2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

Gabonetako Torneoa prest dago

Gaelek antolatzen duen Gabonetako Torneoa prest dago. Aurten bigarren aldia izango du, eta azken uneko aldaketakin dator, izan ere Lardero baitzen aritzekoa hiru maila ezberdinetan, baina azken unean ezin duela esan du, eta bere ordez Aurrera Leitza, Alipendi eta Anoeta etorriko dira. Urtarrilaren 7an izango dira Beteluko pilotalekuan, eta iaztik beste pauso bat eman du aurrera Gaelek. Iaz infantilen bi mailetan antolatu zuen, baino aurten hiru maila gehiagotan antolatuko du, eta guztira bost mailatan arituko dira. Garbi dago Gael hazten ari dela, eta orain dela bost urte lehen urratsak eman zituenean seguraski inork ez zuen pentsatuko orain dagoen lekuan egongo zenik.

Hau izango da urtarrillaren 7ko egitaraua:

INFANTIL A:

10.00, Gael / Andorrako Selekzioa
10.30, Gael / Xota
11.00, Xota / Andorrako Selekzioa

INFANTIL B:

11.30, Aurrera Leitza / Rioja Team
12.00, Rioja Team / Gael
12.30, Aurrera Leitza / Gael

KADETE A:

15.00, Gael / Andorrako Selekzioa
15.30, Andorrako Selekzioa / Anoeta
16.00, Gael / Anoeta

ALEBINAK:

16.30, Andorrako Selekzioa / Aurrera Leitza
17.00, Gael / Aurrera Leitza
17.30, Gael / Andorrako Selekzioa

KADETE B:

18.00, Alipendi / Xota
18.30, Xota / Gael
19.00, Gael / Alipendi

2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

KRONIKAK:

BENJAMINAK:

ERREZIL 1 BETELU 5

ERREZIL: Ander Goenaga, Iglesias, Karrera, June Goenaga, Aitor Goenaga, Oiartzabal, Agirre, Rodriguez eta Korta.

BETELU: Goñi, Romes, Satrustegi, Sotil, Segurola, Nazabal, Zubillaga, Aranburu eta Paradera.

GOLAK: Errezil: Aitor Goenaga. Betelu: Romes (4) eta Nazabal.

Betelu jarri da sailkapeneko lehen postuan. Orain arte bi talde hauek dena irabazita zeuden, baina oraingoan beteluarrak atera ziren garaile eta bakar-barrik geratu dira lehen postuan.


IGELDO 1 LIZARTZA-OREXA 4

IGELDO: Bandres, Aisa, Etxeberria, H.Martikorena, E.Martikorena, Guinart, De la Cuesta, Elosegi, Lizarralde eta Galarraga.

LIZARTZA-OREXA: O.Olaetxea, Soroa, Bengoetxea, A.Olaetxea, Piris, Iturralde, Urtxipia eta Beltran.

GOLAK: Igeldo: Bandres. Lizartza-Orexa: Bengoetxea, Olano, Urtxipia eta Beltran.

Lizartza-Orexak denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen partida on bat egin ostean. Igeldo ere ahalegindu zen, bainan ezin izan zuen punturik lortu.

ALEBINAK:

IGELDO 7 BIDANIA-GOIATZ B 2

IGELDO: Gomez, L.Aizpurua, D.Rouget, Etxeberria eta Senperena-hasierako bostekoa-, N.Rouget eta M.Aizpurua.

BIDANIA-GIATZ B: Arregi, Amundarain, Aldalur, M.Eskibel eta A.Eskibel-hasierako bostekoa-, Aramendia.

GOLAK. Igeldo: I.Rouget (5) eta Senperena (2). Bidania-Goiatz B: M.Eskibel eta Amundarain.

Bidania-Goiatzeko bigarren taldeak hasieran estutu zuen Igeldo, 3-2 ere egon ziren, baina gero etxekoek ihes egin zuten.


BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 3 LEABURU-ALTZO 6

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: Gurrutxaga, E.Olano, I.Olano, Iztueta eta Zunzunegi-hasierako bostekoa-, Etxeberria, Soroa eta Iradi.

LEABURU-ALTZO: Calle, M.Iraeta, U.Iraeta, Ugartemendia eta H.Murua-hasierako bostekoa-, Larreta, Garcia, I.Murua, Lizarribar, Isasti eta Elduaien.

GOLAK: Baliarrain-Ikaztegieta: Iztueta (2) eta E.Olano. Leaburu-Altzo: M.Iraeta (3), U.Iraeta (2) eta Garcia.

Oso partida polita izan zen hau. Etxekoak 2-0 jarri ziren aurretik, baina gero kanpokoek horri buelta eman eta hiru puntuak ereaman zituzten.


BETELU 14 LIZARTZA-OREXA 0

BETELU: B.Garmendia, Eskarmendi, Zubillaga, Estanga eta J.Goikoetxea-hasierako bostekoa-, E.Goikoetxea, I.Garmendia, Sotil eta Ijurko.

LIZARTZA-OREXA: Martin, Arrillaga, Arrue, Ituriotz eta Malkorra.

