2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala


KRONIKAK:

FUTWALLA:

OREXA 0 IKAZTEGIETA 2

OREXA: Garmendia eta Errasti.

IKAZTEGIETA: Uria eta Irastortza.

PARTZIALAK: 12-20 eta 10-20.

Ikaztegietak sailkapeneko lehen postuan jarraituiko du Orexan irabazi ostean. Bi jokoetan norgehiagoka beti kontrolpean izan du.



ILAUNPE 2 LEABURU 0

ILAUNPE: Leunda eta Sarriegi.

LEABURU: Ugartemendia eta Garcia.

PARTZIALAK: 20-13 eta 20-14.

Ilaunpek irabazi du Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia. Lehen partziala kontrolpean izan du Ilaunpek, lehen puntua lortuz. Bigarrengoa estuagoa izan da lehen zatian, hamargaren puntura bitarte berdinean ibili baitira, eta batzuetan Leaburu aurretik ere bai, baina hortik aurrera apurtu da neurketa.


INFANTIL-KADETEAK:

IKAZTEGIETA 9 ERREZIL 5

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, Mozo, X.Luzuriaga eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa- eta J.Luzuriaga

ERREZIL: Irulegi, Urdalleta, Aiertza, Labaka eta Marton.

GOLAK: Ikaztegieta: Mozo (3), Sagastibeltza (2), J.Luzuriaga (2), X.Luzuriaga eta M.Lakuntza. Errezil: Aiertza (3), Labaka eta Marton.

Ikztegietak finalean izateko lehen urratsa eman du lau goleko aldearekin irabazita. Errezil aldaketarik gabe etorri da, eta hortxe egon da gakoa. Lehen zatia orekatua izan da, eta 3-3 ere egon dira. Bigarren zatian, ordea, apurtu da neurketa etxekeon alde.


LIZARTZA-OREXA 9 BIDANIA-GOIATZ 7

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Iturrioz, Arozena, Zalakain eta Malkorra-hasierako bostekoa-, Goikoetxeandia, Sorozabal, Zeberio eta Colmenares.

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, Zinkunegi, I.Agirretxe, J.Agirretxe eta Otaño.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Iturrioz (3), Goikoetxeandia (2), Malkorra (3) eta Zalakain. Bidania-goiatz: Otaño (3), I.Agirretxe (2), J.Agirretxe eta Zinkunegi.

Joaneko emaitza errepikatu da itzulerakoan ere, eta beraz Lizartza-Orexak jokatuko du finala. Berriro ere partida bikaina izan da, eta gakoa kanpotarrak aldaketarik gabe etortzean egon da, horrelakoetan partida asko baldintzatzen baita. Bidania-Goiatz askotan aurretik ere izan da, eta neurketa bera azken unerarte ez da erabaki.



ALEBINAK, A KOPA:

TXALBURUK 6 IKAZTEGIETA 9

TXALBURUK: Yugueros, Murua, Mañoso, Lopetedi eta Altuna-hasierako bostekoa-, Areizaga, Gorostidi, Kaminos eta Artola.

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Mozo, Irastortza eta Parra-hasierako bostekoa-, Leunda, Benavente eta Arruabarrena.

GOLAK: Txalburuk: Lopetedi (3), Murua (2) eta Mañoso. Ikaztegieta: Irastortza (7) eta Parra.

Ikaztegietak  finalean izateko pauso garrantzitsua eman du, azkeneko jardunaldian berdinketa nahikoa izango baitu horretarako, puntuetan berdin egon arren, Leaburuk baino golen abantaila hobea baitauka. Partidak bi zati ezberdin izan ditu. Lehen zatian etxekoak ongi aritu dira, markagailuan aurre hartuta, baina bigarrengoan kanpokoak esnatu dira eta euren agintea erakutsi dute.


LIZARTZA-OREXA  5 BIDANIA-GOIATZ 4

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Iturrioz, Zubeldia, Errasti eta Zeberio-hasierako bostekoa-, Lasa eta Sorozabal.

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, Aldalur, Altuna, Agirretxe eta I.Otaño-hasierako bostekoa-, Iraeta eta J.Otaño.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Iturrioz (2), Errasti (2) eta Zeberio. BIdania-Goiatz: Agirretxe (3) eta Aldalur.

Lizartza-Orexak itzulerako partida ere irabazi egin du, eta finalean izango da. Hala ere asko kostatu zaio gaur irabaztea, eta kanporaketa ere kolokan izan du, kanpotarrak 0-2 aurreratu baitira. Partida oso polita izan da, eta agian emaitzarik justuena berdinketa bat izango zen.


ALEBINAK, B KOPA:

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 8 IGELDO 6

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: Olaberria, Artola, Iztueta, Larrañaga eta U.Olano-hasierako bostekoa-, Irastortza, Zunzunegi, Castaño, I.Olano eta Leunda.

IGELDO: Camarero, Oiartzabal, Gonzalez, Etxeberria eta U.aizpurua-hasierako bostekoa- eta E.Aizpurua.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: U.Olano (3), Iztueta (2), Zunzunegi (2) eta Larrañaga. Igeldo: Etxeberria (3), Gonzalez (2) eta U.Aizpurua.

