2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

KRONIKAK:

FUTWALLA:

LEABURU A 2 BEIZAMA 0

LEABURU A: Ugartemendia.

BEIZAMA: Leunda

PARTZIALAK: 10-3, 10-3.

Anixeto Ugartemendiak ez du inongo arazorik izan garaipena lortzeko. Lesio batetik irten berria den Jon Leundak ez dio inongo arazorik sortu, eta bera izango da aurreneko liderra.

 


LEABURU B 2 IKAZTEGIETA 0

LEABURU B: Garcia.

IKAZTEGIETA: Uria.

PARTZIALAK: 10-4 eta 10-7

Leaburu B taldeko Iñigo Garciak garaipena erdietsi du. Lehen jokoan nagusi izan da, eta bigarrengoan Uriak arazo asko sortu dizkion arren, garaipena lortu du.


INFANTIL-KADETEAK:

BIDANIA-GOIATZ 9 ERREZIL 7

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, I.Agirretxe, Losa, J.Agirretxe eta Otaño-hasierako bostekoa-, Zinkunegi eta Lakuntza.

ERREZIL: Irulegi, Uzkudun, Urdalleta, Labaka eta Aiertza-hasierako bostekoa-, Uzkudun.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Otaño (6) eta J.Agirretxe (3). Errezil: Aiertza (3), Labaka (2) eta Otaegi (2).


Lehen jardunaldian atzeratu zen partida berreskuratu da Bidanian, eta oso derbi polita ikusi da. Gakoa lehen minutuetan egon da, aurreneko lauetan hiru gol egin baititu etxeko taldeak. Errezili kosta egin zaio partidan sartzea, eta gero garesti ordaindu du. Berehala laburtu du markagailua, behin baino gehiagotan gol batera ere jarri da, baina etxeko taldeak beste gol batekin erantzuten zuen. Auritz Otaño nabarmendu da, bere sei golekin.


BENJAMINAK:


IGELDO 2 LIZARTZA-OREXA 4

IGELDO: Ezkurdia, Etxeberria, N.Rouget, D.Rouget, Amezua, Berasategi, Dorronsoro, Kalonje, L.Agirre, M.Agirre, Camarero, Senperena, Aizpurua eta Manzano.

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Malkorra, Errasti, Azpiroz, Lasa, Balerdi, Arrillaga, Arrue eta Iturralde.

GOLAK: Igeldo: Dorronsoro eta Senperena. Lizartza-Orexa: Arrillaga (3) eta Malkorra.

Talde mistoen artean lehen postua zuten jokoan Igeldon, eta Lizartzakoek lortu zuten garaipena, postuari eutsiz. Norgehiagoka oso polita izan zen.

TXALBURUK 10 LEABURU 0

TXALBURUK: Seoane, Iriberri, Kaminos, B.Gorostidi, E.Gorostidi, X.Gorostidi, Mañoso, Mujika eta Murua.

LEABURU: Iraeta, I.Arrospide, N.Arrospide, Iban Arrospide, I.Ibañez, L.Ibañez, Orbegozo, Ugartemendia, Uribe, Zubia eta Garcia.

GOLAK: Txalburuk: Murua (3), Kaminos (3), B.Gorostidi (2) eta X.Gorostidi (2).

Txalburuk taldeak garaipen erosoa lortu du, eta sailkapeneko lehen postuan bakar-bakarrik geratu da. Lehen zatian bost gol egin ditu, eta bigarrengoan, beste horrenbeste.

ALEBINAK:

IGELDO 5 LIZARTZA-OREXA 1

IGELDO: Camarero, E.Aizpurua, E.Aizpurua, Etxeberria, Gonzalez, S.Lopez, A.Lopez, Fraile eta Ezkurdia.

LIZARTZA-OREXA: Errasti, Iturrioz, Zubeldia, Agirre, Goikoetxeandia, Lasa, Beitia eta Balerdi.

GOLAK: Igeldo: S.Lopez (2), Etxeberria, Gonzalez eta Ezkurdia. Lizartza-Orexa: Balerdi.

Igeldok denboraldiko lehen garaipena lortu, eta sailkapeneko azkeneko postua utzi du. Lizartzakoek baja ugari eraman dituzte, eta igeldoarrek ez dute barkatu, oso partida ona egin baitute.

