2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

Gabonetako Torneoa prest dago

Gaelek antolatzen duen Gabonetako Torneoa prest dago. Aurten bigarren aldia izango du, eta azken uneko aldaketakin dator, izan ere Lardero baitzen aritzekoa hiru maila ezberdinetan, baina azken unean ezin duela esan du, eta bere ordez Aurrera Leitza, Alipendi eta Anoeta etorriko dira. Urtarrilaren 7an izango dira Beteluko pilotalekuan, eta iaztik beste pauso bat eman du aurrera Gaelek. Iaz infantilen bi mailetan antolatu zuen, baino aurten hiru maila gehiagotan antolatuko du, eta guztira bost mailatan arituko dira. Garbi dago Gael hazten ari dela, eta orain dela bost urte lehen urratsak eman zituenean seguraski inork ez zuen pentsatuko orain dagoen lekuan egongo zenik.

Hau izango da urtarrillaren 7ko egitaraua:

INFANTIL A:

10.00, Gael / Andorrako Selekzioa
10.30, Gael / Xota
11.00, Xota / Andorrako Selekzioa

INFANTIL B:

11.30, Aurrera Leitza / Rioja Team
12.00, Rioja Team / Gael
12.30, Aurrera Leitza / Gael

KADETE A:

15.00, Gael / Andorrako Selekzioa
15.30, Andorrako Selekzioa / Anoeta
16.00, Gael / Anoeta

ALEBINAK:

16.30, Andorrako Selekzioa / Aurrera Leitza
17.00, Gael / Aurrera Leitza
17.30, Gael / Andorrako Selekzioa

KADETE B:

18.00, Alipendi / Xota
18.30, Xota / Gael
19.00, Gael / Alipendi

2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

KRONIKAK:

BENJAMINAK:

ERREZIL 1 BETELU 5

ERREZIL: Ander Goenaga, Iglesias, Karrera, June Goenaga, Aitor Goenaga, Oiartzabal, Agirre, Rodriguez eta Korta.

BETELU: Goñi, Romes, Satrustegi, Sotil, Segurola, Nazabal, Zubillaga, Aranburu eta Paradera.

GOLAK: Errezil: Aitor Goenaga. Betelu: Romes (4) eta Nazabal.

Betelu jarri da sailkapeneko lehen postuan. Orain arte bi talde hauek dena irabazita zeuden, baina oraingoan beteluarrak atera ziren garaile eta bakar-barrik geratu dira lehen postuan.


IGELDO 1 LIZARTZA-OREXA 4

IGELDO: Bandres, Aisa, Etxeberria, H.Martikorena, E.Martikorena, Guinart, De la Cuesta, Elosegi, Lizarralde eta Galarraga.

LIZARTZA-OREXA: O.Olaetxea, Soroa, Bengoetxea, A.Olaetxea, Piris, Iturralde, Urtxipia eta Beltran.

GOLAK: Igeldo: Bandres. Lizartza-Orexa: Bengoetxea, Olano, Urtxipia eta Beltran.

Lizartza-Orexak denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen partida on bat egin ostean. Igeldo ere ahalegindu zen, bainan ezin izan zuen punturik lortu.

ALEBINAK:

IGELDO 7 BIDANIA-GOIATZ B 2

IGELDO: Gomez, L.Aizpurua, D.Rouget, Etxeberria eta Senperena-hasierako bostekoa-, N.Rouget eta M.Aizpurua.

BIDANIA-GIATZ B: Arregi, Amundarain, Aldalur, M.Eskibel eta A.Eskibel-hasierako bostekoa-, Aramendia.

GOLAK. Igeldo: I.Rouget (5) eta Senperena (2). Bidania-Goiatz B: M.Eskibel eta Amundarain.

Bidania-Goiatzeko bigarren taldeak hasieran estutu zuen Igeldo, 3-2 ere egon ziren, baina gero etxekoek ihes egin zuten.


BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 3 LEABURU-ALTZO 6

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: Gurrutxaga, E.Olano, I.Olano, Iztueta eta Zunzunegi-hasierako bostekoa-, Etxeberria, Soroa eta Iradi.

LEABURU-ALTZO: Calle, M.Iraeta, U.Iraeta, Ugartemendia eta H.Murua-hasierako bostekoa-, Larreta, Garcia, I.Murua, Lizarribar, Isasti eta Elduaien.

GOLAK: Baliarrain-Ikaztegieta: Iztueta (2) eta E.Olano. Leaburu-Altzo: M.Iraeta (3), U.Iraeta (2) eta Garcia.

Oso partida polita izan zen hau. Etxekoak 2-0 jarri ziren aurretik, baina gero kanpokoek horri buelta eman eta hiru puntuak ereaman zituzten.


BETELU 14 LIZARTZA-OREXA 0

BETELU: B.Garmendia, Eskarmendi, Zubillaga, Estanga eta J.Goikoetxea-hasierako bostekoa-, E.Goikoetxea, I.Garmendia, Sotil eta Ijurko.

LIZARTZA-OREXA: Martin, Arrillaga, Arrue, Ituriotz eta Malkorra.

GOLAK: Betelu: Zubillaga (4), Eskarmendi (2), Estanga (2), I.Goiekotxea (2), Sotil (2), Iurko eta B.Garmendia.

Betelu laugarren postuan bakarrik geratu da. Hasieratik hartu zuen aurre markagailuan, eta gero aurkariari ez zion aukerarik eman.


TXALBURUK 13 BIDANIA-GIATZ 13

TXALBURUK: X.Gorostidi, Kaminos, Mujika, E.Gorostidi eta B.Gorostidi-hasierako bostekoa-, Mañoso, Irastortza, Altuna eta Seoane.

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Amundarain, Dorronsoro, I.Iraeta eta A.Iraeta-hasierako bostekoa-, Beloki eta Artola.

GOLAK: Txalburuk: B.Gorostidi (4), Mañoso (3), E.Gorostidi (2), Altuna eta Seoane. Bidania-Goiatz: A.Iraeta, Dorronso eta Amundarain.

Liderrak sendo jarraitzen du, eta bigarren sailkatuari ere ez dio barkatu, azkenean aldea handitu egin du
.


INFANTIL-KADETEAK:

TXALBURUK 10 BIDANIA-GOIATZ 2

TXALBURUK: Otamendi, I.Murua, A.Murua, Mañoso eta Ruiz-hasierako bostekoa-, Maioz.

BIDANIA-GOIATZ: Lopez. Agirretxe, J.Zugasti, U.Zugasti eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Otaño.

GOLAK: Txalburuk: Maioz (5), Ruiz (2), I.Murua (2) eta A.Murua. Bidania-Goiatz: Agirretxe eta U.Zgasti.

