2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

Bukaera ezin hobea

Bukatu da Munduko Irekia, eta gaur izan dira sari banaketak. Areto futbolean hirugarren amaitu du Gaelek,  Errusiako Engles eta Kataluniako CUFS taldeen atzetik eta mikrofutsalean, berriz, Gael A taldeak txapela lortu du eta Gael B taldeak berriz, hirugarren amaitu du. Tartean Ukraniako MVA taldea  sartu da. Sari horiez gain, Iraitz Beak mikrofutsaleko jokalaririk onenaren saria jaso du, eta Aimar Zeberiok goleatzailerik onenarena. Aurrenekoa Gael B taldearekin aritu da, eta bigarrena Gael A taldearekin.

Hauek izan dira emaitza guztiak:

ARETO FUTBOLA:

Lehen fasea:

Engels (Errusia) 5 Gael 2

Lloret (Katalunia) 1 Gael 9

Hirugarren eta laugarren posturako:

MVA (Ukrania) 2 Gael 3

MIKROFUTSALA:

LEHEN FASEA:

Engels B (Errusia) 2 Gael A 9

Ganbia (Ganbia) 6 Gael A 9

MVA (Ukarnia) 3 Gael B 0

Engels A (Errusia) 6 Gael B 7

FINALA:

MVA (Ukrania) 2 Gael A 8

Hemen ez da hirugarren eta laugarren postuarako partidarik jokatu.Lehen faseko emaitzak hartu dira kontuan.

Txapeldunak

Gael A taldeak lortu du mikrofutsaleko Munduko Irekia, finalean Errusiako eta Ukraniako jokalariez osatutako MVA taldearen aurka, 8-2 irabazi ostean. Euskal jokalariak askoz ere hobeak izan dira, eta lehen minutua betetzerako 3-0 irabazten ari ziren. Hortik aurrera partida erabat kontrolpean izan dute, eta amaieran garaipen oso erraza lortu dute. Zeberiok lau gol lortu ditu, eta bina Ugartemendiak eta Agirretxek. Hasierako hirukoa ere horixe bera izan da, eta gero Errasti eta Zubeldia ere aritu dira.

Honekin amaitu dira Gaelentzat Munduko Irekiko partida guztiak, eta emaitzak hasieran pentsatzen ez ziren modukoak izan dira. Areto futbolean hirugarren amaitu du, eta txapela lortu duen Engels talde errusiarrarekin bakarrik galduta. CUF talde kataluniarra izan da bigarrena. Mikrofutsalean, Gaelek bi talde atera ditu, eta batek lehen postua lortu du, eta besteak hirugarrena. Tartean MVA taldea sartu da. Bihar arratsaldean izango dira sari banaketak, eta horrekin emango zaio amaiera lehiaketari.


2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Hirugarren postu

Gaeleko taldeak hirugarren amaitu du Lloret de Marren jokatzen ari den Nazioarteko Irekia, Gaur hirugarren eta laugarren posturako lehia MVA taldearti 3-2 irabazi ostean. Partida bera oso gogorra izan da, nahiz eta ez den ikusgarria izan. Errusiarrak aurreratu dira markagailuan, baina Iraitz Beak lortutako bi golei esker, 2-1 jarri dira euskaldunak aurretik. Errusiarrek partida berdintzea lortu dute, baina amaitzeko minutu bat falta zenean, Zeberioren jaurtiketa bat, atzelari batek bere atean sartu du, eta Gaelek eskuratu du hirugarren postua. Hurtado, Iturriotz, Agirretxe, Bea eta Zeberio izan da hasierako bostekoa. Ugartemendia, Sevillano, Leunda, Arrospide, Errasti eta Zubeldia ere aritu dira.

Honekin, Gaelek bai areto futbolean eta baita mikrofutsalean taldeak podiunean sartu ditu. Areto futbolean hirugarren, mikrofutsalean, Gael B hirugarren, eta Gael A taldeak gaur gauean, 22.00etan, jokatuko du Errusiako MVA taldearen aurka finala.