TXALBURUK 6 LEABURU 3

TXALBURUK: Yugueros, Altuna, Areiza, Artola, Kaminos, Gorostidi, Mañoso eta Lopetegi.

LEABURU: E.Arrospide, Ugartemendia, Zubia, O.Arrospìde, A.Arrospide, M.Garcia, I.Garcia eta Arrizabalaga.

GOLAK. Txalburuk: Mañoso (4), Artola eta Lopetegi. Leaburu: Zubia (2) eta Ugartemendia.

Txalburuk eta Leaburuk partida polita eskaini dute, baina garaipena etxean geratu da, eta horrela sailkapenean ere Abaltzisketakoek aurre hartu die, nahiz eta puntuetan berdin dauden. Goletako aldea, ordea, Txalburuken aldekoa da.

IKAZTEGIETA 8 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 3

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Leunda, Arruabarrena eta Benavente-hasierako bostekoa-, Mozo eta Irastortza.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, U.Olano, Larrañaga, Irastortza eta Castaño-hasierako bostekoa-, Artola, I.Olano eta Leunda.

GOLAK: Ikaztegieta. Irastortza (2), Mozo (2), Arruabarrena (2), Benavente eta Leunda. Ikaztegieta-Baliarrain: Irastortza (2) eta Artola.

Beteranoenek eraman dute ikaztegietarren arteko derbia. Lehen zatia orekatua izan da, eta alde handirik gabekoa. Bigarren zatian, ordea, txikienek behera egin dute eta Ikaztegietak norgehiagoka erabaki egin du. Emaitza honi eta asteburu honetan Bidania-Goiatzek jai izango duela kontuan hartuta, Ikaztegieta sailkapeneko lehen postuan jarri da, eta lehen talde mistoa izaten ere jarraituko du.
 
 
 

2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

AURREKOAK:

FUTWALLA:

Azkenean hastera doa futwalleko Buruz Burukoa. Lau talde neurtuko dira eta igandean jokatuko dira bi partidak, eta biak, gainera Leaburuko pilotalekuan izango dira. Leaburu A eta Beizama neurtuko dira aurrenekoan, eta Leaburu B eta Ikaztegieta bigarrengoan. Txapelketa hau oran dela bi aste hasi behar zen, baina azken orduko arazo batzuk medio bi aste beranduago abiatuko da.Partidak 11.30ean hasiko dira.


ARETO FUTBOLA:

 Infantil-kadeteetan lehen jardunaldian jokatu gabe geratu zen neurketa berreskuratuko da. Bidaniko pilotalekuan Bidania-Goiatz eta Errezil lehiatuko dira larunbatean. Etxekoek jokatu duten partida bakarra galdu egin dute, eta kanpokoek, berriz, berdindu. Alebinetan bosgarren jardunaldia izango da, eta hasi ostiralean egingo da, ikaztegietarren arteko derbiarekin. Eskarmentua eta freskotasuna neurtuko dira. Txikienek, itxura ona eman arren, ez dute oraindik partidarik irabazi, eta zaharrenek hiru irabazi eta bat berdindu dute, oraindik ez baitute atsedeneko jardunaldirik ere izan. Jarraitu larunbatean egingo du Abaltzisketan, bertan neurtuko baitira Txalburuk eta Leaburu. Etxekoek partida bat irabazi eta bi galdu dituzte, eta kanpokoek bi galdu eta bi irabazi, hauek ere ez baitute oraindik atsedenik egin. Amaitu igandean egingo da, Igeldon jokatuko baitute etxeko taldeak eta Lizartza-Orexak. Aurrenekoek jokatutako partida guztiak galdu dituzte, eta besteek bi irabazi eta bat galdu. Benjaminetan, laugarren jardunaldia jokatuko da. Larunbatean lehen postuan doan Txalburuk taldeak Leaburu hartuko du, eta igandean Igeldo eta Lizartza-Orexa lehiatuko dira. Azken hau da lehen talde mistoa, etxekoek irabaziko balute, gauzak aldatu egingo dira.

2013(e)ko azaroaren 23(a), larunbata

KRONIKAK:
INFANTIL-KADETE.

IKAZTEGIETA 9 BIDANIA-GOIATZ 2

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, Uria, Mozo eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, J.Luzuriaga eta X.Luzuriaga.

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, I.Agirretxe, J.Agirretxe, Losa eta Zinkunegi-hasierako bostekoa-,Otaño eta Lakuntza.