Txalburuk taldea sailkapeneko lehen postuan dago jokatutako bi partidak irabazita. Bidaniarrei ez zien aukerarik eman.


GAEL LIGA 5 BETELU 4

GAEL LIGA: A.Ugartemendia, Iturriotz, O.Ugartemendia, A.Murua eta Iztueta-hasierako bostekoa- Arrospide, Hurtado, Aramendi eta Leunda.

BETELU: Paradera. Zubillaga, Saralegi, Iriarte eta Segurola-hasierako bostekoa-, Otamendi, Buldain eta Ordorika.

GOLAK: Gael Liga: O.Ugartemendia (3), Arrospide eta Hurtado. Betelu: Zubillaga, Saralegi, Iriarte eta Segurola.

Norgehiagoka honek bi zati erabat ezberdinak izan ditu. Lehenengoan etxekoak jaun eta jabe izan dira eta atseden hartzera 5-0koarekin joan dira. Bigarren zatian gauzak erabat aldatu dira eta kanpokoak izan dira nagusi, eta partida berdintzetik oso gertu izan dira.

2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

Gabonen aurretik azkena

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan Gabonen aurreko azkeneko jardunaldia jokatuko da, eta oraingoan hiru mailetan izango dira norgehiagokak.

Horrela, infantil-kadeteetan, ostiralean 18.30ean hasiko da jardunaldia Ikaztegietan, bertako pilotalekuan neurtuko baitira Gael Liga eta Betelu. 20.00etan, berriz, Abaltzisketako pilotalekuan, Txalburuk eta Bidania-Goiatz lehiatuko dira.

Alebinen jardunaldia Abaltzisketako pilotalekuan abiatuko da, han jokatuko baitute ostiralean 19.00etan hasita, Txalburuk eta Bidania-Goiatz taldeek.  Ordubete beranduago bi partida jokatuko dira. Betelun, bertako taldea eta Lizartza-Orexa neurtuko dira, eta Baliarrainen, Baliarrain-Ikaztegieta eta Leaburu-Altzo. Jardunaldia, larunbatean amaituko da, Igeldo eta Bidania-Goiatz izango baitira arrez aurre Igeldoko eskoletako kantxan, 16.00etan.

Benjaminetan, ostiralean jokatuko da aurreneko partida Igeldon, bertako taldearen eta Lizartza-Orexaren artean, 17.30etatik aurrera. Bestea, larunbatean, 17.00etan jokatuko da Erezilen, eta han lehiatuko dira bertako taldea eta Betelu, orain arte maila honetan jokatutako partida guztiak irabazi dituztenak.

2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

Gabonetako Torneoa prest dago

Gael Elkarteak antolatzen duen Gabonetako torneoak aurten bigarren urtea izango du, eta iaz Lizartzan jokatu baldin bazen, aurten Betelun izango da, uretarrillaren 7an. Iaz bi mailetan egin zen, aurten bostetan jokatuko da.

Horrela, bigarren urteko kadeteetan, Gael, Lardero eta Andorrako selekzioa izango dira. Lehen urteko kadeteetan, berriz, Gael, Xota eta Lardero. Bigarren urteko infantiletan, Gael, Andorrako selekzioa eta Xota lehiatuko dira. Lehen urteko infantiletan, Gael, Aurrera Leitza eta Errioxako konbinatua, eta azkenik, alebinetan, Gael, Andorrako selekzioa eta Lardero lehiatuko dira. Ordutegiak zehazteko daude, baina partidak egun guztian izango dira Beteluko pilotalekuan.

2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

KRONIKAK:

BENJAMINAK:

ERREZIL 9 BIDANIA-GOIATZ 2

ERREZIL: Ander Goenaga, Iglesias, Karrera, Aitor Goenaga, June Goenaga, Oiartzabal, Agirre, Rodriguez, Korta eta Ezama.

BIDANIA-GOIATZ: E.Azkune, A.Azkune, P.Sasiain, E.Sasiain, Lasa, Arruti eta Azkarai.

GOLAK: Errezil: Karrera (3), Korta (3), Ezama (2) eta Aitor Goenaga. Bidania-Goiatz: E.Sasiain (2).

Errezil sailkapeneko bigarren postuara igo da, eta hor geratuko da lehen sailkatua den Betelurekin puntuetara berdinduta.


ALEBINAK:

LIZARTZA-OREXA 2 IGELDO13

LIZARTZA-OREXA: M.Iturriotz, Urtxipia, Arrillaga, Luloaga eta O.Iturriotz-hasierak bostekoa-, Malkorra.

IGELDO: Gomez, L.Aizpurua, D.Rouget, M.Aizpurua eta Dorronsoro-hasierako bostekoa-, N.Rouget eta Senperena.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Arrillaga eta Malkorra. Igeldo: D.Rouget (4), Senperena (3), Gomez (2), Luloaga ba (3) eta Urtxipa ba.

Igeldok ere aurrenekoekin borrokan jarraitzen du, eta Orexatik hiru puntuak eraman zituen, nahiz eta etxekoak saiatu ziren lan on bat egiten.


LEABURU.ALTZO 3 TXALBURUK 10

LEABURU-ALTZO: U.Iraeta, Ugartemendia, Calle, M.Iraeta eta Larreta-hasierako bostekoa-, Isasti, Garcia, Lizarribar, I.Murua, H.Murua eta Arrospide.

TXALBURUK: X.Gorostidi, Kaminos, Mañoso, Mujika, Murua eta Irastortza-, .hasierako bostekoa-. Seoane eta Altuna.

GOLAK: Leaburu-Altzo: Garcia (2) eta Calle. Txalburuk: Mujika (3), Irastortza (3), Altuna (2), Murua eta Mañoso.

Liderrak ez du barkatzen, eta Leaburun jokatu zen partidan ere nagusi izan zen, sailkapeneko lehen postuan bakar-bakarrik jarraituz.

BIDANIA-GOIATZ B 3 BETELU 11

BIDANIA-GOIATZ: Arregi, Amundarain, M.Eskibel, A.Eskibel eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Muñoa, Sasiain eta Aramendi.

BETELU: Ordorika, Garmendia, I.Garmendia, Goikoetxea eta Ijurko-hasierako bostekoa-, Zubillaga, Carrillo eta Goñi.

GOLAK: Bidania-Goiatz B: Amundarain (2) eta Aramendi. Betelu: Zubillaga (3), Carrillo (3), Garmendia (2), Goikoetxea (2) eta I.Garmendia.

Betelu gorako bidean dator, eta Bidanian, bere hirugarren garaipena lortu zuen, nahiz eta etxekoak saiatu ziren estutzen.

