2018(e)ko abenduaren 24(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

GAZTEAK:

ZARAUTZ 14 GAEL 0

ZARAUTZ. Aizpurua, Itxaso, Lertxundi, Olazabal eta Zubiaurre-hasierako bostekoa-, Altzuaz, Anitua, Zabaleta, Charola eta Goikoetxea.

GAEL: Lopez, Hurtado, Murua, Iturriotz eta Aramendi-hasierako bostekoa-Leunda.

EPAILEA: Ocampo. Gaeleko Hurtado egotzi zuen bi txartel horirekin.

GOLAK: Zarautz: Itxaso (3), Goikoetxea (2), Olazabal (2), Altzuaz (2), Zubiaurre, Anitua, Charola, Zabaleta eta Lertxundi.

Gaelek baldintzarik okerrenetan ekin zion Liga irabazteko faborito nagusienetakoa den aurkari baten kantxan. 100 goletik gora zeramatzan sartuta jadanik denboraldi honetan, eta talde osoa azken urtekoa maila honetan. Galek sei jokalari bakarrik zituen neurketa honetarako, eta epailearen oker baten ostean, gainera, bat gutxiagorekin geratu zen talde zuri-marroia. Azkenean gertatu behar zena gertatu zen.


2018(e)ko abenduaren 17(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO TXAPELKETA (FIFA):

GAZTEAK:

GAEL 6 EGUZKI LASARTE 3

GAEL: Zabala, Iturriotz, Murua, Agirretxe eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, Aramendi, Lekuona, Leunda eta Hurtado.

EGUZKI LASARTE: Garcia, Zardira, Ruiz, Gonzalez eta Soto-hasierako bostekoa-, Azkue, Pelaez, Baltzaga, Ipiñazar eta Valdivia.

EPAILEA: Bartolome Fernandez. Gaeleko Agirretxek ikusi zuen txartel horia, eta Eguzki Lasarteko Pelaezek eta Ipiñazarrek. Eguzki Lasarteko Baltzaga egotzi zuen.

GOLAK: Gael: Murua (3), Agirretxe (2) eta Iturriotz. Eguzki Lasarte: Zardira (2) eta Soto.

Gael berriro ere garaipenen bidera itzuli da, eta sailkapeneko erdian jarraituko du kokatuta. Min hartutakoak ari dira apurka osatzen, eta azkeneko fitxatzeek ere asko lagundu die taldeari. Nahiz eta berriro ere hasi eta berehala hasi zen galtzen, talde zuri-marroia lasartearrak baino askoz ere hobea izan zen, eta amaierako emaitza ere egindako merituei begira jarrita, laburra izan zela esan behar da.

GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA (FIFUSA):

ALEBINAK:

IKAZTEGIETA 0 BIDANIA-GOIATZ 6

IKAZTEGIETA: Errementeria, Prado, Tew, Dedah, Irastortza, Sadoum, Dih eta Zunzunegi.

BIDANIA-GOIATZ: Arregi, A.Eskibel, M.Eskibel, Aramendi, Amundarain, Beloki, Iraeta, Muñoa, Azkarai eta Aldalur.

GOLAK: Bidania-Goiatz: M.eskibel (2), Amundarain (2), Aramendi eta Beloki.

TXALBURUK 7 BETELU 8

TXALBURUK: Kaminos, Garcia, J.Garmendia, Etxeberria, O.Garmendia, Landa, Hussein eta Goñi.

BETELU: Estanga, Goikoetxea, Zubillaga, Otamendi, Oreja, Iturriotz, Azkarai, Paradera, Goñi eta U.Zubillaga.

GOLAK: Txalburuk: Hussein (3), Garcia (2), Kaminos eta J.Garmendia. Betelu: A.Zubillaga (3), Iturriotz (2), Estanga, Goikoetxea eta Goñi.

ALTZO 3 LIZTORRAK 7

ALTZO: Elduaien, Murua, Isasti, Artsuaga, Ugartemendia, Agirre, Lekuona eta Goitia.

LIZTORRAK. M.Iturriotz, Bengoetxea, Suarez, Soroa, Piris, G,Olaetxea, A.Olaetxea, Iturralde, Olano, Luloaga eta O.Olaetxea.

GOLAK: Altzo: Elduaien, Artsuaga eta Ugartemendia. Liztorrak: Soroa (2), Olano (2)Piris, G.Olaetxea eta Luloaga.


BENJAMINAK:

BETELU 8 IGELDO 0

BETELU: A.Eskarmendi, E.Eskarmendi, Ijurko, Sotil, Markel, Goikoetxea, Satrustegi eta Garmendia.

IGELDO: Zinkunegi, A,Martikorena, U.Martikorena, I.Etxeberria, P.Etxeberria, De la Cuesta, Gorriz, Uranga, Otamendi, Iruretagoiena eta Artano.

GOLAK: E.Eskarmendi (2), Sotil (2), Garmendia (2), Askarai eta Satrustegi.

IKAZTEGIETA 4 BIDANIA-GOIATZ 1

IKAZTEGIETA: E.Ipentza, A.Ipentza, Telleria, K.Artza, X.Artza, Gurrutxaga, Tew, Bengoetxea, SalamaOlaberria eta Dedak.

BIDANIA-GOIATZ: A.Azkune, E.Azkune, Arruti, Sasiain, Lasa eta Murgi.

GOLAK: Ikaztegieta: A.Ipentza, Gurrutxaga, Tew eta Dedah. Bidania-Goiatz: Sasiain.


2018(e)ko abenduaren 3(a), astelehena




KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

GAZTEAK:

ORIXE 11 GAEL 2

ORIXE: Begiristain, Aiertza, Frisell, Zabala eta Iriarte-hasierako bostekoa-, Monreal.

GAEL: Sagastibeltza, Iturriotz, Murua, Aramendi eta Agirretxe-hasierako bostekoa-, Mendia eta Hurtado.

EPAILEA: Miguel Garcia. Orixeko Aiertzak eta Gaeleko Sagastibeltzak ikusi dute txartel horia. Orixeko Frisell egotzi zuen.

GOLAK: Orixe: Aiertza (4), Zabala (3), Frisell (2)) eta Iriarte (2). Gal: Iturriotz eta Aramendi.

Gaelek aukera gutxi izan zituen Liga honetako talderik onenaren aurka. Tolosarrak denak azkeneko urtekoak dira gazte mailan, eta Gaelen, berriz, aurreneko urtekoak, eta tartean dauden hiru urteko alde hori asko nabaritu zen.



GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA (FIFUSA):

ALEBINAK:

BETELU 10 LIZTORRAK 2

BETELU: Arraztio, U. Otamendi, U.Zubillaga, A.Zubillaga, Goikoetxea, I. Otamendi, Buldain, Bikendi, Paul eta Flores.

LIZTORRAK: O.Olano, A.Olaetxea, Iturralde, E.Olano, Urtxipia, O.Olaetxea, Iturriotz, Bengoetxea, Suarez, Soroa, G.Olaetxea eta Piris.

GOLAK: Betelu: A.Zubillaga (4), I. Otamendi (3), U.Otamendi (2) eta Paul. Liztorrak: E.Olano eta Bengoetxea.



BIDANIA-GOIATZ 8 ALTZO 1

BIDANIA-GOIATZ: M.Eskibel, A.Eskibel, Amundarain, Iraeta, Azkarai, Aldalur, Aramendi eta Muñoa.

ALTZO: Murua, Arsuaga, Agirre, Goitia, Isasti, Lekuona eta Ugartemendia.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Amundarain (54), M.Eskibel, A.Eskibel eta Muñoa. Altzo: Ugartemendia.



BENJAMINAK:

IGELDO 1 IKAZTEGIETA 1

IGELDO: E.Martikorena, J.Etxeberria, I.Etxeberria, H.Martikorena, Adur Martikorena, De la Cuesta, Larrañaga, Etxeberria, Uranga, Zinkunegi, Artano, Iruretagoiena, Imaz, Gorriz eta Otamendi.

IKAZTEGIETA: E.Ipentza, Guerrero, Olaberria, bengoetxea, A.Ipentza, Telleria, K.Artza, X.Artza, Gurrutxaga, Tew, Salama eta Dedah.

GOLAK: Igeldo: J.Etxeberria. Ikaztegieta: Telleria.



BIDANIA-GOIATZ 0 BETELU 9

BIDANIA-GOIATZ: A.Azkune, E.Azkune, Arruti, Sasiain, Lasa, Oier eta Iraeta.

BETELU: Goikoetxea, Eskarmendi, Sotil, Garmendia, Satrustegi, Azkarai, A..Eskarmendi.

GOLAK. Sotil (3), Eskarmendi (2), Garmendia, Satrustegi, Azkarai eta A.eskarmendi

KRONIKAK:

GAZTEEN GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

GAEL 2 HERIKIDE 8

GAEL: Lopez, Iturriotz, Aramendi, Agirretxe eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, Leunda, Lekuona eta Hurtado.

HERRIKIDE: Etxeberria, Lopez, Ordozgoiti, Erauskin eta Martinez-hasierako bostekoa-, Agirre, Aitor, Alexander, Alegre, Urkizu, Altuna eta Goikoetxea.