GOLAK: Ikaztegieta: Mozo (4), J.Luzuriaga (3), M.Lakuntza eta Sagastibeltza. Bidania-Goiatz: J.Agirretxe eta Otaño.

Ikaztegietak sailkapeneko lehen postuan jarraituko du Bidania-Goiatzi irabazita. Lehen zati orekatua izan zen, baina bigarrengoan kanpokoek behera egin zuten, eta eta marroi-urdinek norgehiagoka erabaki egin zuten.


ERREZIL 9 LIZARTZA-OREXA 9

ERREZIL: Uzkudun, Urdalleta, Otaegi, Labaka eta Aiertza.

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Malkorra, Iturriotz, Arozena eta Zeberio-hasierako bostekoa-, Colmenares, Zalakain, Sorozabal eta Goikoetxeandia.

GOLAK: Errezil: Aiertza (5), Labaka (3) eta Urdalleta. Lizartza-Orexa: Zalakain (5), Iturrioz  (3) eta Urdalletak bere atean.

Sekulako festa izan zen Errezilen, 18 gol ikusi baitziren, nahiz eta euriak ez zuen asko lagundu. Emozioa bukaerara arte izan zen, markagailuan eta jokoan sekulako oreka egon baitzen. Kanpotarrak 7-9 aurreratu ziren, eta bazirudien irabaziko zutela, baina azkeneko minutuetan etxekoek berdindu egin zuten.


ALEBINAK.

LEABURU 10 IGELDO 2

LEABURU: E.Arrospide, Ugartemendia, Zubia, A.Arrospide eta O.Arrospide-hasierako bostekoa, M.Garcia, I.Garcia eta Arrizabalaga.

IGELDO: Kamarero, E. Aizpurua, Amezua, Gomez eta Agirre-hasierako bostekoa-, Gonzalez, Oiartzabal, U.Aizpurua, Etxeberria eta Ezkurdia.

GOLAK: Leaburu: Zubia(3), Ugartemendia (2), M.Garcia (2), I.Garcia (2) eta A.Arrospide. Igeldo: Gonzalez eta U.Aizpurua.

Leaburuk denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen, eta Igeldok, oraindik ez du irabazi. Etxekoek hasieratik gailendu ziren, eta amaieran garaipen erosoa lortu zuten.


BIDANIA-GOIATZ 4 TXALBURUK 1

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, I.Otaño, J.Otaño, Agirretxe eta Iraeta-hasierako bostekoa-, Altuna eta Aldalur.

TXALBURUK: Yuguero, Altuna, Murua, Lopetegi eta Mañoso-hasierako bostekoa, Areiza, Artola, Kaminos eta Gorostidi.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Agirretxe (2), J.Otaño eta I.Otaño. Txalburuk: Lopetegi.

Bidania-Goiatzek sailkapeneko lehen postuan jarraituko du Ikaztegietarekin berdinduta. Lehen zati berdindu baten ostean, etxekoek azken minutuetan egin zituzten bi gol, eta horrekin apurtu zuten neurketa. Bigarren zatian hirugarrena egin, eta bidea erraztu zuten, nahiz eta kanpotarrek emaitza murriztu zuten.

LIZARTZA-OREXA 3 IKAZTEGIETA 6

LIZARTZA-OREXA: Errasti, Iturrioz, Zeberio, Lasa eta Arrillaga-hasierako bostekoa-, Zubeldia, Goikoetxea, Beitia, Agirre, Goikoetxeandia, Balerdi eta Ioritz.

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Irastortza, Mozo eta Arruabarrena-hasierako bostekoa-, Benavente.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Zeberio, Lasa eta Arrillaga. Ikaztegieta: Irastortza (4) eta Mozo (2).

Ikaztegieta sailkapeneko lehen postuan dago, Bidania-Goiatzekin berdinduta, baina lehen talde mistoa da. Lizartzan, etxeko taldea irabazten hasi zen, baina kanpokoek berehala jarri zuten 1-3koa. Hala ere Lizartza partidan egon zen azken bost minutuak arte. Ikaztegietakoek azken minutuetan, ordea, dena erabaki zuten.
                                 
BENJAMINAK.

LEABURU 2 IGELDO 11

LEABURU: Iraeta, I.Arrospide, N.Arrospide, I.Arrospide, I.Ibañez, L.Ibañez, Orbegozo, Ugartemendia, Uribe eta Zubia.