BIDANIA-GOIATZ A 10 BALIARRAIN-IAKZTEGIETA 1

BIDANIA-GOIATZ A: Azkarai, A.Iraeta, I.Iraeta, Beloki eta Amundarain.hasierako bostekoa-, Dorronsoro eta Artola.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, Uria. Gurrutxaga, Zunzunegi eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Darius, Soroa eta E.Olano.

GOLAK: Bidania-Goiatz A: A.Iraeta (6), I.Iraeta (2), Dorronsoro eta Amundarain. Baliarrain-Ikaztegieta: Uria.

Bidania-Goiatzek indartsu jarraitzen du bigarren postu horretan, eta Baliarain-Ikaztegietari ez zion aukerarik eman.

2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

Atsedenaren aurrekoa

Datorren astean atseden izango dute talde guztiek, baina aurretik jardunaldi bat izango dute. Berez infantil-kadeteek eta benjaminek asteburu honetan ere jai zuten, baina benjaminetan orain dela bi aste jokatu behar zen partida jokatuko da larunbat eguerdian Errezilen, bertako eta Bidania-Goiatzeko taldearen artean.

Alebinetan, ostiralean hiru neurketa jokatuko dira. Bidaniako pilotalekuan bi izango dira, bat bestearen atzetik. 18.45etan jokatuko da aurreneko partida Bidania-Goiatz B eta Betelu taldeen artean. Jarraian, Bidania-Goiatz A eta Baliarrain-Ikaztegieta neurtuko dira. 19.30ean, berriz, Leaburuko pilotalekuan, Leaburu-Altzo eta Txalburuk, liderra neurtuko dira. Azkeneko norgehiagoka, igandean, 11.00etan izango da Orexan, Lizartza-Orexaren eta Igeldoren artean.

2016(e)ko azaroaren 28(a), astelehena

KRONIKAK:

ALEBINAK:

BETELU 8 LEABURU-ALTZO 1

BETELU: B.Garmendia, Eskarmendi, Sotil, Ordorika eta Goikoetxea-hasierako bostekoa-, Carrillo, I.Garmendia, Goñi eta Ijurko.

LEABURU-ALTZO: Calle, U.Iraeta, Garcia, I.Murua eta Ugartemendia-hasierako bostekoa-, M.Iraeta, Isasti eta Larreta.

GOLAK: Betelu: Sotil (2), Goñi (2), Eskarmendi, Carrillo, Ordorika eta Ijurko. Leaburu-Altzo: Garcia.

Beteluk norgehiagoka bikakina egin zuen, aurkariari inongo aukerarik eman gabe.


BIDANIA-GOIATZ B 9 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 5

BIDANIA-GOIATZ B: Arregi, Sasiain, Amundarain, Aldalur eta M.Eskibel-hasierako bostekoa-, Murua, Aramendi eta A.Eskibel.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: Darius, I.Olano, Gurrutxaga, Etxeberria eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Zunzunegi, Soroa eta E.Olano.

GOLAK: Bidania-Goiatz B: Amundarain (8) eta M.Eskibel. Baliarain-Ikaztegieta: Etxeberria (2), I.Olano (2) eta Gurrutxaga.

Gol askoko eta ikusteko partida polita izan zen. Amundarain izan zen, gainera, norgehiagokako protagonista nagusia, zortzi gol lortu baitzituen.

IGELDO 4 BIDANIA-GOIATZ A 4

IGELDO: Gomez, D. Rouget, Dorronsoro, M.Aizpurua eta N.Rouget-hasierako bostekoa-, Senperena, L.Aizpurua eta Etxeberria.

BIDANIA.GOIATZ A: Azkarai, A.Iraeta, Dorronsoro, I.Iraeta eta Amundarain-hasierako bostekoa-, Beloki.

GOLAK: Igeldo: D.Rouget (2) eta Senperena (2). Bidania-Goiatz:  A.Iraeta (3) eta I.Iraeta.

Denboraldiko lehen berdinketa izan zen hau. Norgehiagoka ederra izan zen, eta sailkapeneko goikaldean dauden bi taldeek euren mailarik onena eman zuten.


TXALBURUK 16 LIZARTZA-OREXA 1

TXALBURUK: X.Gorostidi, Kaminois, Mañoso, Mujika eta Irastortza-hasierako bostekoa-, Murua, Altuna eta Seoane.

LIZARTZA-OREXA: M.Iturriotz, Urtxipia, Arrilaga, Arrue eta Luloaga-hasierako bostekoa-, O.Iturriotz, Martin eta Malkorra.

GOLAK: Kaminos (5), Iratortza (5), Seoane (4), Murua eta Mañoso. Lizartza-Orexa: Urtxipia.

Liderrak aureneko postua sendotu egin du, eta orain bakar-bakarrik geratu da sailkapeneko lehen postuan.


INFANTIL-KADETE:

IKAZTEGIETA 2 TXALBURUK 7

IKAZTEGIETA: Lakuntza, Mozo, Zunzunegi, Olano eta Larrañaga-hasierako bostekoa-, Artola, Olaberria eta Arruabarrena.

TXALBURUK: A.Murua,, I.Murua, Otamendi, Mañoso eta Maioz-hasierako bostekoa-, Ruiz.

GOLAK: Ikaztegieta: Olano eta Arruabarrena. Txalburuk: Mañoso (2), Maioz (2), Ruiz, Otamendi eta I.Murua.

Ikaztegieta ongi hasi zen, markagailuan aurretik jarriz, baina gero Abaltzisketakoak nagusi zian ziren.


BIDANIA-GOIATZ 7 BETELU 4

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, U.Zugasti, Altuna, Agirretxe eta J.Zugasti-hasierako bostekoa-, Aldalur eta Otaño.

BETELU: Paradera, Zubillaga, Saralegi, Iriarte eta Segurola-hasierako bostekoa-, Otamendi, Ordorika, Buldain eta Rekalde.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Agirretxe (5), U.Zugasti eta Aldalur. Betelu: Iriarte (2), Otamendi eta Buldain.

Partida oso polita izan da. Bidania bikain hasi eta 4-0 jarri denean dena erabakita zirudien. Betelu, ordea, partidan sartu da, hiru gol jarraian lortuta. Ongien ari zenean  iritsi da 5-3koa, baina kanpokoak berriro ere gola egin eta emozioa jarri dute. Azkeneko min utuetan berriro ere etxekoak nagusitu dira.