Baliarrain-Ikaztegietak eta Igeldok Ligan jokatu zituzten bi partidak bikainak izan ziren, eta Kopakoa ere horrelaxe izan da. Etxekoak oso indartsu abiatu dira eta 4-0 eta 5-1 aurretik aritu dira, baina atsedenera joan aurretik kanpokoek emaitza murriztu  eta 5-4koarekin joan dira atseden hartzera. Bigarren zatian Igeldok partida bi aldiz berdindu du, baina 6-6koaren ostean etxekoek ez dute barkatu, tartean sekulako gola lortuz. Bi taldeek dituzte finalean izateko aukerak.




BENJAMINAK, A KOPA:

BIDANIA-GOIATZ 2 IGELDO A 9

BIDANIA-GOIATZ: I.Amundarain, A.Eskibel, M.eskibel, Iraeta, E.Amundarain, Altuna, Beloki eta Dorronsoro.

IGELDO A: Aizpurua, Dorronsoro, Agirre, Senperena, Amezua, Rouget, Gomez, Aizpurua eta Ezkurdia.

GOLAK: Bidania-Goiatz: M.Eskibel eta Iraeta. Igeldo A: Dorronsoro (3), Senperena (2), Rouget (2), Amezua eta Ezkurdia.

Igeldok amaitu du Kopako lehen fasea, eta datorren asterarte itxaron beharko du finala jokatuko duen edo ez jakiteko, baina ezuste handiren bat gertatzen ez bada, han izango da.  Igeldok partida bikaina egin du.


BENJAMINAK, B KOPA:

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 4 LEABURU 0

BALIARRAIN-IAKZTEGIETA: A. Irastortza, Iztueta, S.Irastortza, Urkiola, I.Olano eta Zunzunegi-hasierako seikoa-, Artola, Uria, Olaberria, E.Olano eta Darius.

LEABURU: Orbegozo, I.Arrospide, N.Arrospide, I.Arrospide, I.Ibañez, L.Ibañez, Iraeta, Ugartemendia, Uribe, Zubia eta Garcia.

GOLAK: Baliarrain-Ikaztegieta: Zunzunegi (2) eta I.Olano (2).

Baliarrain-Ikaztegieta izango da B Kopa honetako finala Lizartza-Orexaren aurka jokatuko duena, eta Leaburuk, aldiz, hirugarren postuaren bila borrokatu beharko du Igeldo B taldearekin. Lehen zatia orekatua izan da, nahiz eta etxekoek egin dituzten aukerarik gehien. Hala ere markagailua ez da mugitu. Bigarren zatian Zunzunegik berdindu du kaporaketa, eta horrekin batera kanpotarren atea ere zabaldu du, eta aztetik beste hiru gol etorri dira, finalerako bidea eginez.
 


LIZARTZA-OREXA 4 IGELDO B 1

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Malkorra, Errasti, Arrillaga, Lasa eta Arrue.

IGELDO B: Dorronsoro, Agirre, Camarero, Senperena, Rouget, Berasategi, Aizpurua eta Manzano.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Arrillaga (3) eta Malkorra. Igeldo B: Manzano.

Lizartza-Orexak itzulerako partida ere irabazi egin du, eta apirilaren 12ko finalean izango da. Neurketa kontrolpean izan du, baina kanpotarrek ere egin dituzte beste golen bat edo beste lortzeko adina aukera.

2014(e)ko martxoaren 27(a), osteguna


Bigarren jardunaldia

Futwalleko Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan, nahiz eta partida bakarra izango den. Orexaren eta Ikaztegietaren artekoa, datorren astean zehar jokatuko da, Leaburuk eta Orexak, aurreneko jardunaldian atzeratu zutena, jokatuko den bezalaxe. Jokatuko dena, larunbatean 18.30ean izango da Ikaztegietan, eta han Ilaunpe eta Leaburu lehiatuko dira. Azken honentzat lehen partida izango da, eta aurrenekoentzat, bigarrena. Ilaunpek lehen partida galdu egin zuen Ikaztegietarekin 2-1, baina galdu arren irabazleak baino tanto gehiago egin zituen.
Finalistak ezagutzen hastera goaz

