 taldea, berriz, seigarren. Mikrofutsalean, Gael 1 bigarren izan da, Gael 2 hirugarren, eta Gael 3 zazpigarren. Gainera, Ugaitz Azkaraik, lehiaketako atezainik onenaren saria jaso du.


2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

Hirugarren

Hirugarren amaitu du Gael 1 taldeak Munduko Txapelketako bere aurreneko jarduna, gaur Svezda taldearekin 9-4 galdu ostean. Gaelek oso partida ona egin du, eta beti neurketan sartuta egon da, baina 5-3koarekin bi gol jarraian hartu ditu, eta hor joan dira irabazteko aukerak. Hala ere egindako partida eta emandako itxura paregabeak izan dira. Urzti Olanok hiru gol egin ditu, eta bestea Anartz Dorronsorok.
Azkarai, Benavente, U.Olano, Dorronsoro eta Aldalur izan da hasierako bostekoa. I.Olano, Gurrutxaga, Arrillaga eta Manzisidor ere aritu dira.


Gurkorako areto futbolean Gael 2 izango da lanean, bosgarren posturako lehia jokatuko baitu Frantzia U 14 taldearen aurka 10.00etan.
Eta, 12.00etan berriz, Gael 1 taldeak mikrofutsaleko finala jokatuko du Stary Godorov taldearen aurka. Gael 2 taldeak hirugarren amaitu mikrofutsaleko  jarduna, eta Gael 3 taldeak, berriz, zazpigarren. Gogoan izan behar da Gael dela azkeneko bi urtetako mikrofutsaleko Munduko Txapelduna.
Final erdiak eta finala

Gael 1 taldeak Munduko Txapelketako finala eta finalerdiak jokatuko ditu mikrofutsalen eta areto futbolean. Mikrofutsalen Gael 1 eta Gael 2 lehiatu dira eta Gael 1 nagusitu da 6-1. Urtzi Olano (2), Anartz Dorronsoro (2), Iker Olano eta Aiur Benavente izan dira golegileak Gael 1 taldean, eta Haritz Esteban Gael 2 taldean.
U.Olano, Dorronsoro eta Benavente izan da Gael 1eko hirukoa, eta I.Olano, Gurrutxaga eta Azkarai ere aritu dira. Arrillaga, Esteban eta Zugasti izan da Gael 2 taldeko hirukoa, eta Luloaga, Urtxipia eta Murua ere aritu dira.

Areto futbolean Gael 1 taldeak 5-2 irabazi dio Lloreti, eta hórrela finalerdietarako txartela eskuratu du. Aurreneko bi minutu betetzerako 4-0 ari ziren zuri-marroiak, eta partida ona egin ez badute ere neurketa kontrolpean izan dute. U.Olano (2), Dorronsoro (2) eta Aldalur izan dira golegileak. Azkarai, Arrillaga, U.Olano, Dorronsoro, eta Aldalur izan da hasierako bostekoa. Manzisidor, I.Olano, Gurrutxaga eta Benavente ere aritu dira.

Gael 2 taldeak ezin izan du finalerdiak jokatzeko txartela eskuratu, Zvezda tadelarekin 6-1 galdu ostean,. Gipuzkoarrek ez dute partida txarra egin, baina amaieran ezin izan dute helburua bete. Harri Luloaga izan da golegilea. Gorostidi, Murua, Esteban, Urtxipia eta Garcia izan da hasierako bostekoa. Sotil, Eskarmendi, Amundarain, Zugasti eta Luloaga ere aritu dira.

2018(e)ko maiatzaren 3(a), osteguna

Gael 1 nagusi

Mikrofutsaleko final-laurdenetako partidan Gael 1 taldeak 9-1 hartu du mendean Gael 3. Azken hauek irabazten hasi dira eta amaierako emaitza engainagarria izan dela ere esan daiteke, Gael 3 taldeak lau penalti huts egin baiditu.

Benavente, Gurrutxaga eta I.Olano izan da hasierako hirukoa. U.Olano, Dorronsoro eta Azkarai ere aritu dira Gael 1 taldean. Gael 3 taldean, berriz, Garcia, Aldalur eta Eskarmendi aritu dira. Sotil, Amundarain eta Gorostidi ere jardun dira.

