2018(e)ko irailaren 24(a), astelehena

Denboraldiko lehen garaipena

Gaeleko gazte mailako taldeak larunbatean jokatu zuen Idiazabalen neska eta mutil seniorren konbinatu baten aurka denboraldi aurreko azkeneko partida eta 4-10 irabzi zuten zuri-marroiek partida on  eta intentsitate handiko baten ostean.
Zuri-marroiek hasieratik hartu zioten aurre aurkariari, nahiz eta lehen zatian idiazabaldarrek dezente estutu zuten. Bigarren zatian Gael gehiago izan zen, eta partida erabaki egin zuen. Ligako lehen partida ostiral honetan jokatuko dute Legorretako Harripila kiroldegian, 20.00etatik aurrera Getariko Keta taldearen aurka.
Lopez, Iturriotz, Zabala, Agirretxe eta Leunda izan zen hasierako bostekoa. Hurtado, Aramendi, Joxe eta Usandizaga ere aritu ziren. Leunda (2), Agirretxe (2), Joxe (2), Zabala (2), Hurtado eta Aramendi izan ziren golegileak.

Bestetik Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan parte hartzeko izena emateko epea maila guztietan aritzeko zabalik dago, eta horrela egongo da urriaren 10a bitarte. Beti bezala, FIFUSAren araudipean jokatuko da aurtengo denboraldia ere.

2018(e)ko irailaren 17(a), astelehena

Abian da denboraldi berria

Gipuzkoako Herri Txikietako Gael Elkartaren denboraldi berria abian da. Alebin eta benjamin mailetan parte hartzeko izena emateko epea laister izango da zabalik.
Bestetik, aurten ere Futbol Federazioak antolatzen duen Ligan gazte mailako taldea izango du Gaelek. Infantiletan eta kadeteetan, berriz, ez du talderik osatu, eta ez dute talderik aterako, eta ondrioz maiatzean Areto Futbol Federazioak antolatzen duen Munduko Txapelketari uko egin dio.

Gazte mailako taldea abian da, talde oso gaztea, ia denak pasa den urtean kadeteak zirenak dira, beraz ziklo aldaketa horretan aurten sufritzea tokatuko da, baina ikasteko ere asko balioko du.

Pasa den astean Oñatiko Torneoan hartu zuen parte, Oñatiko Aloña Mendik gonbidatuta. Mondrateren eta Aloña Mendiren aurka lehiatu zen. Aipaturiko bi taldeek azkeneko urteko jokalariak zituzten ia denak.
Mondrate izango da aurten mailan Liga irabazteko talderik faboritoetako bat eta maila handia dutela ikusi zen. Eurak irabazi zuten Oñatiko Torneoa. 7-1 galdu zuen Gaelek euren aurka. Arrasateko taldea gehiago izan zen.
Bigarrengoan, Gaelek Aloña Mendirekin 5-1 galdu zuen, baina emaitza engainagarria izan zen, zuri-marroiek aukera asko izan baitzituzten.

Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Joxe, Zabala, Leunda eta Eñaut aritu ziren. Hiru baja izan zituen Gaelek partida hauetarako, eta hori ere nabaritu zuen, 40 mintuko iraupena zuten bi partida segidan jokatu behar izan baitzituen, eta bi aldaketarekin bakarrik.

Datorren larunbatean, 12.15tan Idiazabalgo kiroldegian jokatuko dute aurredenboraldiko azkeneko partida Idiazabalgo neska seniorren aurka.