Kopako lehen finalistak asteburu honetan bertan hasiko dira ezagutzen. Ostiral honetan jakingo da Infantil-kadete mailako aurrenekoa. Orexan, Lizartza-Orexa eta Bidania-Goiatz neurtuko dira  19.00etan. Lizartzakoek bi goleko errenta lortu zuten Bidanian. Igandean, 11.30ean Ikaztegieta eta Errezil neurtuko dira. Kasu horretan, joaneko partida izango da.
Alebinen A kopan, multzo batean ostiralean erabakiko da lehen finalista. Biko multzoa da, eta itzulerako partida jokatuko da Orexan, 20.00etan, etxeko taldearen eta Bidania-Goiatzen artean. Lizartza-Orexak hiru goleko errenta lortu zuen Bidanian, eta horri eutsi beharko dio. Beste multzoa hirukoa da, eta itzuli bateko ligaska ari dira jokatzen. Txalburuk taldeak larunbatean 18.00etan Ikaztegieta hartuko du. Abaltzisketakoek garaipena behar dute  finalean sartzeko itxaropenei eusteko. Ikaztegietak lehen partida jokatuko du. B Kopan, aldiz, hiruko ligaska jokatuko dute, eta igandean, 12.30ean Ikaztegieta-Baliarrain eta Igeldo neurtuko dira. Etxeko taldeak lehen partida izango du, eta kanpokoek irabazi egin zuten, beraz puntu bat nahikoa izango lukete finalean sartzeko. Benjaminen A Kopa ere hirukoa da, eta igandean, 11.00etan Bidanian bertako taldea eta Igeldo neurtuko dira. Etxekoek lehen partida dute, eta kanpotarrek garaipena behar dute finalean sartzeko aukerei eusteko.
B Kopan, bi finalerdietako itzulerako partidak dira. Ostiralean, 20.00etan Lizartza-Orexa B eta Igeldo B neurtuko dira. Lizartzarrek 2-5 irabazi zuten Igeldon. Larunbatean, 17.30ean Baliarrain-Ikaztegieta eta Leaburu neurtuko dira Ikaztegietan. Leaburuk  2-1 irabazi zuen joanekoa.
 

2014(e)ko martxoaren 22(a), larunbata

KRONIKAK:

FUTWALLA:

IKAZTEGIETA 2 ILAUNPE 1

IKAZTEGIETA: Irastortza eta Uria.

ILAUNPE: Leunda eta Sarriegi.

PARTZIALAK: 10-20, 20-19 eta 15-11.

Futwalleko partida bikaina ikusi da Ikaztegietan, bertako taldearen eta Beizamaren eta Bidaniaren artean osatutako Ilaunperen artean jokatutakoa. Ordu eta erdiko iraupena izan du norgehiagokak eta bietako edozienek irabazteko modukoa izan da. Gauza bitxia ere gertatu da, izan ere galdu duen taldeak, Ilaunpek, irabazi duenak baino tanto gehiago egin ditu, eta ligaren amaieran berdinketa emango balitz, galdu arren Ilaunperi tanteo hobea geratu zaio.


ARETO FUTBOLA:

INFANTIL-KADETE:

BIDANIA-GOIATZ 7 LIZARTZA-OREXA 9

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, Zinkunegi, I.Agirretxe, Lakuntza eta Otaño-hasierako bostekoa-, J.Agirretxe.

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Zalakain, Zeberio, Malkorra eta Iturrioz-hasierako bostekoa-, Arozena, Goikoetxeandia, Colmenares eta Sorozabal.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Otaño (3), J.Agirretxe (2) eta I.Agirretxe (2). Lizartza-Orexa: Zalakain (4), Zeberio (2), Malkorra (2) eta Iturrioz.

Lizartza-Orexak abantaila hartu du finalerdi honetan. Lehen zati bikaina izan da. Kanpotarrak beti aurretik jarri dira, baina etxekoek beti berdindu egin dute. Bigarren zatian Lizartzakoek azkar hartu dute bi goleko abantaila, eta horri eutsi egin diote.



ALEBINAK:

KOPA A:

BIDANIA-GOIATZ 5 LIZARTZA-OREXA 8

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, I.Otaño, J.Otaño, Iraeta eta Agirretxe-hasierako bostekoa-, Altuna eta Aldalur.

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Iturrioz, Zubeldia, Errasti eta Zeberio-hasierako bostekoa-, Lasa eta Sorozabal.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Agirretxe (5). Lizartza-Orexa: Zeberio (4), Errasti (3) eta Sorozabal.

Multzo hau bikoa denez, betiko finalerdia izango da, eta Lizartza-Orexak finalean izateko lehen pausoa eman du, eta are gehiago itzulerakoa etxean jokatuko dutela kontuan hartuta. Kanpokoek hasieratik nagusitu dira jokoan, eta merezitako garaipena lortu dute.


LEABURU 4 TXALBURUK 3

LEABURU: E.Arrospide, Ugartemendia, Zubia, A.Arrospide eta I.Garcia-hasierako bostekoa-, O.Arrospide, Arrizabalaga, Adurriaga, M.Garcia eta Ben Saber.

TXALBURUK: Yugueros, Murua, Mañoso, Altuna eta Lopetedi-hasierako bostekoa-, Gorostidi, Areizaga, Artola, Kaminos eta Agirre.

GOLAK: Leaburu: Ugartemendia (2), O.Arrospide eta A.Arrospide. Txalburuk: Lopetedi (2) eta Mañoso.

Multzo hau hirukoa da, eta itzuli bateko ligaska jokatu beharko dute. Leaburu izan da lehen pausoa aurrera eman duena. Partida polita izan da eta emozioz beterikoa, baina azkenean garaipena etxean geratu da.


KOPA B:

IGELDO 7 LIZARTZA-OREXA B 5

IGELDO: Camarero, Etxeberria, E. Aizpurua, Oiarzabal eta Gonzalez-hasierako bostekoa-, U.Aizpurua, S.Lopez, A.Lopez.