2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

Garaipen erreza

Lehen fasea amaitzeko, areto futboleko Munduko Irekian, Gaelek oso garaipen erreza lortu du etxeko Lloret taldearen aurka, 1-9 irabazi baitu, eta honekin bihar goizean jokatuko den hirugarren eta laugarren posturako lehia jokatuko dute Errusiako MVA taldearen aurka. Partida honek kontatzeko  oso gutxi izan du, euskal jokalariak jaun eta jabe izan baitira, eta nahi bezala eraman dute partida, amairean zortzi goleko aldearekin amaitzeko. Hurtado, Iturriotz, Agirretxe, Bea eta Zeberio izan da hasierako bostekoa. Sevillano, Ugartemendia, Leunda, Zubeldia, Arrospide eta Errasti ere aritu dira. Ugartemendiak bi gol egin ditu, Agirretxek bezalaxe, eta Zeberiok, Leundak, Beak, Sevillanok eta Arrospidek bana.

Emaitza oso onak eta sentsazio gazi-gozoak

Goizean amaitu da mikrofutsaleko Munduiko Irekiko fase erregularra, eta Gaelek aurkeztu dituen bi taldeak lan bikaina egin dute. Gael A taldeak finala jokatuko du, eta B taldeak hirugarren amaituko du, beraz emaitza bikainak izan dira, baina bi taldeak finalean izateko aukera ere handia zen, baina hori ez lortzeak pena dezente eman du. Gael A taldeak atzo irabazi ostean, goizean Ganbiaren aurka jokatu eta 9-6 irabazi du, multzoko lehen postua segurtatuz. Agirretxek bost gol lortu ditu eta bina Zeberiok eta Ugartemendiak. Zubeldia, Zeberio eta Agirretxe izan da hasierako hirukoa. Errasti eta Ugartemendia ere aritu dira. Finalean ostiralean Errusiako MVA taldearen aurka arituko da.

 Aurakira Galeko beste taldea izateko ametsa oso gertu izan da, baina ez da posible izan. MVA Errusiako taldearen aurka 3-0 galdu baitu. Epailearen  hainbat erabaki zalantzagarrri ere izan dira, eta horrek ere ez du gehiegi lagundu. Errusiarrek euskal jokalarien nahasmena baliatu dute garaipena lortzeko. Iturriotz, Sevillanbo eta Bea izan da hasierako hirukoa. Leunda, Hurtado eta Arrospide ere aritu dira. Partida honetan Beak eta Leundak txartel hori bana ikusi dute.

Galdu arren, eta haserrea gorputzean izan arren, oraindik finalean sarteko aukera bazegoen, baina horretarako laugatik irabazi behar zion Engels A taldeari. Irabazi irabazi du, baina gol bateko aldearekin, 7-6 lortu baitu garaipena Gaelek. Hiru goleko aldea ere izan dute alde, baina amaieran bateko alde horrekin amaitu da, eta amaierako sailkapenean hirugarren amaituko du, eta motalitate honetan, Gaelek aurkeztu dituen bi taldeak podiunean izango dira. Bost gol lortu ditu Beak, eta bana Sevillanok eta Arrospidek. Hurtado, Sevillano eta Bea izan da hasierako hirukoa. Leunda, Arrospide eta Iturriotz ere aritu dira.


2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

Garaipen handia

Mikrofutsalean gaur abiatu da Munduko Irekia, eta Gael bi talderekin aterako da. Gaur A taldearen txanda izan da, eta 9-2 irabazi dio Engels B taldeari. Partidan zehar ez da kolorerik egon, euskaldunak askoz ere gehiago izan baitira. Atseden hartzera joaterako 6-0 ziren aurretik, eta bigarren zatian gauzak lasaiago egin ahal izan dituzte, neurketa beti kontrolpean izan baituite. Zubeldia, Agirretxe eta Zeberio izan da hasierako hirukoa. Errasti eta Ugartemendi ere aritu dira. Zeberoiok bost gol lortu ditu, eta bina Agirretxek eta Ugartemendiak.