2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

Jardunaldi berria

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan, benjaminek jai duten bitartean, gainerakoak lanean jarraituko dute. Horrela, infantil-kadeteetan bigarren jardunaldia jokatuko da. Aurrenekoa ostiralean Bidaniko pilotalekuan izango da 18.00etan, eta bertan Bidania-Goiatz eta Betelu lehiatuko dira. Larunbatean, berriz, 17.00etan lehiatuko dira Ikaztegietan, bertako taldea eta Txalburuk.
Alebinetan bosgarren jardunaldia izango da. Hauek ez daukate atseden hartzeko tarterik. Ostiralean 19.30ean jokatuko da aurreneko partida, eta bertan, Txalburuk eta Lizartza Orexa izango dira aurrez aurre 19.30etatik aurrera Abaltzisketako pilotalekuan. Larunbatean, 15.00etan Bidanian lehiatuko dira Bidania-Goiatz B eta Baliarrain-Ikaztegieta. Ordu erdi bat beranduago abiatuko da Beteluk eta Leaburu-Altzok jokatuko dute neurketa, Beteluko pilotalekuan, eta 16.30ean izango da azkeneko partida, eta hor Igeldo eta Bidania-Goiatz A izango dira aurrez aurre, Igeldoko eskolako kantxan.

2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

KRONIKAK:

BENJAMINAK:

BETELU 6 IGELDO 0

BETELU: Paradera, Aranburu, Azkarai, Goñi, Nazabal, Lasa, Segurola, Satrustegi, Sotil, Zubillaga.

IGELDO: Lizarralde, Etxeberria, O.Galarraga, M.Galarraga, Aisa, I.Martikorena, H.Martikorena, Andres, De la Cuesta eta Guinart.

GOLAK: Azkarai (2), Zubillaga (2), Aranburu eta Nazabal.

Betelu jarri da sailkapeneko lehen postuan bakar-bakarrik, nahiz eta Bidaniak eta Errezilek jokatu beharrekoa bi astez atzeratu den. Ordurarte, gutxienez, Igeldori irabazi ostean, lider izango da Betelu.

ALEBINAK:

LIZARTZA-OREXA 5 BIDANIA-GOIATZ B

LIZARTZA-OREXA: M.Iturriotz, Urtxipia, Arrillaga, Luloaga eta Arrue-hasierako bostekoa-, Malkorra, Ardibide eta Aramendi.

BIDANIA-GIATZ B: Arregi, Sasiain, Amundarain, M.Eskibel eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Murua, A.Eskibel eta Aramendi.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Arrillaga (5). Bidania-Goiatz B: Amundarain (6), M.Eskibel (3) eta Aldalur.

Orain arte irabazi gabe zeuden bi taldeak neurtu ziren, eta azkenean bidaniarrek lortu zuten denboraldiko aurreneko partida irabaztea.

LEABURU-ALTZO 4 BIDANIA-GOIATZ A 6

LEABURU-ALTZO: Calle, M.Iraeta, Garcia, Larreta eta H.Murua-hasierako bostekoa-, I.Murua, Ugartemendia, Lizarribar, Isasti, Arrospide eta U.Iraeta.

BIDANIA-GOIATZ A: Azkarai, A.Iraeta, I.Iraeta, Dorronsoro eta Amundarain-hasierako bostekoa-, Beloki eta Artola.

GOLAK: Leaburu-Altzo: M.Iraeta (2), U.Iraeta eta H.Murua. Bidania-Goiatz: A.Iraeta (3) eta I.Iraeta (3).

Neurketa bikaina izan zen hau ere. Bidania Goiatzek orain arteko partida guztiak irabazita jarraitzen du, baina Leaburu-Altzok estu hartu zuen.


BETELU 2 IGELDO 3

BETELU: Estanga, Sotil, Eskarmendi, Goñi eta Ijurko-hasierako bostekoa-, Goikoetxea eta Garmendia.

IGELDO:Gomez, Senperena, N.Rouget, D.Rouget eta Dorronsoro-hasierako bostekoa-, L.Aizpurua eta M.Aizpurua.

GOLAK: Betelu: Eskarmendi eta Garmendia. Igeldo: M.Aizpurua, Dorronsoro eta D.Rouget.

Emozio handia izan zuen nerketa honek, eta intentsitatea ere bai, baina azkenean puntuak kanpokoek eraman zituzten.

BALIARRAIN.IKAZTEGIETA 3 TXALBURUK 14

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, E.Olano, Zunzunegi, Gurrutxaga eta Etxeberria-hasierako bostekoa-, Soroa, Darius eta Iztueta.

TXALBURUK: X.Gorostidi, Kaminos, E.Gorostidi, Mañoso eta Mujika-hasierako bostekoa-, Murua, B.Gorostidi, Irastortza, Altuna eta Seoane.

GOLAK: Baliarrain-Ikztegieta: Iztueta eta Gurrutxaga (2). Txalburuk: Irastortza (6), B.Gorostidi (3), Mujika (3), Seoane eta E.Gorostidi.

Baliarrain-Ikaztegieta mendean hartu eta golen aldearekin Txalburuk sailkapeneko lehen postuan jarri da.

2016(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

Aurrera doa

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligak aurrera jarraitzen du. Asteburu honetan infantil-kadeteek atseden izango dute, baina beste mailetakoek jardunaldia izango dute. Horrela, jardunaldia ostiralean abiatuko da Baliarrainen. Bertan,  Baliarain-Ikaztegieta eta Txalburuk lehiatuko dira 19,00etatik aurrera. Larunbatean bi neurketa izango dira. Orexan izango da aurrenekoa, eta han Lizartza-Orexa eta Bidania-Goiatz B neurtuklo dira. 17.00etan, berriz, Altzon, Leaburu-Altzo eta Bidania-Goiatz A lehiatuko dira. Azkeneko neurketa, igandean jokatuko da Beteluko pilotalekuan, eta bertan, 12.00etatik aurrera, Betelu eta Igeldo neurtuko dira.
Benjaminetan, berriz, partida bakarra jokatuko da. Errezilek eta Bidania-Goiatzek jokatu beharrekoa abenduko zubira pasatu baita. Bestea, igandean, 11.00etan Beteluko pilotalekuan jokatuko da Beteluren eta Igeldoren artean.

2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

KRONIKAK:

BENJAMINAK:

BETELU 6 LIZARTZA-OREXA 0

BETELU: Parareda, Satrustegi, Nazabal, Zubillaga, Connor, Segurola, Azkarai eta Goñi.

LIZARTZA-OREXA: O.Olaetxea, Soroa, bengoetxea, Olano, A.Olaetxea, Iturriotz, Iturralde, Urtxipia, Beltran eta Piris.

GOLAK: Betelu: Zubillaga (2), Azkarai (2), Nazabal eta Goñi.

Indartsu hasi da Betelu. Lehen jardunaldian atseden izan ostean, mendean hartu du aurreneko partidan Bidania-Goiatzen aurka nagusi atera zen Lizartza-Orexako taldea.

BIDANIA-GOIATZ 6 IGELDO 2

BIDANIA-GOIATZ: Ioritz Arruti, Ilazki Arruti, Azkarai, Sasiain, Lasa, E.Azkune eta A.Azkune.