LIZARTZA-OREXA B: Arrillaga, Goikoetxeandia, Balerdi, Goikoetxea eta Agirre-hasierako bostekoa-, Juan eta Azpiroz.

GOLAK: Igeldo: A.Etxeberria (2), Gonzalez (2), U.Aizpurua (2) eta S.Lopez. Lizartza-Orexa B: Balerdi (4) eta Goikoetxeandia.

Igeldok B Kopako finalean izateko lehen urratsa eman du Lizartza-Orexaren aurka irabazi ostean. Partida polita eskeini dute, baina garaipena etxean geratu da.

BENJAMINAK:

A KOPA:

IGELDO 3 TXALBURUK 5

IGELDO: Gomez, Agirre, Aizpurua, Senperena, Amezua, Rouget, Dorronsoro eta Ezkurdia.

TXALBURUK: Seoane, X.Gorostidi, Kaminos, Mañoso, E.Gorostidi, Mujika, B.Gorostidi eta Murua.

GOLAK: Igeldo: Senperena, Amezua eta Rouget.Txalburuk: Mujika (2), Mañoso, E.Gorostidi eta B.Gorostidi.

Txalburuk taldeak pauso garrantzitsua eman du finalean izateko, baina gutxienez beste puntu bat ere beharko du. Partida oso polita izan da, eta Ligako txapeldunak ez du barkatu.

B KOPA:

IGELDO B 2 LIZARTZA-OREXA B 5

IGELDO B: Dorronsoro, Agirre, Aizpurua, Berasategi, Paul, Senperena, Etxeberria eta Rouget.

LIZARTZA-OREXA B: Beitia, Arrillaga, Lasa, Malkorra, Errasti eta Arrue.

GOLAK: Igeldo: Paul eta Aizpurua. Lizartza-Orexa: Arrillaga (3) eta Malkorra (2).

Lizartza-Orexak finala jokatzeko pauso handia eman du Igeldon euripean jokatutako partidan. Kanpokooek merezitako garaipena lortu dute.


LEABURU 2 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 1

LEABURU: Garcia, I.Arrospide, N.Arrospide, I.Arrospide, I.Ibañez, L.Ibañez, Iraeta, Orbegozo, Ugartemendia, Uribe eta Zubia.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: A.Irastortza, Artola, Darius, Uria, I.Olano, Iztueta, Olaberria, E.Olano, Tobar, Zunzunegi eta S.Irastortza.

GOLAK: Leaburu: Iraeta eta Zubia. Baliarrain-Ikaztegieta: I.Olano.

Partida estua izan da Leaburun jokatu dena, eta datorren larunbateko itzulerako partidan erabakiko da bietako zeinek jokatuko duen finala. Etxekoak oso azkar aurreratu dira, baina gero kanpotarrek berdindu egin dute, eta izan dituzte aurretik jartzeko aukerak ere, baina azken minutuetan etxekoek bigarrena egin dute. Hala ere, azkeneko jokaldian kanpokoek berdinketa gertu izan dute.

2014(e)ko martxoaren 20(a), osteguna

Hastera doa Kopa!

Liga amaituta, hastera doa Kopa,ostiral honetan hasi eta apirilaren 12an amaituko baita. Egun horretan egingo dira baita ere ligako sari banaketak ere, leku berean jokatuko baitira Kopa guztietako finalak. Lekua oraindik zehazteko dago. Infantil-kadete mailan lau talde dira, eta finalerdiak jokatuko dira. Bi partida jokatzeko hiru asteburu dituztenez, partida bat jokatuko da asteburu honetan, ostiral honetan 20.45ean Bidanian neurtuko baitira Bidania-Goiatz eta  Lizartza-Orexa.

Alebinetan bi maila egin dira, eta horrela bietan hasiko da jardunaldia asteburu honetan. A Kopan, bost talde arituko dira, eta eta bi multzotan banatuta. Bat bikoa izango da, beraz kanporaketa izango da eta bestea hirukoa, itzuli bateko ligaska eginez. Bikoen multzoan, Bidania-Goiatzek eta Lizartza-Orexak joaneko partida jokatuko dute ostiralean, 19.45etan Bidaniko pilotalekuan. Hirukoen multzoan, berriz, ligaska hasiko da ostiralean 19.15etan Leaburun, bertako taldea eta Txalburuk neurtuko baitira. Ikaztegieta da multzo honetako bestea. B Kopan hiru talde arituko dira, eta igandean, 12.00etan, Igeldo eta Lizartza-Orexa B neurtuko dira.
Benjaminen A Kopan, hiru talde arituko dira, eta ligaska igandean, 11.0etan hasiko da Igeldon, bertako lehen taldea eta Txalburuk lehiatuko dira han. Bidania-Goiatz da Kopa hau jokatuko duen hirugarrena. B Kopan lau taldek jokatuko dute, eta finalerdietako bi neurketak asteburu honetan jokatuko dira. Bata ostiralean 18.30ean Leaburu eta Baliarrain-Ikaztegieta neurtuko dira. Bestea, datorren asteartean jokatuko dute 17.30ean Igeldon, bertako bigarren taldearen eta Lizartza-Orexaren artean..
 