EPAILEA: Abel Asenjo. Gaeleko Hurtadok eta Herrikideko Goikoetxeak ikusi dute txartel horia.

GOLAK: Gael: Hurtado eta Agirretxe. Herrikide: Lopez (3), Urdina (2), Urkizu, Alexander eta Erauskin.

Emaitza engainagarria da hau, izan ere jokoan ez baita horrelako alderik egon ez eta gutxiago ere. Kanpotarren artean bi atezainak izan dira onenak, eta horrek garbi uzten du jokoan oreka izan dela nagusi. Gakoa area barruan egon da, eta hor begi bistakoa da kanpotarrak hobeak izan direla.



GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA (FIFUSA)

ALEBINAK:

ALTZO 4 TXALBURUK 4

ALTZO: Murua, Agirre, Goitia, Isasti, Ugartemendia, Lekuona eta Martin.

TXALBURUK: O.Landa, J.Landa, Hussein, A.Landa, G.Etxeberria, Kaminos, O.Garmendia, Joritz Garmendia eta Goñi.

GOLAK: Altzo: Isasti (2), Murua eta Goitia. Txalburuk: Hussein, G.Etxeberria, Kamonos eta Goñi.



BETELU 15 IKAZTEGIETA 1

BETELU: Zubillaga, U.Zubillaga, Arraztio, Estanga, Oreja, Bikandi, Iturriotz, Goikoetxea, Azkarai eta Otamendi.

IKAZTEGIETA: Rementeria, Olano, Saium, Prado, Tew, Dedah, Aali, Zuznzunegi eta Irastortza.

GOLAK: Betelu: U.Zubillaga (2), A.Zubillaga, Estanga (5), Bikandi (2), Iturriotz, Azkarai eta Otamendi.



LIZTORRAK 2 BIDANIA-GOIATZ 9

LIZTORRAK: O.Olano, A.Olaetxea, Iturralde, E.Olano, Urtxipia, O.Olaetxea, Iturriotz, Suarez, Piris eta G.Olaetxea.

BIDANIA-GOIATZ: Arregi, Iraeta, Aldalur, Muñoa, Azkarai, M.Eskibel, A.Eskibel, Amundarain eta Aramendi.

GOLAK: Liztorrak: E.Olano eta Piris. Bidania-Goiatz: M.Eskibel (3), A.Eskibel (2), Amundarain (3) eta O.Olano (ba).



BENJAMINAK:

BIDANIA-GOIATZ 0 IGELDO 4

BIDANIA-GOIATZ: A.Azkune, E.Azkune, Lasa, Iraeta, Murgi eta Sasiain.

IGELDO: E.Martikorena, H.Martikorena, U.Martikorena, A,Martikorena, Etxeberria, Iruretagoiena, Gorriz, Artano, De la Cuesta, Galarraga, Zinkunegi, Otamendi eta P.Etxeberria.

GOLAK: Igeldo: Etxeberria (2), Otamendi eta Zunzunegi.



IKAZTEGIETA 1 BIDANIA-GOIATZ 5

IKAZTEGIETA: E.Ipentza, A,Ipentza, Guerrero, Telleria, K.Artza, X.Artza, Gurrutxaga, Tew, Bengoetxea, SalamaOlaberria eta Dedah.

BETELU: E.Eskarmendi, A.Eskarmendi, Sawdu, Goikoetxea, Garmendia, Azkarai, Sotil, Satrustegi eta Oreja.

GOLAK: Ikaztegieta: Gurrutxaga. Betelu: Garmendia (2), E.eskarmendi, Azkarai eta Sotil.

2018(e)ko azaroaren 19(a), astelehena


GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

ESKORIATZA 2 GAEL 2

ESKORIATZA: Eslava, Salaberri, Gaztañaga, Etxabarri eta Egizabal-hasierako bostekoa-, Elortza, Ruiz de Egino, Zubia, del Palacio eta Ekai.

GAEL: Zabala, Hurtado, Iturriotz, Agirretxe eta Leunda-hasierako bostekoa-, Usandizaga.

EPAILEA: Casasola Garcia. Eskoriatzako Eslavak eta Egizabalek ikusi dute txartel horia eta baita Gaeleko Zabalak eta Iturriotzek ere. Gael taldeko Hurtado egotzi du bi txartel horirekin.

GOLAK: Eskoriatza: Egizabal eta Elortza. Gael: Agirretxe (2).

Gaelek dena maldan gora dauka denboraldi honetan, baina hala ere denei aurre egiteko gai da. Lehen urtea du gazte mailan, eta askotan eurak baino zaharragoen aurka jokatu behar izaten du, eta hori gutxi ez balitz, sekulako baja pila dauzka. Eskoriatzara sei jokalarirekin bakarrik joan zen, eta bigaren zatiaren hastapenean bostekin geratu zen, Hurtadok jokaldi berean bi txartel hori ikusi ostean. Hala ere, partida amaitzeko 40 segundo falta zirela, berdinketa lortu zuen Jokin Agirretxek.

GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA (FIFUSA):

ALEBINAK:

ALTZO 2 BETELU 13

ALTZO: Murua, Isasti. Goitia, Agirre, Lekuona, Arsuaga eta Ugartemendia.

BETELU: Goñi, Goiekotxea, Nazabal, Estanga, Flores, Paul, Buldain, Lasa eta Arraztio.

GOLAK: Altzo: Isasti eta Ugartemendia. Betelu: Goñi (2), Nazabal (4), Buldain (2), Estanga (2), Zubillaga (2) eta Goikoetxea.

LIZTORRAK 5 IKAZTEGIETA 9

LIZTORRAK: M.Iturriotz, bengoetxea, Suarez, Soroa, Piris, G.Olaetxea, O.Olano, Iturralde, Urtxipia eta O.Olaetxea.

IKAZTEGIETA: Rementeria, Dedah, Zunzunegi, Olano, Irastortza, Prado, Mahmoud, Sadoum, Tew eta Iztueta.

GOLAK: Liztorrak: Soroa (3) eta E.Olano (2). Ikaztegieta: Zunzunegi (4), Dedah (3) eta Olano (2).

BIDANIA-GOIATZ 11 TXALBURUK 2

BIDANIA-GOIATZ: Arregi, M.Eskibel, A.Eskibel, Muñoa, Aldalur, Iraeta, Aramendi, Azkarai eta Amundarain.

TXALBURUK: Garcia, J. Garmendia, Kaminos, Goñi, Lasa, Julen Garmendia, Etxeberria, O.Garmendia eta Hussein.

GOLAK: M.Eskibel (3), Amundarain (3), Aramendi (2), A.Eskibel, Muñoa eta Iraeta. Txalburuk: Kaminos (2).


BENJAMINAK:

BIDANIA-GOIATZ 3 IKAZTEGIETA 3

BIDANIA-GOIATZ: A.Azkune, Arruti, Iraola, E.Azkune, Murgi, Lasa eta Sasiain.

IKAZTEGIETA: Tew, E.Ipentza, Gurrutxaga, X.Artza, K.Artza, Salama, A.Ipentza, Telleria, Olaberria, Guerrero eta Dedah.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Arruti (2) eta Sasiain. Ikaztegieta: Telleria (2) eta Dedah.

IGELDO 3 BETELU 4

IGELDO: E.Martikorena, H.Martikorena, U.Martikorena, A.Martikorena, J.Etxeberria, I.Etxeberria, P.Etxeberria, Galarraga, de la Cuesta, Artano, Zinkunegi, Otamendi, Imaz eta Gorriz.

BETELU: E.eskarmendi, A.eskarmendi, Saralegi, Goikoetxea, Sotil, Ionat, Oreja eta Azkarai.

GOLAK. Igeldo: J.Etxeberria (2) eta Otamendi. Betelu: Sotil (2) eta Azkarai (2).

2018(e)ko azaroaren 12(a), astelehena



GIPUZKOAKO GAZTE MAILAKO LIGA (FIFA):

GAEL 2 ALOÑA MENDI 14

GAEL: Lopez, Iturirotz, Agirretxe, Zabala eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, Leunda, Aramendi, Usandizaga eta Hurtado.

ALOÑA MENDI: Izagirre, Plazaola, Iñurrategi, Ceballos eta Larrea-hasierako bostekoa-, Hervas, Fernandez, Leon, Diaz, Ugarte eta Garai.

EPAILEA: Bixente Agirre. Gaeleko Aramendikri eta Aloña Mendiko Ceballori atera dizkie txartel horiak.

GOLAK: Gael: Agirretxe eta Zabala. Aloña Mendi: Larrea (6), Diaz (2), Ugarte (2), Leon (2), Garai eta Ceballo.

Aloña Mendik amaitu du Gaelen bolada onarekin, eta nola gainera. Zuri-marroiek oso partida txarra egin dute denboraldiko kaskarrena. Ez zaie ezer ere atera eta oñatiarrek dena asmatu dute. Lehen zatia 2-6 bukatu da, eta ordurako Gaelekoek etsi egin dute eta bigarren zatia soberan egon da.



GIPUZKOAKO HERI TXIKIETAKO LIGA

ALEBINAK:

IKAZTEGIETA 9 ALTZO 5

IKAZTEGIETA: Olaberria, Rementeria, Olano, Iztueta, Prado, Zunzunegi, D.Salem, S.Salem, Tew eta Delah.