GOLAK: Betelu: Zubillaga (4), Eskarmendi (2), Estanga (2), I.Goiekotxea (2), Sotil (2), Iurko eta B.Garmendia.

Betelu laugarren postuan bakarrik geratu da. Hasieratik hartu zuen aurre markagailuan, eta gero aurkariari ez zion aukerarik eman.


TXALBURUK 13 BIDANIA-GIATZ 13

TXALBURUK: X.Gorostidi, Kaminos, Mujika, E.Gorostidi eta B.Gorostidi-hasierako bostekoa-, Mañoso, Irastortza, Altuna eta Seoane.

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Amundarain, Dorronsoro, I.Iraeta eta A.Iraeta-hasierako bostekoa-, Beloki eta Artola.

GOLAK: Txalburuk: B.Gorostidi (4), Mañoso (3), E.Gorostidi (2), Altuna eta Seoane. Bidania-Goiatz: A.Iraeta, Dorronso eta Amundarain.

Liderrak sendo jarraitzen du, eta bigarren sailkatuari ere ez dio barkatu, azkenean aldea handitu egin du
.


INFANTIL-KADETEAK:

TXALBURUK 10 BIDANIA-GOIATZ 2

TXALBURUK: Otamendi, I.Murua, A.Murua, Mañoso eta Ruiz-hasierako bostekoa-, Maioz.

BIDANIA-GOIATZ: Lopez. Agirretxe, J.Zugasti, U.Zugasti eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Otaño.

GOLAK: Txalburuk: Maioz (5), Ruiz (2), I.Murua (2) eta A.Murua. Bidania-Goiatz: Agirretxe eta U.Zgasti.

Txalburuk taldea sailkapeneko lehen postuan dago jokatutako bi partidak irabazita. Bidaniarrei ez zien aukerarik eman.


GAEL LIGA 5 BETELU 4

GAEL LIGA: A.Ugartemendia, Iturriotz, O.Ugartemendia, A.Murua eta Iztueta-hasierako bostekoa- Arrospide, Hurtado, Aramendi eta Leunda.

BETELU: Paradera. Zubillaga, Saralegi, Iriarte eta Segurola-hasierako bostekoa-, Otamendi, Buldain eta Ordorika.

GOLAK: Gael Liga: O.Ugartemendia (3), Arrospide eta Hurtado. Betelu: Zubillaga, Saralegi, Iriarte eta Segurola.

Norgehiagoka honek bi zati erabat ezberdinak izan ditu. Lehenengoan etxekoak jaun eta jabe izan dira eta atseden hartzera 5-0koarekin joan dira. Bigarren zatian gauzak erabat aldatu dira eta kanpokoak izan dira nagusi, eta partida berdintzetik oso gertu izan dira.

2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

Gabonen aurretik azkena

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan Gabonen aurreko azkeneko jardunaldia jokatuko da, eta oraingoan hiru mailetan izango dira norgehiagokak.

Horrela, infantil-kadeteetan, ostiralean 18.30ean hasiko da jardunaldia Ikaztegietan, bertako pilotalekuan neurtuko baitira Gael Liga eta Betelu. 20.00etan, berriz, Abaltzisketako pilotalekuan, Txalburuk eta Bidania-Goiatz lehiatuko dira.

Alebinen jardunaldia Abaltzisketako pilotalekuan abiatuko da, han jokatuko baitute ostiralean 19.00etan hasita, Txalburuk eta Bidania-Goiatz taldeek.  Ordubete beranduago bi partida jokatuko dira. Betelun, bertako taldea eta Lizartza-Orexa neurtuko dira, eta Baliarrainen, Baliarrain-Ikaztegieta eta Leaburu-Altzo. Jardunaldia, larunbatean amaituko da, Igeldo eta Bidania-Goiatz izango baitira arrez aurre Igeldoko eskoletako kantxan, 16.00etan.

Benjaminetan, ostiralean jokatuko da aurreneko partida Igeldon, bertako taldearen eta Lizartza-Orexaren artean, 17.30etatik aurrera. Bestea, larunbatean, 17.00etan jokatuko da Erezilen, eta han lehiatuko dira bertako taldea eta Betelu, orain arte maila honetan jokatutako partida guztiak irabazi dituztenak.

2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

Gabonetako Torneoa prest dago

Gael Elkarteak antolatzen duen Gabonetako torneoak aurten bigarren urtea izango du, eta iaz Lizartzan jokatu baldin bazen, aurten Betelun izango da, uretarrillaren 7an. Iaz bi mailetan egin zen, aurten bostetan jokatuko da.

Horrela, bigarren urteko kadeteetan, Gael, Lardero eta Andorrako selekzioa izango dira. Lehen urteko kadeteetan, berriz, Gael, Xota eta Lardero. Bigarren urteko infantiletan, Gael, Andorrako selekzioa eta Xota lehiatuko dira. Lehen urteko infantiletan, Gael, Aurrera Leitza eta Errioxako konbinatua, eta azkenik, alebinetan, Gael, Andorrako selekzioa eta Lardero lehiatuko dira. Ordutegiak zehazteko daude, baina partidak egun guztian izango dira Beteluko pilotalekuan.

