2018(e)ko apirilaren 24(a), asteartea

Gael Munduko Txapelketan izango da

Gael taldea datorren maiatzaren 1etik 5era Lloret de Marren (Katalunia) jokatuko den areto futboleko eta mikrofutsaleko Munduko Txapelketan izango da. Lehiaketa hau Munduko Areto Futbol Federazioak (FIFUSA) antolatzen du Europako Batzordearen (UEFS) laguntzarekin. Hor Euskal Herriak erabateko ofizialtasuna dauka. Gaelek bi talde eramango ditu areto futbolean eta hiru mikrofutsalean.

Areto futbolean, Junior (Errusia), France 14 (Frantzia) eta Lloret (Katalunia) izango ditu aurkari lehen fasean Gael 1 taldeak, eta Ganbiako selekzioa (Ganbia), Stary Gorodok (Errusia) eta Zvezda (Txekia) izango dira Gael 2 taldearen aurkariak. 

Mikrofutsaleko egutegia egiteko dago, eta astelehen gauean Lloreten bertan egingo den batzarrean  jakingo dira  aurkariak. Areto futbolean multzoko lehen bi sailkatuak finalerdietara sailkatuko dira eta han gurutzatu egingo dira, eta hortik atzerakoek postuen borrokan aritu beharko dute. Mikrofutsalean berriz, kanporaketa zuzenak izango dira.

2018(e)ko apirilaren 23(a), astelehena

Bidania-Goiatz eta Liztorrak dira txapeldunak

Bidania-Goiatz mutiletan, eta Liztorrak nesketan, izan dira mikrofutsaleko aurtengo txapeldunak. Azkeneko jardunaldi erabakiorrean ez zuten hutsik egin, nahiz eta mutiletan Baliarain izan zen azkeneko ekinaldiko talderik onena. Amaierako saioan, Bidania-Goiatz B, Txalburuk A eta Txalburuk B falta izan dira.

EGUNEKO EMAITZAK ETA SAILKAPENAK:

MUTILAK:

Liztorrak 1 Bidania-Goiatz A 1
Baliarrain 2 Altzo 0
Bidania-Goiatz A 2 Baliarrain 0
Altzo 1 Liztorrak 0
Baliarrain 1 Liztorrak 0
Bidania-Goiatz A 1 Altzo 1

1- Baliarrain- 6p
2- Bidania-Goiatz A- 5p
3- Altzo- 2p
4- Liztorrak p1

NESKAK:

Liztorrak 2 Altzo 0
Bidania-Goiatz A 1 Altzo 0
Liztorrak 2 Bidania-Goiatz A 1


1- Liztorrak- 6p
2- Bidania-Goiatz 3p
3- Altzo 0p

SAILKAPEN NAGUSIRAKO BALIAGARRAIA DEN EGUNEKO SAILKAPENA:

MUTILAK:
1- Baliarrain 7p
2- Bidania-Goiatz 6p
3- Altzo 5p
4- Liztorrak 4p
5- Bidania-Goiatz B 0p
6- Txalburuk A 0p
7- Txalburuk B 0p

NESKAK:
1- Liztorrak. 3p
2- Bidania-Goiatz 2p
3- Altzo p1

AMAIERAKO SAILKAPENA:

MUTILAK:
1- Bidania-Goiatz A 19p
2- Liztorrak 17p
3- Baliarrain 14p
4- Altzo 10p
5- Bidania-Goiatz B 5p
6- Txalburuk A 5p
7- Txalburuk B 4p
KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

INFANTILAK:

KADETEAK:

GAEL 2 MONDRATE 3

GAEL: Lopez, Hurtado, Iturriotz, Agirretxe eta Zabala-hasierako bostekoa-, Iztueta, Lopetedi, Murua, Aramendi eta Leunda.

MONDRATE: Perez de Albeniz, Mancebo, Juaristi, Macias eta Salaberri-hasierako bostekoa-, Zeziaga, Chinarro eta Gandarias.

EPAILEA: Jon Ocampo. Gaeleko Iturriotzek ikusi du txartel horia eta baita Mondrateko Gandariasek ere. Mondrate taldeko Salaberri egotzi du.

GOLAK: 0-1, Gandarias. 0-2, Chinarro. 0-3, Mancebo. 1-2, Agirretxe. 2-3, Agirretxe.