IGELDO: Galarraga, Lizaralde, Elosegi, H.Martikorena, Bandres, E.Martikorena, M.Galarraga, Aia, Etxeberria, eta Roces.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Sasiain (6). Igeldo: Elosegi.

Lehen zatian erabaki zuen auzia Bidania-Goiatzek, 4-0 aurretik jarri baitzen, Bigarrengoan igeldoarrek gehiago estutu zuten.

ALEBINAK:

LEABURU-ALTZO 11 LIZARTZA-OREXA 5

LEABURU-ALTZO: Calle, I.Murua, H.Murua, Ugartemendia eta Arrospide-hasierako bostekoa-, U.Iraeta, Lizarribar, Garcia, Isasi, M.Iraeta eta Elduaien.

LIZARTZA-OREXA: M.Iturriotz, Urtxipia, Arrillaga, Luloaga eta O.Iturriotz-.hasierako bostekoa-, Malkorra eta Martin.

GOLAK: Leaburu-Altzo: Garcia (3),M.Iraeta (2), U.Iraeta (2), H.Murua, Isasi eta Elduaien. Lizartza-Orexa: Arrillaga (4) eta Urtxipia.

Leaburu-Altzok denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen. Azkar jarri zen aurretik eta gero ongi kudeatu zuen partida.



BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 3 BETELU 7

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: Darius, I.Olano, Gurrutxaga, Etxeberria eta Iztueta-hasierako bostekoa-, E.Olano, Zunzunegi, Soroa eta Uria.

BETELU: B.Garmendia, Carrillo, Irati Garmendia, Iñigo Garmendia eta Eskarmendi-hasierako bostekoa-, Sotil, Goikoetxea, Estanga eta Ijurko.

GOLAK: Baliarrai-Ikaztegieta: Iztueta, E.Olano eta Etxeberria.  Betelu: Eskarmendi (4), Ijurko (2) eta Iñigo Garmendia.

Partida polita izan zen hau, eta Beteluk Ligako lehen garaipena lortu zuen. Partidaren agintea eraman zuen, eta azkenean hiru puntu batu zituen.


TXALBURUK 7 IGELDO 4

TXALBURUK: X.Gorostidi, Mañoso, Mujika, E.Gorostidi eta B.Gorostidi-hasierako bostekoa-, Murua, Telletxea, Altuna eta Seoane.

IGELDO: Gomez, D.Rouget, N.Rouget, Etxeberria, M.Aizpurua-Hasierako bitekoa-, Senperena.

GOLAK: Txalburuk: B.Gorostidi (5), Murua eta Seoane. Igeldo: M.Aizpurua (2), D.Rouget eta Senperena.

Orain arteko partidak irabazita zetozen bi taldeak, eta azkenean puntuak etxean geratu ziren, norgehiagoka eder baten otean.


BIDANIA-GOIATZ A 6 BIDANIA-GOIATZ B 1

BIDANIA-GOIATZ A: Azkarai, I.Iraeta, Beloki, A.Iraeta eta Dorronsoro-hasierako bostekoa-, Amundarain eta Artola.

BIDANIA-GOIATZ B: Arregi, Amundarain, M.Eskibel, A.Eskibel eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Muñoa, Aramendi eta Sasiain.

GOLAK: Bidania-Goiatz A: A.Iraeta (3), Dorronsoro (2) eta Beloki. Bidania-Goiatz B: Amundarain.

Bidaniarren ateko derbian zaharrenak izan ziren nagusi, baina gazteenak ere ederki eutsi zien, eta euren gola ere egin zuten.



INFANTIL-KADETEAK:

BIDANIA-GOIATZ 6 GAEL LIGA 7

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, Altuna, U.Zugasti, Aldalur eta Agirretxe-hasierako bostekoa. J.Zugasti eta Otaño.

GAEL LIGA: A.Ugartemenedia, Iturriotz, O.Ugartemendia, A.Murua eta Leunda-hasierako bostekoa-, Zubeldia, A.Murua, Arrospide, Aramendi eta Iztueta.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Agirretxe (5) eta J.Zugasti. Gael Liga: Iturriotz (2), O.Ugartemendia (2), Leunda eta Iztueta.

Partida ikusgarria izan da. Agian atzean huts dezente egin dituzte, baina bietako edozeinek irabazteko modukoa izan da. Beti Gael Liga aurretik jartzen zen, baina etxekoek berdindu egiten zuten, eta berdinean amaituko zela zirudienean, Aimar Iturriotzek erabaki du auzia.


BETELU 8 IKAZTEGIETA 6

BETELU: Ordorika, Zubillaga, Saralegi, Goñi eta Otamendi-hasierako bostekoa-, Iriarte, Buldain eta Rekalde.

IKAZTEGIETA: Olaberria, Uria, Zuznzunegi, Lakuntza eta Olano-hasierako bostekoa-, Larrañaga.

GOLAK: Betelu: Saralegi (2), Iriarte (3), Rekalde (2) eta Goñi. Ikaztegieta: Zunzunegi (3), Lakuntza (2) eta Olano.

Emozio handiko neurketa izan zen hau, nahiz eta azkenean hiru puntuak etxekoek eskuratu zituzten.

2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

Hirugarren jardunaldia

Asteburu honetan jokatuko da Gipuzkoako Herri Txikietako Ligako hirugarren jardunaldia, eta oraingoan infantil-kadeteak izango dira lanean hasiko direnak. Lehen partida, gainera, ostiralean jokatuko da 18.30ean Bidania-Goiatzen eta Gael Ligaren artean, Bidanian. Bigarrena, larunbatean 19.00etan Betelun jokatuko dute bertako taldeak eta Ikaztegietak. Txalburuk taldeak izango du atseden asteburu honetan.
Alebinetan, bidaniarren arteko derbia jokatuko da ostiralean, 20.00etan. Aurretik, 19.00etan, Baliarrainen, Baliarrain-Ikaztegieta eta Betelu izango dira aurrez aurre. Larunbatena, 17.00etan. Leaburun neurtuko dira Lebauru-Altzo eta Lizartza-Orexa, eta 19.00etan Abaltzisketan Txalburuk eta Igeldo.
Benjaminetan, ostiralean jokatuko da aurreneko partida 19.15etan Bidanian, bertako taldearen eta Igeldoren artean. Larunbatean, 15.30ean Betelu eta Lizartza-Orexa lehiatuko dira Beteluko pilotalekuan.

2016(e)ko azaroaren 7(a), astelehena

KRONIKAK:

ALEBINAK:

BIDANIA-GOIATZ B 1 TXALBURUK 12

BIDANIA-GOIATZ B: Arregi, Aldalur, Amundarain, M.Eskibel eta A.Eskibel-hasierako bostekoa-, Murua, Sasiain eta Armendi.