IGELDO: Gomez, Dorronsoro, Senperena, Aizpurua, Manzano, Amezua, Berasategi, L.Agirre, M.Agirre, Ezkurdia, Camarero eta Etxeberria.

GOLAK: Leaburu: Iraeta eta I.Arrospide. Igeldo: Senperena (4), Amezua (3), Berasategi (2), Aizpurua eta Dorronsoro.

Igeldok denboraldiko lehen garaipena lortu zuen, eta Leaburuk oraindik ez du lortu. Emaitzak dena erakusten du.

BIDANIA-GOIATZ 1 TXALBURUK 5

BIDANIA-GOIATZ: I.Zugasti, E.Zugasti, Altuna, Beloki, Eskibel, Dorronsoro eta Iraeta.

TXALBURUK: Seoane, Iriberri, Kaminos, B.Gorostidi, E.Gorostidi, X.Gorostidi, Mañoso, Mujika eta Murua.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Iraeta. Txalburuk: Kaminos, B.Gorostidi (2) eta Mujika (2)

Abaltzisketako Txalburuk lehen postuan jarriko da, Bidania-Goiatzekin berdinduta, baina partida bat gutxiago jokatuta eta golean aldea alde duela. Bidania-Goiatzen nagusi izan zen, eta hiru puntuak eraman zituen.

 

2013(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

AURREKOA

Talde guztiak martxan jarriko dira

Infantil-kadete mailako Bidania-Goiatz eta Errezil falta ziren jokatzen hasteko, eta asteburu honetatik aurrera horiek ere martxan izango dira. Maila horretako bi partidak, gainera, igandean jokatuko dira. Errezilek 10.30ean Lizartza-Orexa hartuko du. Kanpotarrek galdu egin dute jokatu duten partida. Bi ordu beranduago hasiko da Ikaztegietan herriko taldearen eta Bidania-Goiatzen harteko partida. Etxekoek jokatutako neurketa irabazi egin zuten. Alebinen mailan, laugarren jardunaldia jokatuko da, eta ostiralean bi partida erakargarri jokatuko dira. Lizartzan, 18.00etan Lizartza-Orexa eta Ikaztegieta lehiatuko dira. Etxekoek jokatutako bi partidak irabazi dituzte, eta kanpokoek bi irabazi eta bat berdindu. Ordu eta erdi beranduago hasiko da Bidaniko pilotalekuan bertako taldearen eta Abaltzisketako Txalburuk taldeen arteko neurketa. Etxekoek jokatutako hiru partidetatik bi irabazi eta bat berdindu dute, eta kanpokoek, berriz, bat irabazi eta bestea galdu. Larunbatean, 18.30ean Leaburun jokatuko dute Leaburuk eta Igeldok. Etxekoek bi partida galdu eta bat irabazi dute, eta kanpokoek, biak galdu. Ikaztegieta-Baliarraini egokituko zaio atseden hartzea. Benjaminen mailan hirugarren jardunaldia jokatuko da. Ostiralean, 18.30ean Bidania-Goiatz eta Txalburuk neurtuko dira. Etxekoek jokatutako bi partidak irabazi dituzte, eta kanpokoek jokatu duten bakarra bereganatu zuten. Larunbatean 17.30ean neurtuko dira Leaburu eta Igeldo. Bietako inork ez du oraindik partidarik irabazi, eta hor izango dute lehen aukera.
                                        Errezil taldeko Mattin Aiertza.

2013(e)ko azaroaren 16(a), larunbata

KRONIKAK:

BENJAMINAK:

IGELDO 1 BIDANIA-GOIATZ 4

IGELDO: Amezua, Kalonje, Senperena, Ronget, Agirre, Dorronsoro, Ezkurdia, Berasategi, Aizpurua eta Camarero.

BIDANIA-GOIATZ: I.Zugasti, E.Zugasti, Altuna, Beloki, Eskibel, Dorronsoro eta Iraeta.

GOLAK: Igeldo: Aizpurua. Bidania-Goiatz: Iraeta (3) eta E.Zugasti.

Bidania-Goiatz sailkapeneko lehen postuan jarri da garaipen honen ostean.

ALEBINAK:

IGELDO 4 BIDANIA-GOIATZ 6

IGELDO: Camarero, Aizpurua, A. Lopez, S.Lopez, Mujika, Etxeberria, Gonzalez, Oiartzabal eta Aizpurua.

