2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

KRONIKAK:

FUTWALLA:

IKAZTEGIETA A 0 IKAZTEGIETA B 2

IKAZTEGIETA A: Uria.

IKAZTEGIETA B: Irastortza.

PARTZIALAK: 4-10 eta 2-10.

Ikaztegietarren arteko derbia Joxean Irastortzak eraman zuen. Lehen jokotik menderatu
zuen Joxemari Uria, lehen garaipena eskuratuz.

BIDANIA-GOIATZ 2 IKAZTEGIETA A 0

BIDANIA-GOIATZ: Sarriegi.

IKAZTEGIETA A: Uria.

PARTZIALAK: 10-5 eta 10-5.

Bidania-Goiatzek bigarren garaipena eskuratu zuen, eta norgehiagoka hau hasieratik izan zuen kontrolpean, bi jokoetan gehiago izan baitzen.


BIDANIA-GOIATZ 2 IKAZTEGIETA B 0

BIDANIA-GOIATZ: Sarriegi.

IKAZTEGIETA B: Irastortza.

PARTZIALAK: 10-9 eta 10-6.

Partida bikaina eskaini zuten, biak irabazteko modukoa. Lehen jokoan, Ikaztegietakoa 8-9 sartu zen azken txanpara, baina Bidanikoak egin zituen falta zitzaizkion azken bi kintzeak. Bigarren jokoa kontrolpean eraman zuen, garaipena eskuratuz.


ARETO FUTBOLA:

INFANTIL-KADETEAK:

LIGA:

BIDANIA-GOIATZ 4 LIZARTZA-OREXA 7

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, I.Agirretxe, Altuna, Zinkunegi eta Otaño-hasierako bostekoa-, J.Agirretxe,

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Bea, Iturriotz, Olano eta Malkorra-hasierako bostekoa-, A.Zeberio, G.Zeberio, M.Sorozabal, A.Sorozabal, Zubeldia eta Errasti.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Zinkunegi (2), I.Agirretxe eta Otaño. Lizartza-Orexa: Olano (2), G.Zeberio (2), Iturriotz, A.Zeberio eta Bea.

Lizartza-Orexak bigarren zatian erabaki zuen auzia. Lehen zatia nahikoa orekatua izan zen, baina etxekoek aulkian bakarra zuten, eta amaieran hori garesti ordaindu zuten.

KOPA.

ERREZIL 7 IKAZTEGIETA 4

ERREZIL: X.Irulegi, O.Irulegi, Otaegi, M.Labaka eta U.Labaka-hasierako bostekoa-, Rueda.

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Uria, Sagastibeltza, Mozo eta M.Lakuntza-hasierako bostekoa-, A.Uria eta Parra.

GOLAK: Errezil: U.Labaka (3), M.Labaka (2), Otaegi eta Rueda. Ikaztegieta: Sagastibeltza (2), M.Lakuntza eta Mozo.

Errezilek ongi merezitako hiru puntuak eskuratu zituen. Hasieratik izan zen nagusi bai kantxan, eta baita markagailuan ere, eta azkenean ez zion aurkariari aukerarik eman.


ALEBINAK:

B KOPA:

IKAZTEGIETA 7 BIDANIA-GOIATZ 9

IKAZTEGIETA: Artola, Irastortza, Arruabarrena, Asier Moralejo eta Benavente-hasierako botsekoa-Castaño, Aitor Moralejo eta Uria.

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Zugasti, Aldalur, Ander Iraeta eta Ruiz-hasierako bostekoa-, Aratz Iraeta, Belamendia eta Azkarai.

GOLAK: Ikaztegieta: Benavente (4), Irastortza (2) eta Arruabarrena. Bidania-Goiatz: Ander Iraeta (5), Zugasti (2), Aratz Iraeta eta Azkarai.

Bidania-Goiatzek finala jokatzeko lehen pausoa eman du. Partida bera orekatua izan da, eta markagailuak gorabeherak ere izan ditu. Etxekoak aurretik joan dira atseden hartzera, baina bigarren zatian kanpokoek partidari buelta eman diote.


BENJAMINAK:

B KOPA:

ALTZO 2 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 4

ALTZO: Agirre, Aranburu, Isasti, Elola, H.Murua, Iturriotz, Lizarribar, Elduaien, Ugartemendia, I.Murua eta Gorostiaga.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, Artola, Darius, Iztueta, D.Olaberria eta Gurrutxaga.