TXALBURUK: X.Gorostidi, Kaminos, E.Gorostidi, Mañoso eta Mujika-hasierako bostekoa-, Murua, B.Gorostidi, Irastortza, Altuna eta Seoane.

GOLAK: Bidania-Goiatz: M.Eskibel. Txalburuk: B.Gorostidi (5), Mujika (2), Irastortza (2), Seoane (2) eta E.Gorostidi.

Bidania-Goiatzek nahiko ongi eutsi zion lehen zatian Txalbururki, nahiz eta Abaltzisketakoak beti markagailuan aurretik joan ziren, baina bigarren zatian denbora gutxian erabaki zuten kanpokoek norgehiagoka.

IGELDO 7 LEABURU-ALTZO 3

IGELDO: Gomez, L.Aizpurua, Rouget, M.Aizpurua eta Ezkurdia-hasierako bostekoa-,Dorronsoro eta Senperena.

LEABURU-ALTZO: Calle, I.Murua, Elduaien, H.Murua eta Ugartemendia-hasierako bostekoa-, E.Iraeta, Garcia, Lizarribar, Isasti, U.Iraeta eta Larreta.

GOLAK: Rouget(3), Dorronsoro (2) eta Senperena (2). Leaburu-Altzo: U.Iraeta (2) eta M.Iraeta.

Lehen zatia orekatua izan zen hemen, eta 3-3koarekin joan ziren atseden hartzera, Bigarren zatian, ordea, etxekoak nagusitu egin ziren.


LIZARTZA-OREXA 4 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 8

LIZARTZA-OREXA: M.Iturriotz, Urtxipia, Arrillaga, Ñuloaga eta Arrue-hasierako bostekoa-, O.Iturriotz, Malkorra eta Martin.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: Darius, Etxeberria, Iztueta, Zunzunegi eta I.Olano-hasierako bostekoa-, Soroa, E.Olano, Uria eta Gurrutxaga.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Urtxipia (3) eta Arrillaga. Baliarrain-Ikaztegieta: Etxeberria (4), I.Olano (3) eta Gurrutxaga.

Lehen jardunaldian bi taldeek galdu egin zituzten euren neurketak, eta oraingoan Baliarrain-Ikaztegieta izan zen nagusi. Bien artean gol sorta polita sartu zuten, eta ikusleentzat partida polita izan zen.

BETELU 3 BIDANIA-GOIATZ A 10

BETELU: Goikoetxea, Goñi, Eskarmendi, Estanga eta A.Zubillaga-hasierako bostekoa-, Carrillo, Sotil, Paradera eta Garmendia.

BIDANIA-GOIATZ A: Azkarai, Dorronsoro, Amundarain, I.Iraeta eta A.Iraeta-hasierako bostekoa-, Beloki eta Artola.

GOLAK: Betelu: A.Zubillaga (2) eta Carrillo. Bidania-Goiatz: A.Iraeta (8), Beloki eta Amundarain.

Bidania-Goiatzek indartsu jarraitzen du gol asko sartuz, baina Beteluk ere itxura ona eman zuuen, nahiz eta gero ezin izan zuen bidaniarrekin.


BENJAMINAK:

LIZARTZA-OREXA 8 BIDANIA-GOIATZ 5

LIZARTZA-OREXA: Soroa, Bengoetxea, Olano, A.Olaetxea, Iturralde, Urtxipia, Beltran, O.Olaetxea eta Pirisi.

BIDANIA-GOIATZ: Iorutz, Azkarai, Lasa, E.Azkue, A.Azkue, E.Sasiain eta Arruti.

GOLAK: Lizartza-Orexa: A.Olaetxea (2), Soroa, Bengoetxea, Olano, Urtxipia, Beltran eta E.Sasiain (ba). Bidania-Goiatz: E.Sasiain (4) eta Arruti.

Partida oso polita izan zen, eta gol askorekin. Azkenean etxekoek agintea hartu eta lehen garaipena erdietsi zuten.



IGELDO 1 ERREZIL 2

IGELDO: Roces, Guinart, Bandres, Aisa, Etxeberria, Martikorena, De La Cuesta, Elosegi, M.Galarraga, O.Galarraga, E.Martikorena eta Lizarralde.

ERREZIL: Ander Goenaga, Iglesias, Karrera, Aitor Goenaga, Irune Goenaga, Oiartzabal, Agirre, Rodriguez, Korta eta Ezama.

GOLAK: Igeldo: M.Galarraga. Errezil: Karrera eta Korta.

Partida polita eta lehiatua izan zen hau. azkenean Errezilek eraman zituen lehen hiru puntuak.


2016(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

Aurrera doa

Gipuzkoako Herri Txikietako Liga aurrera doa. Pasa den astean alebinak abiatu ziren, asteburu honetan benjaminak gauza bera egingo dute, eta hurrengoan infantil-kadeteak hasiko dira.

Alebinetako lehen partidak ordu berean jokatuko dira, izan ere ostiralean 20.00etan Orexako pilotalekuan lehen jardunaldian galtzaile atera ziren Lizartza-Orexa eta Baliarrain-Ikaztegieta neurtuko dira, eta ordu berean Beteluko pilotalekuan, Betelu eta Bidania-Goiatz A neurtuko dira. Beteluarrek galdu egin zuten aurreneko partida, eta bidaniarrek irabazi.

Larunbaterako beste bi partida geratuko dira. Igeldon 14.30ean bertako taldea eta Leaburu-Altzo neurtuko dira. Biek irabazi zuten lehen jardunaldian. 18.30ean, Bidanian, Bidania-Goiatz B eta Txalburuk arituko dira, Aurrenekoak galdu egin zuen aurreneko partida, abaltzisketarrek, irabazi.

Benjaminetan lau talde dira, eta aurreneko partida gaur jokatuko da 17.45etan Igeldon, eta han lehiatuko dira bertako taldea eta Errezil.  19.00etan Orexan, berriz,  Lizartza-Orexa eta Bidania-Goiatz lehiatuko dira.

2016(e)ko urriaren 31(a), astelehena

KRONIKAK:

ALEBINAK:

BIDANIA-GOIATZ A 18 LIZARTZA-OREXA 4

BIDANIA-GOIATZ A: Azkarai, Dorronsoro, Amundarain , A.Iraeta eta I.Iraeta-hasierako bostekoa-. Beloki eta Artola.

LIZARTZA-OREXA: M.Iturriotz, Urtxipia, O.Iturriotz, Arrillaga eta Malkorra-hasierako bostekoa-, Luloaga, Arrue eta Martin.

GOLAK: Bidania-Goiatz A: A.Iraeta (10), Dorronsoro (3), Amundarain (3), Beloki eta Artola. Lizartza-Orexa: Urtxipia (4).