ALTZO: Murua, Ugartemendia, Isasti, Lekuona, Agirre, Elduaien, Goitia eta Arsuaga.

GOLAK: Ikaztegieta: Iztueta (3), Olano (2), Tew (2), Prado eta Zunzunegi. Altzo: Isasti (3), Ugartemendia eta Arsuaga.


TXALBURUK 3 LIZTORRAK 2

TXALBURUK: Goñi, Kaminos, Landa, Lasa, garcia, Garmendia, Ioritz, O.Landa, Hussein eta Julen.

LIZTORRAK: A.Olaetxea, Iturriotz, Bengoetxea, Iraia, Olano, Iturralde, Piris, Urtxipia, Suarez, O.Olaetxea eta G.Olaetxea.

GOLAK: Txalburuk: Kaminos, O.Landa eta Hussein. Liztorrak: Bengoetxea eta Iraia.



BETELU 5 BIDANIA-GOIATZ 6

BETELU: Oreja, Arraztio, Nazabal, Zubillaga, Estanga, Goñi, Paradera, azkarai eta Otamendi.

BIDANIA-GOIATZ: Arregi, M.Eskibel, A.eskibel, Azakarai, Muñoa, Aldalur, Aramendi, Amundarain eta Iraeta.

GOLAK: Betelu: Nazabal (2), Zubillaga, Goñi eta Azkarai. Bidania-Goiatz: M.eskibel (4) eta Amundarain (2).

BENJAMINAK:

IKAZTEGIETA 2 IGELDO 2

IKAZTEGIETA: Olaberria, E.Ipentza, A.Ipentza, Guerrero, Telleria, X.Artza, Gurrutxaga, Tew, K.Artza eta Salama.

IGELDO: J.Etxeberria, I.Etxeberria, U.Martikorena, H.Martikorena, E.Martikorena, A.Martikorena, Etxeberria, Uranga, Artano, Gorriz, Galarraga, Otamendi eta Imaz.

GOLAK. Ikaztegieta: Bengoetxea eta E.Ipentza. Igeldo: J.Etxeberria eta Imaz.


BETELU 8 BIDANIA-GOIATZ 1

BETELU: E.Eskarmendi, Azkarai, Garmendia, A.eskarmendi, M.Garmendia, Goikoetxea, Sotil, Oreja, Satrustegi, Andrei eta Ijurko.

BIDANIA-GOIATZ: Arruti, E.Azkune, A.AzkuneLasa, Murgi, Iraola eta Sasiain.

GOLAK: Betelu: M.Garmendia (3), Sotil (2), A.Eskarmendi, Oreja eta Ijurko. Bidania-Goiatz: Lasa.

2018(e)ko azaroaren 5(a), astelehena



Bolada onak jarraitzen du

ANTIGUOKO 2 GAEL 2

ANTIGUOKO. Acuña, Urra, Lagaz, Zurututza eta Esteban-hasierako bostekoa-, Romani, Torres, Mateos, Arana eta Caballero.

GAEL: Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Zabala eta Leunda-hasierako bostekoa-, Usandizaga, Hurtado eta Sagastibeltza.

EPAILEA: Flores. Antiguokoko Romani eta Gaeleko Hurtado, Sagastibeltza eta Usandizaga izan dira txartel horia ikusi dutenak.

GOLAK: Antiguoko: Arana (2), Mateos eta Romani. Gael: Zabala (3) eta Sagastibeltza.

Gaelek bolada onean jarraitzen du, eta beste partida handi batean puntu handi bat lortu du txapelketa irabazteko borrokan ibili behar duen Antiguokoren kantxan. Zuri-marroiek lehen urtea dute gazte mailan, baina zaharragoen aurka ere jokatzen ikasi dutela erakutsi zuten. Irabazten hasi ziren, baina gero 4-1 galtzen ere jarri ziren.
Atseden hartzera 4-2 joan ziren, baina bigarren zati handi baten ostean, Gaelek neurketa berdindu eta puntu bat eskuratu zuen.

2018(e)ko urriaren 29(a), astelehena


Gaelek bolada onean jarraitzen du

Gael 5 Zarautz Mollarri 2

GAEL: Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Aramendi eta Leunda-hasierako bostekoa-, Hurtado.

ZARAUTZ-MOLLARRI: Untzurrunzaga, Albeniz, P. Aldabaldetreku, Sarasola eta Manzisidor-hasierako bostekoa-, Ecleston, Aizpurua, A.Aldabaldetreku, Danis, German eta Arrondo.

EPAILEA: Sobai. Zarautz Mollarri taldeko Untzurrunzagak ikusi zuen txartel horia.

GOLAK: Gael: Agirretxe (2), Iturriotz, Aramendi eta Leunda. Zarautz-Mollarri: Albeniz eta Aizpurua.

Gaelek, nahiz eta baja asko izan, bere bolada onarekin jarraitzen du, eta hirugarren garaipena erreskadan lortu zuen. Nahiz eta galtzen hasi, zuri-marroiak hobeak izan ziren, eta ongi merezitako hiru puntuak eskuratu zituzten.


2018(e)ko urriaren 22(a), astelehena


Gaeleko gazteak ari dira maila berriari tamaina hartzen

GOIERRI 2 GAEL 3

GOIERRI: Gutierrez, Alonso, Goiburu, Hernandez eta Mendizabal-hasierako bostekoa-, Del Rio, Martin, Caballero eta Sanchez.

GAEL: Lopez, Iturriotz, Zabala, Agirretxe eta Leunda-hasierako bostekoa-. Xabi Usandizaga eta Lekuona.

EPAILEA: Ocampo. Txartelik ez.

GOLAK: Goierri: Goiburu eta Del Rio: Gael: Zabala (2) eta Agirretxe.

Gael ari da maila berriari tamaina hartzen, eta bigarren garaipena jarraian lortu zuen, aurkari zail baten kantxan. Baja askorekin ziren zuri-marroiak, baina hala ere aurre egin zioten, eta baita lehen minutua betetzerako hartu zuten golari ere. Partida estua izan zen, bietako edozeinek irabazteko modukoa, baina zuri-marroiek atzean sekulako lana egin zuten, eta talde guztiak egindako lan bikainaren ostean, hiru puntuak batu zituzten.


2018(e)ko urriaren 12(a), ostirala




Iritsi da lehen garaipen ofiziala

GAEL 7 ANTIGUA LUBERRI 3

GAEL: Lopez, Iturriotz, Lekuona, Zabala eta Agirretxe-hasierako bostekoa-, Leunda. Hurtado eta Xabi.

ANTIGUA LUBERRI: Kapaldegi, Veistemillas, Oiarbide, Ruiz eta Fernandez-hasierako bostekoa-, Florindo, Morales, Agirre, Iribar eta Mendi.

EPAILEA: Bartolome Gomez. Etxekoen aldetik, Hurtadok eta Xabik ikusi dute txartel horia, eta kanpotarren aldetik, berriz, Ruizek, Fernandezek, Veistemillasek eta Oiarbidek.

GOLAK. Gael: Zabala (3), Agirretxe (2), Leunda eta Iturriotz. Antigua Luberri: Ruiz eta Oiarbide.

Hirugarren jardunaldian iritsi da Gaelen Ligako lehen garaipena. Aurreko bietan ere ongi jokatu zuen, baina ezin izan zituen hiru puntuak lortu, baina oraingoan bai. Zuri-marroiak nagusi izan dira lehen zatian, atseden hartzera 4-1 joateko. Bigarrenaren hasieran 5-1ekoa lortu dute, eta gero kanpotarren bi gol ia jarraian etorri dira. Horrekin apur bat estutu dira Gaelekoak, baina azkenean beste bi gol sartu, eta neurketa betirako erabaki du talde zuri-marroiak.

2018(e)ko urriaren 9(a), asteartea

ARATZAZUKO AMA 4 GAEL 9


ARATZAZUKO AMA: Castillo, Arrieta, Diaz, Gomez eta Ramaikoa-hasierako bostekoa-, Erik eta Lasa.

GAEL: Lopez, Hurtado, Iturriotz, Agirretxe eta Aramendi -hasierako bostekoa-, Lekuona, Leunda

Epailea: Los Santos. Etxekoen aldetik Arrietak ikusi zen txartel horia, eta kanpotarren aldetik Hurtado eta Aramendi egotzi zituen.

GOLAK: Arantzazuko Ama: Gomez (3), Ion (3), Arrieta, Lasa eta Gomez Gael: Agirretxe (2), Iturriotz eta Lekuona.

Ligako bigarren partida eta bigarren porrota, baina berriro ere itxura ona emanez. Aurrean, berriro ere azkeneko urteko jokalariak, eta hori agerian geratu zen. Hala ere aurkarien artean berriro ere atezaina izan zen onena. Gaelek penalti bat huts egin zuen eta bigarren zatiaren hasieran bi gutxiagorekin geratu zen, eta hori ere ikaragarri nabaritu zuen.




2018(e)ko urriaren 1(a), astelehena

GAEL 3 KETA 7

GAEL: Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Aramendi eta Zabala-hasierako bostekoa-, Lekuona, Leunda eta Usandizaga.