GOLAK: Altzo: H.Murua eta Elduaien. Baliarrain-Ikaztegieta: Gurrutxaga (3) eta Iztueta.

Baliarrain-Ikaztegietak B Kopako finala jokatzeko lehen pausoa eman du Altzon irabazita. Norgehiagoka nahiko orekatua izan da, eta bi taldeek izan dituzte aukerak. Atsedenera kanpotarrak 0-2 joan dira. Bigarren zatiaren hasieran etxekoek  markagailua bi aldiz murriztu dute, baina kanpotarrek aldeari eutsi egin die.


2015(e)ko otsailaren 26(a), osteguna

Buruz Burukoa

Buruz Buruko Txapelketa hasiko da larunbatean Ikaztegietako pilotalekuan, eta jarraian bi jardunaldi jokatuko dira. Hasteko, Ikaztegieta A eta Beizama neurtuko dira, eta ondoren Ikaztegieta B eta Bidania-Goiatz. Bigarren jardunaldia jokatuko da jarraian, eta Ikaztegieta B eta Beizama izango dira aurrez aurre, eta amaitzeko Ikaztegieta A eta Bidania-Goiatz. 11.00etan hasiko da.

 kopako hasiera

Kopako hasiera izango da alebinetan eta benjaminetan, nahiz eta baldintza batzuk A mailakoak astebetez atzeratzea behartu duen antolakuntza. Horrela, B mailakoak hasiko dira. ostiralean, 19.00etan Ikaztegieta eta Bidania-Goiatz neurtuko dira Ikaztegietan, alebinetan, eta benjaminetan, 17.30ean Altzo eta Baliarrain Ikaztegieta neurtuko dira Altzon. Infantil-kadetetan, ligari dagokionean, 19.30ean lehiatuko dira Bidaniko pilotalekuan Bidania-Goiatz eta Lizartza-Orexa, eta Kopan, berriz, larunbatean, 17.00etan, Errezilen aurrez aurre izango dira Errezil eta Ikaztegieta.

2015(e)ko otsailaren 23(a), astelehena

Txalburuk A  eta Bidania-Goiatz, nagusi

Abaltzisketako Txalburuk A, mutiletan, eta Bidania-Goiatz, nesketan, gailendu ziren mikrofutsaleko bigarren jardunaldian. Horren ondorioz,  Bidania-Goiatz B eta Ikaztegieta B geratzen dira mutilen sailkapeneko lehen postuan berdinduta, eta nesketan, berriz, Bidania-Goiatz. Mutiletean lehen jardunaldia irabazi zuen Orexea, bigarren honetan ez zuen parterik hartu.

LEHEN FASEA:

A MULTZOA:
Txalburuk A 2 Baliarrain 0
Betelu B 3 Baliarrain 1
Txalburuk A 2 Betelu B 0

SAILKAPENA:
1- Txalburuk A- 6p
2. Betelu B- 3p
3- Baliarrain-0p

B MULTZOA:
Ikaztegieta-Lizartza 0 Ikaztegieta B 1
Txalburuk B 1 Ikaztegieta B 2
Ikaztegieta-Lizartza 0 Txalburuk B 1

SAILKAPENA:
1-Ikaztegieta B- 6p
2- Txalburuk B- 3p
3- Ikaztegieta-Lizartza- 0p

C MULTZOA:
Ikaztegieta-Baliarrain 1 Bidania-Goiatz A 1
Betelu A 0 Bidania-Goiatz A 2
Betelu A 0 Ikaztegieta-Baliarrain 2

SAILKAPENA:
1-Bidania-Goiatz- 4p
2- Ikaztegieta-Baliarrain- 4p
3- Betelu A- 0p

D MULTZOA:
Ikaztegieta A 1 Betelu C 0
Betelu C 0 BIdania-Goiatz B 2
Ikaztegieta A 0 Bidania-Goiatz B 1

SAILKAPENA:
1- Bidania-Goiatz B- 6p
2- Ikaztegieta A- 3p
3- Betelu C- 0p


BIGARREN FASEA:

1-4 POSTUAK:
Txalburuk A 3 Ikaztegieta B 0
Bidania-Goiatz A 1Bidania_Goiatz B 1
Txalburuk A 0 Bidania-Goiatz A 2
Ikaztegieta B 0 Bidania-Goiatz B 3
Txalburuk A 3 Bidania-Goiatz B 2
Bidania-Goiatz A 0 Ikaztegieta B 0