Biharko eguna gogorra izango da. 9.00 etan, mikrofutsalean, Gael B talaldeak MVA-ren aurka jokatuko du, eta 11.30ean Engles A-ren aurka. Ordu berean, Gael A taldeak Ganbiaren aurka arituko da. 17.15ean, berriz, arerto futbolean, Lloreten aurka jokatu beharko dute.

2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

Partida bikaina, baina ezin irabazi

Gaeleko mutillek ezin  izan dute irabazi Lloret de Marren jokatzen ari den Munduko Irekian, Errusiako Engels taldearekin 5-2 galdu ostean. Talde hau da lehiaketa irabazteko faborito nagusia, beraz begiratu batean emaitza ez da txarra, baina partida ikusita ezin egon gustura, baloiaren jabetza euskaldunena izan baita, eta baita aukerarik handienak ere. Lehen zatian hiru kontraeraso baliatu dituzte 3-0 jartzeko, eta bigarrengoan beste kontraeraso bat eta Gaelen hutsegite bat 5-0koa jartzeko. Ordurarte baloia euskaldunena izan baldin bada, hortik aurrera errusiarrak ia ez dira euren areatik atera ere egin.Beak lortu du Gaeleko lehen gola, eta Sevillanok, penaltiz, bigarrena. Errusiarrak oso gogorrak izan dira, eta sarrera itsusi bat baino gehiago ere egin dituzte. Bigarren partida etzi jokatuko dute Lloreten aurka, 17.15etan. Bihar mikrofutsaleko lehiaketa hasiko dute, eta bi taldetan banatuta arituko dira.

Hurtado, Iturrioz, Bea, Agirretxe eta Zebario izan da hasierako bostekoa. Gero, Ugartemendia, Sevillano, Leunda, Zubeldia, Arrospide eta Errasti ere aritu dira.




2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Prentsaurrekoa

Gaur arratsaldean egin da Leaburun prentsaurrekoa. Bertan, aurtengo denboraldia aurkezteaz gain, datorren astean Lloret de Marren jokatuko den mikrofutsaleko eta areto futboleko Mundialean izango den taldea aurkeztu da. Liga, azaroaren 7ko asteburuan hasiko da. Benjaminetan, Txalburuk, Baliarrain-Ikaztegieta, Bidania-Goiatz, Leaburu, Igeldo eta Altzo arituko dira. Alebinetan, Ikaztegieta, Ikaztegieta-Baliarrain, Bidania-Goiatz, Txalburuk, Leaburu eta Igeldo. Infantil-kadetetan, berriz, Txalburuk, Lizartza-Orexa, Errezil, Ikaztegieta, Gael eta Bidania-Goiatz.Gazte mailakoa, oraindik finkatzeko dago. Oraingoz Bidania-Goiatz dago seguru, eta izena emateko epea zabalik dago. 943698058 telefono zenbakira deitu behar da.

Bestetik, datorren astean Lloret de Marren jokatuko da mikrofutsaleko eta areto futboleko Munduko Txapelketa. 2002ko gaztetxoak ordezkatuko dute Euskal Herria eta baita Gael ere. Areto futbolean bigarren multzoan arituko dira, eta Engels talde errusiarra eta Lloret talde kataluniarra izango dituzte aurkari. Beste multzoan, Ganbia, Ganbiakoa, MVA talde errusiarra eta Cufs talde kataluniarra arituko dira. Lehen partida urriaren 27an, 12.30ean jokatuko dute Engelsen aurka, eta bigarrena, urriaren 29an, 11.30ean, Lloreten aurka. lehen biak finalerdietan sartuko dira, eta bakoitzeko azkenekoak azkena ez jokatzeko partida jolastuko dute. Mikrofutsalekoa zehazteko dago.

Doazen jokalariak honako hauek dira: Iraitz Bea, Aimar Zeberio, Ainhitze Zubeldia, Txomin Errasti, Aimar Iturrioz eta Ekaitz Hurtado (Lizartza-Orexa), Jurgi Leunda (Ikaztegieta), Oier Ugartemendia eta Oihan Arrospide (Leaburu), Jokin Agirretxe (Bidania-Goiatz) eta Aitor Sevillano (Gasteiz).

