2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

KRONIKAK:

INFANTIL-KADETEAK:

IKAZTEGIETA 7 ERREZIL 4

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, Uria, X.Luzuriaga eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, J.Luzuriaga eta Mozo.

ERREZIL: Uzkudun, Labaka, Urdalleta, Irulegi eta Aiertza.

GOLAK: Ikaztegieta: X.Luzuriaga (3), Sagastibeltza (2), Mozo eta J.Luzuriaga. Errezil: Aiertza (3) eta Labaka.

Ikaztegietak, nahiz eta lehen postua segurtatuta eduki, azkeneko jardunaldian era irabazi egin du, eta Errezilek hirugarren postuarekin konformatu behar izan du. Errezilek berriro ere itxura bikaina eman du, eta golen bat edo beste gehiago sartzea ere merezi izan du, baina orduan agertu da Jokin Lakuntza atezaina, sekulako geldialdiak egin baitutu. Errezilek bost jokalari bakarrik ekarri ditu, eta gakoa hortxe egon da, indarrak iraun dien bitartean, geghiago izan baitira errezildarrak.


ALEBINAK:

IGELDO 3 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 3

IGELDO: Camarero, Gonzalez, A.Lopez, Oiartzabal eta U.Aizpurua-hasierako bostekoa-, S.Lopez eta E.Aizpurua.

IKAZTEGIETA: Olaberria, Leunda, Irastortza, Iztueta eta Artola-hasierako bostekoa-, I.Olano eta Zunzunegi.

GOLAK: Igeldo: Gonzalez (2) eta U.Aizpurua. Ikaztegieta-Baliarrain: Leunda, Iztueta eta Zunzunegi.

Sailkapeneko azken bi sailkatuek, eta txapelketa honetako bi talderik gazteenek, oso norgehiagoka polita eskeini dute, eta amaieran justuena zen emaizarekin amaitu da, berdinketarekin, alegia. Etxekoak aurreratu dira, baina kanpotarrek lehen zatiko azkeneko jokaldian berdinketa lortu dute.Bigarren zatian aurretik jarri dira, baina oraingoan etxekoak izan dira partidari buelta eman  dieteneak. Neurketa amaitzetik gertu zenean, lortu du Ikaztegieta-Baliarrainek berdinketa.


BIDANIA-GOIATZ 4 LEABURU 4

BIDANIA-GOIATZ. Lopez, I.Otaño, J.Otaño, Agirretxe eta Iraeta-hasierako bostekoa-, Altuna eta Aldalur.

LEABURU: E.Arrospide, Zubia, Ugartemendia, O.Arrospide eta A.Arrospide-hasierako bostekoa-, M.Garcia, I.Garcia, Arrizabalaga, Adurriaga eta Ben Saber.

GOLAK: Bidania-Gioiatz: Agirretxe (3) eta Iraeta. Leaburu: Ben Saber (2), M.Garcia eta Ugartemendia.

Bidania-Goiatzek eta Leaburuk berdinean amaitu dute neurketa, eta horrekin, jokatu gabe Ikaztegietari Liga eman diote. Jardunaldi bat falta da, eta azkenekoan gertatzen dena gertatu, ikaztegietarrentzat izango da txapela, eta baita txapelketa mistoa ere. Partida oso polita izan da. Bi taldeek izan dute irabazteko aukera, baina justuena berdinketa izango zen, eta horrelaxe amaitu da.

TXALBURUK 5 LIZARTZA-OREXA 5

TXALBURUK: Yugueros, Altuna, Murua, Mañoso eta Artola-hasierako bostekoa-, Areizaga, Kaminos, Gorostidi eta Lopetedi.

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Sorozabal, Iturrioz, Arrillaga eta Juan-hasierako bostekoa-, Lasa, Balerdi, Beitia, Zubeldia, Goikoetxeandia eta Zeberio.

GOLAK: Txalburuk: Lopetedi (2), Murua (2) eta Artola. Lizartza-Orexa: Zeberio (3), Arrillaga eta Iturrioz.

Txalburuk eta Lizartza-Orexak berdinean amaitu dute eta Liga amaitzeko jardunaldi bat falta denean hirugarren postua aidean geratu da, nahiz eta oraingoz Lizartza-Orexa dagoen hirugarren postu horretan. Partida oso polita izan da, eta agian emaitzarik justuena ere berdinketa izan da. Txalburuk oso azkar aurreratu da 2-0 eta markagailuan beti aurretik izan da. 3-3 izan da aurreneko berdinketa, eta hortik aurrera ere beti Txalburuk aurretik jarri izan da, baina Lizartza-Orexak beti lortu du berdintzea, eta azkenean puntu banaketarekin amaitu da.