Azkarai (4), Benavente (2), I.Olano, U.Olano eta Dorronsoro izan dira Gael 1 taldeko golegileak. Aldalur, berriz, Gael 3 taldekoa.

2018(e)ko maiatzaren 2(a), asteazkena

Gaurkoan ere txanponaren bi aurpegiak izan dira

Areto Futboleko Munduko Txapelketan, gaurkoan ere txanponaren bi aurpegiak ikusi ahal izan ditu Gaelek.


Gael 1 taldea izan da jokatzen lehena eta 8-3 hartu du mendean France U14 taldea. Zuri-marroiek sekulako neurketa egin dute. Zoritxarreko jokaldi baten ondorioz galtzen hasi dira 0-1, baina hortik aurrera neurketa kontrolpean izan dute.

0-1etik 3-1era pasatu dira. Frantziarrek estutu dute 3-2koarekin, baina atseden hartzera 4-2 joan dira. Bigarren zatian Gaelekoak erabat nagusitu dira, ongi merezitako garaipena erdietsiz. Urtzi Olano (6), Iker Olano eta Anartz Dorronsoro izan dira golegileak. Azkarai, Arrillaga, U.Olano, Dorronsoro eta Aldalur izan da hasierako bostekoa. Benavente, I.Olano eta Gurrutxaga ere aritu dira.


Gaurkoan txanponaren beste aurpegia Gael 2 taldeak izan du, Errusiako Stary Gorodov taldearen aurka 0-6 galdu ondoren. Gaelekoei ez zaie gaurkoan ezer ere atera, eta partida hasi eta berehala hartu dituzten bi golek min handia egin die. Bigarren zatian hobeto ibili dira, eta azkeneko bi golak hondarreko minutuetan iritsi dira. Galeek erabat erasora jo duenean.


Gorostidi, Sotil, Murua, Esteban eta Urtxipia izan da hasierako bostekoa. Zugasti, Amundarain, Garcia, Eskarmendi eta Luloaga ere aritu dira.

2018(e)ko maiatzaren 1(a), asteartea

Hasiera ederra

Gaur arratsaldean abiatu da Lloret de Marren Mikrofutsaleko Munduko Txapelketa, eta Gael 2 taldeak 6-2 hartu du mendean Stary Gorodov talde errusiarra. Lehiaketa honetan kanporaketa zuzenak dira, eta ondorioz finalerdietan sartu da. Gael Elkarteak finaledietan bi talde izango ditu, izan ere bihar arratsaldean jokatuko den final-laurdenetako beste partidan Gael 1 eta Gael 3 elkarren aurka arituko baitira.
Gaurko neurketan jaun eta jabe izan da Gaeleko taldea. Enaitz Urtxipiak azkar jarri du aurretik talde zuri-marroia, eta norgehiagoka beti kontrolpean izan du, nagusi izan baita hasieratik bukaerara.
Enaitz Urtxipia (2), June Zugasti (2) eta Aritz Esteban (2) izan dira golegileak.
Arrilaga, Urtxipia eta Esteban izan da hasierako hirukoa. Zugasti, Murua eta Luloaga ere aritu dira.

Txanponaren bi aurpegiak



Txanponaren bi aurpegiak izan dira Lloret de Marren hasi den Munduko Txapelketan, izan ere areto futboleko lehen jardunaldian Gaeleko talde batek irabazi eta besteak galdu egin baitu.
Gael 2 izan da hasiera eman diona, eta 6-4 hartu du mendean Ganbia. Aritz Estebanek aurretik jarri ditu gipuzkoarrak, baina afrikarrak emaitzari buelta emateko gai izan dira. June Zugastik lortutako bi golek, eta  eta Julen Sotilek lortutako besteak, 4-2 jarri ditu aurretik Gaelekoak, baina Ganbiak berriro ere neurketa berdindu egin du. Azkenean, Aritz Estebanek eta Enaitz Urtxipiak sartutako bi golek neurketa erabakita utzi dute.
Gorostidi, Murua, Urtxipia, Esteban eta Zugasti izan da hasierako bostekoa. Sotil, Ekaitz, Amundarain, Luloaga eta Garcia ere aritu dira.