SAILKAPENA:
1- Txalburuk A- 6p
2- Bidania-Goiatz A-5p
3- Bidania-Goiatz B-4p
4- Ikaztegieta B-p1

5-8 POSTUAK:
Betelu B 2 Txalburuk B 0
Ikaztegieta-Baliarrain 2 Ikaztegieta A 1
Betelu B 2 Ikaztegieta-Baliarrain 0
Txalburuk B 0 Ikaztegieta A 1
Ikaztegieta A 0 Betelu B 2
Txalburuk B 0 Ikaztegieta-Baliarrain 0

SAILKAPENA:
1- Betelu B- 9p
2- Ikaztegieta-Baliarrain- 4p
3- Ikaztegieta A- 3p
4- Txalburuk B- p1

9-12 POSTUAK:

Ikaztegieta-Lizartza 1 Baliarrain 0
Betelu A 0 Betelu C 1
Ikaztegieta-Lizartza 0 Betelu A 0
Betelu C 0 Baliarrain 1
Ikaztegieta-Lizartza 3 Betelu C 0
Betelu A 0 Baliarrain 3

SAILKAPENA:
1- Ikaztegieta-Lizartza- 7p
2- Baliarrain- 6p
3- Betelu C- 3p
4-Betelu A- p1


EGUNEKO SAILKAPENA:
1- Txalburuk A- 14p
2- Bidania-Goiatz A- 13p
3- Bidania-Giatz B 12 p
4- Ikaztegieta B- 11p
5- Betelu B- 10p
6- Ikaztegieta-Baliarrain- 9p
7- Ikaztegieta A- 8p
8- Txalburuk B- 7p
9- Ikaztegieta-Lizartza- 6p
10- Baliarrain- 5p
11- Betelua C- 4p
12- Betelu A- 3p

SAILKAPEN NAGUSIA:
1- Bidania-Goiatz B eta Ikaztegieta B-  24p
3- Betelu B eta Bidania-Goiatz A- 21p
5-Txalburuk A, Orexa eta Ikaztegieta A- 14p
8-Ikaztegieta-Lizartza eta Betelu C- 13p
10-Betelu A- 13p
11-Ikaztegieta-Baliarrain- 9p
12- Txalburuk B-7p
13- Baliarrain- 5p



NESKEN EMAITZAK:
Betelu 0 Ikaztegieta-Altzo 0
Bidania-Goiatz 0 Betelu 0
Bidania-Goiatz 2 Ikaztegieta-Altzo 0

SAILKAPENA:
1-Bidania-Goiatz- 4p
2- Betelu- 2p
3-Ikaztegieta-Altzo- p1


EGUNEKO SAILKAPENA:
1-Bidania-Goiatz- 4p
2- Betelu.- 3p
3- Ikaztegieta-Altzo- 2p

SAILKAPEN NAGUSIA:
1-Bidania-Goiatz- 8p
2-Betelu-6p
3-Ikaztegieta-Altzo-4p



2015(e)ko otsailaren 22(a), igandea

KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

GAZTEAK:

DANENA 3 TXALBURUK 5

DANENA: Amondarain, Herrera, Iturriotz, Sarasua eta Lakuntza.

TXALBURUK: E.Otamendi, Amundarain, Sagastume, Yugueros eta U.Otamendi-hasierako bostekoa-Mateos.

GOLAK: Danena: Sarasua (3). Txalburuk: Amundarain (2),Yugueros (2) eta Sagastume.

Danenak orain arteko itxurarik onena eman zuen, nahiz eta ez zion irabazteko balio izan. Neurketa orekatua izan zen, eta Zuzurkilgoak aurretik zirela sartu ziren azken txanpara. Hala ere, Abaltzisketakoak ez zituzten opariak alferrik galdu.

DANENA 2 BIDANIA-GOIATZ 9

DANENA: Villafania, Amondarain, Lakuntza eta Sarasua-hasierako bostekoa-, Herrera eta Iturriotz.

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, Urdapilleta, Zinkunegi, Aburuza eta A.Agirretxe.

GOLAK: Danena: Herrera eta Iturriotz. Bidania-Goiatz: A.Agirretxe (4), Aburuza (3), Urdapilleta eta Herrera, bere atean.