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, I.Otaño, J.Otaño, Agirretxe, Iraeta, Altuna eta Aldalur.

GOLAK: Igeldo: Etxeberria (2) eta Gonzalez (2). Bidania-Goiatz: Agirretxe (4), Iraeta (1) eta Aldalur (1).

Bidania-Goiatzek sailkapeneko lehen postuan jarraituko du Ikaztegietarekin berdinduta. Norgehiagoka polita eskaini zuten bi taldeek.

IKAZTEGIETA 7 LEABURU 4

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Irastortza, Mozo eta Leunda-hasierako bostekoa-, Benavente.

LEABURU: E.Arrospide, Zubia, Ugartemendia, A.Arrospide eta O. Arrospide-hasierako bostekoa-, M.Garcia, I.Garcia eta Arrizabalaga.

GOLAK: Ikaztegieta: Irastortza (6) eta Mozo. Leaburu: Zubia (2), A.Arrospide eta O.Arrospide.

Markel Irastortzak markatu zituen ezberdintasunak partida honetan. Kanpokoak 0-2 aurreratu ziren, baina orduan hasi zen esnatzen etxeko taldea. Hala ere, Leaburu beti partidan sartuta egon zen, eta 0-2koarekin zutoinera bidali zuten baloi hura sartu izan balitz, gauzak asko alda zitekezken.
 

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 3 LEABURU-LIZARTZA 7

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Arruabarrena, Larrañaga, Artola eta Irastortza-hasierako bostekoa-, U.Olano, I.Olano, Leunda eta Castaño.

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Iturriotz, Balerdi, Arrillaga eta Lasa-hasierako bostekoa-, Errasti, Zeberio, Sorozabal, Agirre eta Zubeldia.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: Larrañaga (2) eta I.Olano. Lizartza-Orexa: Zeberio (4), Errasti, balerdi eta Arrillaga.

Lizartza-Orexak estutu dezentea hartu zuen txapelketako talderik gazteenaren aurka, baina kanpotarrentzak gauzak okerren zeudenean agertu zen Aimar Zeberio, txapelketa honetan ezberdintasun handienak markatzen dituen jokalaria, eta lau gol sartu zituen, neurketa erabakiz. Etxekoak 2-0 eta 3-1 aurretik egon ziren, baina gero ezin izan zuten lehen garaipena lortu.

 

2013(e)ko azaroaren 15(a), ostirala


AURREKOAK.

Alebinen mailako hirugarren jardunaldia eta benjaminen bigarrena jokatuko da ostiraletik igandera bitarte. Infantil-kadeteek jai izango dute. Alebinen mailan, ostiralean hasiko da jardunaldia, 18.30ean Ikaztegietako pilotalekuan Ikaztegieta-Baliarrain eta Lizartza-Orexa neurtuko dira. Etxekoek orain arteko bi partidak galdu egin dituzte. Kanpokoek bat jokatu eta hura irabazi egin dute. Horren ostean Ikaztegieta eta Leaburu lehiatuko dira. Etxekoek partida bat irabazi eta bestea berdindu egin dute, eta Leaburuk, bat galdu eta bestea irabazi. Igandean, 12.30ean, aurtengo bi talde berriak lehiatuko dira Igeldon. Herriko taldea eta Bidania-Goiatz lehiatuko dira. Igeldoarrek partida bakarra jokatu eta galdu egin zuten, eta bidaniarrek bat irabazi eta bestea berdindu egin zuten. Benjaminen mailan, igandean, 11.30ean Igeldo eta Bidania-Goiatz neurtuko dira. Etxekoek jokatutako partida galdu egin zuten, eta kanpokoek irabazi. Lizartza-Orexak eta Leaburuk jokatu beharrekoa, urriaren 25era aurreratu zen, eta Lizartza-Orexak 5-1 irabazi zuen.

                                       Igeldoko alebinen eta benjaminen taldea.

2013(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

KRONIKAK:

INFANTIL-KADETE:

Lizartza-Orexa 6 Ikaztegieta 10

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Malkorra, Iturriotz, Arozena eta Olaskoaga-hasierako bostekoa-, Sorozabal, Zalakain eta Colmenares.