2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

KRONIKAK:

BENJAMINAK:

ERREZIL 9 BIDANIA-GOIATZ 2

ERREZIL: Ander Goenaga, Iglesias, Karrera, Aitor Goenaga, June Goenaga, Oiartzabal, Agirre, Rodriguez, Korta eta Ezama.

BIDANIA-GOIATZ: E.Azkune, A.Azkune, P.Sasiain, E.Sasiain, Lasa, Arruti eta Azkarai.

GOLAK: Errezil: Karrera (3), Korta (3), Ezama (2) eta Aitor Goenaga. Bidania-Goiatz: E.Sasiain (2).

Errezil sailkapeneko bigarren postuara igo da, eta hor geratuko da lehen sailkatua den Betelurekin puntuetara berdinduta.


ALEBINAK:

LIZARTZA-OREXA 2 IGELDO13

LIZARTZA-OREXA: M.Iturriotz, Urtxipia, Arrillaga, Luloaga eta O.Iturriotz-hasierak bostekoa-, Malkorra.

IGELDO: Gomez, L.Aizpurua, D.Rouget, M.Aizpurua eta Dorronsoro-hasierako bostekoa-, N.Rouget eta Senperena.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Arrillaga eta Malkorra. Igeldo: D.Rouget (4), Senperena (3), Gomez (2), Luloaga ba (3) eta Urtxipa ba.

Igeldok ere aurrenekoekin borrokan jarraitzen du, eta Orexatik hiru puntuak eraman zituen, nahiz eta etxekoak saiatu ziren lan on bat egiten.


LEABURU.ALTZO 3 TXALBURUK 10

LEABURU-ALTZO: U.Iraeta, Ugartemendia, Calle, M.Iraeta eta Larreta-hasierako bostekoa-, Isasti, Garcia, Lizarribar, I.Murua, H.Murua eta Arrospide.

TXALBURUK: X.Gorostidi, Kaminos, Mañoso, Mujika, Murua eta Irastortza-, .hasierako bostekoa-. Seoane eta Altuna.

GOLAK: Leaburu-Altzo: Garcia (2) eta Calle. Txalburuk: Mujika (3), Irastortza (3), Altuna (2), Murua eta Mañoso.

Liderrak ez du barkatzen, eta Leaburun jokatu zen partidan ere nagusi izan zen, sailkapeneko lehen postuan bakar-bakarrik jarraituz.

BIDANIA-GOIATZ B 3 BETELU 11

BIDANIA-GOIATZ: Arregi, Amundarain, M.Eskibel, A.Eskibel eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Muñoa, Sasiain eta Aramendi.

BETELU: Ordorika, Garmendia, I.Garmendia, Goikoetxea eta Ijurko-hasierako bostekoa-, Zubillaga, Carrillo eta Goñi.

GOLAK: Bidania-Goiatz B: Amundarain (2) eta Aramendi. Betelu: Zubillaga (3), Carrillo (3), Garmendia (2), Goikoetxea (2) eta I.Garmendia.

Betelu gorako bidean dator, eta Bidanian, bere hirugarren garaipena lortu zuen, nahiz eta etxekoak saiatu ziren estutzen.

BIDANIA-GOIATZ A 10 BALIARRAIN-IAKZTEGIETA 1

BIDANIA-GOIATZ A: Azkarai, A.Iraeta, I.Iraeta, Beloki eta Amundarain.hasierako bostekoa-, Dorronsoro eta Artola.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, Uria. Gurrutxaga, Zunzunegi eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Darius, Soroa eta E.Olano.

GOLAK: Bidania-Goiatz A: A.Iraeta (6), I.Iraeta (2), Dorronsoro eta Amundarain. Baliarrain-Ikaztegieta: Uria.

Bidania-Goiatzek indartsu jarraitzen du bigarren postu horretan, eta Baliarain-Ikaztegietari ez zion aukerarik eman.

2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

Atsedenaren aurrekoa

Datorren astean atseden izango dute talde guztiek, baina aurretik jardunaldi bat izango dute. Berez infantil-kadeteek eta benjaminek asteburu honetan ere jai zuten, baina benjaminetan orain dela bi aste jokatu behar zen partida jokatuko da larunbat eguerdian Errezilen, bertako eta Bidania-Goiatzeko taldearen artean.

Alebinetan, ostiralean hiru neurketa jokatuko dira. Bidaniako pilotalekuan bi izango dira, bat bestearen atzetik. 18.45etan jokatuko da aurreneko partida Bidania-Goiatz B eta Betelu taldeen artean. Jarraian, Bidania-Goiatz A eta Baliarrain-Ikaztegieta neurtuko dira. 19.30ean, berriz, Leaburuko pilotalekuan, Leaburu-Altzo eta Txalburuk, liderra neurtuko dira. Azkeneko norgehiagoka, igandean, 11.00etan izango da Orexan, Lizartza-Orexaren eta Igeldoren artean.