BENJAMINAK:

BIDANIA-GOIATZ 11 LEABURU 0

BIDANIA-GOIATZ: Dorronsoro, A.Eskibel, E.Zugasti, M.Eskibel, Altuna, Iraeta eta I.Zugasti.

LEABURU: E.Garcia, I.Arrospide, N.Arrospide, I.Arrospide, I.Ibañez, L.Ibañez, Iraeta, Orbegozo, Ugartemendia, Uribe eta Zubia.

GOLAK. Bidania-Goiatz: Iraeta (7), I.Zugasti (2), Altuna eta E.Zugasti.

Bidania-Goiatzek bigarren postua segurtatu du gaur irabazita. Emaiztak erakusten duen moduan nagusi  izan da etxeko taldea, nahiz eta kanpokoek golen bat lortzeko adina meritu egin dituzten.


TXALBURUK 10 LIZARTZA-OREXA 0

TXALBURUK: Seoane, X.Gorostidi, Kaminos, Mañoso, E.Gorostidi, Mujika, B.Gorostidi, Murua eta Altuna.

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Arrue, Arrillaga, Malkorra, Lasa, Iturralde, Errasti eta Balerdi.

GOLAK: Txalburuk: E.Gorostidi (3), B.Gorostidi (3), Altuna (3) eta Mañoso.

Txalburuk taldeak partida guztiak irabazita amaitu du Liga. Lizartza-Orexak, aldiz, laugarren amaituko du. Etxekoak oso azkar sartu dituzte lau gol, eta hor neurketa biderauta utzi dute.
PREBIAK:

Infantil-kadete mailako azkeneko partida jokatuko da, pasa den astean atzeratu egin behar izan baitzen. Larunbatean, 17.00etan,  Ikaztegieta eta Errezil lehiatuko dira. Etxeko taldeak txapelketa segurtatuta dauka, eta errezildarrek bigarren postua izango dute jokoan. Irabazten badute hor amaituko dute, berdinduta edo galduta hirugarren geratuko dira. Alebinetan, berriz, asteazkenean bertan hasiko da jardunaldia, izan ere 20.00etan Txalburuk eta Lizartza-Orexa neurtuko dira. Etxekoak hirugarren postura gerturatzea izango dute helburua. Larunbatean, 18.00etan, Bidania-Goiatzek Leaburu hartuko du. Ikaztegietak jai duela kontuan hartuta, bidaniarrak liderra estutzen saiatuko dira. Azkenik, igandean, 11.30etatik aurrera Igeldo eta Ikaztegieta-Baliarrain lehiatuko dira.Bi taldeek azkeneko postua izango dute jokoan, bietako inork ez baitu hor amaitu nahiko. Benjaminetan ere txapelketako azkeneko jardunaldia jokatuko da, eta dena erabakita iristen dira. Asteazkenean hasiko da, 19.00etan Txalburuk eta Lizartza-Orexa neurtuko dira. Etxekoek jadanik lehen postua segurtatuta daukate. Larunbatean, 17.00etan Bidania-Goiatz eta Leaburu neurtuko dira Bidanian.

2014(e)ko otsailaren 15(a), larunbata

KRONIKAK:

FUTWALLA:

IKAZTEGIETA 0 LEABURU A 2

IKAZTEGIETA: Uria.

LEABURU A: Ugartemendia.

PARTZIALAK: 7-10 eta 2-10.

Nahiz eta lehen postua segurtatuta izan, Ugartemendiak ez du barkatu. Lehen jokoan Uriak estutu du, baina bigarrengoan erabateko agintea erakutsi du txapeldunak.



BEIZAMA 1 LEABURU B 2

BEIZAMA: Leunda

LEABURU B: Garcia

PARTZIALAK: 10-9, 4-10 eta 1-8.

Partida honen ostean Leaburu B taldeak bigarren postua segurtatu du. Lehen jokoa oso polita eta estua izan da. Bigarrengoan eta hirugarrengoan, ordea, Beizamakoa presaka aritu da azkar amaitu nahian, eta Leaburukoak, patxada handiarekin erabat kontrolatu du neurketa.


IKAZTEGIETA 0 LEABURU B 2

IKAZTEGIETA: Uria.

LEABURU B: Garcia.

PARTZIALAK: 2-10 eta 5-10.

Leaburu B taldeak garaipen erosoa lortu du, Ikaztegietako ordezkariak ez baitu asmatu, eta ez du bere egunik onena izan. Hasieratik nagusitu da kanpoko taldeko jokalaria.


BEIZAMA O LEABURU A 2

BEIZAMA: Leunda.