KETA: Martinez, Perez, Irigoien, Aizpurua eta Ibarbia-hasierako bostekoa-, Larrañaga, Lertxundi, Burgaña eta Lorenzo.

EPAILEA: Manuel Davila. Gaeleko Zabalak ikusi zuen txartel horia.

GOLAK: Gael: Zabala (2) eta Agirretxe. Keta: Aizpurua (3), Lorenzo (3) eta Larrañaga.

Gaelek partida ona egin zuen, baina adinean egon zen gakoa. Zuri-marroiak gazte mailako lehen urtekoak diren bitartean, getariarren jokalaririk gehineak azkeneko urtekoak ziren, eta indarrean, hor joan zen partida. Jokoan Gael ez zen gutxiago izan, eta askotan gehiago ere bai. Lau baloi zutoinera bidali zituen talde zuri-marroiak, eta Martinez atezaina izan zen kanpotarren aldetik onena.

2018(e)ko irailaren 24(a), astelehena

Denboraldiko lehen garaipena

Gaeleko gazte mailako taldeak larunbatean jokatu zuen Idiazabalen neska eta mutil seniorren konbinatu baten aurka denboraldi aurreko azkeneko partida eta 4-10 irabzi zuten zuri-marroiek partida on  eta intentsitate handiko baten ostean.
Zuri-marroiek hasieratik hartu zioten aurre aurkariari, nahiz eta lehen zatian idiazabaldarrek dezente estutu zuten. Bigarren zatian Gael gehiago izan zen, eta partida erabaki egin zuen. Ligako lehen partida ostiral honetan jokatuko dute Legorretako Harripila kiroldegian, 20.00etatik aurrera Getariko Keta taldearen aurka.
Lopez, Iturriotz, Zabala, Agirretxe eta Leunda izan zen hasierako bostekoa. Hurtado, Aramendi, Joxe eta Usandizaga ere aritu ziren. Leunda (2), Agirretxe (2), Joxe (2), Zabala (2), Hurtado eta Aramendi izan ziren golegileak.

Bestetik Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan parte hartzeko izena emateko epea maila guztietan aritzeko zabalik dago, eta horrela egongo da urriaren 10a bitarte. Beti bezala, FIFUSAren araudipean jokatuko da aurtengo denboraldia ere.

2018(e)ko irailaren 17(a), astelehena

Abian da denboraldi berria

Gipuzkoako Herri Txikietako Gael Elkartaren denboraldi berria abian da. Alebin eta benjamin mailetan parte hartzeko izena emateko epea laister izango da zabalik.
Bestetik, aurten ere Futbol Federazioak antolatzen duen Ligan gazte mailako taldea izango du Gaelek. Infantiletan eta kadeteetan, berriz, ez du talderik osatu, eta ez dute talderik aterako, eta ondrioz maiatzean Areto Futbol Federazioak antolatzen duen Munduko Txapelketari uko egin dio.

Gazte mailako taldea abian da, talde oso gaztea, ia denak pasa den urtean kadeteak zirenak dira, beraz ziklo aldaketa horretan aurten sufritzea tokatuko da, baina ikasteko ere asko balioko du.

Pasa den astean Oñatiko Torneoan hartu zuen parte, Oñatiko Aloña Mendik gonbidatuta. Mondrateren eta Aloña Mendiren aurka lehiatu zen. Aipaturiko bi taldeek azkeneko urteko jokalariak zituzten ia denak.
Mondrate izango da aurten mailan Liga irabazteko talderik faboritoetako bat eta maila handia dutela ikusi zen. Eurak irabazi zuten Oñatiko Torneoa. 7-1 galdu zuen Gaelek euren aurka. Arrasateko taldea gehiago izan zen.
Bigarrengoan, Gaelek Aloña Mendirekin 5-1 galdu zuen, baina emaitza engainagarria izan zen, zuri-marroiek aukera asko izan baitzituzten.

Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Joxe, Zabala, Leunda eta Eñaut aritu ziren. Hiru baja izan zituen Gaelek partida hauetarako, eta hori ere nabaritu zuen, 40 mintuko iraupena zuten bi partida segidan jokatu behar izan baitzituen, eta bi aldaketarekin bakarrik.

Datorren larunbatean, 12.15tan Idiazabalgo kiroldegian jokatuko dute aurredenboraldiko azkeneko partida Idiazabalgo neska seniorren aurka.

2018(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK.

GOIERRI 1 GAEL 2

GOIERRI: Alonso, Biain, Del Rio, Gutierrez eta Mateos-hasierako bostekoa-, Sanchez.

GAEL: Aramendi, Hurtado, Monreal, Agirretxe eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Leunda eta Murua.

EPAILEA: Garcia Miguel. Goierriko Del Riok eta Gaeleko Iztuetak ikusi dute txartel horia. Goierri taldeko Sanchez egotzi du bi txartel hori atera ostean.

GOLAK. 1-0, Sanchez. 1-1, Hurtado. 1-2, Monreal.

Gaeleko kadeteek garaipen batekin agurtu dute denboraldia, eta merezitakoa gainera. Baja askorekin jokatu behar izan dute zuri-marroiek, eta galtzen ere hasi dira, baina kantxan nagusi izan dira eta amaierako emaitza motza geratu da, etxekoen onena, Alonso atezaina izan baita.

INFANTILAK:

GAEL 12 ARIZMENDI 2

GAEL: Azkarai, Murua, Esteban, Olano, Benavente, Labaka, Garcia, Aldalur, Amundarain, Zugasti,  eta Manzisidor.

ARIZMENDI: Martin, Mina, Mohamed, Alegria, G.Bengoa, Ieregi eta A.Bengoa.

GOLAK: Gael: Labaka (3), Zugasti (2), Benavente (2), Olano (2), Amundarain, Aldalur eta Esteban. Arizmendi: Ieregi eta Mina.

Gaeleko infantilek Udaberri Kopa irabaziz amaitu dute denboraldia. Zuri-marroeik finalean ez zuten aurkaririk izan, jaun eta jabe izan baitziren, eta amaieran ongi merezitako garaikurra eskuratu zuten.

2018(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA)

KADETEAK:

GAEL 3 HERRIKIDE 7

GAEL: Lopez, Hurtado, Agirretxe, Iturriotz eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Lopetedi, Murua eta Leunda.

HERRIKIDE: Etxeberria, Goikoetxea, Uria, Altzueta eta Joubert-hasierako bostekoa-, Alkorta, Lopez, Alaba, Agirre, Diez eta Aramendi.

EPAILEA: Jon Ocampo. Gael taldeko Lopez egotzi du txartel gorri zuzenarekin.

GOLAK: Gael: Agirretxe (2) eta Iztueta. Herrikide: Alkorta (3), Altzueta (2), Joubert eta Aramendi.

Amaierako emaitza engainagarria izan da, Gaelek ez baitzuen horrela galtzerik merezi, eta agian irabaztetik ere oso gertu egon da. 3-3koarekin, zuri-marroiak hobeto ari ziren, nagusituz, eta laugarren gola gertu zutela ikusten zen, baina atzeko huts batek laugarena eman dio talde tolosarrari. Ondoren epailearen lanak ere eragina izan du, bere erabaki okerrek, taldea partidatik atera baidute.
Amaiera bikaina

Bukatu da Munduko Txapelketa eta emaitza oso onak izan ditu Gael taldeak, nahiz eta azkeneko egunean nekeak eragin egion dion taldeari.
Azkeneko egunean, areto futbolean Gael 2 taldeak bosgarren postua izan du jokoan France  U14 taldearen aurka, eta 2-3 galdu du. Haritz Estebanen bi golekin aurretik jarri dira gipuzkoarrak, baina gero frantziarrak horri buelta emateko gai izan dira.
Gorostidi, Sotil, Esteban, Urtxipia eta Amundarain izan da hasierako bostekoa. Zugasti, Garcia, Eskarmendi, Luloaga eta Murua ere aritu dira.

Mikrofutsalean finala jokatu du Gael 1 taldeak, baina 0-2 galdu du Stari Gorodov taldearen aurka. Zuri-marroiak izan dituzte aukerak, baina ez dituzte asmatu, eta ukrainiarrek, berriz, bai. Benavente, Dorronsoro eta U.Olano izan da hasierako hirukoa. Esteban, Urtxipia, Gurrutxaga eta Azkarai ere aritu dira.


Ondorioz, areto futbolean, Gael 1 taldea hirugarren geratu da, eta Gael 2 taldea, berriz, seigarren. Mikrofutsalean, Gael 1 bigarren izan da, Gael 2 hirugarren, eta Gael 3 zazpigarren. Gainera, Ugaitz Azkaraik, lehiaketako atezainik onenaren saria jaso du.


2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

Hirugarren

Hirugarren amaitu du Gael 1 taldeak Munduko Txapelketako bere aurreneko jarduna, gaur Svezda taldearekin 9-4 galdu ostean. Gaelek oso partida ona egin du, eta beti neurketan sartuta egon da, baina 5-3koarekin bi gol jarraian hartu ditu, eta hor joan dira irabazteko aukerak. Hala ere egindako partida eta emandako itxura paregabeak izan dira. Urzti Olanok hiru gol egin ditu, eta bestea Anartz Dorronsorok.
Azkarai, Benavente, U.Olano, Dorronsoro eta Aldalur izan da hasierako bostekoa. I.Olano, Gurrutxaga, Arrillaga eta Manzisidor ere aritu dira.