 

 

2014(e)ko martxoaren 16(a), igandea

Leaburuk irabazi du mikrofutsaleko bigarren jardunaldia.

Mikrofutsaleko bigarren jardunaldia Leaburu A taldeak eraman du, eta azken txanpan, gainera, Lizartza-Orexa B taldearekin berdinduta geratu da, eta azkenean penaltiek erabaki dute. Berriro ere giro bikaina izan da Itsasondon jokatu den saio honetan. Lehen jardunaldian bi talde falta izan baldin baziren, oraingoan bat falta da, hamalau izan baitira, baina Leaburuko ordezkariek pasa den astetik iragarri zuten talde bakarra joango zela, eta hemendik aurrera hamalau talde izango dira, baina jokatzen ari diren taldeei kalterik ez egiteko irbazleak 15 puntu jasoko ditu, eta azkenekoak 2.


LEHEN FASEA:

Emaitzak

A Multzoa:
Baliarrain-Ikaztegieta 4 Ikaztegieta A 0
Gael 1 Txalburuk 4
Gael 3 Ikaztegieta A 1
Baliarrain-Ikaztegieta 1 Txalburuk 6
Ikaztegieta A 0 Txalburuk 3
Baliarrain-Ikaztegieta 1 Gael 3

SAILKAPENA:
1- Txalburuk-9p
2- Gael- 6p
3- Baliarrain-Ikaztegieta- 3p
4- Ikaztegieta A- 0p

B Multzoa:
Ikaztegieta B 4 Ikaztegieta C 0
Lizartza-Orexa A 3 Lizartza-Orexa B 0
Lizartza-Orexa A 2 Ikaztegieta C 0
Ikaztegieta B 2 Lizartza-Orexa B 2
Ikaztegieta C 3 Lizartza-Orexa B 2
Ikaztegieta B 4 Lizartza-Orexa A 4

SAILKAPENA:
1- Lizartza-Orexa A- 7p
2-Ikaztegieta B- 5p
3- Ikaztegieta C-3p
4- Lizartza-Orexa B - p1

C MULTZOA:
Baliarrain 4 Lizartza-Orexa neskak 0
Lizartza-Orexa neskak 0 Bidania-Goiatz A 5
Baliarrain 2 Bidania-Goiatz A 7

SAILKAPENA:
1- Bidania-Goiatz A- 6p
2- Baliarrain- 3p
3- Lizartza-Orexa neskak- 0p

D Multzoa:
Bidania-Goiatz C 0 Bidania-Goiatz B 3
Bidania-Goiatz B 0 Leaburu 1
Bidania-Goiatz C 1 Leaburu 2

SAILKAPENA:
1- Leaburu- 6p
2- Bidania-Goiatz B 3p
3- Bidania-Goiatz C 0p



BIGARREN FASEA:

13-14 Postuak:
Lizartza-Orexa B 2 Ikaztegieta A 0

SAILKAPENA:
1- Lizartza-Orexa B- 3p
2- Ikaztegieta A 0p

9-12 Postuak:
Ikaztegieta C 1 Baliarrain-Ikaztegieta 2
Baliarrain-Ikaztegieta 3 Lizartza-Orexa neskak 0
Ikaztegieta C 1 Bidania-Goiatz C 1
Baliarrain-Ikaztegieta 1 Bidania-Goiatz C 2
Lizartza-Orexa neskak 0 Bidania-Goiatz C 2
Lizartza-Orexa neskak 0 Ikaztegieta C 2

SAILKAPENA:
1- Bidania-Goiatz C- 7p
2- Baliarrain-Ikaztegieta- 6p
4- Ikaztegieta C- 4p
5- Lizartza-Orexa neskak 0p

5-8 Postuak:
Gael 1 Baliarrain 1
Ikaztegieta B 3 Bidania-Goiatz B 1
Ikaztegieta B 3 Baliarrain 1
Gael 2 Bidania-Goiatz B 2
Ikaztegieta B 4 Gael 1
Baliarrain 2 Bidania-Goiatz B 1

SAILKAPENA:
1- Ikaztegieta B- 9p
2- Baliarrain-4p
3- Gael-2p
4- Bidania-Goiatz B-p1

1-4 Postuak:
Txalburuk 1 Lizartza-Orexa A 2
Bidania-Goiatz A 2 / Leaburu 2
Lizartza-Orexa A 3 Bidania-Goiatz A 3
Leaburu 2 Txalburuk 1
Bidania-Goiatz A Txalburuk 2
Lizartza-Orexa A 1 Leaburu 1 (Leaburuk penaltietara irabazi du)

SAILKAPENA:
1- Leaburu-5p
2- Lizartza-Orexa A-5p
3- Txalburuk- 3p
4- Bidania-Goiatz A-2p



EGUNEKO SAILKAPENA:
1- Leaburu- 15p
2- Lizartza-Orexa A- 14p
3- Txalburuk- 13p
4- Bidania-Goiatz A-12p
5- Ikaztegieta B-11p
6- Baliarrain- 10p
7- Gael-9p
8- Bidania-Goiatz B-8p
9- Bidania-Goiatz C-7p
10- Baliarrain-Ikaztegieta- 6p
11- Ikaztegieta C-5p
12- Lizartza-Orexa neskak-4p
13- Lizartza-Orexa B-3p
14- Ikaztegieta A- 2p

