2019(e)ko abenduaren 27(a), ostirala

Gaelek hirugarren egin du FIFUSAko gazte mailako Gipuzkoako Txapelketan
Gaelek hirugarren amaitu du Legorretan jokatu den Gazte mailako FIFUSAko Txapelketa. Zuri-marroiek lehen partida 1-0 galdu dute Bilkoinekin, eta bigarrena, berriz, 2-3 Kutturrurekin. Ruizek eta Otañok egin dituzte golak. Otamendi, I.Murua, A.Murua, Mañoso, Maioz, Ruiz. Otaño eta Parra aritu dira.
EMAITZAK:
Bilkoin 1 Gael 0
Gael 2 Kutturru 3
Kutturru 0 Bilkoin 1
SAILKAPENA:
1- Bilkoin 6p (+2)
2- Kutturru 3p
3- Gael- 0p (-2)

BILKOIN 1 GAEL 0

BILKOIN: Garmendia, Aranburu, Alvarez, Irulegi eta Labaien-hasierako bostekoa-, Lasa eta Gaizka.

GAEL: Otamendi, A.Murua, Ruiz, Otaño eta Maioz-hasierako bostekoa-, Parra, Mañoso eta I.Murua.

EPAILEAK. Rodriguez eta Martin.

GOLAK. Bilkoin: Garmendia.

GAEL 2 KUTTURRU 3

GAEL: Otamendi, I.Murua, Maioz, Otaño eta Ruiz-hasierako bostekoa-, Parra eta Mañoso.

KUTTURRU: Parareda, Aimar, Aranburu, Garmendia eta Salamanca-hasierako bostekoa-, Murua, Leunda, Dani eta Ali.

EPAILEAK: Rodriguez eta Martin. Gaeleko Ruiz egotzi du bi txartel horirekin. Kutturruko Aimarrek ikusi du txartel horia.

GOLAK: Gael: Ruiz eta Otaño. Kutturru: Salamanca (2) eta Aimar.

2019(e)ko abenduaren 26(a), osteguna

Gaelek FIFUSAKO Gipuzkoako Txapelketa jokatuko du

Gazte mailako Gael taldeak ez ditu denboraldi honetan lehiaketa gehiegi jokatuko, baina ostiral honetan Legorretako Harripila kiroldegian jokatuko du FIFUSAko Gipuzkoako Txapelketa. Legorretako Bilkoin eta Ikaztegietako Kutturru izango dira bere aurkariak. 25 minutuko partidak izango dira, eta 17.30ean hasiko da Txapelketa.