Gurkorako areto futbolean Gael 2 izango da lanean, bosgarren posturako lehia jokatuko baitu Frantzia U 14 taldearen aurka 10.00etan.
Eta, 12.00etan berriz, Gael 1 taldeak mikrofutsaleko finala jokatuko du Stary Godorov taldearen aurka. Gael 2 taldeak hirugarren amaitu mikrofutsaleko  jarduna, eta Gael 3 taldeak, berriz, zazpigarren. Gogoan izan behar da Gael dela azkeneko bi urtetako mikrofutsaleko Munduko Txapelduna.
Final erdiak eta finala

Gael 1 taldeak Munduko Txapelketako finala eta finalerdiak jokatuko ditu mikrofutsalen eta areto futbolean. Mikrofutsalen Gael 1 eta Gael 2 lehiatu dira eta Gael 1 nagusitu da 6-1. Urtzi Olano (2), Anartz Dorronsoro (2), Iker Olano eta Aiur Benavente izan dira golegileak Gael 1 taldean, eta Haritz Esteban Gael 2 taldean.
U.Olano, Dorronsoro eta Benavente izan da Gael 1eko hirukoa, eta I.Olano, Gurrutxaga eta Azkarai ere aritu dira. Arrillaga, Esteban eta Zugasti izan da Gael 2 taldeko hirukoa, eta Luloaga, Urtxipia eta Murua ere aritu dira.

Areto futbolean Gael 1 taldeak 5-2 irabazi dio Lloreti, eta hórrela finalerdietarako txartela eskuratu du. Aurreneko bi minutu betetzerako 4-0 ari ziren zuri-marroiak, eta partida ona egin ez badute ere neurketa kontrolpean izan dute. U.Olano (2), Dorronsoro (2) eta Aldalur izan dira golegileak. Azkarai, Arrillaga, U.Olano, Dorronsoro, eta Aldalur izan da hasierako bostekoa. Manzisidor, I.Olano, Gurrutxaga eta Benavente ere aritu dira.

Gael 2 taldeak ezin izan du finalerdiak jokatzeko txartela eskuratu, Zvezda tadelarekin 6-1 galdu ostean,. Gipuzkoarrek ez dute partida txarra egin, baina amaieran ezin izan dute helburua bete. Harri Luloaga izan da golegilea. Gorostidi, Murua, Esteban, Urtxipia eta Garcia izan da hasierako bostekoa. Sotil, Eskarmendi, Amundarain, Zugasti eta Luloaga ere aritu dira.

2018(e)ko maiatzaren 3(a), osteguna

Gael 1 nagusi

Mikrofutsaleko final-laurdenetako partidan Gael 1 taldeak 9-1 hartu du mendean Gael 3. Azken hauek irabazten hasi dira eta amaierako emaitza engainagarria izan dela ere esan daiteke, Gael 3 taldeak lau penalti huts egin baiditu.

Benavente, Gurrutxaga eta I.Olano izan da hasierako hirukoa. U.Olano, Dorronsoro eta Azkarai ere aritu dira Gael 1 taldean. Gael 3 taldean, berriz, Garcia, Aldalur eta Eskarmendi aritu dira. Sotil, Amundarain eta Gorostidi ere jardun dira.

Azkarai (4), Benavente (2), I.Olano, U.Olano eta Dorronsoro izan dira Gael 1 taldeko golegileak. Aldalur, berriz, Gael 3 taldekoa.

2018(e)ko maiatzaren 2(a), asteazkena

Gaurkoan ere txanponaren bi aurpegiak izan dira

Areto Futboleko Munduko Txapelketan, gaurkoan ere txanponaren bi aurpegiak ikusi ahal izan ditu Gaelek.


Gael 1 taldea izan da jokatzen lehena eta 8-3 hartu du mendean France U14 taldea. Zuri-marroiek sekulako neurketa egin dute. Zoritxarreko jokaldi baten ondorioz galtzen hasi dira 0-1, baina hortik aurrera neurketa kontrolpean izan dute.

0-1etik 3-1era pasatu dira. Frantziarrek estutu dute 3-2koarekin, baina atseden hartzera 4-2 joan dira. Bigarren zatian Gaelekoak erabat nagusitu dira, ongi merezitako garaipena erdietsiz. Urtzi Olano (6), Iker Olano eta Anartz Dorronsoro izan dira golegileak. Azkarai, Arrillaga, U.Olano, Dorronsoro eta Aldalur izan da hasierako bostekoa. Benavente, I.Olano eta Gurrutxaga ere aritu dira.


Gaurkoan txanponaren beste aurpegia Gael 2 taldeak izan du, Errusiako Stary Gorodov taldearen aurka 0-6 galdu ondoren. Gaelekoei ez zaie gaurkoan ezer ere atera, eta partida hasi eta berehala hartu dituzten bi golek min handia egin die. Bigarren zatian hobeto ibili dira, eta azkeneko bi golak hondarreko minutuetan iritsi dira. Galeek erabat erasora jo duenean.


Gorostidi, Sotil, Murua, Esteban eta Urtxipia izan da hasierako bostekoa. Zugasti, Amundarain, Garcia, Eskarmendi eta Luloaga ere aritu dira.

2018(e)ko maiatzaren 1(a), asteartea

Hasiera ederra

Gaur arratsaldean abiatu da Lloret de Marren Mikrofutsaleko Munduko Txapelketa, eta Gael 2 taldeak 6-2 hartu du mendean Stary Gorodov talde errusiarra. Lehiaketa honetan kanporaketa zuzenak dira, eta ondorioz finalerdietan sartu da. Gael Elkarteak finaledietan bi talde izango ditu, izan ere bihar arratsaldean jokatuko den final-laurdenetako beste partidan Gael 1 eta Gael 3 elkarren aurka arituko baitira.
Gaurko neurketan jaun eta jabe izan da Gaeleko taldea. Enaitz Urtxipiak azkar jarri du aurretik talde zuri-marroia, eta norgehiagoka beti kontrolpean izan du, nagusi izan baita hasieratik bukaerara.
Enaitz Urtxipia (2), June Zugasti (2) eta Aritz Esteban (2) izan dira golegileak.
Arrilaga, Urtxipia eta Esteban izan da hasierako hirukoa. Zugasti, Murua eta Luloaga ere aritu dira.

Txanponaren bi aurpegiak



Txanponaren bi aurpegiak izan dira Lloret de Marren hasi den Munduko Txapelketan, izan ere areto futboleko lehen jardunaldian Gaeleko talde batek irabazi eta besteak galdu egin baitu.
Gael 2 izan da hasiera eman diona, eta 6-4 hartu du mendean Ganbia. Aritz Estebanek aurretik jarri ditu gipuzkoarrak, baina afrikarrak emaitzari buelta emateko gai izan dira. June Zugastik lortutako bi golek, eta  eta Julen Sotilek lortutako besteak, 4-2 jarri ditu aurretik Gaelekoak, baina Ganbiak berriro ere neurketa berdindu egin du. Azkenean, Aritz Estebanek eta Enaitz Urtxipiak sartutako bi golek neurketa erabakita utzi dute.
Gorostidi, Murua, Urtxipia, Esteban eta Zugasti izan da hasierako bostekoa. Sotil, Ekaitz, Amundarain, Luloaga eta Garcia ere aritu dira.

Gael 1 taldeak, berriz, 8-1 galdu du Junior talde errusiarraren aurka. Junior da, dudarik gabe, Munduko Txapelketa hau irabazteko faborito nagusia, eta atzo argi eta garbi utzi zuen. Gaelek ez zuen lan txarra egin, baia lehen zatian errusiarrek egindako aukerak barrura sartu zituen, eta Gaelek, berriz, ez, 0-6 atseden hartzera joateko. Bigarrenean, gauzak estutu ziren, eta zuri-marroiak izan zituzten aukerak, baina Anartz Dorronsorok bakarrik asmatu du gola egiten.

Azkarai, Arrillaga, U.Olano, Dorronsoro eta Benavente izan da hasierako bostekoa. I.Olano, Gurrutxaga, Manzisidor eta Aldalur ere aritu dira.

GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO KOPAKO FINALAK (AMF):

KADETE-INFANTIL:

FINALA:

GAEL A 8 GAEL B 8 (penaltietara  2-0)

GAEL A: Lopez, A.Murua, A.Murua, Zabala, Zugasti, Labaka eta Garcia.

GAEL B: Azkarai, Iturriotz, Manzisidor, Lopetedi, Leunda, Aldalur eta Esteban.

GOLAK: Gael A: Zabala (5), Labaka (2) eta Zugasti. Gael B: Iturriotz (3), Esteban (3) eta Aldalur (2).

Partida bizia eta ikusgarria izan da, Gaeleko bi taldeek jokatu dutena. Azkenean berdinean amaitu da, eta penaltiek erabaki dute.


ALEBINAK:

KOPA A:

FINALA:

BIDANIA-GOIATZ A 1 TXALBURUK 5

BIDANIA-GOIATZ A: Arregi, Dorronsoro. E.Sasiain, U.Sasiain, Beloki eta Iraeta.