SAILKAPEN NAGUSIA:
1- Txalburuk-27p
2- Lizartza-Orexa A-25p
3- Ikaztegieta B- 24p
4- Leaburu-22p
5- Gael eta Bidania-Goiatz A-21p
6- Bidania-Goiatz B eta Lizartza-Orexa B-18
7- Baliarrain-16p
8- Ikaztegieta C- 13p
9- Bidania-Goitaz C-12p
10-Lizartza-Orexa neskak- 7p
11- Baliarrain-Ikaztegieta eta Ikaztegieta A- 6p

Neskak:

1- Lizartza-Orexa- 6p


2014(e)ko martxoaren 14(a), ostirala

LAGUNARTEKO PARTIDETAKO KRONIKAK:

BENJAMINAK:

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 2 LIZARTZA-OREXA 5

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: A.Irastortza, I.Olano, S.Irastortza, Uria, Zunzunegi eta Iztueta-hasierako seikoa-, Artola, Darius, Olaberria, E.Olano, Tobar eta Urkiola.

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Arrue, Iturralde, Arrillaga, Balerdi eta Malkorra-hasierako seikoa-, Lasa eta Errasti.

GOLAK: Baliarrain-Ikaztergieta: I.Olano (2). Lizartza-Orexa: Arrillaga (4) eta Malkorra.

Baliarrain-Ikaztegietak ezin izan du bere lehen partida irabazi. Talde oso berria da, eta eskarmentu falta hori asko nabaritu du. Kanpokoak gehiago izan dira, eta ongi merezita irabazi dute, nahiz eta lehen gola lortzea dezente kosta izan zien.
 



ALEBINAK:

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 1 LIZARTZA-OREXA B 1

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Iztueta, Artola, U.Olano eta Leunda-hasierako bostekoa-, Irastortza, Larrañaga, I.Olano, Castaño eta Zunzunegi.

LIZARTZA-OREXA B: Hurtado, Goikoetxeandia, Juan, Balerdi eta Beitia-hasierako bostekoa-, Azpiroz, Agirre eta Goikoetxea.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: U.Olano. Lizartza-Orexa B: Balerdi.

Berdinean amaitu dute Ikaztegietaren eta Lizartzaren bigarren taldeek. Kanpokoak aurreratu dira markagailuan, lehen zatia hutsean amaitu arren. Gero, ordea, etxekoek berdindu egin dute, eta azken minutuetan bi baloi zutoinera ere bidali dituzte, baina markagailua ez da gehiago mugitu.


IKAZTEGIETA 1 LIZARTZA-OREXA 5

IKAZTEGIETA: Arin, Mozo, Uria, Arruabarrena eta Parra-hasierako bostekoa-, Leunda, Irastortza eta Benavente.

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Iturrioz, Zeberio, Zubeldia eta Sorozabal-hasierako bostekoa- eta Lasa.

GOLAK: Ikaztegieta: Irastortza. Lizartza-Orexa: Iturrioz (3), Zeberio eta Sorozabal.

Lizartza-Orexak adi egoteko abisua pasa dio Ikaztegietari, Ligako txapeldunari. Gehiegizko konfiantzak ez dira bide lagun onak izaten, eta horixe gertatu zaio etxeko taldeari. Lagunarteko partida honetan kanpoko taldea askoz ere gehiago izan da hasieratik bukaerara, eta ongi merezitako garaipena lortu du.
 


Mikrofutsaleko bigarren jardunaldia jokatuko da

Alebinetan, mikrofutsdaleko bigarren jardunaldia jokatuko da igande honetan Itsasondoko pìlotalekuan, 11.00etan hasita. GAEL Elkarteak, txapelketa honetako partidak aurten lehiatzen ari ez diren herri txikietan jokatu nahi izan ditu, egiten ari dena herri horietan erakusteko. Horrela, lehen jardunaldia Ezkio-Itsason jokatu zen, eta bigarrena Itsasondon izango da. Maiatzean jokatuko da hirugarrena, baina oraindik ez dago lekua zehaztuta. Pasa den asteazkenean egin ziren lehen faseko multzoen zozketak, eta honela geratu ziren:

A multzoa: Gael, Baliarrain-Ikaztegieta, Txalburuk eta Ikaztegieta A

B multzoa: Lizartza-Orexa B, Ikaztegieta B, Lizartza-Orexa A eta Ikaztegieta C

C multzoa: Baliarrain, Lizartza neskak eta Bidania-Goiatz A

D multzoa: Bidania-Goiatz B, Bidania-Goiatz C eta Leaburu

Bigarren fasean, berriz,
postuak zehaztuko dira. Horrela, bakoitzeko lehen sailkatuek elkarren aurka jokatuko dute, lehen lau postuak erabakitzeko, bigarrengoek, bosgarrengotik zortzigarrengoa erabakitzeko eta horrela azkenekoa erabaki arte. Lehen jardunaldiaren ostean, Lizartza-Orexa B doa lehen postuan, 15 punturekin.

