2016(e)ko irailaren 30(a), ostirala

Irailak 30 eta urriak 1eko ordutegiak, emaitzak eta kronikak:

Irailak 30, Idiazabalgo kiroldegia, 18.45, Idiazabalgo neska seniorrak B 1 Gael infantil-kadete 8

Irailak 30, Idiazabalgo kiroldegia, 19.45, Idiazabalgo neska seniorrak A 1 Gael kadete 5

Urriak 1, Beteluko pilotalekua, 16.00, Betelu alebin 0 Gael alebin 8

Urriak 1, Beteluko pilotalekua, 17.00, Betelu infantil 4 Gael infantil 1


KRONIKAK:

IDIAZABAL NESKAK B 1 GAEL-INFANTIL-KADETE 8

Lehen minutuen orerakaren ostean, Gaelekoak behin markagailuan aurre hartu dutenean, nagusi izan dira. Hala ere, 0-2koarekin, etxekoek bi aukera on izan dituzte jokaldi berean bi aldiz baloia zutoinera bidali baitute, baina gero berriro ere zuri-marroiek agintea hartu dute, garaipena eskuratuz.
Andoni, Lopetedi, Saralegi, Aramendi eta Leunda izan da hasierako bostekoa. Gero, Zubillaga, I.Murua, A.Murua eta Iztueta aritu dira. I.Murua (2), Iztueta (2), Saralegi (2) eta Aramendi (2) izan dira golegileak.


IDIAZABAL NESKAK A 1 GAEL KADETEAK 5

Partida orekatua izan da lehen minutuetan, baina Ruizen eta Maiozen golekin aurreratu dira Gaelekoak. Gero, etxekoek markagailua murriztu dute, baina bigarren zatian zuri-marroeik neurketa apurtu dute hiru gol oso denbora gutxian sartuta. Otamendi, MaƱoso, Iturriotz, Murua, eta Maioz izan da hasierako bostekoa. Labaka, Hurtado eta Ruiz ere aritu dira. Ruiz (2), Maioz (2) eta Labaka izan dira golegileak.

BETELU ALEBINAK 0 GAEL ALEBINAK 8

Alebinek euren nagusitasuna erakutsi dute. Hala ere etxekoak hasieran eusteko gai izan dira, baina gero behin 0-4koarekin etxekoek behera egin dute, eta Gaelekoek hori baliatu dute beste lau gol egiteko.


BETELU INFANTILAK 4 GAEL INFANTILAK 1

Gaelekoek izan dituzte euren aukerak, ezin esan gaizki jokatu dutenik, baina  atearen aurrean ez dute asmatu, eta nafarrek bai. Ondorioz, apunteri falta hori garesti ordaindu dute, baina euren bidean martxa onean doazela erakutsi dute, hori baita partida hauetako gakoa.

2016(e)ko irailaren 29(a), osteguna

Hau hastera doa

Gipuzkoako Heri Txikietako denboraldia hastera doa. Ligan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago urriaren 5a arte, eta bitartean Gaelek berak, talde ezberdinetako jokalariekin osatu ditu taldeak, aurten lau, eta jadanik hitzartuta dituen konpromezuei aurre egiteko ari da bere entrenamenduekin, eta baita lagun arteko partidak jokatzen ere. Horrela, bihar ostirala, irailak 30, infantil-kadeteen eta kadeteen taldeak Idiazabalgo neska seniorren aurka jokatuko dute. 18.45tan jokatuko da lehen partida eta 19.45tan bigarrena. Idiazabalgo kiroldegian jokatuko dira neurketak. Infantilen taldeak eta alebinenak, berriz, larunbatean, irailaren 1ean, jokatuko dituzte euren norgehiagokak 16.00etan hasita Beteluko pilotalekuan, Beteluko bi talderen aurka.