TXALBURUK: Gorostidi, Kaminos, Garcia, Goñi, Landa, Murua, Etxeberria, Irastortza, Hussein eta Garmendia.

GOLAK: Bidania-Goiatz A: Dorronsoro. Txalburuk: Landa (4) eta Garcia.

Txalburuk taldeak ongi irabazi du finala. Markagailuan nagusi izan da, eta neurketa oso ongi kudeatzen jakin du.


3. ETA 4. POSTUAK:

BALIARRAIN 6 BIDANIA GOITAZ B 6 (4-3 PENALTIETARA)

BALIARRAIN: Irastortza, E.Olano, Zunzunegi, Gurrutxaga, Irastortza eta Balerdi.

BIDANIA-GOIATZ B: Aramendi, M.Eskibel, A.Eskibel, Arruti, Muñoa, Aldalur, Amundarain.

GOLAK: Bidania-Goiatz B: M.Eskibel (4), Amundarain (2). Baliarrain: Zunzunegi (3), Gurrutxaga (2) eta Balerdi.

Partida oso polita izen zen, eta hirugarren postua azkenean penaltietara irabazi behar izan zuen Baliarrainek.


ALEBIN B:

FINALA:

LIZTORRAK 0 BETELU 2

LIZTORRAK: M.Iturriotz, O.Iturriotz, Bengoetxea, Malkorra, Urtxipia, Soroa, Martin eta Olano.

BETELU: Estanga, A.Zubillaga, Eskarmendi, Lasa, Nazabal, U.Zbillaga, Aranburu, Goñi, Sotil eta Goikoetxea.

GOLAK: Betelu: Eskarmendi eta Estanga.

Betelu nagusi izan zen, eta ongi merezita lortu zuen garaipena. Liztorrakek izan zituen bajak nabaritu zituen.


3. ETA 4. POSTUA:

ALTZO 8 IGELDO 3

ALTZO: Lizarribar, Ugartemendia, I. Murua, H.Murua, U.Artetxe, Goitia, A.Artetxe eta Isasi.

IGELDO: Aizpurua, I.Ginart, J.Guinart, Etxeberria, Amezua, Rouget, Elosegi, Galarraga, Aisa, Camarero eta Bandrés.

GOLAK: Igeldo: Lizarribar (2), H.Murua (3), Ugartemendia, I.Murua eta U.Artetxe. Igeldo: Aizpurua, I.Guinart eta J.Ginart.

Altzo nagusi izan da eta aise lortu du hirugarren postua eskuratzea.


BENAMIN A:

LIZTORRAK 0 BETELU 2

LIZTORRAK: Zabala, Urtxipia, Iturralde, A.Olaetxea, Olano, Suarez, Arrue, Piris eta O.Olaetxea.

BETELU: E.Eskarmendi, Azkarai, Flores, Sotil, A.Eskarmendi, Garmendia, Goikoetxea, Paul, Iturriotz, Oreja, Otamendi eta Buldain.

GOLAK: Betelu: Sotil eta Otamendi.

Beteluk eman du ezustea Liztorrak taldea mendean hartu eta Kopako finala irabaziz.


LAGUNARTEKOA:

ERREZIL 6 LEGORRETA 3

ERREZIL: Arruti, E.Korta, A.Korta, Rodríguez, Karrera, Altuna eta Iglesias.

LEGORRETA: Sánchez, Zuasti, A. Ezeiza, H.Ezeiza, Agirre, Martínez, Larrea, Esnaola, Gonzalez, Lasa, Aldasoro, Santos, Pinillos eta Martínez.

GOLAK: Errezil: Karrera (3), A.Korta (2) eta E.Korta. Legorreta: Agirre eta Esnaola.

Errezilek inongo arazorik gabe hartu du mendean Legorreta, nagusi izan baita bai zelaian eta baita markagailuan ere.


BENJAMIN B:

BIDANIA-GOIATZ B 2 IGELDO 3

BIDANIA-GOIATZ B: Arruti, Sasiain, Lasa, Altuna eta Azkune.

IGELDO: Artano, H.Martikorena, E.Martikorena, Etxeberria, Zinkunegi, Galarraga, Lizarralde, Uranga, Hernández, Etxeberria, Imaz eta Roces.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Lasa eta Altuna. Igeldo: E.Martikorena, Galarraga eta Lizarralde.

Bidania-Goiatz aurretik jarri da markagailan, baina bigarren zatian Igeldok emaitza irauli egin du.


GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK:

LAUBURU IBARRA 3 GAEL 2

LAUBURU IBARRA: Egues, Robiños, Sanchez, Bengoetxea eta Goikoetxea-hasierako bostekoa-, Irazustabarrena, Urrestarazu, Drame, O.Arrospide, A.Arrospide, Zubillaga eta Cuerdo.

GAEL: Lopez, Hurtado, Iturriotz, Agirretxe eta Zabala-hasierako bostekoa-, Lopetedi, Monreal, Iztueta eta Leunda.

GOLAK: 0-1, Iturriotz. 1-1, Bengoetxea, 2-1, O.Arrospide. 3-1, A.Arrospide. 3-2, Monreal.

EPAILEA: Manuel Davila. Gaeleko Hurtadok ikusi du txartel horia.

Gaelek ez du galtzerik merezi izan, baina ate aurrean ez ditu asmatu izan dituen aukerak, eta hor joan zaio partida.

INFANTILAK:

GAEL 5 ERAIN 5

GAEL: Azkarai, Murua, Esteban, Labaka eta Zugasti-hasierako bostekoa-, Garcia, Benavente, Amundarain, Manzisidor, Olano eta Aldalur.

ERAIN: Ortega, Tellaetxe, Garate, Jorge, Andres-hasierako bostekoa-, Telletxea, Ruiz, Miguel, Saenz, Nicolas eta Pedro.

EPAILEA: Subail Zilal.

GOLAK: Gael: Labaka (3), Zugasti (2) eta Benavente. Erain: Nicolas (3), Tellaetxe (2) eta Andres.

Intentsitate handiko neurketa izan da, edozeinek irabazteko modukoa, eta azkenean berdinean amaitu da.

2018(e)ko apirilaren 24(a), asteartea

Gael Munduko Txapelketan izango da

Gael taldea datorren maiatzaren 1etik 5era Lloret de Marren (Katalunia) jokatuko den areto futboleko eta mikrofutsaleko Munduko Txapelketan izango da. Lehiaketa hau Munduko Areto Futbol Federazioak (FIFUSA) antolatzen du Europako Batzordearen (UEFS) laguntzarekin. Hor Euskal Herriak erabateko ofizialtasuna dauka. Gaelek bi talde eramango ditu areto futbolean eta hiru mikrofutsalean.

Areto futbolean, Junior (Errusia), France 14 (Frantzia) eta Lloret (Katalunia) izango ditu aurkari lehen fasean Gael 1 taldeak, eta Ganbiako selekzioa (Ganbia), Stary Gorodok (Errusia) eta Zvezda (Txekia) izango dira Gael 2 taldearen aurkariak. 

Mikrofutsaleko egutegia egiteko dago, eta astelehen gauean Lloreten bertan egingo den batzarrean  jakingo dira  aurkariak. Areto futbolean multzoko lehen bi sailkatuak finalerdietara sailkatuko dira eta han gurutzatu egingo dira, eta hortik atzerakoek postuen borrokan aritu beharko dute. Mikrofutsalean berriz, kanporaketa zuzenak izango dira.

2018(e)ko apirilaren 23(a), astelehena

Bidania-Goiatz eta Liztorrak dira txapeldunak

Bidania-Goiatz mutiletan, eta Liztorrak nesketan, izan dira mikrofutsaleko aurtengo txapeldunak. Azkeneko jardunaldi erabakiorrean ez zuten hutsik egin, nahiz eta mutiletan Baliarain izan zen azkeneko ekinaldiko talderik onena. Amaierako saioan, Bidania-Goiatz B, Txalburuk A eta Txalburuk B falta izan dira.

EGUNEKO EMAITZAK ETA SAILKAPENAK:

MUTILAK:

Liztorrak 1 Bidania-Goiatz A 1
Baliarrain 2 Altzo 0
Bidania-Goiatz A 2 Baliarrain 0
Altzo 1 Liztorrak 0
Baliarrain 1 Liztorrak 0
Bidania-Goiatz A 1 Altzo 1

1- Baliarrain- 6p
2- Bidania-Goiatz A- 5p
3- Altzo- 2p
4- Liztorrak p1

NESKAK:

Liztorrak 2 Altzo 0
Bidania-Goiatz A 1 Altzo 0
Liztorrak 2 Bidania-Goiatz A 1


1- Liztorrak- 6p
2- Bidania-Goiatz 3p
3- Altzo 0p

SAILKAPEN NAGUSIRAKO BALIAGARRAIA DEN EGUNEKO SAILKAPENA:

MUTILAK:
1- Baliarrain 7p
2- Bidania-Goiatz 6p
3- Altzo 5p
4- Liztorrak 4p
5- Bidania-Goiatz B 0p
6- Txalburuk A 0p
7- Txalburuk B 0p

NESKAK:
1- Liztorrak. 3p
2- Bidania-Goiatz 2p
3- Altzo p1

AMAIERAKO SAILKAPENA:

MUTILAK:
1- Bidania-Goiatz A 19p
2- Liztorrak 17p
3- Baliarrain 14p
4- Altzo 10p
5- Bidania-Goiatz B 5p
6- Txalburuk A 5p
7- Txalburuk B 4p
KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

INFANTILAK:

KADETEAK:

GAEL 2 MONDRATE 3

GAEL: Lopez, Hurtado, Iturriotz, Agirretxe eta Zabala-hasierako bostekoa-, Iztueta, Lopetedi, Murua, Aramendi eta Leunda.

