2015(e)ko urriaren 31(a), larunbata

KRONIKAK:

ALEBINAK:

BIDANIA-GOIATZ 14 LEABURU 3

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Zugasti, Iraeta, Aldalur eta Dorronsoro-hsierako bostekoa-, Altuna, Ruiz, Belamendia eta Amundarain.

LEABURU: Garcia, Iraeta, Orbegozo, Uribe eta Zubia-hasierako bostekoa-,Ugartemendia, E.Garcia, Larreta eta Arrospide.

GOLAK: Zugasti (3), Dorronsoro (4), Iraeta (3), Aldalur (2), Ruiz eta Altuna. Leaburu: Garcia, Iraeta eta Zubia.

Bidaniak lehen hiru puntuak eskuratu zituen aurkari oso gazte baten aurka, Leaburuk lehen urtekoak baititu ia denak, eta tartean gazteagoak ere jokatu behar izan zuten. Azkenean alde handia egon zen bien artean.

IKAZTEGIETA 1 IGELDO 1

IKAZTEGIETA: Asier Moralejo, Artola, Irastortza, Larrañaga eta Uria-hasierako bostekoa-, Aitor Moralejo, Darius, A.Benavente, U.Benavente eta S.Artola.

IGELDO: Gomez, Ezkurdia, Lopez, Dorronsoro eta Aizpurua-hasierako bostekoa-, Amezua, Rouget, Agirre eta Senperena.

GOLAK: 0-1, Aizpurua. 1-1, Irastortza.

Areto futboleko partida ikusgarria eskeini zuten bi taldeek. Bietako edozeinek irabazteko moduko norgehiagoka izan zen,eta azkenean emaitzarik justuena eman zen.



ERREZIL 1 TXALBURUK 6

ERREZIL: Rodriguez, Iglesias, Agirre, Labaka eta Irulegi.

TXALBURUK: Seoane, E.Gorostidi, Mujika, B.Gorostidi, eta Mañoso-hasierako bostekoa-, Artola, Altuna, X.Gorostidi eta Murua.

GOLAK: Errezil: Iglesias. Txalburuk: B.Gorostidi (4), Mujika eta Altuna.

Txalnuruk irabazi zuen Errezilen jokatutako norgehiagoka. Etxekoek ordezkorik gabe jokatu behar izan zuten, eta hori nabaritu zuten. Abaltzisketakoek itxura ona eman zuten.

BENJAMINAK:

BIDANIA-GOIATZ 5 LEABURU 4

BIDANIA-GOIATZ: E. Sasiain, Iraeta, M.Eskibel. A.Eskibel, Amundarain, Aldalur, U.Sasiain, Artola, Azkarai, Beloki, Aramendi eta Arregi.

LEABURU: E.Garcia, Arrospide, Calle, Ezeiza, Iraeta, Larreta, Orbegozo, Uribe eta Ugartemendia.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Amundarain (3) eta M.Eskibel (2). Leaburu: E.Garcia (2), Calle eta Iraeta.

Partida oso polita eskeini zuten bi taldeek, bietako edozeinek irabazteko modukoa, nahiz eta garaipena etxean geratu zen.

ALTZO 3 IGELDO 1

ALTZO: Artetxe, Elduaien, Elola, Goitia, Gorostiaga, Isasti, I.Murua, H.Murua.

IGELDO: Aisa, Amezua, Azpirotz, Camarero, Etxeberria, Elosegi, Galarraga, Uzkudun, Lizarralde eta Rouget.

GOLAK: Altzo: Gorostiaga, H.Murua eta Amezuak, bere atean. Igeldo: Amezua.

Altzok Herri Txikietako Ligako lehen garaipena eskuratu zuen, iaz ezin izan baitzuen. Urtebeteko eskarmentua agerian utzi zuten, eta Igeldok ezin izan zion ametsa zapuztu.


LAGUNARTEKOA:

IDIAZABAL NESKAK 1 GAEL 4

GAEL: Ugartemendia, A.Murua, Altuna, Arrospide eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Arruabarrena, I.Murua, Uzkudun, Balerdi eta Aizpurua.

GOLAK: 0-1, Iztueta. 0-2, Arrospide. 0-3, Balerdi. 1-3, 1-4, I.Murua.

Azkenean Gaeleko mutilek lortu dute Idiazabalgo neska seniorrak mendean hartzea. Oso norgehiagoka ona egin dute zuri-marroiek. Hasieratik hartu dute aurre, eta gero partidaren erritmoa jarri eta eramateko gai izan dira. Itxura bikaina eman dute Gaelekoek, Mundialak hasteko bi aste falta direnean.

2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Berriro Idiazabalen

Bi aste besterik ez dira falta Munduko Txapelketa hasteko, eta Gaeleko mutilek ostiral honetan 19.30ean Idiazabalgo kiroldegian jokatuko dute Idiazabalgo neska seniorren aurka. Elkarren aurka jokazten duten hirugarren aldia izango da. 4-3 eta 2-1 amaitu ziren aurreko bi partidak, biak goierritarren alde.