LEABURU A: Ugartemendia.

PARTZIALAK: 5-10 eta 5-10.

Partida hau irabazi ostean, Anixeto Ugartemendiak segurtatu du Buruz Burukoa. Partida ederra izan da, eta Leaburukoak txapela zergaitik irabazi duen erakutsi du.


ARETO FUTBOLA.

INFANTIL-KADETEAK:

LIZARTZA-OREXA 12 BIDANIA-GOIATZ 4

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Zeberio, Zalakain, Iturrioz eta Malkorra-hasierako bostekoa-, Iturrioz, Arozena, Goikoetxeandia, Colmenares eta Sorozábal.

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, I.Agirretxe, J.Agirretxe, Garzon eta Lakuntza-hasierako bostekoa-, Otaño.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Colmenares (3), Zalakain (4), Malkorra (2), Zeberio, Iturrioz eta Goikoetxeandia. Bidania-Goiatz: Otaño (3) eta J.Agirretxe.

Lizartza-Orexak bigarren amaitzeko lehen urratsa eman du, eta orain datorren astean Errezilek zer egiten duen itxaron beharko du, ea bigarren edo hirugarren amaituko duen jakiteko. Bidania-Goiatzek, aldiz, azkena amaituko du. Emaitzak ematen duena baino gehiago estutu du Bidania-Goiatzek. Bigarren zatiaren erdirarte partidan sartuta egon da, baina aldaketa bakar bat izatearen ordaina jaso du.



BENJAMINAK:

LEABURU 0 TXALBURUK 7

LEABURU: Iraeta, I.Arrospide, N.Arrospide, Iban Arrospide, I.Ibañez, L.Ibañez, Orbegozo, Ugartemendia, Urtibe, Zubia eta Garcia.

TXALBURUK: Seoane, X.Gorostidi, Altuna, Kaminos, B.Gorostidi, E.Gorostidi, Mañoso, Mujika eta Murua.

GOLAK: Txalburuk: B.Gorostidi (3), E.Gorostidi, X.Gorostidi, Altuna eta Kaminos.

Pasa den astetik dauka Txalburukek liga segurtatuta eta lasaitasun horrekin jokatu zuen Leaburun. Etxekoak saiatu ziren estutzen, baina txapeldunek garaipen erosoa lortu zuten.

LIZARTZA-OREXA 3 IGELDO 7

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Arrue, Iturralde, Arrillaga, Balerdi, Lasa, Errasti, Azpiroz eta Malkorra.

IGELDO: Gomez, Aizpurua, Agirre, Dorronsoro, Amezua, Senperena, Rouget, Camarero, Ezkurdia, Etxeberria, L.Agirre, N.Rouget eta Manzano.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Malkorra (2) eta Arrillaga. Igeldo: Dorronsoro (2), Senperena (2), Rouget (2) eta Aizpurua.

Igeldok txapelketa mistoa irabazteko urrats garrantzitsua eman du Lizartzan irabazita. Bi taldeek oso neurketa polita eskeini dute.

ALEBINAK:

LIZARTZA-OREXA 10 IGELDO 5

Lizartza-Orexa: Hurtado, Errasti, Iturrioz, Zeberio eta Zubeldia-hasierako bostekoa-, Goikoetxeandia, Sorozabal, Goikoetxea, Beitia, Balerdi, Arrillaga, Agirre, Lasa eta Juan.

IGELDO: Camarero, E.Aizpurua, U.Aizpurua, Gonzalez eta S.Lopez-hasierako bostekoa-, A.Lopez, Etxeberria eta Oiarzabal.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Iturrioz (3), Arrillaga (3), Zeberio (2), Sorozabal eta Balerdi. Igeldo: Gonzalez (3), Etxeberria eta Oiarzabal.

Lizartza-Orexak pauso handia eman du hirugarren postua segurtatzeko daraman lehia  horretan. Igeldoren aurka gehiago izan da, eta merezita irabazi du, hala ere gol dotoreak izan dira tartean, Igeldoko Aner Gonzalezek lortu duenetako bat, besterik gabe, bikaina izan baita.



LEABURU 4 TXALBURUK 5

LEABURU: E.Arrospide, Zubia, Ugartemendia, O.Arrospide eta A.Arrospide-hasierako bostekoa-, M.Garcia, I.Garcia, Arrizabalaga, Adurriaga eta Ben Saber.

TXALBURUK: Yugueros, Lopetedi, E.Gorostidi, Murua eta Mañoso-hasierako bostekoa-, Kaminos, Altuna, Areizaga eta Artola.

GOLAK: Leaburu: Adurriaga (2), Zubia eta Ugartemendia. Txalburuk: Mañoso (3) eta Murua (2).