MONDRATE: Perez de Albeniz, Mancebo, Juaristi, Macias eta Salaberri-hasierako bostekoa-, Zeziaga, Chinarro eta Gandarias.

EPAILEA: Jon Ocampo. Gaeleko Iturriotzek ikusi du txartel horia eta baita Mondrateko Gandariasek ere. Mondrate taldeko Salaberri egotzi du.

GOLAK: 0-1, Gandarias. 0-2, Chinarro. 0-3, Mancebo. 1-2, Agirretxe. 2-3, Agirretxe.

Goi mailako areto futbola eskeini dute bi taldeek, biak ere aurkari zuzeneak sailkapeneko goiko muturrean, eta puntuak ihes egin die zuri-marroiei, nahiz eta gutxienez berdinketa merezi izan duten. Kanpotarrak 0-3 aurreratu dira, baina Gaelek aukerak sortu ditu, baina ez zen balioa sartzeko eguna, lau jaurtiketa langara joan baitira.


LAUBURU-IBARRA 6 GAEL 4

LAUBURU IBARRA: Arburu, Zubiria, Sanchez, Mayordomo eta Kimetz-hasierako bostekoa-, Irastortza, Iglesias, Gorostiaga, Gil, Bermúdez, Agirrezabala eta Arozena.

GAEL: Azkarai, Murua, Labaka, Esteban eta Zgasti-hasierako bostekoa-, Amundarain, Garcia, Manzisidor eta Aldalur.

GOLAK: Ibarra: Zubiria (2), Kimetz (2), Gil eta Arozena. Gael: Esteban (3) eta Labaka.

Gaelek zerbait gehiago merezi izan du. 0-2 aurretik jarri da, baina gero etxekoek horri buelta eman diote, nahiz eta zuri-marroiek izan dituzten aukerak.

GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGAKO KOPA:

ALEBINAK:

A KOPA:

TXALBURUK 4 BIDANIA-GOIATZ B 5



TXALBURUK: Gorostidi, Kaminos, Garcia, Murua, Landa, Etxeberria, Irastortza, Garmendia eta Hussein.

BIDANIA-GOIATZ B: A.Eskibel, M.Eskibel, Aldalur, Arruti, Muñoa, Aramendi eta Amundarain.

GOLAK: Txalburuk: Kaminos, Murua, Landa eta Husein. Bidania-Goiatz B: Amundarain (3), Aramendi eta M.Eskibel.

Abaltzisketako Txalburuk taldeak Ligako txapelduna mendean hartu eta Kopako finala jokatuko du. Bidaniarrek kanporaketa alde ere izan zuten, baina etxekoek horri buelta ematen jakin zuten,emozioa azkeneko unerarte mantenduz.


BENJAMINAK:

KOPA A:

ERREZIL 5 LIZTORRAK 7

ERREZIL: Aitor Goenaga, Ander Goenaga, June Goenaga, A.Korta, E.Korta, Rodriguez, Karrera, Agirre, Altuna eta Iglesias.

LIZTORRAK: Zabala, O.Olaetxea, Beltran, Urtxipia, Iturralde, Piris, A.Olaetxea, Olano, Suarez eta Arrue.

GOLAK: Errezil: E.Korta (2), Karrera, Ander Goenaga eta Altuna. Liztorrak: Urtxipia (3), Olano (2), A.Olaetxea eta Beltran.

Errezilek ezin izan zuen finala jokatzeko txartela eskuratu. Liztorrak taldeak jadanik lortuta zeukan finalerako txartela, baina Errezilen ere irabazi egin zuen, etxekoak finaletik at utziz.

2018(e)ko apirilaren 15(a), igandea

 KRONIKAK:

GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGAKO KOPA (AMF):

ALEBINAK:

KOPA A:

BIDANIA-GOIATZ A 5 BALIARRAIN 1

BIDANIA-GOIATZ A: Arregi, Dorronsoro, Iraeta, Beloki, E.Sasiain eta U.Sasiain.

BALIARRAIN: I.Olano, Irastortza, Zunzunegi, E.Olano, Iztueta eta Gurrutxaga.

GOLAK: Bidania-Goiatz A: Dorronsoro (4) eta Beloki. Baliarrain: Zunzunegi.

Bidania-Goiatz A taldea izan da finalean sartzeko txartela lortzen lehena. Baliarrain aldearekin zetorren Bidaniko partidara, baina etxekoek kanporaketa irauli eta finalean izango dira.

BIDANIA-GOIATZ B 2 TXALBURUK 4

BIDANIA-GOIATZ B: A.Eskibel, M.Eskibel, Amundarain, Aramendi, Aldalur, Muñoa eta Arruti.

TXALBURUK: Gorostidi, Kaminos, Garcia, Landa, Murua, Etxeberia, Irastortza, Hussein eta Garmendia.

GOLAK: Bidania-Goiatz B: M.Eskibel eta Amundarain. Txalburuk: Kaminos (2) eta Irastortza (2).

Txalburuk taldeak bi goleko abantaila hartu du itzulerako neurketarako, Ligako txapelduna bere etxean mendean hartu ostean.

KOPA B:

IGELDO 2 LIZTORRAK 5

IGELDO: Amezua, Etxeberria, Bandres, Aizpurua, Elosegi, Galarraga, Rouget, Aisa, Ginart, Iñaki eta Camarero.

LIZTORRAK: M.Iturriotz, O.Iturriotz, Bengoetxea, Arrillaga, Martin, Malkorra, Urtxipia eta Soroa.
GOLAK: Igeldo: Rouget eta O.Iturriotz bere atean. Liztorrak: Arrillaga, Malkorra, Urtxipia (2) eta Soroa.

Liztorrak taldeak finala jokatzeko urratsa eman zuen finala jokatzeko txartela eskuratuz.


BETELU 9 ALTZO 2

BETELU: Goikoetxea, Eskarmendi, U. Zubillaga, A.Zubillaga, Azkarai, Goñi, Estanga, Carrillo eta Segurola.

ALTZO: Goitia, Lizarribar, I.Murua, A.Artetxe, Isasti, Artetxe eta H.Murua.

GOLAK: Betelu: Estanga (4), Eskarmendi, U.Zubillaga, A.Zubillaga, Azkarai eta Carrillo. Altzo: Lizarribar eta Isasti.

ALTZO 8 BETELU 6

ALTZO: Lizarribar, Isasti, A.Artetxe, Goitia, I.Murua eta H.Murua.

BETELU: Goñi, Azkarai, Goikoetxea, Arraztio, Aranburu, Eskarmendi, Estanga, Sotil eta Paradera.

GOLAK: Altzo: H.Murua (6), I.Murua eta A.Artetxe. Betelu: Eskarmendi (2), Estanga (2)Aranburu eta Azkarai.

Betelu da A Kopako lehen finalista, eta kanporaketa ostiralean erabaki zuen, zazpi goleko aldearekin irabazi baitzuen. Gero, igandean, Altzok irabazi egin zion, baina ez zen finalean sartzeko nahikoa izan, eta gorriak lehiatuko dira txapelaren borrokan.

BENJAMINAK:

A KOPA:

BETELU 2 ERREZIL 2

BETELU: E.Eskarmendi, A.Eskarmendi, Garmendia, Azkarai, Paul, Otamendi, Oreja, Goikoetxea, Iturriotz eta Sotil.

ERREZIL: Aitor Goenaga, Ander Goenaga, June Goenaga, E.Korta. A.Korta, Rodríguez, Altuna, Karrera eta Iglesias.

GOLAK: Betelu: Otamendi eta Sotil. Errezil: Karrera (2).

Hirukoa da multzo hau, eta puntu banaketarekin amaitu zen. Hori bai, amaieran berdinean amaituko balute bi talde hauek,  Betelu aurretik izango lizateke, amaieran botatako penaltietan irabazle izan baitzen.

LIZTORRAK 6 BETELU 0

LIZTORRAK: Zabala, Beltran, Urtxipia, Iturralde, Piris, Olaetxea, Olano, Suarez, Arrue eta Oinatz.

BETELU: E.Eskarmendi, Garmendia, Flores, Iturriotz, Otamendi, Goikoetxea, Oreja, Azkarai, Sotil eta Buldain.

GOLAK. Liztorrak: Olano (4), Iturralde eta Garmendia ba.

Liztorrak taldeak Kopako finala jokatzeko txartela eskuratu zuen Betelu mendean hartuta.

KOPA B:

BIDANIA-GOIATZ 0 IGELDO 6

BIDANIA-GOIATZ: Arruti, A.Azkune, E.Azkune, Lasa eta Sasiain.

IGELDO: Lizarralde, Etxeberria, Zinkunegi, Matikorena, De la Cuesta, Etxeberria, Galarraga, Arri, Imaz, Uranga, Hodei eta Hernandez.

