2017(e)ko urriaren 30(a), astelehena

GIPUZKOAKO LIGA

KADETEAK:

ALOÑA MENDI 5 GAEL 4

ALOÑA MENDI: Badiola, Diaz, Urtzelai, Hervas eta A.Delgado-hasierako bostekoa-, W.Delgado, Igartua, Guridi, Lorenzo, Ocaña eta Berreteaga.

GAEL: Zabala, Iturriotz, Murua, Agirretxe eta Leunda-hasierako bostekoa-, Lopez, Hurtado, Monreal, Lopetedi eta Iztueta.

GOLAK: 1-0, Diaz. 1-1, Agirretxe. 1-2, Monreal. 1-3, Hurtado. 2-3, Diaz. 3-3, A.Delgado. 3-4, Agirretxe. 4-4, Hervas. 5-4, A.Delgado.

Orain arteko partidarik kaskarrena egin zuen Gaelek, eta alde handiarekin, gainera. Hasieratik jarri zen gaizki, eta 0-1ekoari buelta eman arren, eta 1-3 jarri arren eta baita 3-4 ere,  ez zen gai izan hori mantendu eta neurketa irabazteko.


INFANTILAK:

IBARRA 3 GAEL 1

IBARRA: Garmendia, Ubeda, Rbinos, Rollan eta Mujika-hasierako bostekoa-, Ruiz, Lizartza, Adam, Arbelegi, Ahuma eta Bari.

GAEL: Azkarai, Benavente, Esteban, Murua eta Zugasti-hasierako bostekoa-, Manzisidor, Garcia, Amundarain eta Aldalur.

GOLAK: 1-0, Ubeda. 1-1, Esteban. 2-1, Rubinos. 3-1, Rubinos.

Gaelek ez zuen galtzerik merezi izan Ibarrako neurketa. Lehen zatia hutsean amaitu ostean, bigarrengoan azkar sartu zituzten etxekoek bi gol, baina Haritz Estebanen golak berriro ere partidan sartu zuen talde zuri-marroia, eta berdinketa gertu ikusten zenean iritsi zen etxekoen hirugarren gola.


GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA:

ALEBINAK:

TXALBURUK 4 ALTZO 5

TXALBURUK: X.Gorostidi, Kaminos, Murua, Irastortza eta Etxeberria.hasierako bostekoa-, Hussein, Garcia, Garmendia, Landa eta Goñi.

ALTZO: Isasti, Lizarribar, Murua, Uranga eta Artetxe-hasierako bostekoa-, Goitia, H.Uranga eta A.Artetxe.

GOLAK: Txalburuk: Kaminos (2), Murua, Irastortza. Altzo: Lizarribar (2), Murua, Isasti eta Goitia.

Lehen jardunaldiko emaitzarik estuena izan zuen neurketa honek. Emozioak azkeneko unerarte iraun zuen.

BETELU 11 LIZTORRAK 1

BETELU: J.Goikoetxea, Eskarmendi, A. Goikoetxea, Sotil, A.Zubillaga-hasierako bostekoa-, U.Zubillaga, Sarasa, Askarai, Estanga, J.Sotil eta Aranburu.

LIZTORRAK: Olano, Urtxipia, Arrillaga, Bengoetxea eta Soroa-hasierako bostekoa-, M.Iturriotz, O.Iturriotz eta Martin.

GOLAK: BETELU: J.Sotil (3), Eskarmendi (2), A.Goikoetxea (2), A.Zubillaga (2), U. Zubillaga eta Askarai. Liztorrak: Urtxipia.

Betelu izango da aurtengo denboraldiko aurreneko liderra, Lizartzako eta Orexako jokalariez osatutako Liztorrak taldea mendean hartu ostean.



BIDANIA-GOIATZ A 8 IGELDO 2

BIDANIA-GOIATZ A: Arregi, Dorronsoro, E.Sasiain, .Sasiain eta Iraeta-hasierako bostekoa-, Beloki eta Azkarai.

IGELDO: Bandres, J. Guinart, Amezua, Galarraga eta Elosegi-hasierako bostekoa-, I.Ginart, Etxeberria, Rouget, Camarero eta Aisa.

GOLAK: Dorronsoro (5), E.Sasiain (2),Beloki. Igeldo: Etxeberria (2).

Bidaniak hasieratik erakutsi nahi izan zuen bere agintea, denboraldiko lehen hiru puntak eskuratuz.

BALIARRAIN 7 BIDANIA-GOIATZ B 3

BALIARRAIN: I.Olano, E.Olano, Zunzunegi, Iztueta eta Gurrutxaga-hasierako bostekoa-, Irastortza eta Olaberria.

BIDANIA-GOIATZ B: A.Eskibel, M.Eskibel, Amundarain, Aldalur eta Aramendi-hasierako bostekoa-, Arrti eta Muñoa.

GOLAK: Iztueta (5) eta Gurrutxaga (2). Bidania.Goiatz B: M.Eskibel (2) eta Amndarain.

