2017(e)ko maiatzaren 20(a), larunbata

Lan bikaina Larderon

Gaeleko hiru talde izan dira larunbat honetan Larderon eta lan bikaian egin dute. Infantilek eta alebinek irabazi egin dituzte torneoak, eta kadeteek partidarik galdu ez arren, finaletik kanpo geratu dira, golen aldearekin.

Alebinak aise irabazi dute torneoa, hasieratik jaun eta jabe izan baitira. Hasierako partida Larderoren aurka jokatu eta 6-0 irabazi dute, Gipuzkoarrek erabateko nagusitasuna erakutsiz. Bigarren partidan, ordea, berdindu egin dute, 4-4, Murillo taldearen aurka. Hirugarren partidan sekulako astindua eman dio Larderori, 9-0 irabazita. Azkenekoan zegoen jokoan txapela, eta 5-1 irabazi dio Murillori, txapela erabakita utziz.


Infantilek behetik gora egin behar izan dute. Hasierako partidan 0-0 berdindu dute Camino Cientaren aurka. Ikaragarrizko aukera pila izan dituzte zuri-marroiek, errioxarrak ez baitute ia zelai erdia gainditu, baina golik gabe amaitu da. Bigarren partidan Larderoren aurka 3-2 galdu dute. Bi baloi zutoinera botaz abiatu dira gipuzkoarrak, baina errioxarrak oso tarte txikian 3-0 jarri dira. Hala ere, zuri-marroiek bi gol egin dituzte. Hirugarrengoan, Camino Cientaren aurka erraz eraman dute partida, 4-1 irabaziz, eta bigarren postua segurtatuz. Azkeneko neurketa Larderori irabazi beharra zeukan, eta bi goleko aldea lortuz. Azkenean 5-0 irabazi du bere partida, eta horrekin txapela lortu dute Gaeleko gazteek.


Kadeteak bikain hasi dute Marianistasi 3-1 irabazita. Zuri-marroiak hobeak izan dira eta finalerako bidean lehen urratsa eman dute. Bigarren partidan ordea, Larderori irabazi beharra zeukaten, bestela errioxarak sailkatzen zirelako, Marianistasi Gaelek baino alde handiagoarekin irabazi diolako. Sergio Mañososk aurreratu ditu gipuzkoarrak, baina etxekoek berdindu egin dute, eta azkenean finaletik at geratu da, lan bikaina egin arren.


Honekin amaitu da aurtengo denboraldia. Datorren urtean gehiago izango da asmo berri eta proiektu berriekin.





2017(e)ko maiatzaren 8(a), astelehena

DENBORALDIKO BALANTZEA:

KOPA:

INFANTIL-KADETE:

1- Gael Liga
2- Txalburuk
3- Bidania-Goiatz
4- Ikaztegieta
5- Betelu


AURRENEKO TALDE INFANTILA:

Betelu




ALEBIN A:

1- Igeldo
2- Txalburuk
3- Bidania-Goiatz A
4- Betelu



ALEBIN B:

1- Bidania-Goiatz B
2- Leaburu-Altzo
3- Ikaztegieta-Baliarrain
4- Lizartza-Orexa



BENJAMINAK:

1- Betelu
2- Igeldo
3. Lizartza-Orexa
4- Errezil
5- Bidania-Goiatz


AURRENEKO TALDE MISTOA:

Igeldo



MIKROFUTSALA:

NESKAK:

1-Bidania-Goiatz
2- Gael



















MUTILAK:

1-Bidania-Goiatz B
2- Orexa
3. Bidania-Goiatz A
4- Bidania-Goiatz C
5- Baliarrain
6. Leaburu-Altzo




LIGA:

INFANTIL-KADETE:

1- Txalburuk
2- Gael Liga
3- Betelu
4- Bidania-Goiatz
5-Ikaztegieta


AURRENEKO TALDE INFANTILA:

Betelu



ALEBINAK:

1- Txalburuk
2- Bidania-Goiatz A
3- Igeldo
4- Betelu
5- Bidania-Goiatz B
6-Leaburu-Altzo
7- Ikaztegieta-Baliarrain
8- Lizartza-Orexa



BENJAMINAK:

1- Betelu
2- Lizartza-Orexa
3- Errezil
4- Igeldo
5- Bidania-Goiatz


Aurreneko talde mistoa:

Lizartza-Orexa


 

FINALEKO EGUNEAN ARITU ZIREN TALDE GUZTIAK:

INFANTIL-KADETEAK:

                                          GAEL LIGA
                                          TXALBURUK
                                          BIDANIA-GOIATZ
                                          IKAZTEGIETA
                                          BETELU
                                          GAEL B


ALEBINAK:

                                          IGELDO
                                          TXALBURUK
                                          BIDANIA-GOIATZ A
                                          BETELU
                                          BIDANIA-GOIATZ B
                                          LEABURU-ALTZO


                                          IKAZTEGIETA-BALIARRAIN
                                          LIZARTZA.OREXA

BENJAMINAK:

                                          BETELU

                                          IGELDO
                                          LIZARTZA-OREXA
                                          ERREZIL
                                          BIDANIA-GOIATZ
                                          BETELU B
FINALEKO EGUNEKO KRONIKAK:

FINALAK:

INFANTIL-KADETE:

TXALBURUK 3 GAEL LIGA 3 (4-5 penaltietan)

TXALBURUK: Otamendi, Mañoso, I.Murua. A.Murua eta Ruiz.

GAEL LIGA: A.Ugartemendia, Iturriotz, Aimar Murua, O.Ugartemendia eta Leunda-hasierako bostekoa-, Hurtado, Zubeldia, Aramendi, Ander Murua eta Iztueta.

TXARTELAK: Txartel gorria ikusi zuen Gael Ligako Aimar Muruak eta horia talde bereko Iztuetak.

GOLAK: Txalburuk: Mañoso, I.Murua eta A.Murua. Gael Liga: O.Ugartemendia, Aimar Murua eta Leunda.

Penaltietan erabaki zen final hau ere. Gael Liga aurreratu zen markagailuan eta 1-3koarekin joan ziren atseden hartzera. Bigarren zatian Abaltzisketakoek berdindu eta penaltiak iritsi ziren. Azkenekoa huts egin zuen Txalburuk taldeak, eta horrek eman zion garaipena Gael Ligari.


ALEBIN A:

TXALBURUK 3 IGELDO 5

TXALBURUK: X.Gorostidi, E.Gorostidi, Mañoso, Mujika eta B.Gorostidi-hasierako bostekoa-, Murua, Irastortza, Altuna eta Seoane.

IGELDO: Gomez, D. Rouget, Dorronsoro, Etxeberria eta Senperena-hasierako bostekoa-, N.Rouget, L.Aizpurua eta M.Aizpurua.

GOLAK: Txalburuk: E,Gorostidi (2) eta Seoane. Igeldo: D.Rouget (3), Dorronsoro eta Senperena.

Ezustea eman zuen Igeldok Ligako txapelduna menderatuta. Aurretik jarri ziren, eta horrekin jokatzen ongi asmatu zuen.



ALEBIN B:

BIDANIA-GOIATZ B 3 LEABURU-ALTZO 3 (1-0 PENALTIETAN)

BIDANIA-GOIATZ B: Arregi, Aldalur, E.Eskibel, M.Eskibel eta Amundarain-hasierako bostekoa-, Aramendi eta Muñoa.

LEABURU-ALTZO: Calle, Ugartemendia, Garcia, Lizarribar eta U.Iraeta-hasierako bostekoa-, Isasti, I.Murua, Elduaien, M.Iraeta eta Larreta.

GOLAK: Bidania-Goiatz B: Amundarain. Leaburu-Altzo: Garcia, Lizarribar eta U.Iraeta.

Penaltiek erabaki zuten finala. Partida orekatua izan zen. Bietako edozeinek irabazteko modukua, eta azkenean penaltietara joan behar izan zuten txapelduna ezagautzeko.


BENJAMINAK:

BETELU 3 IGELDO 1

BETELU: Goñi, Zubillaga, Nazabal, Askarai, Satrustegi, Sotil, Segurola, Lasa, Aranburu eta Paradera.

IGELDO: Lizarralde, De la Cuesta, Elosegi, M. Galarraga, Ginart, O.Galarraga, O. Martikorena, Aisa, Bandres, Etxeberria, O.Martikorena eta Roses.

GOLAK: Betelu: Askarai (3). Igeldo: Bandres.

Beteluk, Liga bezalaxe, Kopa ere irabazi du, baina asko estutu zuen Igeldok. Azken hauek aurretik joan ziren atseden hartzera, baina bigarren zatian etxekoek neurketa irauli eta Kopa irabazi zuten.



HIRUGARREN ETA LAUGARREN POSTUA:

INFANTIL-KADETE:

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, Iraeta, U.Zugasti, Agirretxe eta J.Zugasti-hasierako bostekoa-, Aldalur eta Otaño.