GOLAK: Igeldo: Etxeberria (2), De la Cuesta (2), Galarraga eta Lasa (ba).

Igeldok denboraldiko lehen garaipena lortu zuen, eta Bidaniak, berriz, sasoineko lehen partida izan zuen, Ligan ezin izan baitu parte hartu.

2018(e)ko martxoaren 29(a), osteguna

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

ZARAUTZ 0 GAEL 11

ZARAUTZ: Aizpurua, Bohoyo, Ecleston, Osa eta Uberuaga-hasierako bostekoa-, Sarasola, Villar, Moto eta Bengoetxea.

GAEL: Lopez, Hurtado, Iturriotz, Agirretxe eta Zabala-hasierako bostekoa-, Iztueta, Leunda, Lopetedi eta Aramendi.

EPAILEA: Xabier Huarte. Zarauzko Ecleston eta Uberuaga eta Gaeleko Hurtado eta Leunda izan dira txartel horia ikusi dutenak. Zarauzko Aizpurua egotzi du bi txartel hori atera ostean.

GOLAK: Gael: Zabala (5), Lopetedi (2), Agirretxe (2), Hurtado eta Iturriotz.

Jendetza eta giro oso beroa izan da Zarauzko Antonianoko kiroldegiko harmailetan, baina Gael Zarutzen gainetik pasatu da. Lehen zatian jaun eta jabe izan da, eta 0-4 joan dira atseden hartzera. Bigarren zatian aldeak oraindik eta handiagoak izan dira.


2018(e)ko martxoaren 26(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK:

GAEL 10 DRAGOIAK 1

GAEL: A. Lopez, Hurtado, Iturriotz, Lopetedi eta Agirretxe-hasierako bostekoa-, Leunda, Monreal eta Aramendi.

DRAGOIAK: Zuloeta, Elices, Cabezas, Olalla eta Ondo-hasierako bostekoa-, Sánchez, M.Zuloeta eta Capellan.

EPAILEA: Bartolomé Gomez. Dragoiak taldeko Capellanek ikusi du txartel horia.

GOLAK: Gael: Monreal (3), Agirretxe (3), Hurtado (2), Lopetedi eta Iturriotz. Dragoiak: Capellan.

Alde handia egon zen bi taldeen artean. Zuri-marroiek atseden hartzera joaterako norgehiagoka erabat erabakita utzi zuten.


INFANTILAK:

ARIZMENDI 1 GAEL 8

ARIZMENDI: Martin, Mina, Mohamed, Alegria eta G.Bengoa-hasierako bostekoa-, Ieregi eta A.Bengoa.

GAEL: Azkarai, Murua, Olano, Labaka eta Zugasti-hasierako bostekoa-, Garcia, Benavente, Manzisidor eta Amundarain.

GOLAK: Arizmendi: Mina. Gael: Olano (2), Zugasti (2), Labaka, Amundarain, Benavente eta Alegria (ba).

Gael jaun eta jabe izan zen hasieratik, bien artean dagoen aldea agerian utziz.



LAGUNARTEKOAK (FIFUSA):

GAEL 4 BILKOIN LEGORRETA 12

GAEL: Gorostidi, Arrillaga, Olano, Dorronsoro eta Urtxipia-hasierako bostekoa-, Sotil, Eskarmendi, Gurrutxaga eta Murua.

BILKOIN LEGORRETA: Iakes, Ruben, Eneko, Iker eta Markel-hasierako bostekoa-, Unai, Enzo, Ireber, Oskar eta Mikel.

GOLAK: Gael: Dorronsoro (2), Arrillaga eta Urtxipia.

EPAILEA: Mikel Hurtado.

Egindako hutsak zuzentzeko neurketa zen hau, eta horretarako balio behar du. Lagunarteko partida honetan etxekoak gehiago izan ziren, eta zuri-marroiek atzealdean emandako erreztasunak ederki baliatu zituzten golak egiteko.


GIPUZKOAKO HERI TXIKIETAKO KOPA (AMF):

ALEBINAK:

A KOPA:

BALIARRAIN 7 BIDANIA-GOIATZ 5

BALIARRAIN: I.Olano, Iztueta, E.Olano, Zunzunegi eta Gurrutxaga-hasierako bostekoa-, Irastortza.

BIDANIA-GOIATZ: Arregi, Dorronsoro, E.Sasiain, Iraeta eta U.Sasiain-hasierako bostekoa-, Azkarai eta Beloki.

GOLAK: Baliarrain: Gurrutxaga (3), Iztueta (2), I.Olano eta U.Sasiain (ba). Bidania-Goiatz: Dorronsoro (4), E.Sasiain.

Partida polita eta gol askokoa izan zen, baina Baliarrainek bi goleko errentarekin jokatuko du itzulerako neurketa.

2018(e)ko martxoaren 19(a), astelehena

ARETO FTUTBOLA:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK:

INTERNACIONAL 3 GAEL 2

INTERNACIONAL: Acuña, Torrubia, De Carlos, Artetxe eta Esteban-hasierako bostekoa-, Torres, Zurututza, Mendiburu, Cardeñoso eta Kelly.

GAEL: Lopez, Hurtado, Iturriotz, Agirretxe eta Leunda-hasierako bostekoa-, Lopetedi eta Iztueta.

EPAILEA: Carlos Cuadrado. Gael taldeko Hurtadok ikusi zuen txartel horia.

GOLAK: 1-0, Torrubia. 2-0, Zurututza. 2-1, Hurtado. 2-2, Iturriotz. 3-2, De Carlos.

Gaelek erarik mingarrienean galdu zuen, neurketa amaitzeko 10 segundo falta zirela iritsi baitzen etxekoen garaipeneko gola. Gaelek partida bikaina egin zuen. Baja askorekin joan zen bigarren sailkatuaren aurka jokatzeko, zazpi jokalarirekin bakarik. Horietako hiru, gainera, kili-kolo zeuden, baina zazpirak egin zuten lan handia. 2-0 galtzen hasi arren, ez zuten inoiz etsi, eta neurketa berdindu ere egin zuten. Puntua eskuetan zutenean, ordea, etxekoek gola egin zuten. Hala ere, egindako lana oso ona izan zen.

INFANTILAK:

GAEL 3 ZARAUTZ 6

GAEL: Azkarai, Esteban, Zugasti, Murua eta Labaka-hasierako bostekoa-, Olano, Manzisidor, Benavente, Amundarain eta Garcia.

ZARAUTZ: Houssam, Rey, Larrañaga, Gabriel eta Bengoetxea-hasierako bostekoa-, Lagui eta Fius.

EPAILEA: Faysal Sobaizilal. Zarautz taldeko Houssamek ikusi zuen txartel horia.

GOLAK: Gael: Olano, Esteban eta Murua. Zarautz: Larrañaga (3), Fius (2) eta Houssam.

Ez zen izan Gaelen egunik onena. Zarauztarrak 0-3 jarri ziren aurretik, eta 2-3 jartzea lortu zuten arren, ezinezkoa izan zen zuri-marroientzat garaipena lortzea.



LAGUNARTEKOA:

GAEL KADETE-INFANTILAK 9 ORIXE NESKA SENIORRAK 1

Kadeteekin eta infantilekin osatutako Gaeleko taldeak ez zuen izan inolako arazorik Orixeko neska seniorrei irabazteko. Lehen jokaldian aurreratu ziren zuri-marroiak, eta hortik aurrera neurketa osoa kontrolpean izan zuten. Aitor Zabala (5), June Zugasti (2), Jurgi Leunda eta Jokin Agirretxe izan ziren golegileak. Lopez, Zabala, Agirretxe, Iztueta eta Leunda izan zen hasierako bostekoa. Azkarai, Zugasti, Murua eta Manzisidor ere aritu ziren.



GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA (AMF):

ALEBINAK:

TXALBURUK 15 IGELDO 1

TXALBURUK: Kaminos, Gorostidi, Garcia, Murua, Goñi, Landa, Etxeberria, Irastortza, Husein eta Garmendia.

IGELDO: Galarraga, Rouget, Amezua, Etxeberria, Aisa, Aizpurua, Bandres, Elosegi eta Camarero.

GOLAK: Txalburuk: Husein (4), Goñi (2), Murua (2), Garcia (2), Gorostidi, Landa, Etxeberria eta Irastortza. Igeldo: Rouget.

Atzeratutako partida zen hau, baina laugarren postua zegoen jokoan.  Horretarako puntua behar zuen Txalburuk taldeak, eta hori lortu zuen. 

LIZTORRAK 14 IGELDO 3

LIZTORRAK: Iturriotz, Arrillaga, Martin, Malkorra, Luloaga, Urtxipia, Soroa eta Olano.

IGELDO: Galarraga, Rouget, Amezua, Etxeberria, Aisa, Aizpurua, Bandres, Elosegi eta Camarero.

GOLAK: Liztorrak: Urtxipia (8), Luloaga (2), Malkorra, Bengoetxea, Arrillaga eta Camarero (ba). Igeldo: Galarraga, Etxeberria eta Camarero.

Atzeratutako partida berreskuratu zuten, eta honekin Liga amaitu zen. Liztorrakek hiru puntu lortuz agurtu zuen denboraldia.