2013(e)ko urriaren 25(a), ostirala

KRONIKAK:

LIZARTZA-OREXA 7 LEABURU 1

LIZARTZA-OREXA: Errasti, Zubeldia, Zeberio, Iturrioz eta Balerdi-hasierako bostekoa-, Goikoetxea, Beitia, Arrillaga, Iker eta Ioritz.

LEABURU: O.Arrospide, A.Arrospide, Zubia, I.Garcia eta Ugartemendia-hasierako bostekoa-, M.Garcia eta Arrizabalaga.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Zeberio (4), Goikoetxea, Arrillaga eta Iturrioz. Leaburu: A.Arrospide.

Lizartza-Orexak garaipen batekin ekin dio denboraldiari, eta gakoa Aimar Zeberio izan da. Lehen zatian 4-0 aurreratu da etxeko taldea, eta kanpotarrek lortutako golarekin bazirudien Leaburu berriro ere partidan sartuko zela, baina bigarren zatian etxekoek beste hiru gol lortu, eta garaipena segurtatu dute.
                             



BENJAMINEN KRONIKA:

LIZARTZA-OREXA 5 LEABURU 1

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Azpiroz, Iturralde, Malkorra, Errasti, Arrillaga, Balerdi eta Arrue.

LEABURU: Iraeta, N.Arrospide, I.Arrospide, I.Ibañez, Orbegozo, Ugartemendia, Iban Arrospide, L.Ibañez, Zubia, Garcia eta Uribe.

GOLAK: LIZARTZA-OREXA. Arrillaga (4) eta Azpiroz. LEABURU: Zubia.

Benjaminek atzo eman zioten hasiera denboraldiari, eta bigarren jardunaldiko partida aurreratuta jokatu zuten. Neurketa polita izan zen, baina etxekoen eskarmentu handiagoa atera zen irabazle. Leaburuk ez
zuen merezi izan horrelako aldearekin galtzea, itxura bikaina eman baitzuen.

2013(e)ko urriaren 17(a), osteguna

Prebiak:

Gipuzkoako Herri Txikietako Liga hastera doa

Ostiral honetan abiatuko da Gipuzkoako Herri Txikietako Liga, eta
alebinen mailako lehiaketarekin hasiko da. Ikaztegietako pilotalekuan
jokatuko dira gaur bi partidak. 18.30ean Ikaztegietak eta Txalburuk
neurtuko dituzte indarrak, iazko bigarrenak eta txapeldunak lehiatuko
dira, baina bi taldeetan egongo dira aldaketak. Ondoren, bi talde
berri lehiatuko dira. Alde batetik Ikaztegieta-Baliarrain, eta
bestetik Bidania-Goiatz. Aurrenekoek lehen urtean dute alebinen
mailan, iaz benjaminen liga irabazi ostean, beraz denak ere lehen
urtekoak dira, eta tartean, gainera benjaminen bat dutela arituko
dira. Bidania-Goiatzek, berriz, aurrenekoz plazaratuko du taldea.
Hirugarren partida urriaren 25era atzeratu da, eta Lizartako
pilotalekuan neurtuko dira Lizartza-Orexa eta Leaburu, 12.00etan.
Lehen jardunaldi honetan, beste talde berri batek, Igeldok, atseden hartuko du.
Aldi berean, 20.30ean futwalleko lagunarteko partida jokatuko dute Ikaztegietak eta Beizamak, Ikaztegietako pilotalekuan.
Ikaztegieta-Baliarrain.
 
KRONIKAK:
 
Ikaztegieta 7 txalburuk 5
 
Ikaztegieta: Arin, Uria, Mozo, Irastortza eta Leunda-hasierako bostekoa-, Arruabarrena eta Benavente.
 
Txalburuk: Lopetegi, Altuna, Artola, Mañoso, Murua, Areizaga, Caminos eta Gorostidi.
 
Golak: Ikaztegieta: Mozo (2), Irastortza (4), eta Benavente.
 
Txalburuk: Mañoso (4) eta Gorostidi (1).
 
Iazko bigarrenak txapelduna mendean hartu zuen alebinen lehen jardunaldian. Iazkoarekin alderatuta, bietan ere aldaketa ugari ziren, baina norgehiagoka polita eskaini zuten. Etxekoak aintzineratu ziren, baina kanpotarrak horri buelta eman eta 1-3 jarri ziren aurretik. Abaltzisketakoek, ordea, bigarren zatian behera egin zuten, eta Ikaztegietakoek ez zuten barkatu.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 4 BIDANIA-GOIATZ 10
 
Ikaztegieta-Baliarrain: Olaberria, Artola, U.Olano, Irastortza eta I.Olano-hasierako bostekoa-, Larrañaga, Leunda eta Castaño.
 
BIdania-Gioiatz: Lopez, Aratz Iraeta, I.Otaño, Agirretxe eta Ander Iraeta-hasierako bostekoa-, J.Otaño eta Aldalur.
 
Golak: Ikaztegieta-Baliarrain: Irastortza (3) eta Artola. Bidania-Goiatz: Agirretxe (6), Ander Iraeta (2), Aratz Iraeta eta J.Otaño.
 
Jokin Agirretxe izan zen partidako protagonista. Berak markatu zituen ezberdintasunak, eta berak apurtu zuen norgehiagoka. Sei gol egin zituen, baina horretaz gain, sekulako maila eman zuen. Etxekoak aurreratu ziren, baina gero ezin zuten kanpotarren joko azkarrarekin.
Hala ere, markagailuan alde handiegia egon zela ere esan daiteke, izan ere marroiek bost baloi bota zituzten zutoinera, eta Lopez atezainak ere sekulako geldialdiak egin zituen.

PREBIA.

Alebinen mailako lehen jardunaldiari amaiera emango zaio gaur 12.00etan Lizartzako pilotalekuan. Bertan Lizartza-Orexa eta Leaburu lehiatuko dira. Leku berean, eta oren bat lehenago jokatuko da aurtengo denboraldiko benjaminen lehen partida. Azaroaren erdian jokatu beharreko bigarren jardunaldiko partida aurreratu egingo da, horrela bi taldeek batera  jokatzeko. Lizartza-Orexa eta Leburu neurtuko dira.
Leaburuko iazko taldea