Goi mailako areto futbola eskeini dute bi taldeek, biak ere aurkari zuzeneak sailkapeneko goiko muturrean, eta puntuak ihes egin die zuri-marroiei, nahiz eta gutxienez berdinketa merezi izan duten. Kanpotarrak 0-3 aurreratu dira, baina Gaelek aukerak sortu ditu, baina ez zen balioa sartzeko eguna, lau jaurtiketa langara joan baitira.


LAUBURU-IBARRA 6 GAEL 4

LAUBURU IBARRA: Arburu, Zubiria, Sanchez, Mayordomo eta Kimetz-hasierako bostekoa-, Irastortza, Iglesias, Gorostiaga, Gil, Bermúdez, Agirrezabala eta Arozena.

GAEL: Azkarai, Murua, Labaka, Esteban eta Zgasti-hasierako bostekoa-, Amundarain, Garcia, Manzisidor eta Aldalur.

GOLAK: Ibarra: Zubiria (2), Kimetz (2), Gil eta Arozena. Gael: Esteban (3) eta Labaka.

Gaelek zerbait gehiago merezi izan du. 0-2 aurretik jarri da, baina gero etxekoek horri buelta eman diote, nahiz eta zuri-marroiek izan dituzten aukerak.

GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGAKO KOPA:

ALEBINAK:

A KOPA:

TXALBURUK 4 BIDANIA-GOIATZ B 5



TXALBURUK: Gorostidi, Kaminos, Garcia, Murua, Landa, Etxeberria, Irastortza, Garmendia eta Hussein.

BIDANIA-GOIATZ B: A.Eskibel, M.Eskibel, Aldalur, Arruti, Muñoa, Aramendi eta Amundarain.

GOLAK: Txalburuk: Kaminos, Murua, Landa eta Husein. Bidania-Goiatz B: Amundarain (3), Aramendi eta M.Eskibel.

Abaltzisketako Txalburuk taldeak Ligako txapelduna mendean hartu eta Kopako finala jokatuko du. Bidaniarrek kanporaketa alde ere izan zuten, baina etxekoek horri buelta ematen jakin zuten,emozioa azkeneko unerarte mantenduz.


BENJAMINAK:

KOPA A:

ERREZIL 5 LIZTORRAK 7

ERREZIL: Aitor Goenaga, Ander Goenaga, June Goenaga, A.Korta, E.Korta, Rodriguez, Karrera, Agirre, Altuna eta Iglesias.

LIZTORRAK: Zabala, O.Olaetxea, Beltran, Urtxipia, Iturralde, Piris, A.Olaetxea, Olano, Suarez eta Arrue.

GOLAK: Errezil: E.Korta (2), Karrera, Ander Goenaga eta Altuna. Liztorrak: Urtxipia (3), Olano (2), A.Olaetxea eta Beltran.

Errezilek ezin izan zuen finala jokatzeko txartela eskuratu. Liztorrak taldeak jadanik lortuta zeukan finalerako txartela, baina Errezilen ere irabazi egin zuen, etxekoak finaletik at utziz.

2018(e)ko apirilaren 15(a), igandea

 KRONIKAK:

GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGAKO KOPA (AMF):

ALEBINAK:

KOPA A:

BIDANIA-GOIATZ A 5 BALIARRAIN 1

BIDANIA-GOIATZ A: Arregi, Dorronsoro, Iraeta, Beloki, E.Sasiain eta U.Sasiain.

BALIARRAIN: I.Olano, Irastortza, Zunzunegi, E.Olano, Iztueta eta Gurrutxaga.

GOLAK: Bidania-Goiatz A: Dorronsoro (4) eta Beloki. Baliarrain: Zunzunegi.

Bidania-Goiatz A taldea izan da finalean sartzeko txartela lortzen lehena. Baliarrain aldearekin zetorren Bidaniko partidara, baina etxekoek kanporaketa irauli eta finalean izango dira.

BIDANIA-GOIATZ B 2 TXALBURUK 4

BIDANIA-GOIATZ B: A.Eskibel, M.Eskibel, Amundarain, Aramendi, Aldalur, Muñoa eta Arruti.

TXALBURUK: Gorostidi, Kaminos, Garcia, Landa, Murua, Etxeberia, Irastortza, Hussein eta Garmendia.