Partida oso polita izan zen. Etxekoek abantaila hartu zuten lehen zatian, eta gero kanpokoek gerturatzea lortu bazuten ere, berriro Baliarraingoek ihes egitea lortu zuten.


2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

Hau indartzen ari da

Denboraldia indarra hartzen ari da. Fifako Ligan ari diren Gaeleko taldeek euren lehiaketan jarraitzen dute, eta AMF-ko eran jokatzen den Gipuzkoako Herri Txikietako Liga abiatzera doa. Alebinak dira hasten lehenak, eta aurreneko partida Baliarrainen jokatuko da ostiral honetan 19.00etan, bertan herriko taldea eta Bidania B lehiatuko baitira. 20.15tan, Bidanian, Bidania A taldeak Igeldo hartuko du. Jarraipena larunbatean izango du Beteluko pilotalekuan, 15.30ean. Betelu eta Liztorrak izango dira aurrez aurre, eta lehen jardunaldi hau igande eguerdian Abaltzisketan amaituko daa Txalburuk eta Altzo lehiatuko dira 11.30ean.

Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatzen duen Ligan, kadeteek igande eguerdian jokatuko dute euren partida. 10.30etatik aurrera Oñatiko Zubikoa pilotalekuan neurtuko dira Aloña Mendi eta Gael. Infantilek, berriz, larunbatean 11.30ean jokatuko dute Ibarrako Belabieta kiroldegian Ibarraren aurka.

2017(e)ko urriaren 22(a), igandea

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO FUTBOL FEDERAZIOAK ANTOLATZEN DUEN ARETO FUTBOL LIGA.

KADETEAK:

GAEL 6 ERAIN 4

GAEL: Lopez, Iturriotz, Zabala, Agirretxe eta Leunda-hasierako bostekoa-, Hurtado, Moreal, Lopetedi eta Iztueta.

ERAIN: Otxotorena, Calvo, Elosegi, Saint Gerons eta Sisniega-hasierako bostekoa-, Gutierrez, Saiz, Igartza, Gisasola, Miner, Pavia eta Etxebeste.

EPAILEA: Lopez. Zabala, Agirretxe, Hurtado, Miner eta Gisasola izan dira txartel hria iksi duteak.

GOLAK: 1-0: Zabala. 2-0: Iturriotz. 2-1, Igartza. 2-2, Etxebeste. 3-2: Leunda. 4-2, Lopetedi. 5-2: Lopetedi. 6-2: Lopetedi. 6-3: Igartza. 6-4: Miner.

Intentsitate handiko neurketa izan da, baina Gaelek merezita irabazi du. 2-0koarekin aukerak izan ditu aldeak handitzeko, baina ez du lortu eta atzean egidako bi hutsen odorioz kanpokoek berdindu egin dute. Bigarren zatian lau gol sartuta 6-2 jarri dira eta lasaitzeko ordez, urduritasuna iritsi da zuri-marroiengana, eta kanpokoek hori baliatu dute bi gol egin, eta markagailua itxuratzeko.



INFANTILAK:

GAEL 11 ORIXE 2

GAEL: Azkarai, Murua, Labaka, Esteban eta Amundarain-hasierako bostekoa-, Garcia, Olano, Benavente, Zugasti eta Aldalur.

ORIXE: Garaiburu, Pascual, Goikoetxea, Guerrero eta Esnaola-hasierako bostekoa-, Urrestarazu.

EPAILEA: Lopez.

GOLAK. Gael: Aldalur (4), Esteban (2), Amundarain (2), Labaka, Zugasti eta Olano. Orixe: Goikoetxea (2).

Gael jaun eta jabe izan da Orixeren aurka. Hirugarren minuturako 2-0 aurretik zen, eta hortik aurrera norgehiagoka nahi bezela eraman du, atsedenera 8-0 joanez. Nahiz eta bigarren zatian kanpokoek bi gol egin dituzten, bien artean alde handia egoten jarraitu du.




2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

Jarraipena

Gipuzkoako Herri Txikietako Liga hastear dagoenean, abian jarriko dena da Futbol Federazioak antolatzen duen Ligan arituko den infantilen taldea. Larunbat honetan Legorretako kiroldegian jokatuko du 12.30ean Orixeren aurka. Denak ilusioz eta gogoz daude neurketa honen aurrean. Aurkariari buruz ezer gutxi dakite, eta larunbatean ikusi beharko da nolako maila ematen duten zuri-marroiek.

Kadeteek, berriz, astebeteko atsedenaren ostean, berriro ere lehiatzera doaz, eta hauek ere Legorretan arituko dira larunbat honetan 10.45etan Erainen aurka. Zuri-marroiek partida bakarra jokatu dute, eta bera 1-7 irabazi zuten Aretxabaletan. Erainek, aldiz, bi partida jokatu ditu, eta biak irabazi ditu. Neurketa zaila izango dute Gaelekoek.

