2016(e)ko ekainaren 18(a), larunbata

Emaitza onak

Datorren irailean Bartzelonan Euskal Herriko selekzioa ordezkatuko duten Gaeleko lau taldeetatik hiruk jokatu dituzte partidak asteburu honetan. 2002an jaiotakoak orain dela hiru aste Logroñon jokatu zuten torneoarekin bukatu zuten denboraldia.
2004koak izan zituzten euren partidak ostiral arratsaldean Betelun, eta bi taldeek irabazi zuten. Mistoak Betelu B taldearen aurka jokatu zuten, eta 0-9 irabazi zuten. Etxekoek lehen hamar minutuetan eutsi zioten, baina apurka-apurka selekziokoak aldeak markatzen joan ziren, 0-4 atsedenera heltzeko. Bigarren zatiaren hasieran, oso denbora laburrean, beste bost gol egin, eta dena erabakita utzi zuten. Olaberria, Olano, Ziarsolo, Murua eta Zugasti izan zen hasierako bostekoa. Lopez ere aritu zen. Olano (4), Lopez (2), Zugasti (2), Olaberria eta Ziarsolo izan ziren golegileak.

Ondoren mutilen taldeak jokatu zuen Betelu A taldearen aurka, eta 2-7 irabazi zuen. Hemen ere hasieran eutsi zioten etxekoek, 1-2 ere jartzea lortu zuten, baina bigarren zatian selekzioko jokalariek euren agintea erakutsi zuten, amaieran garaipen erosoa eskuratzeko. Artola, Garmendia, Aldalur, Larrañaga eta Benavente izan zen hasierako bostekoan. Rekalde, Buldain, Ruiz eta Labaka ere aritu ziren. Garmendia, Ruiz, Larrañaga, Benavente, Labaka, Rekalde eta Aldalur izan ziren golegileak.


Eta 2003an jaiotakoek larunbatean jokatu zuten euren norgehiagoka Idizabalgo senior mailako nesken aurka, Lizartzan. Izaldarrak lortu dute aurten Gipuzkoako eta Euskadiko txapela senior mailan. Gaelekoek 5-3 irabazi zuten, norgehiagoka bikain baten ostean. Areto futbola gustuko dutenek gozatzeko modukoa izan zen partida hau, oso erritmo altuan jokatutakoa izan baitzen. Selekzioakoak 2-0 aurreratu ziren, baina atsedenera 2-1 joan ziren. Berriro ere beste bi gol lortu eta 4-1ekoa jarri zuten Euskal Herriko selekzioa ordezkatuko duten jokalariek, baina minutu batean bi gol sartu eta 4-3 jarri ziren goierritarrak. Azkenean Unax Iztuetak lortutako bosgarren golak erabaki zuen partida. Ugartemendia, A.Murua, I.Murua, Balerdi eta Iztueta izan da hasierako bostekoa. Gero, Uzkudun, Saralegi eta Arruabarrena aritu ziren. Uzkudun (3), Saralegi eta Iztueta izan ziren golegileak.
Honekin amaitu da 2003koentzat denboraldia, eta 2002koekin batera, abuztaren bigarren hamabostaldian itzuliko dira entrenatzera, Kataluniako lehiaketa prestatzeko.  2004koak jarraituko dute euren entrenamenduekin.

2016(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

Gaeleko taldeen partidak

Gaeleko hiru taldek laguanarteko partidak izango dituzte. 2004an jaiotakoen bi taldeek ostiralean Betelun jokatuko dute 18.30ean hasita Beteluko infantilen kontra hiruko torneo bat eta 2003an jaiotakoek larunbaten 11.30ean Lizartzan jokatuko dute Idiazabalgo neska seniorren aurka. 2002an jaiotakoek orain dela hiru aste Logroñon jokatutako torneoarekin amaitu zuten denboraldia.