Bidania-Goiatzek ere garbi utzi zuen amaieran eurekin ere kontu beharko dela. Partida polita izan zen hau, gol askokoa, jardunaldiko gehiena bertan izan baitziren.


BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 1 IGELDO 15

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, E.Olano, Zunzunegi, Iztueta eta Gurrutxaga-hasierako bostekoa-, Darius eta Soroa.

IGELDO: Gomez, D.Rouget, M.Aizpurua, LAizpurua eta Dorronsoro-hasierako bostekoa-, Etxeberria, Senperena eta N.Rouget.

GOLAK: Baliarrain-Iakztegieta: Gurrutxaga. Igeldo: Senperena (6), D.Rouget (5), Dorronsoro (3) eta L.Aizpuru.

Igeldok ere aurtengoan goian ibiliko dela argi utzi zuen Baliarrainen. Hasieratik kontrolatu zuen neurketa lehen puntuak eskuratuz.


TXALBURUK 12 BETELU 2

TXALBURUK: X.Gorostidi, Mañoso, Kaminos, Seoane eta Mujika-hasierako bostekoa-, Irastortza, Altuna, E.Gorostidi, B.Gorostidi eta Murua.

BETELU: Garmendia, A.Zubillaga, Eskarmendi, U.Zubillaga eta Segurola-hasierako bostekoa-, Estanga, Aranburu, Azkarai eta Satrustegi.

GOLAK: Txalburuk: Kaminos (2), Mujika (2), Altuna (2), B.Gorostidi (2), Seoane, Irastortza, E.Gorostidi eta U.Zubillaga, bere atean. Betelu: Eskarmendu eta U.Zubillaga.

Iazko txapeldunak garbi utzi zuen aurtengoan ere liga irabazteko faboritoetako bat dela. Beteluri aukerarik eman gabe, lehen hiru puntuak eskuratu zituen.


LEABURU-ATZO 5 BIDANIA-GOIATZ B 4

LEABURU.ALTZO: Calle, M.Iraeta, Isasti, Ugartemendia eta  H.Murua-hasierako bostekoa-, Larreta, Lizarribar, I.Murua, Elduaien. Garcia eta Arrospide.

BIDANIA-GOIATZ B: Arregi, Sasiain, A.Eskibel,  M.Eskibel eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Murua, Amundarain eta Aramendi.

GOLAK: Leaburu-Altzo: U.Iraeta (3), M.Iraeta eta Elduaien. Bidania-Goiatz B: Aramendi (3) eta M.Eskibel.

Liga ireki zuen partida izan zen, eta baita jardunaldiko estuena ere. Jokalari asko berriak dira maila honetan, baina denak ere maila oso ona eman zuten.

2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna

Hasteroa doa Liga

Lloreteko Torneoaren ostean, Liga hasiko da asteburu honetan, alibeninen mailan. Hurrengoan benjaminak abiatuko dira eta hemendik bi astera infantil-kadeteak. Denboraldia, gainera ostiralean abiatuko da, eta lehen partida 19.15tean jokatuko dute Leaburun, Leaburu-Altzo eta Bidania-Goiatz B taldeek. Ordu laurden bat beranduago ekingo dio bigarren partidak, eta hori Abaltzisketan jokatuko dute Txalburuk eta Betelu taldeek. Beste bi norgehiagokak larunbatean izango dira. 16.00etan Baliarraingo pilotalekuan Baliarrain-Ikaztegieta, Igeldoren aurka neurutko da, eta ordu bat beranduago Bidaniko pilotalekuan, Bidania-Goitaz B, Lizartza-Orexaren aurka lehiatuko da.

2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

Gaelek lau mailetako Torneoak irabazi ditu Lloret de Marren

ALEBINAK.



Gaeleko taldeek itxura bikaina eman dute Lloret de Mar herrian jokatu den Torneoan. Lau mailetan garaipena eraman dute gipuzkoarrek, Gipuzkoako herri txikietan maila bikaina dagoela agerian utziz.

Alebinen mailan azkenean talde batek huts egin zuen, eta Lloret aurka bakarrik jokatu zuen, bi partidako ligaska eginez. Aurreneko partidan jaun eta jabe izan zen talde zuri-marroia, eta 9-0 hartu zuen mendean Gironako taldea. Zugasti (4), Iraeta (2), E.Gorostidi (2) eta B.Gorostidi izan ziren golegileak.


Bigarren partidan etxekoek lehenengoan baino apur bat gehiago estutu zuten, baina amaieran berriro ere zuri-marroiak jaun eta jabe izan ziren eta amaieran 7-2 irabazi zuten. Zugasti, Sara, Iraeta, Mujika, E.Gorostidi eta B.Gorostidi izan ziren golegileak.

Azkarai, Mujika, B.Gorostidi, E.Gorostidi, Amundarain, Iraeta, Zugasti eta Sara izan dira taldea osatu dutenak.


EMAITZAK:
Lloret 0 Gael 9
Lloret 2 Gael 7

SAILKAPENA:
1- Gael- 6p (+14)
2- Lloret 0p (-14)

INFANTILAK:



Infantilen mailan ere Gaelek lortu zuen txapela eta itxura bikaina emanez, gainera. Lehen partida Ganbiako selekzioaren aurka jokatu zuten, eta neurketa oso polita izan zen. Afrikarrek itxura bikaina eman zuten, baina gipuzkoarrak beti aurretik joan ziren markagailuan. Euren abiadurak batzuetan min egin arren, taldeko lana zuri-marroiena askoz ere hobea izan zen, eta amaieran 3-2 irabazi zuten euskal jokalariek. Aimar Zunzunegik, eta Ander Muruak egin zituzten golak, eta hirugarrena euren atean sartu zuten afrikarrek.


Lloreten aurkako partidan zuri-marroiek berdinketa nahikoa zuten garaipena lortzeko, baina 2-7 hartu zuten mendean talde kataluniarra. Hasieratik hartu zuten aurre, nahiz eta lehen zatian apur bat estutu zuen etxeko taldeak, gero Gael jaun eta jabe izan zen. Olano (3), Aldalur (2), Zunzunegi eta Ruiz izan ziren golegileak.

Olaberria, Olano, Artola, Aldalur, Ruiz, Labaka, Murua eta Zunzunegi izan dira taldea osatu dutenak.


EMAITZAK:
Gael 3 Ganbia 2
Lloret 2 Ganbia 4
Lloret 2 Gael 7

SAILKAPENA:
1- Gael 6p (+6)
2- Ganbia 3p (+1)
3- Lloret 0p (-7)

INFANTIL-KADETEAK:



Infantil-kadeteek ere torneoa irabazi egin dute, nahiz eta hasi ez ziren ongi egin. Lehen partida Lloreten aurka 1-0 galdu zuten zuri-marroiek. Gipuzkoarrak nagusi izan ziren, nahiz eta partida ona ez jokatu, baina ate aurrean ez zuten asmatu. Bost baloi zutoinera bidali zituzten, beste aukera mordo bat ere egin zituzten ongi ez aritu arren, baina zuri-marroiek atzean egindako huts bat baliatu zuten etxekoek partida irabazteko.