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, Uria, Mozo eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, X.Luzuriaga, Jauregi eta J.Luzuriaga.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Malkorra (3), Zalakain (2) eta Iturriotz. Ikaztegieta: Mozo (4), Jauregi (2), Sagastibeltza (2), X.Luzuriaga eta Zalakain, bere atean.

Infantil-kadeteen lehen partida, eta neurketa polita ikusi zen Orexan. Etxekoak oso azkar aurreratu ziren, baina kanpokoek berehala lortu zuten neurketari buelta ematea, gero 1-4 aurreratzeko. Lizartzakoak, ordea, ez ziren lo geratu, eta partida berdintzea lortu zuten, nahiz eta berriro ere ikaztegiatarrek ihes egin zuten, eta ez zieten etxekoei aukera gehiago eman.


ALEBINAK:

LEABURU 5 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 3

LEABURU: E.Arrospide, Ugartemendia, A.Arrospide, O.Arrospide eta Zubia-hasierako bostekoa-, M.Garcia, I.Garcia eta Arrizabalaga.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Arruabarrena, Larrañaga, Irastortza eta Artola-hasierako bostekoa-, U.Olano, I.Olano, Leunda eta Castaño.

GOLAK: Leaburu: O.Arrospide (2), Ugartemendia (1), M.Garcia (1) eta Zubia(1). Ikaztegieta: Artola (2) eta Irastortza (1).

Partida polita Leaburun ikusi zen, eta azkenean Leabururen eskarmentuak eman zion garaipena. Ikaztegieta-Baliarraineko jokalari guztiak lehen urtea dute alebinetan, eta bi badaude oraindik benjaminak direnak ere. Joku aldetik, partida bikaina egin zuten, baina etxekoek indar gehiago eta eskarmentua ere bai, eta hor joan zen norgehiagoka. Lehen minutuan aurreratu ziren Leburukoak, baina kanpokoak beti partidan sartuta egon ziren.


TXALBURUK 17 IGELDO 3

TXALBURUK: Yugueros, Murua, Mañoso, Lopetegi, Gorostidi, Kaminos, A.Artola, Areizaga eta M.Altuna.

IGELDO: Camarero, U.Aizpurua, E.Aizpurua, A.Lopez, S.Lopez, Mujika, Amezkua, Ezkurdia eta Rouget.

GOLAK: Txalburuk: Mañoso (8), A.Artola (2), Lopetegi (2), Areizaga (1), N.Kaminos (1), Murua (1), U.Aizpurua (bere atean) eta E.Aizpurua (bere atean. Igeldo: Rouget (2) eta S.Lopez (1).

Emaitzak dena erakusten du. Igeldok lehen partida izatearen ordaina jaso zuen. Dena dela, goruntz egin behar duen taldea da, atzokoan bajak ere bai baitzituen. Txalburuk eroso aritu zen.



BIDANIA-GOIATZ 5 IKAZTEGIETA 5

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, Agirretxe, Iraeta, Altuna eta J.Otaño-hasierako bostekoa-, I.Otaño eta Aldalur.

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, M.Irastortza, Mozo eta Leunda-hasierako bostekoa-, A.Olaberria.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Agirretxe (3), J.Otaño eta Iraeta. Ikaztegieta: M.Irastortza (4) eta A.Irastortza.

GORABEHERAK: Ikaztegieta taldeko Aimar Arruabarrenaren aitaren oriomenean minutu bateko isilunea egin da.

Bidania-Goiatzek eta Ikaztegietak partida dotorea eskaini zuten atzo, sailkapeneko goiko muturrean ibiliko direla argi eta garbi utziz. Kapotarrak beti aurretiki ibili ziren markagailuan, 1-3 eta 2-4 egon baitziren, baina azkenean etxekoek horri buelta eman eta berdintzea lortu zuten, neurketa amaitzeko minutu bat besterik fala ez zela.

BENJAMINAK:

TXALBURUK 7 IGELDO 1

TXALBURUK: Seoane, Iriberri, Kaminos, Mañoso, Mujika, Gorostidi eta Murua.

IGELDO: Dorronsoro, Senperena, Kalonje, Rauget, Agirre, Ezkurdia, Amezkua, Berasategi, Aizpurua, Gorostidi eta Kamarero.

GOLAK. Txalburuk: Iriberri (3), Mañoso (3) eta Gorostidi. Igeldo: Ezkurdia.