2014(e)ko martxoaren 13(a), osteguna

Areto futbolean, lagunarteko partidak

Liga amaitu eta Kopa hasteko aste bat falta denean, lagunarteko partida batzuk jokatuko dira ostiral honetan, talde berri batzuk ere atera baitira. Horrela, Ikaztegietako pilotalekuan, 17.30ean hasita, hiru norgehiagoka izango dira. Hasteko, Liga irabazi zuen Ikaztegietako alebinen taldeak, Lizartza-Orexaren aurka jokatuko du. Ondoren, benjamín mailako partida izango da. Sortu berria den Baliarrain-Ikaztegieta, Lizartza-Orexaren aurka arituko da, eta azkenik, berriro ere alebinetan, Ikaztegieta-Baliarrainek, sortu berria den Lizartza-Orexa B taldearen aurka jokatuko du, izan ere Lizartza-Orexak alebinetan jende asko du, eta bitan banatuko du Ligan aritu den taldea. Batek A Kopa jokatuko du datorren astetik aurrera, eta bigarrenak B Kopa.

2014(e)ko martxoaren 11(a), asteartea

Kopako egutegia:

Hau da Kopako egutegia.

Infantil Kadete: Joanekoa, martxoaren 22-23ko asteburuan, itzulikoa,
apirilaren 5-6ko asteburuan. Aurrena agertzen denak lehen partida
etxean, eta bigarren dagoenak itzulerakoa jokatuko du etxean.

Ikaztegieta / Errezil

Bidania-Goiatz / Lizartza-Orexa

Bi irabazleek finala jokatuko dute, eta galtzaileek hirugarren eta
laugarren postua.


Alebinak, A Kopa:

1. jardunaldia, martxoaren 22-23ko asteburua.

A Multzoa: Lizartza-Orexa / Bidania-Goiatz.

B Multzoa: Leaburu / Txalburuk

2. jardunaldia, martxoaren 29-30eko asteburua.

A Multzoa: Bidania-Goiatz / Lizartza-Orexa.

B Multzoa: Txalburuk / Ikaztegieta.

3. Jardunaldia, apirilaren 5-6ko asteburua:

B Multzoa: Ikaztegieta / Leaburu

Multzo bakoitzeko onenek finala jokatuko dute, eta bigarrengoek
hirugarren eta laugarren postua.

Alebinak, B Kopa:

1. jardunaldia, martxoaren 22-23ko asteburua:

Igeldo / Lizartza-Orexa B

2. Jardunaldia, martxoaren 29-30eko asteburua:

Ikaztegieta-Baliarrain / Igeldo

3. Jardunaldia, apirilaren 5-6ko asteburua:

Lizartza-Orexa B / Ikaztegieta-Baliarrain.

Aurreneko biek jokatuko dute finala.

Benjaminak, A Kopa:

1. Jardunaldia, martxoaren22-23ko asteburua:

Igeldo / Txalburuk.

2. Jardunaldia, martxoaren 29-30eko asteburua:

Bidania-Goiatz / Igeldo

3. Jardunaldia, apirilaren 5-6ko asteburua:

Txalburuk / Bidania-Goiatz.

Aurreneko biek jokatuko dute finala.

Benjaminak, B Kopa. Joanekoa, martxoaren 22-23ko asteburuan, eta
itzulerakoa, martxoaren 29-30eko asteburuan. Joanekoan, aurrena
agertzen denaren etxean jokatuko da, eta bigarren agertzen denak,
itzulerakoa jokatuko du etxean.

Igeldo B / Lizartza-Orexa

Leaburu / Baliarrain-Ikaztegieta

Aurreneko biek jokatuko dute finala, eta bi galtzaileek hirugarren eta
laugarren postua jokatuko dute.

FUTWALLEN BINAKAKO TXAPELKETAKO EGUTEGIA:

1. Jardunaldia, martxoak 22-23ko asteburua:

Leaburu / Lizartza-Orexa
Ikaztegieta / Ilaunpe

2. Jardunaldia, martxoak 29-30ko asteburua:

Ilaunpe / Leaburu
Lizartza-Orexa / Ikaztegieta

3. jardunaldia, apirilaren 5-6ko asteburua:

Leaburu / Ikaztegieta
Ilaunpe / Lizartza-Orexa

2014(e)ko martxoaren 10(a), astelehena

TXAPELDUNAK:

Amaitu da Gipuzkoako Herri Txikietako Liga bai areto futboleko hiru mailetan, eta baita futwalleko Buruz Burukoan ere. Orain, datorren astean alebinen mikrofutsaleko bigarren jardunaldia jokatuko da, eta ondoren Kopari utziko dio tartea, hiru mailetan. Horren amaieran mikrofutsaleko alebinen hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko da. Futwallean, berriz, binakakoa izango da orain jokatuko dena.

Futwallean Leaburu A taldeko Anixeto Ugartemendia izan da txapelduna, jokatutako partida guztiak irabazita.


Areto futbolean, Ikaztegieta izan da txapeldun infantil-kadete mailan. Maila honetan parte hartu duten talde guztiak izan dira mistoak.