IKAZTEGIETA: Lakuntza, Uria, Parra, Zunzunegi eta Olano-hasierako bostekoa-, Artola, Larrañaga eta Olano.

TXARTELAK: Bidania-Goiatzeko U.Zugastik txartel gorria ikusi zuen.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Agirretxe (4), Iraeta (2) eta U.Zugasti. Ikaztegieta: Parra (4) eta Olano (2).

Partida entretenigarria  izan zen hau, intentsitate handiarekin jokatutakoa. Azkenean gol bakar batek erabaki zuen bidaniarren alde.


ALEBIN A:

BIDANIA-GOIATZ 9 BETELU 5

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, I.Iraeta, A.Iraeta, Dorronsoro eta Amundarain-hasierako bostekoa-, Beloki eta Artola.

BETELU: I.Garmendia, A. Goikoetxea, Carrillo, Eskarmendi eta Zubillaga-hasierako bostekoa-, J.Goikoetxea, H.Goikoetxea, A.Garmendia eta Ijurko.

GOLAK: Bidania-Goiatz: A.Iraeta (9). Eskarmendi (2), A.Goikoetxea, J.Goikoetxea eta A.Garmendia.

Ander Iraeta izan zen partidako protagonista, berak sartu baitzituen bidamiarren bederatzi golak, eta horrekin hirugarren postua eskuratu zuten.


ALEBIN B

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 11 LIZARTZA.OREXA 4

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: I.Olano, E.Olano, Iztueta, Etxeberria eta Uria-hasierako bostekoa-, Soroa, Zunzunegi eta Darius.

LIZARTZA-OREXA: Sarasola, Luloaga, Arrillaga, Urtxipia eta Malkorra-hasierako bostekoa-, Martin, Iturriotz eta Arrue.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: Iztueta (4), Uria (2), Etxeberria (2), Zunzunegi, E.Olano eta I.Olano. Lizartza-Orexa: Urtxipia (2), Luloaga eta Arrillaga.

Ikaztegieta-Baliarrainek eskuratu zuen hirugarren postua. Jokoan eta markagailuan nagusi izan zen.


BENJAMINAK:

LIZARTZA-OREXA 6 EREZIL 3

LIZARTZA-OREXA: O. Olaetxea, Olano, Urtxipia, Bengoetxea, A.Olaetxea, Piris, Iturralde, Iturriotz eta Soroa.

ERREZIL: Ander Goenaga, J.Goenaga, Korta, Iglesias, Rodriguez, Karrera, Agirre, Ezama, Aitor Goenaga, Oiartzabal eta Nicole.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Olano (4) eta A.Olaetxea. Errezil: Agirre (2) eta Nicole.

Lizartza-Orexak eskuratu zuen maila honetako hirugarren postua. Aurretik jarri ziren markagailuan eta ongi jakin zuen hori kudeatzen.


LAGUNARTEKOAK:

INFANTIL-KADETEAK:

BETELU 3 GAEL B 5

BETELU: Parareda, Buldain, Eizagirre, Otamendi eta Garmendia-hasierako bostekoa-, Segurola eta Goikoetxea.

GAEL B: Garcia, M.Labaka, Bea, Arrospide eta U.Labaka-hasierako bostekoa-, Arrillaga, Ruiz eta Alegre.

GOLAK: Betelu: Buldain (2) eta Goikoetxea. Gael B: Bea (2), U.Labaka (2) eta Arrospide.

Gael B taldeak irabazi zuen neurketa hau. Aurretik jarri eta etxekoek berahala berdindu zuten, baina atseden hartzera 1-4koarekin joan ziren. Beteluk lortu zuten bigarren zatian gol batera jartzea, baina Amaiur Arrospideren golarekin neurketa erabakita geratu zen.



BENJAMINAK:

BETELU B 3 BIDANIA-GOIATZ 4

BETELU: Garmendia, Iturriotz, Goikoetxea, Sotil, Eskarmendi, Askarai, Flores, Eraso, Otamendi, Buldain eta Oreja.

BIDANIA-GOIATZ: Ioritz Arruti, Ilazki Arruti, E.Sasiain, P.Sasiain, E.Azkune, A.Azkune, Lasa eta Azkarai.

GOLAK: Betelu B: Iturriotz (3). Bidania-Goiatz: E.Sasiain (3) eta Azkarai.

Bidania Goiatzek irabazi zuen partida entretenigarri hau. Etxekoak aurreratu ziren markagailuan, baina kanpokoek eraman zuten garaipena.