Partida polita eskeini zuten bi taldeek,eta neurketa honek garrantzia ere bazuen, izan ere laugarren postua baitute bi talde hauek jokoan, eta lehia horretan Abaltzisketakoek abantaila hartu dute.


IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 4 IKAZTEGIETA 15

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Artola, U.Olano, Zunzunegi eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Leunda, Irastortza, Larrañaga, I.Olano eta Castaño.

IKAZTEGIETA: Arin, Mozo, Uria, Arruabarrena eta Benavente-hasierako bostekoa-, Leunda, Parra eta Irastortza.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: Iztueta (2), Zunzunegi eta Artola: Ikaztegieta: Mozo (4), Irastortza (3), Parra (3), Arruabarrena (2), Leunda, Benavente eta Uria.

Ikaztegietak liga ia erabakita utzi du Baliarrainen. Orain, puntu bat nahikoa izango du matematioki txapela lortzeko. Neurketak bi zati oso ezberdin izan ditu. Lehenengoan, etxekoak oso ongi hasi dira, eta markagailuan ere 2-0 aurreratu dira. Atsedenera joan aurretik, ordea, kanpotarrek horri buelta eman diote. Bigarren zatian gauzak erabat aldatu dira. Ikaztegieta-Baliarrain kantxatik desagertu egin da, alde handiarekin denboraldi honetan egin duten zatirik kaskarrena egin dute, eman dezaketen mailaren oso behetik, eta Ikaztegieta bakarrik aritu da jokatzen, garaipen oso erosoa lortzeko.
 

2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala


AURREKOA

Asteburu honetan jokatu behar zen infantil-kadete mailako azkeneko jardunaldia, baina Ikaztegietaren eta Errezilen arteko partida astebetez atzeratzen da. Beste biek, Lizartza-Orexak eta Bidania-Goiatzek igandean jokatuko dute 12.30ean Lizartzan. Bien helburua bigarren postua lortzea izango da, liga Ikaztegietak segurtatuta baitauka. Horretarako, ordea, irabazteak bakarrik balio die. Bidanian bezala berdinduko balute, Errezilek jokatu ez arren, bigarren postua segurtatuko luke. Alebinetan, ostiralean derbia jokatuko da, eta txapelketa honetako partida bat lehen aldiz jokatuko da Baliarraingo pilotalekuan. 18.30ean neurtuko dira Ikaztegieta-Baliarrain eta liderra, Ikaztegieta. Larunbatean ere neurketa garrantzitsua izango dute Leaburuk eta Txalburuekek 18.00etan. Laugarren postua izango dute jokoan. Jardunaldia igandean itxiko da, 11.30ean Lizartza-Orexa eta Igeldo neurtuko baitira. Benjaminetan, larunbatean 17.00etan Leaburu eta Txalburuk neurtuko dira. Oraindik bi jardunaldi geratzen dira liga amaitzeko, baina Abaltzisketakoak liga segurtatuta daukate. Azkenik, igandean, 10.30ean Lizartza-Orexa eta Igeldo lehiatuko dira, eta txapelketa mistoa izango dute jokoan.

2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala


KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

ALEBINAK:

IGELDO 0 LEABURU 5

IGELDO: Camarero, Gomez, E.Aizpurua, Oiarzabal  eta A.Lopez-hasierako bostekoa-, Rouget, Mujika, S.Lopez eta U.Aizpurua.

LEABURU: E.Arrospide, Zubia. Ugartemendia, O.Arrospide eta A.arrospide-hasierako bostekoa-, M.Garcia, I.Garcia, Arrizabalaga eta Adurriaga.

GOLAK: O.Arrospide (2), Ugartemendia, A.Arrospide eta Adurriaga.

Leaburu sailkapeneko laugarren postuan jarri da Igeldon irabazi ostean. Etxekoek baja garrantzitsu batzuk izan dituzte, eta asko nabaritu dute.


IKAZTEGIETA 7 LIZARTZA-OREXA 6

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Mozo, Parra eta Benavente-hasierako bostekoa-, Leunda, Irastortza eta Arruabarrena.

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Zubeldia, Iturrioz, Errasti eta Zeberio-hasierako bostekoa-, Balerdi, Goikoetxea, Sorozabal, Goikotxeandia, Arrillaga, Lasa eta Juan.

GOLAK: Ikastegieta: Mozo (3, Irastortza (3) eta Parra. Lizartza-Orexa: Zeberio (4), Iturrioz eta Balerdi.