Aurreneko lagunartekoak

Gipuzkoako Herri Txikietako taldeak ari dira lagunartekoak jokatzen. Pasa den larunbatean Ikaztegietako taldeak Betelun aritu ziren. Nafarrak txapelketans sartzear egon dira, baina oraingoz ez dira hasko, nahiz eta litekena den mikrofutsalean aritzea, eta baita Kopan ere.Benjaminetan, Beteluk 8-0 irabazi zion Baliarrain-Ikaztegietari. Albebinetan hiruko torneoa jokatu zen, eta Ikaztegietak irabazi zuen, golen aldearengatik. Hasteko, Ikaztegieta-Baliarrainek 2-1 irabazi zion Beteluri. Ondoren, Ikaztegieta eta Ikaztegieta-Baliarrain neurtu ziren, eta 2-2 amaitu zen. Azkenik, Ikaztegietak 5-2 irabazi zion Beteluri,

2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

Itxura bikaina

Europako areto futboleko eta Munduko mikrofutsaleko Txapelketa prestatzen jarraitzen du Gaelek, eta gaur Irurtzunen jokatu du Xotaren aurka, 6-4 galdu du, baina itxura paregabea eman du. Orain dela bi aste 10-1 galdu zuen, eta gaur estu eta larri hartu dute Irurtzungo taldea. Gaelekoak 0-2 aurreratu dira, eta baita 1-3 ere, baina lehen zatia berdinduta joan dira. Bigarrenaren hasieran hiru minutu txar izan ditu Gaelek, eta hor erabaki du partida etxeko taldeak, partida 6-4 amaitzeko.

Hurtado, Iturriotz, Bea, Agirretxe eta Zeberio izan da hasierako bostekoa. Ugartemendia, Zubeldia, Leunda eta Errasti ere aritu dira. Zeberiok bi gol egin ditu, bana Ugartemendiak eta Agirretxek.

2014(e)ko urriaren 11(a), larunbata

Garaipen ederra

Hilaren bukaeran Lloret de Marren jokatuko den mikrofutsaleko Munduko Txapelketan eta areto futboleko Europako txapelketan parte hartuko duen taldeak aurrera darrai bere prestakuntzarekin, eta gaur Idiazabalen Idiazabalgo neska senior taldearen aurka aritu da. Gaelekeoi urte batzuetako aldea kentzen zien, eta baita groputzez ere alde dezentea zegoen. Gainera, Txomin Errasti eta Ainitze Zubeldia falta ziren, baina hala ere 2-7 irabazi du Gaelek. Oso norgehiagoka ona egin dute denek, nahiz eta defentsan oraindik hobetzeko badagoela ikusi den. Erasora min handia egiten dute, eta aurrean presio eginez ere bai, aurkaria ikaragarri estutu baitute lehen minututik. Beak eta Agirretxek bina gol egin dituzte, eta Zeberiok, Leundak eta Arrospidek bana. Hurtado, Iturrioz, Bea, Agirretxe eta Zeberio izan da hasierako bostekoa. Gero, Ugartemendia, Arrospide eta Leunda ere aritu dira. Datorren asteazkenean berriro ere Irurtzunen jokatuko dute, oraingoan ere Xotaren aurka, 18.00etan hasita.

2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna

Dena hasteko prest

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligak bere laugarren edizioa hasiko du aurten, eta iaz bezalaxe hiru mailetan jokatuko da. Azaroaren 7, 8 eta 9ko asteburuan hasiko da, eta apirilaren amaiertan bukatuko da. Beti bezala, aurten ere lehenengo Liga jokatuko da, eta ondoren Kopa. Tartean alebinetan mkrofutsaleko liga ere jokatuko da, aurreko urteetan bezalaxe. Ligako lehen itzuliaren amaieran, Ligaren amaieran eta Koparen amaieran jokatuko da. Lehen jardunaldia Betelun izango da. Beste bi lekuak zehazteko daude.