Alebinetan, aldiz, talde guztiak ez dira  mistoak izan. Txapelketa beraz gain, lehen talde mistoak ere eramango du saria, eta biak Ikaztegietak irabazi ditu.
Benjaminetan ere talde guztiak ez dira izan mistoak, beraz hemen ere lehen talde mistoak saria izango du. Abaltzisketako Txalburuk izan da txapelduna, eta Igeldo, berriz, lehen talde mistoa.
 
 
 
 
 
 

2014(e)ko martxoaren 8(a), larunbata


KRONIKAK:

ALEBINAK:

IKAZTEGIETA 7 IGELDO 2

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Mozo, Parra eta Leunda-hasierako bostekoa-, Irastortza, Benavente eta Arruabarrena.

IGELDO: Camarero, Etxeberria, S.Lopez, E.Aizpurua eta Gonzalez-hasierako bostekoa-, U.Aizpurua, Oiartzabal eta A.Lopez.

GOLAK: Ikaztegieta: Leunda (4), Parra (2) eta Irastortza. Igeldo: Etxeberria eta U.Aizpurua.

Ikaztegietak liga irabazita zeukan atzoko jardunaldia hasi aurretik, baina garaipen batekin amaitu du Liga. Igeldok ere talde oso gaztea dauka, eta nabaritu da, nahiz eta itxura ona eman duen. Partida hasi bezain azkar aurreratu da Ikaztegieta, eta atsedenera joan aurretik este bi gol egin ditu. Bigarren zatiaren hasieran beste hiru gol egin ditu etxeko taldeak, eta horrek lasaiatu egin ditu. Igeldok markagailua murriztu eta 6-2koa jarri du markagailuan, baina amaitu aurretik Ikaztegietak zazpigarrena egin du.


IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 4 TXALBURUK 4

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Artola, Larrañaga, Zunzunegi eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Leunda, I.Olano, Irastortza, Castaño eta U.Olano.

TXALBURUK: Yugueros, Mañoso, Murua, Altuna eta Artola-hasierako bostekoa-, Gorostidi, Altuna, Areizaga, Lopetedi eta Kaminos.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Iztueta (3) eta Zunzunegi. Txalburuk: Mañoso (3) eta Lopetedi.

Partida polita ikusi da Ikaztegietan, eta emozioz beterikoa, gainera. Etxekoak bi aldiz aurreratu dira lehen zatian, baina bietan kanpokoek berdindu egin dute. Bigarren zatian, gauzak alderantziz izan dira. Abaltzisketakoak bi aldiz aurreratu dira, baina etxekoek berdindu egin dute. Gero, bakoitzak izan ditu aukerak, baina ez da markagailua gehiago mugitu, eta emaitzarik justuenarekin amaitu da. Ikaztegieta-Baliarrainek, txapelketako talderik gazteenak, azkena amaitu du. Abaltzisketakoak, laugarren.

LIZARTZA-OREXA 5 BIDANIA-GOIATZ 9

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Iturriotz, Zeberio, Zubeldia eta Arrillaga-hasierako bostekoa-, Sorozabal. Goikoetxeandia, Lasa, Beitia, Juan, Goikoetxea eta Errasti.

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, I.Otaño, J.Otaño, Agirretxe eta Iraeta-hasierako bostekoa-, Altuna eta Aldalur.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Zeberio (3) eta Iturriotz. Bidania-Goiatz: Agirretxe (6), J.Otaño (2) eta Iraeta.

Bidania-Goiatzek garaipen batekin agurtu du liga, eta bigarren amaituko du, nahiz eta hasi aurretik postu hori seguru zeukan. Lizartza-Orexak, aldiz, hirugarren amaituko du. Partidan zehar kanpokoak nagusi izan dira.Berriro ere Jokin Agirretxe nabarmendu da, sei gol sartuta eta kanpotarren taldea gidatuz.

2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna

AURREKOA:

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligari amaiera emango zaio asteburu honetan, eta horrek ondoren Kopari emango dio bidea. Jadanik benjaminen eta infantil-kadeteen ligak amaituta daude, eta alebinen azkena jokatuko da, nahiz eta lehen postua erabakita dagoen, gertatzen dena gertatu, Ikaztegietak irabaziko baitu. Ostiralean bi neurketa jokatuko dira, eta biak garrantzitsuak izango dira, hirugarren postua izango baita jokoan. 18.30ean, Ikaztegieta-Baliarrain eta Txalburuk neurtuko dira Ikaztegietan, eta orduerdi bat beranduago Orexan neurtuko dira Lizartza-Orexa eta Bidania Goiatz. Azken honek bigarren postua segurtauta dauka, baina Lizartza-Orexak irabazi egin behar du hirugarren geratzeko. Ikaztegietako neurketan, berriz, etxeko taldeak garaipena nahi du, denboraldia partida bat irabazita amaitzeko, eta azken postutik ihes egiteko. Txalburuk, berriz, irabazi eta Lizartza-Orexak zer egiten duen itxaron beharko du, hirugarren amaituko duen ez jakiteko. Azkenik, igandean, 12.00etan Ikaztegietak Igeldo hartuko du. Etxeko taldeak liga irabazita dauka, eta Igeldo ezustea ematen saiatuko da.