Bigarren neurketa hiru goleko aldearekin irabaztera behartuta zegoen Geel, izan ere Torderak 3-1 irabazi baitzion Lloreti. Lehen minutuak orekatuak izan ziren, eta Bartzelonako taldeak ere egin zuen aukera on bat, baina behin Iztuetak gola egin zuenean gauzak aldatu ziren. Gaelek oraingoan partida oso ona egin zuen, presioa oso ongi, behar den lekuan eginez, eta amaieran 6-0 irabazi zuen, tituloa eskuratuz. Mañoso (3), Saralegi, Iztueta eta Murua izan ziren golegileak.

Andoni, Zubillaga, Lopetedi, Mañoso, Murua, Aramendi, Saralegi, Leunda eta Iztueta izan dira taldea osatu dutenak.



EMAITZAK:
Lloret 1 Gael 0
Lloret 1 Tordera 3
Tordera 0 Gael 6

SAILKAPENA:
1- Gael 3p (+5)
2. Loret 3p (-1)
3-Tordera 3p (-4)

KADETEAK:



Kadetetan ere Gael izan da nagusi. Lehen partida Lloret B taldearen aurka jokatu zuen, eta lehen minutuen urduritasunak gainditu ostean, zuri-marroiak nagusi izan ziren. Partida erabat kontrolpean izan zuten, eta kataluniarrak ia ez ziren Eneko Otamendiren ate ingurura iritsi. Azkenean gipuzkoarrek 0-5 irabazi zuten. Aritz Murua (3), Ugartemendia eta Hurtado izan ziren golegileak.


Bigarren partida berdintzea nahikoa zuen Galeek torneoa irabazteko. Aurretik Lloret A taldeak Lloret B mendean hartu zuen 3-2, eta puntua nahikoa zuen. Partida oso polita eta ona  izan zen. Atsedenera hutsean joan ostean, bigarrenaren hasieran Otamendik bi geldialdi bikain egin zituen, baina Ruizek eta Agirretxek sekulako golekin erantzu zuten 0-2koa markagailuan jartzeko. Gero, Lloretek bere gola egin zuen, eta berriro ere partida estutu zuen, baina Iturriotzek lortu zuen hirugarrena, eta jarraian Agirretxek laugarena, partida erabakita utziz. Amaieran 1-5 irabazi zuen Gaelek. Ruiz (2), Agirretxe (2) eta Iturriotz izan ziren golegileak.

Otamendi, Murua, Ugartemendia, Ruiz, Iturriotz, Hurtado, Agirretxe, Maioz eta Labaka aritu ziren.



EMAITZAK:
Lloret B 0 Gael 5
Lloret A 3 Lloret B 2
Lloret A 1 Gael 5

SAILKAPENA:
1- Gael 6p (+9)
2- Lloret A 3p (-3)
3- Lloret B 0p (-6)



2016(e)ko urriaren 7(a), ostirala

Abiatzeko prest

Ostiral arratsaldean abiatu da Gaeleko ordezkaritza Girona aldera, larunbatean eta igandean Lloret de Mar herriko torneoan parte hartzeko. Azkenean antolatzaileek aldaketa batzuk egin behar izan dituzte, eta horien artean jokatzeko lekua, azkenean partida guztiak Lloret de Marreko kiroldegi nagusko kantxan jokatuko baitira.
Gael, Lloret A, Lloret B izango dira alebinetan arituko direnak. Gael, Ganbiako selekzioa eta Lloret infantiletan. Gael, Lloret eta Tordera, infantil-kadetetan, eta Gael, Lloret A eta Lloret B, kadetetan.
Ordutegiak, berriz, honako hauek izango dira. Alebinek, Lloret A taldearen aurka larunbatean 12.00etan jokatuko dute, eta larunbatean baita Lloret B taldearen aurka, 15.30ean. Infantilek, Ganbiaren aurka larunbatean 12.35etan jokatuko dute,eta 16.15tan Lloreten aurka. Infantil kadeteek, larunbatean 13.10etan Lloreten aurka jokatuko dute, eta igandean 11.40etan Torderaren aurka. Azkenik, kadeteek, larunbatean 14.55etan Lloret B izango dute aurrean, eta igandean, 12.15tan Lloret A. Partidak orduerdikoak izango omen dira, bi zatitan banatuta, eta hiru minutuko atsedena izango dute denek.


2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

Dena prest Kataluniara joateko

Gipuzkoako Herri txikietako Gael Elkartea Katalunian izango da datorren asteburu honetan, urriaren 8an eta 9an jokatuko baititu patridak Bartzelonan eta Gironan. Lau talderekin joango da, eta horren berri emateko, eta denboraldia nola datorren argitzeko prentsaurrekoa eman dute gaur Altzon.

Alde bateik lau talderekin asteburuan Katalunian izango da. Horrela, larunbatean Torderan jokatuko dute bertako taldearen aurka, eta igandean Lloret de Marren, Lloreten aurka.  Alebinak, infantilak, infantil-kadeteak eta kadeteak eramango dituzte. Batzuek aurreko urteetako eskarmentua badute, baina gehiengoa berria izango da aurten, Talde lehiakorrak eramango ditu, eta ahalik eta lanik onena egiten saiatuko dira, beti ere portaera on bat mantenduz, orain arte mantendu duten bezalaxe.

Bestetik, Ligan parte hartzeko izena emateko epea zabalik omen dago, eta hori ekarri nahi izan dute gogora. Benjaminak, alebina, infantilak, kadeteak, gazteak eta helduak nahi dituzte. Herri berriak  ere eskatu dituzte, oso banaka ari baitira sartzen. Aurten Betelu hasieratik izango da, eta hori berri ona dela nabarmendu dute, baina gehiagoren beharra dagoela ere ohartarazi dute aurrera egin ahal izateko.

Azkenik, Gabonetan aurten ere torneoa jokatuko dela baieztatu dute, eta ahal bada lau mailetan. Horretarako nazioartekoa izatea nahi dutela esan dute, eta horretarako talde batzuekin haremanak oso aurreratuta daudela ere adierazi dute.

Azkenik, Saharako selekzioaren aurkako neurketak ere antolatu nahian dabiltzala esan dute, baina hango antolamendua ezberdina denez, luze jotzen duela ere argitu nahi izan dute. Hala ere, harremanak sendoak omen dira, eta denboraldia amaitu baino lehen haien kontra jokatzeko itxaropena dutela esan dute.