Gael 1 taldeak, berriz, 8-1 galdu du Junior talde errusiarraren aurka. Junior da, dudarik gabe, Munduko Txapelketa hau irabazteko faborito nagusia, eta atzo argi eta garbi utzi zuen. Gaelek ez zuen lan txarra egin, baia lehen zatian errusiarrek egindako aukerak barrura sartu zituen, eta Gaelek, berriz, ez, 0-6 atseden hartzera joateko. Bigarrenean, gauzak estutu ziren, eta zuri-marroiak izan zituzten aukerak, baina Anartz Dorronsorok bakarrik asmatu du gola egiten.

Azkarai, Arrillaga, U.Olano, Dorronsoro eta Benavente izan da hasierako bostekoa. I.Olano, Gurrutxaga, Manzisidor eta Aldalur ere aritu dira.

GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO KOPAKO FINALAK (AMF):

KADETE-INFANTIL:

FINALA:

GAEL A 8 GAEL B 8 (penaltietara  2-0)

GAEL A: Lopez, A.Murua, A.Murua, Zabala, Zugasti, Labaka eta Garcia.

GAEL B: Azkarai, Iturriotz, Manzisidor, Lopetedi, Leunda, Aldalur eta Esteban.

GOLAK: Gael A: Zabala (5), Labaka (2) eta Zugasti. Gael B: Iturriotz (3), Esteban (3) eta Aldalur (2).

Partida bizia eta ikusgarria izan da, Gaeleko bi taldeek jokatu dutena. Azkenean berdinean amaitu da, eta penaltiek erabaki dute.


ALEBINAK:

KOPA A:

FINALA:

BIDANIA-GOIATZ A 1 TXALBURUK 5

BIDANIA-GOIATZ A: Arregi, Dorronsoro. E.Sasiain, U.Sasiain, Beloki eta Iraeta.

TXALBURUK: Gorostidi, Kaminos, Garcia, Goñi, Landa, Murua, Etxeberria, Irastortza, Hussein eta Garmendia.

GOLAK: Bidania-Goiatz A: Dorronsoro. Txalburuk: Landa (4) eta Garcia.

Txalburuk taldeak ongi irabazi du finala. Markagailuan nagusi izan da, eta neurketa oso ongi kudeatzen jakin du.


3. ETA 4. POSTUAK:

BALIARRAIN 6 BIDANIA GOITAZ B 6 (4-3 PENALTIETARA)

BALIARRAIN: Irastortza, E.Olano, Zunzunegi, Gurrutxaga, Irastortza eta Balerdi.

BIDANIA-GOIATZ B: Aramendi, M.Eskibel, A.Eskibel, Arruti, Muñoa, Aldalur, Amundarain.

GOLAK: Bidania-Goiatz B: M.Eskibel (4), Amundarain (2). Baliarrain: Zunzunegi (3), Gurrutxaga (2) eta Balerdi.

Partida oso polita izen zen, eta hirugarren postua azkenean penaltietara irabazi behar izan zuen Baliarrainek.


ALEBIN B:

FINALA:

LIZTORRAK 0 BETELU 2

LIZTORRAK: M.Iturriotz, O.Iturriotz, Bengoetxea, Malkorra, Urtxipia, Soroa, Martin eta Olano.

BETELU: Estanga, A.Zubillaga, Eskarmendi, Lasa, Nazabal, U.Zbillaga, Aranburu, Goñi, Sotil eta Goikoetxea.

GOLAK: Betelu: Eskarmendi eta Estanga.

Betelu nagusi izan zen, eta ongi merezita lortu zuen garaipena. Liztorrakek izan zituen bajak nabaritu zituen.


3. ETA 4. POSTUA:

ALTZO 8 IGELDO 3

ALTZO: Lizarribar, Ugartemendia, I. Murua, H.Murua, U.Artetxe, Goitia, A.Artetxe eta Isasi.

