2017(e)ko irailaren 29(a), ostirala

Bigarren partida

Fifako Gipuzkoako Liga jokatu behar duen Kadete mailako taldeak aurredenboraldio bigarren eta azken partida jokatuko du. Larunbat honetan 11.00etan Lasarten arituko da Eguzki taldearen aurka. Datorren asteburuan jokatuko du Ligako aurreneko norgehiagoka Eskoriatzan.

2017(e)ko irailaren 16(a), larunbata

Lehen garaipena

Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatzen duen Ligan parte hartuko duen Gaeleko kadeteen taldeak 1-9 irabazi zuen aurredenboraldiko lehen partida, Idiazabalgo neska seniorren aurka. Zuri-marroiak urduri samar hasi ziren, eta etxekoak azkar hartu zuten aurre. Baina, Gaelekoak apurka-apurka neutrketari tamaina hartu zien, eta atseden hartzerako 1-4 aurretik ziren. Bigarren zatian beste bost gol egin zituzten.

Lopez, Iturriotz, Zabala, Agirretxe eta Leunda izan zen hasierako bostekoa- Murua, Lopetedi eta Iztueta ere aritu ziren. Agirretxe (3), Zabala (2), Leunda (2), Murua eta Lopetedi izan ziren golegileak.

2017(e)ko irailaren 15(a), ostirala

Hau hastera doa

Gipuzkoako Herri Txikietako Gael Areto Futbol Elkartearen denboraldia hastera doa, eta aurten berrikuntzekin dator gainera.
Hasteko, 2017-2018 denboraldian parte hartzeko izena emateko epea urriaren 8rarte irekita dago. Bertan parte hartzeko 1.500 biztanle baino gutxiago dituten herriak izan behar dute eta benjamin, alebin, infantil-kadete eta jubeniletan lehiatzeko asmoa dago. Izena emateko 696277697 telefono zenbakira deitu behar da. Beti bezala AMF-ko arauetan egingo da lehiaketa.

Baina, aurten FIFA-ko lehiaketan ere Gaelek parte hartuko du, eta kadete mailako talde bat eta infantiletako beste bat, aurtengo denboraldian Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatzen duen areto futbol Ligan arituko dira. Kadeteak jadanik hasi dira etrenatzen, eta infantilak larunbat honetan bertan abiatuko dira. Lagunarteko neurketak ere jokatzen hastera doaz, eta kadete mailako taldeak, ostiral honetan bertan jokatuko du bere lehen partida, 19.30etan Idiazabalen, Idiazabalgo neska seniorren aurka.