2016(e)ko abuztuaren 18(a), osteguna

Ez da Kataluniaren aurkako partidarik jokatuko

Gaeleko jokalariek Euskal Herriko selekzioa ordezkatuz datorren irailaren 10ean eta 11ean Kataluniaren aurka jokatu behar zituzten partidak bertan behera geratu dira, horrela adierazi baitu Kataluniako Federazioak, Euskadikoaren bitartez. Arrazoiak, berriz, idatziz bidaltzekotan ziren, baina hori gertatu zela hiru egun pasa badira ere, oraindik ez dakigu ezer. Hori dena kontuan hartuta, hemendik aurrera Gaelek berak hartuko du honelako partidak antolatu edo kudeatzeko ardura, eta jadanik hainbat klubekin eta federazioekin harremanetan gaude torneoak jokatu ahal izatzeko. Jadanik jaso ditugu kanpoan jokatzeko gonbidapenak, eta iralean erabakiko dugu nora joan. Bestetik, Gabonetako Torneoa aurten ere jokatuko da, eta aldi berean nazioarteko oso partida erakargarria ere prestatzen ari da Gaeleko zuzendaritza, hemen Gipuzkoan edo Nafarroan jokatzeko. Beraz, gure gazte eta gaztetxoek, Liga jokatzeaz gain, Euskal Herritik kanpoko talde eta selekzioen aurka jokatzeko aukera bat baino gehiago izango dituzte, nahiz eta Kataluniakoak huts egin duen.