IGELDO: Aizpurua, I.Ginart, J.Guinart, Etxeberria, Amezua, Rouget, Elosegi, Galarraga, Aisa, Camarero eta Bandrés.

GOLAK: Igeldo: Lizarribar (2), H.Murua (3), Ugartemendia, I.Murua eta U.Artetxe. Igeldo: Aizpurua, I.Guinart eta J.Ginart.

Altzo nagusi izan da eta aise lortu du hirugarren postua eskuratzea.


BENAMIN A:

LIZTORRAK 0 BETELU 2

LIZTORRAK: Zabala, Urtxipia, Iturralde, A.Olaetxea, Olano, Suarez, Arrue, Piris eta O.Olaetxea.

BETELU: E.Eskarmendi, Azkarai, Flores, Sotil, A.Eskarmendi, Garmendia, Goikoetxea, Paul, Iturriotz, Oreja, Otamendi eta Buldain.

GOLAK: Betelu: Sotil eta Otamendi.

Beteluk eman du ezustea Liztorrak taldea mendean hartu eta Kopako finala irabaziz.


LAGUNARTEKOA:

ERREZIL 6 LEGORRETA 3

ERREZIL: Arruti, E.Korta, A.Korta, Rodríguez, Karrera, Altuna eta Iglesias.

LEGORRETA: Sánchez, Zuasti, A. Ezeiza, H.Ezeiza, Agirre, Martínez, Larrea, Esnaola, Gonzalez, Lasa, Aldasoro, Santos, Pinillos eta Martínez.

GOLAK: Errezil: Karrera (3), A.Korta (2) eta E.Korta. Legorreta: Agirre eta Esnaola.

Errezilek inongo arazorik gabe hartu du mendean Legorreta, nagusi izan baita bai zelaian eta baita markagailuan ere.


BENJAMIN B:

BIDANIA-GOIATZ B 2 IGELDO 3

BIDANIA-GOIATZ B: Arruti, Sasiain, Lasa, Altuna eta Azkune.

IGELDO: Artano, H.Martikorena, E.Martikorena, Etxeberria, Zinkunegi, Galarraga, Lizarralde, Uranga, Hernández, Etxeberria, Imaz eta Roces.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Lasa eta Altuna. Igeldo: E.Martikorena, Galarraga eta Lizarralde.

Bidania-Goiatz aurretik jarri da markagailan, baina bigarren zatian Igeldok emaitza irauli egin du.


GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK:

LAUBURU IBARRA 3 GAEL 2

LAUBURU IBARRA: Egues, Robiños, Sanchez, Bengoetxea eta Goikoetxea-hasierako bostekoa-, Irazustabarrena, Urrestarazu, Drame, O.Arrospide, A.Arrospide, Zubillaga eta Cuerdo.

GAEL: Lopez, Hurtado, Iturriotz, Agirretxe eta Zabala-hasierako bostekoa-, Lopetedi, Monreal, Iztueta eta Leunda.

GOLAK: 0-1, Iturriotz. 1-1, Bengoetxea, 2-1, O.Arrospide. 3-1, A.Arrospide. 3-2, Monreal.

EPAILEA: Manuel Davila. Gaeleko Hurtadok ikusi du txartel horia.

Gaelek ez du galtzerik merezi izan, baina ate aurrean ez ditu asmatu izan dituen aukerak, eta hor joan zaio partida.

INFANTILAK:

GAEL 5 ERAIN 5

GAEL: Azkarai, Murua, Esteban, Labaka eta Zugasti-hasierako bostekoa-, Garcia, Benavente, Amundarain, Manzisidor, Olano eta Aldalur.

ERAIN: Ortega, Tellaetxe, Garate, Jorge, Andres-hasierako bostekoa-, Telletxea, Ruiz, Miguel, Saenz, Nicolas eta Pedro.

EPAILEA: Subail Zilal.

GOLAK: Gael: Labaka (3), Zugasti (2) eta Benavente. Erain: Nicolas (3), Tellaetxe (2) eta Andres.

Intentsitate handiko neurketa izan da, edozeinek irabazteko modukoa, eta azkenean berdinean amaitu da.