Hastera doa

Hastera doa Gipuzkoako Herri Txikietako Liga, eta berrikuntza batzuekin, gainera, Gazte mailan inork ez du izenik eman, ondorioz maila horretan ez da aurten jokatuko. Infantil-kadete mailan, lau talde izango dira, eta zortzi alebinetan, inoiz izan den talde kopururik handiena izango da aurten, Errezilen berrikuntzarekin, izan ere talde honek infantil-kadetetan izan du taldea azkeneko bi urte hauetan, baina aurten ez du maila horretan aterako, baina bai alebinetan eta benjaminetan, orain artte aritu ez den mailetan. Benjaminetan iazko talde kopuruari eutsi egiten zaio.

Alebinetan ostiralean abiatuko da 20.00etan, Bidanian, Bidania-Goiatzek eta Leaburuk jokatuko duten neurketarekin. Larunbatean jarraituko du 16.30ean, Errezilen, bertako taldeak eta Txalburuk jokatuko duten partidarekin, eta orduerdi bat beranduago abiatuko da azkemeko partida Ikaztegietan, Igeldoren aurka jokatuko den partidarekin. Baliarrainen eta Lizartza-Orexaren arteko partida atzeratu egingo da.

Benjaminetan ere ostiralean abiatuko da Bidanian, 19.00etan Bidania-Goiatzek eta Leaburuk jokatuko duten partidarekin. Larunbatean, 16.00etan Altzo eta Igeldo lehiatuko dira Altzon. Baliarrainen eta Errezilen artekoa atzeratu egin da.





2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Munduko Txapelketarako zozketa egin da

Datorren azaroaren 14tik 15era Lloret de Marren jokatuko den 12 urtez azpikoen Munduko Txapelketarako multzoen zozketa egin da, eta jadanik Gaeleko mutilek badakite  zeinen aurka eta noiz jokatu beharko duten. Israelgo Jatt, eta Kataluniako Lloret taldeak izango ditu aurrean lehen fase honetan. Azaroaren 14ean, 12.00etan Lloreten aurka jokatu beharko dute, eta azaroaren 17an, 12.15etan, Jatten aurka. Hiru multzo dira, eta aurrenekoan Australiako Austarlia 1, Errusiako Pegas eta Kataluniako Esportiu arituko dira, eta bigarrengoan, Australiako Australia 2, Ganbiako FC Ganbia eta Kataluniako Esportiu 2. Multzo bakoitzeko lehenengoak eta bigarren geratzen direnen artean onenak lortuko dute finalerdietarako txartela.
Mikrofutsaleko egutegia eta zozketa azaroaren 15ean egingo dituzte, eta han jakingo da zeintzuk diren euskal taldeen aurkariak, Gaelek bitan banatuko baitu taldea.

2015(e)ko urriaren 10(a), larunbata

Itxura bikaina

Azaroaren 15etik 19ra Munduko Txapelketan izango den Gaeleko taldeak 2-1 galdu zuen Idiazabalgo neska seniorren aurka, partida bikain baten ostean. Bi taldeek egin zuten oso norgehiagoka ona, eta bertaratui ziren ikusleek areto futboleko partida eder  bat ikusi ahal izan zuten. Lehen zatia hutsean amaitu zen, eta bigarrengoan 2-0 aurreratu ziren, baina Aimar Muruak lortu zuen zuri-marroein gola. Gaelek, gutxienez, berdinketa merezi izan zuen, baina Idiazabalgo atezaina izan zen gaueko protagonistetako bat, sekulako norgehiagoka egin zuen, geldialdi erabakiorrak eginez.

Ugartemendia, Arruabarrena, Altuna, A.Murua eta Iztueta izan zen hasierako bostekoa. I.Murua, Balerdi, Aizpurua, Uzkudun eta Arrospide ere aritu ziren.


2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna

Beste bat gehiago

Azaroan Munduko Txapelketan izango den Gaeleko taldeak aurrera jarraitzen du bere prestakuntzarekin, eta bihar ostirala, urriak 9, bere hirugarren norgehiagoka jokatuko du, eta oraingoan Idiazabalgo neska seniorren aurka jokatuko du idiazabalgo kiroldegian.

2015(e)ko urriaren 3(a), larunbata

Gazteak nagusi

Munduko Txapelketara doan Gaeleko taldeak 5-4 irabazi dio Ligan arituko den Gael A taldeari. Partida oso polita suertatu da, eta orekatua, baina Munduko Txapelketara doan taldeak aulkian jokalari asko zituen, eta Gael A taldeak bakarra, eta amaieran hori nabaritu egin da. Balerdi (3), Altuna eta I.Murua izan dira selekzioko golegileak, eta Ugartemendia (2), Arrospide eta Aramendi, Gaelekoak.


Zabala, Iturriotz, Ugartemendia, Arrospide eta Leunda izan da Gaeleko hasierako bostekoa, eta gero Aramendik ere jokatu du.

Selekzioan, berriz, Ugartemendia, A.Murua, Altuna, Uzkudun eta Aizpurua izan da hasierako bostekoa, eta gero, I.Murua, Balerdi, Iztueta, Arruabarrena eta Arrospide ere aritu dira.

Bigarren partida

Azaroan jokatuko den Munduko Txapelketan arituko den Gael taldeak bihar, larunbata, jokatuko du bere prestakuntzako bigarren partida, eta Leaburuko pilotalekuan jokatuko du gero Ligan arituko den Gael A taldearen aurka, gehienak, iazko Mundialean izan ziren jokalariak izango dira. Norgehiagoka 17.30ean hasiko da.