2017(e)ko urriaren 9(a), astelehena

Hasiera bikaina

Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatzen duen Gipuzkoako Ligan parte hartuko duen Gaeleko kadeteek igande honetan hasi dute denboraldia, eta hasi ere bikain hasi dira, 1-7 irabazi baidute Aretxabaletan Eskoriatzako Arizmendiren aurka. Zuri-marroiak jaun eta jabe izan dira eta emaitza horrekin aurkarien taldean atezaina onena izateak ere dena garbi uzten du. Aitzor Zabalak irekin du garaipenerako bidea, talde osoaren jokaldi bikain baten ostean. Atsedenera 0-3 joan dira.

Bigarrenaren hasieran etxekoek euren gola egin dute falta baten ondorioz, baina erditik atera bezain azkar Monrealek 1-4koa lortu du, eta gauzak bere lekura joan dira, zuri-marroiak jaun eta jabe izan baitira. Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Zabala eta Leunda izan da hasierako bostekoa. Hurtado, Lopetedi, Monreal eta Iztueta ere aritu dira. Zabala (2), Monreal (2), Agirretxe, Lopetedi eta Iztueta zian dira golegileak.

2017(e)ko urriaren 6(a), ostirala

Denboraldia hastera doa


Gipuzkoako Herri Txikietako Gael Elkartearentzat denboraldia hastera doa, eta aurten arlo asko izango ditu aurrean. Alde batetik, Gipuzkaoko Herri Txikietako Ligan, benjamin, alebin eta infatil-kadete mailetan parte hartzeko izena emateko azkeneko eguna astelehena izango da, eta hortik aurrera egutegiak egin beharko dira.

Bestetik, Gael Elkarteak bi talde izango ditu Gipuzkaoko Futbol Federazioak antolatzen duen Ligan parte hartzen. Kadeteak asteburu honetan abiatuko dute denboraldia, igandean, 9.30etan jokatuko baitute Aretxabaletan,  Arizmendiren aurka. Infantilek, beriz, hemendik bi astera ekingo diote denboraldiari. Beraz Gael Elkarteko gazte mordo batek areto futboleko bi adarretan jokatuko dute, bai FIFA-koan, eta baita AMF-koan ere.

Ahaztu gabe Gabonetan antolatzen duen torneoa, eta aurten, gainera, pazko astean Europako Txapelketa ere izango dute Katalunian. Horri etorri daitezken gonbidapenak ere gehitu beharko zaizkio.

Aurrez aipatu bezala, Gaeleko kadeteek igandean jokatuko dute FIFA-ko Ligako lehen partida, eta Eskoriatzako Arizmendi taldea izango dute aurrean, Aretxabaletan jokatuko den partidan. Neurketa 9.30ean abiatuko da. Gaelek aurredenboraldian bi partida jokatu ditu. Bat, Idiazabalgo neska seniorren aurka, 1-9 irabaziz, eta bestea liga berean izango duten Lasarteko Eguzkiren aurka, 2-14 irabaziz. Etxeko partidak, Legorretako Harripila kiroldegian jokatuko ditu bai kadete mailako taldeak, eta baita infantil mailakoak ere.

Hastera doan kadete mailako taldea, honako jokalari hauek osatzen dute: Urko Lopez, Ekaitz Hurtado, Aimar Iturriotz, Axier Lopetedi, Jokin Agirretxe, Iker Murua, Aitor Zabala, Aratz Monreal, Jurgi Leunda eta Unax Iztueta.


2017(e)ko urriaren 1(a), igandea

Liga hasteko prest

Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatzen duen areto futboleko Ligan parte hartuko duen Gaeleko kadete mailako taldeak, aurredenboraldiko azkeneko partida jokatu zuen larunbatean, Ligan aurkari izango duen Lasarteko Eguzkiren aurka, Lasarteko kiroldegian, eta 2-14 irabazi zuten zuri-marroiek. Emaitzak dena erakusten du bi taldeen artean alde handia egon baitzen. Gaelek hiru hutsune izan zituen taldean, eta horiek betetzeko bi infantil mailako eraman zituen. Lehen zatian 0-6 arreratu ziren  zuri-marroiak, baina bigarrenaren hasieran lasai zelaiaratu ziren, eta etxekoek hori baliatu zuten bi gol egiteko. Gaelek berriro ere tamina hartu zion partidari eta beste zortzi gol egin zituen.

Lopez, Hurtado, Iturriotz, Agirretxe eta Leunda izan zen hasierako bostekoa. Lopetedi, Olano eta Aldalur ere aritu ziren. Agirretxe (4), Aldalur (3), Hurtado (2), Iturriotz (2), Olano (2) eta Leunda izan ziren golegileak. Honekin amaitu du aurredenboraldia. Bi partida jokatu ditu, eta 23 gol sartu eta 3 hartu ditu. Orain Liga hasi aurretik utzitako sentsazio onak berretsi nahi ditu datorren asteburuan Eskoriatzan hasiko duen denboraldian.