Txalburuk izango da benjaminen mailako lehen liderra. Etxekoak hasieratik nagusitu ziren, eta lehen hiru puntuak eskuratu zituzten.


BIDANIA-GOIATZ 5 LIZARTZA-OREXA 4

BIDANIA-GOIATZ: E.Zugasti, Altuna, I.Zugasti, Beloki, Dorronsoro, Eskibel eta Iraeta.

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Malkorra, Errasti, Azpiroz, Arrue, Lasa, Balerdi eta Arrillaga.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Dorronsoro (2), Iraeta (2) eta I.Zugasti (1). Lizartza-Orexa: Arrillaga (3) eta Errasti (1).

Bidania-Goiatzek eta Lizartza-Orexak ere oso partida polita eskaini zuten. Kanpotarrak nagusi ibili ziren 0-2, 1-3 eta 2-4, baina gero ezin izan zuten garaipenik lortu. Etxekoek azkeneko minutuan lortu zuten garaipeneko gola.

Beranduago hasiko da futwall txapelketa

Datorren astean hasi behar baldin bauzen ere buruz buruko futwall txapelketa, azkenean azaroaren 29ko asteburuan hasiko da, azken orduan izan diren arazo batzuk medio. Gainerakoa normal joango da, hiru jardunaldi izango baitira, eta Leaburu A eta B, Ikaztegieta eta Beizama arituko dira. Abenduaren 14ko asteburuan jokatuko da bigarren jardunaldia, eta 21ean azkenekoa.

2013(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

Amaitu da atsedena

Asteburu betea izango da Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan. Larunbatean abiatuko da kadete-infantil maila, nahiz eta Bidania-Goiatzen eta Errezilen arteko partida atzeratu egin den. Hasiera larunbatean emango zaio Orexako pilotalekuan, hantxe neurtuko baitira Lizartza-Orexa eta Ikaztegieta, 18.30ean. Alebinetan bigarren jardunaldia jokatuko da,eta lehen partida Abaltzisketan jokatuko da ostiralean, 18.30ean,Txalbururen eta Igeldoren artean. Azken hauentzat lehen partida izango da, aurrenekoan atseden izan baitzuten. Orduerdi bat beranduago hasiko da Bidaniako pilotalekuan etxekoen eta Ikaztegietaren artekoa. Lehen jardunaldian biek irabazi zuten. Larunbatean, 17.00etan, Leaburuk eta Ikaztegieta-Baliarrainen artekoa jokatuko da. Benjaminen mailan lehen jardunaldia izango da, nahiz eta urriaren 25ean Lizartza-Orexak eta Leaburuk aurreratutako partida jokatu zuten. Abaltzisketan jokatuko da gaur lehen partida Txalbururen eta Igeldoren artean, 17.30ean, eta orduerdi bat beranduago jokatuko da Bidanian bertakoen eta Lizartza-Orexaren artekoa. Jardunaldia, ordea, alebinetako Ikaztegietako Aimar Arruabarrenaren aitaren heriotzak ilundu du. Horregatik, Ikaztegietako taldeak jokatuko dituen hiru partidetan, minutu bateko isilunea egingo da.
                                      Alebinen mailako Bidania-Goiatz.

2013(e)ko azaroaren 6(a), asteazkena

Berri tristeak Ikaztegietan

Berri tristeak etorri dira Ikaztegieta aldetik. Joxe Arruabarrena, Ikaztegietako Alebin mailako Aimar Arruabarrenaren aita zendu da istripuz. Joxek hainbat eta hainbatetan lagundu dio Ikaztegietako Areto Futbol Elkarteari, beti prest baitzegoen esku bat botatzeko. Ikaztegietako taldeak, eta GAEL Elkartea osatzen dugun familia guztiaren partetik doluminik sentikorrenak eskaintzen dizkiogu Aimarri eta bere familiari. Hau dela-eta, asteburuan Ikaztegietako hiru taldeek jokatuko dituzten partidetan, minutu bateko isilunea egingo da.

2013(e)ko azaroaren 4(a), astelehena

Aldaketak infantil-kadete mailan

Infantil-Kadete mailan aldaketak izango dira, izan ere azkenean  Altzok ez du parterik hartuko, eta bere ordez bi talde berri sartu dira, Bidania-Goiatz eta Errezil. Biek gainera asteburuan hasiko den jardunaldian elkarren aurka jokatu beharko dute, nahiz eta partida hori atzeratu egingo den.