Ikaztegietak sailkapeneko lehen postuan jarraituko du Lizartzari irabazi ostean. Bi taldeek sekulako norgehiagoka eskeini dute, eta ikusitakoaren arabera, berdinketa bat izango zen justuena, baina azkenean etxekoak ate aurrean hobeto ibili dira, eta hor egon da gakoa. Kanpokoak 1-4 aurreratu dira, eta gero horri etxekoek buelta eman eta 5-4 jarri da Ikaztegieta. Zuri-urdinak, berriro ere emaitza iraultzeko  gai izan dira, 5-6 jartzeko, baina azkeneko bi golak etxekoek egin dituzte, partida erabakiz.


TXALBURUK 6 BIDANIA-GOIATZ 12

TXALBURUK: Yugueros, Altuna, Artola, Murua eta Mañoso-hasierako bostekoa-, Areizaga, Kaminos, Gorostidi eta Lopetedi.

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, Iraeta, I.Otaño, Aldalur eta J.Otaño-hasierako bostekoa-, Agirretxe eta Altuna.

GOLAK: Txalburuk: Murua (3) eta Mañoso (3). Bidania-Goiatz: Agirretxe (7), I.Otaño (2)J.Otaño, Altuna eta Artola (bere atean).

Bidania-Goiatzek sailkapeneko bigarren postuan jarraituko du Abaltzisketan irabazita. Etxekoak oso ongi hasi dira, 2-0 aurreratuz eta aldea gehitzeko aukerak ere izan dituzte, baina kanpotarrek oso denbora gutxian eman diote emaitzari buelta. Horrekin Txalburuk presaka hasi da jokatzen, eta kanpotarrek norgehiagoka ederki kudeatu dute, hiru puntu eskuratuz, eta itxura bikaina emanez.
 



BENJAMINAK:

IGELDO 4 LEABURU 2

IGELDO: Dorronsoro, Aizpurua, Rouget, Amezua, Camarero, Manzano, Etxeberria, L.Agirre, Berasategi, M.Agirre eta Senperena.

LEABURU: Iraeta, I.Arrospide, N.Arrospide, I.Arrospide, I.Ibañez, L.Ibañez, Orbegozo, Ugartemendia, Uribe, Zubia eta Garcia.

GOLAK: Igeldo: Senperena (2) eta Amezua (2). Leaburu: Orbegozo eta Garcia.

Igeldok bigarren garaipena jarraian lortu du, eta horrekin hirugarren postua ere bai, eta une honetan talde mistoen artean aurrenekoa da. Neurketa polita eskeini dute bi taldeek, baina puntuak etxean geratu dira.

TXALBURUK 7 BIDANIA-GOIATZ 4

TXALBURUK: Seoane, X.Gorostidi, Kaminos, Mañoso, E.Gorostidi, Mujika, B.Gorostidi, Murua eta Iribarria.

BIDANIA-GOIATZ: I.Zugasti, Beloki, A.Eskibel, E.Zugasti, M.Eskibel, Altuna, Dorronsoro eta Iraeta.

GOLAK: Mujika (4), B.Gorostidi (2) eta Iribarria. Bidania-Goiatz: Iraeta  (3) eta M.Eskibel.

Oraindik benjaminen liga amaitzeko bi jardunaldi geratzen diren arren, Txalburuk matematikoki liga bereganatu du gaur Bidania-Goiatz mendean hartuta. Bi taldeek oso norgehiagoka polita eskeini dute, maila oso polita erakutsiz.

AURREKOA:

Alebinen liga pil-pilean dago, eta jardunaldi honetan gauza asko argitu daitezke, edo agian oraindik eta estuago jarri. Horretarako ostiralean jokatuko diren bi partiden emaitzak zer ikusi handia izango dute. Liderrak, Ikaztegietak, etxean jokatuko du 18.15etan Lizartza-Orexaren aurka. Bigarren sailkatuak, Bidania-Goiatzek, ordu eta erdi beranduago jokatuko du Abaltzisketan, Txalburuk taldearen aurka. Igandean, 12.00etan, berriz, Igeldok bigarren garaipena lortu nahiko du Leabururen aurka. Benjaminetan, berriz, ostiralean erabaki daiteke liga. Horretarako, 19.00etatik aurrera Abaltzisketan jokatuko den partida irabazi egin behar du Txalburuk taldeak, bigarren dagoen Bidania-Goiatzen aurka. Hori lortzen badu, bi jardunaldiren faltan txapela seguru izango luke. Igandean, berriz, 11.00etan Igeldo eta Leaburu neurtuko dira. Etxekoek  pasa den astean irabazi ostean, txapelketa mistoa irabazteko aukera dute, baina horretarako igandeko hiru puntuak beharrezkoak dituzte.