GOLAK: Bidania-Goiatz B: M.Eskibel eta Amundarain. Txalburuk: Kaminos (2) eta Irastortza (2).

Txalburuk taldeak bi goleko abantaila hartu du itzulerako neurketarako, Ligako txapelduna bere etxean mendean hartu ostean.

KOPA B:

IGELDO 2 LIZTORRAK 5

IGELDO: Amezua, Etxeberria, Bandres, Aizpurua, Elosegi, Galarraga, Rouget, Aisa, Ginart, Iñaki eta Camarero.

LIZTORRAK: M.Iturriotz, O.Iturriotz, Bengoetxea, Arrillaga, Martin, Malkorra, Urtxipia eta Soroa.
GOLAK: Igeldo: Rouget eta O.Iturriotz bere atean. Liztorrak: Arrillaga, Malkorra, Urtxipia (2) eta Soroa.

Liztorrak taldeak finala jokatzeko urratsa eman zuen finala jokatzeko txartela eskuratuz.


BETELU 9 ALTZO 2

BETELU: Goikoetxea, Eskarmendi, U. Zubillaga, A.Zubillaga, Azkarai, Goñi, Estanga, Carrillo eta Segurola.

ALTZO: Goitia, Lizarribar, I.Murua, A.Artetxe, Isasti, Artetxe eta H.Murua.

GOLAK: Betelu: Estanga (4), Eskarmendi, U.Zubillaga, A.Zubillaga, Azkarai eta Carrillo. Altzo: Lizarribar eta Isasti.

ALTZO 8 BETELU 6

ALTZO: Lizarribar, Isasti, A.Artetxe, Goitia, I.Murua eta H.Murua.

BETELU: Goñi, Azkarai, Goikoetxea, Arraztio, Aranburu, Eskarmendi, Estanga, Sotil eta Paradera.

GOLAK: Altzo: H.Murua (6), I.Murua eta A.Artetxe. Betelu: Eskarmendi (2), Estanga (2)Aranburu eta Azkarai.

Betelu da A Kopako lehen finalista, eta kanporaketa ostiralean erabaki zuen, zazpi goleko aldearekin irabazi baitzuen. Gero, igandean, Altzok irabazi egin zion, baina ez zen finalean sartzeko nahikoa izan, eta gorriak lehiatuko dira txapelaren borrokan.

BENJAMINAK:

A KOPA:

BETELU 2 ERREZIL 2

BETELU: E.Eskarmendi, A.Eskarmendi, Garmendia, Azkarai, Paul, Otamendi, Oreja, Goikoetxea, Iturriotz eta Sotil.

ERREZIL: Aitor Goenaga, Ander Goenaga, June Goenaga, E.Korta. A.Korta, Rodríguez, Altuna, Karrera eta Iglesias.

GOLAK: Betelu: Otamendi eta Sotil. Errezil: Karrera (2).

Hirukoa da multzo hau, eta puntu banaketarekin amaitu zen. Hori bai, amaieran berdinean amaituko balute bi talde hauek,  Betelu aurretik izango lizateke, amaieran botatako penaltietan irabazle izan baitzen.

LIZTORRAK 6 BETELU 0

LIZTORRAK: Zabala, Beltran, Urtxipia, Iturralde, Piris, Olaetxea, Olano, Suarez, Arrue eta Oinatz.

BETELU: E.Eskarmendi, Garmendia, Flores, Iturriotz, Otamendi, Goikoetxea, Oreja, Azkarai, Sotil eta Buldain.

GOLAK. Liztorrak: Olano (4), Iturralde eta Garmendia ba.

Liztorrak taldeak Kopako finala jokatzeko txartela eskuratu zuen Betelu mendean hartuta.

KOPA B:

BIDANIA-GOIATZ 0 IGELDO 6

BIDANIA-GOIATZ: Arruti, A.Azkune, E.Azkune, Lasa eta Sasiain.

IGELDO: Lizarralde, Etxeberria, Zinkunegi, Matikorena, De la Cuesta, Etxeberria, Galarraga, Arri, Imaz, Uranga, Hodei eta Hernandez.

GOLAK: Igeldo: Etxeberria (2), De la Cuesta (2), Galarraga eta Lasa (ba).

Igeldok denboraldiko lehen garaipena lortu zuen, eta Bidaniak, berriz, sasoineko lehen partida izan zuen, Ligan ezin izan baitu parte hartu.