Benjaminetan sei talde arituko dira. Baliarrain-Ikaztegieta, Txalburuk, Igeldo, Leaburu, Bidania-Goiatz eta Altzo arituko dira. Liga jokatuko dute denak denen aurka.

Alebinetan bost talde arituko dira, baina ahaleginak egingo ditugu seigarren bat ere izateko. Ikaztegieta, Txalburuk, Igeldo, Leaburu eta Bidania-Goiatz neurtuko dira.Liga jokatuko dute denak denen aurka.

Infantil-kadetetan, sei talde arituko dira. Ikaztegieta, Bidania-Goiatz, Errezil, Lizartza-Orexa, Txalburuk eta Gael. Azken hau eurek taldea osatu ezin, eta herri txiki ezberdinetako gaztetxoek
osatuko dute.

Kontuan hartuta, hauetako gazte askok hamaikako futbola ere egiten dutela, iaz bezala partidak bi astetik behin izango dira, ondorioz bi multzotan banatu dira. Aurrenekoan, Errezil, Txalburuk eta Lizartza-Orexa egongo dira, eta bigarrengoan, Ikaztegieta, Bidania-Goiatz eta Gael. Multzo bakoitzean liga erara jokatuko dute denak denen aurka, eta aurreneko sailkatuek zuzenean Ligako txapela zeinek irabazi jokatuko dute. Bigarren sailkatuek euren artean partida bat jokatu beharko dute, eta irabazten duenak liga irabazteko borroka horretan arituko da, eta galtzen duena, multzo bakoitzeko azkenekoekin Kopa jokatu beharko du.

Aurten beste berrikuntza bat ere izango da, izan ere federazioen egituretan aldaketa bat izango da heldu den urtean, eta hori dela-eta, aurten Gaeleke antolatuko du gazte mailako AMF bertsioko Gipuzkoako Liga. Bertan Gipuzkoako edozein herrietako taldek hartu dezakete parte, baina herri txikietako lehen sailkatuak ere saria izango du. Oraingoz, Bidania-Goiatz, Txalburuk eta Ikiaztegieta-Alegia daude izena eman da. Beraz, hirutik bi izango dira herri txikietakoak. Hala ere, laugarren talde bat ere bilatzen saiatuko da Gael. Hemen ere asmoa bi astetik behin jokatzekoa da, eta liga erara, denak denen aurka jokatzekoa ere bai.
Galdu, baina itxura ona

Hilabeteraen bukaeran Gironan jokatuko den Europako Txapelketan arituko den Gaeleko taldeak, asteazken  honetan lagunarteko partida jokatu zuen Xotaren aurka, egun Euskal Herrian dagoen talderik onena, eta Europako harrobirik onenetakoa duen taldearen aurka. Amaieran 10-1 galdu zuten, baina emandako itxura oso ona izan zen, baztez ere lehen zatian. 25 minutuko bi zati jokatu ziren, eta aurrenekoan 2-0 joan ziren atsedenera, nahiz eta bi golak amaieran iritsi ziren. Gaelekoek ere izan zituzten aukerak baita markagailuan aurretik jartzeko ere. Egindako presioa latza izan zen, eta Xotaren entrenatzailearen esanetan, normalean ez omen daude haiek ere horrela sufritzen ohituta. Bigarren zatian gauzak aldatu ziren. Gaelekoak ez daude horrelako kantxa handietan jokatzera ohituta, ez eta horrelako erritmo altuan jokatzera ere. Nekeaz gain, aurrera ere egin zuten, eta etxekoek kontraerasora min handia egin zuten. Hemendik bi astera berriro ere Irurtzunen arituko dira Xotaren aurka. Hurtado, Iturrioz, Ugartemendia, Agirretxe eta Zeberio izan zen hasierako bostekoa. Leunda, Zubeldia, Arrospide eta Errasti ere aritu ziren. Iturriozek egin zuen gola.