Bidania-Goiatzek garaipen erosoa lortu zuen, nahiz eta Danena aurreratu zen markagailuan. Hala ere zizurkildarrek lehen partidan baina itxura hobea eman zuten




INFANTIL-KADETEAK:

KITARAKOA:

IKAZTEGIETA 1 LIZARTZA-OREXA 11

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M. Lakuntza, M.Uria, Parra eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, A.Uria.

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Iturriotz, Malkorra, Olano eta A. Zeberio-hasierako bostekoa-, Bea, G.Zeberio, M.Sorozabal, A.Sorozabal, Zubeldia,

GOLAK: Ikaztegieta: Sagastibeltza (2). Lizartza-Orexa: A.Zeberio (3), Bea (2), G.Zeberio (2), Olano (2), Malkorra eta A.Sorozabal.

Lehen faseko bi bigarrenen arteko neurketa Lizartza-Orexak irabazi zuen, eta ondorioz Ligako azkeneko fasea jokatuko du, eta Ikaztegietak, Kopa. Lehen zatian Lizartzakoak aurreratu ziren 0-2, baina Ikaztegietak partida berdindu eta berdinduta joan ziren atseden hartzera. Bigarren zatian ere ikazteitarrena izan zen lehen aukera, baina gero bost minutuan dena erabakita utzi zuen Lizartza-Orexak.


LIGA:

TXALBURUK 4 BIDANIA-GOIATZ 1

TXALBURUK: Otamendi, Murua, Yugueros, Mujika, Maioz-hasierako bostekoa-, Otamendi eta Senperena.

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, Altuna, Zinkunegi, Zugasti eta J.Agirretxe-hasierako bostekoa, Otaño eta Iraeta.

GOLAK: Txalburuk: Mujika (2) eta Maioz (2). Bidania-Goiatz : J.Agirretxe.

Txalburuk taldeak irabaziz ekin dio Ligarako bigarren faseari. Partida polita izan zen, baina etxekoak nagusi izan ziren.

KOPA:

GAEL 12 ERREZIL 8

GAEL: Hurtado, Ugartemendia, Arrospide, Jauregi eta Leunda-hasierako bostekoa-, Urkizu, Balerdi eta O.Goikoetxea.

ERREZIL: Aizpuru, X.Irulegi, M.Labaka, O.Irulegi eta U.Labaka-Hasierako bostekoa-, J.Labaka.

GOLAK: Gael: Jauregi (3), Ugartemendia (3), Balerdi (3), Leunda, Arrospide eta O.Ugartemendia. Errezil: M.Labaka (4), X.Irulegi (2), U.Labaka eta O.Irulegi.

Gaelek irabazi du Kopako lehen pàrtida, neurketa gorabeheratsu baten ostean. Etxekoak bi aldiz aurreratu dira hasieran, baina errezildarrek 0-4ko partziala lortu eta 2-5 jarri dira aurretik. Atsedenera joaterako, ordea, etxekoek aldea laburtu eta gol batera jarri dira. Bigarren zatian Galeek lortu du 4-0ko partziala, 8-4 jartzeko, eta hortik aurrera partida kontrolpean izan du.


ALEBINAK:

IGELDO 9 IKAZTEGIETA 4

IGELDO: Gomez, Lopez, Etxeberria, Gonzalez,  eta Aizpurua-hasierako bostekoa-, Rouget, Amezua, Oiartzabal eta Ezkurdia.

IKAZTEGIETA: Artola, Arruabarrena, Larrañaga, Irastortza eta A.Benavente-hasierako bostekoa-, Asier Moralejo, Aitor Moralejo eta Uria.

GOLAK: Igeldo: Gonzalez (3), Etxeberria (3), Lopez, Rouget eta Aizpurua. Ikaztegieta: Larrañaga (3) eta A.Benavente.

Ligako hirugarren postua zegoen jokoan, eta Igeldok eskuratuko du, Ikaztegieta mendean hartuta. Neurketa lehen zatian erabaki zen, etxekoak nagusi izan baitziren. Bigarrengoan kanpokoak asko hobetu ziren, baina ordurako berandu zen.

LEABURU 4 TXALBURUK 8

LEABURU: M.Garcia, I.Garcia, A.Arrospide, E.Arrospide eta Bensi-haasierako bostekoa-, Zubia, Uribe, Iraeta, Orbegozo.

TXALBURUK: Yugueros, Murua, E.Gorostidi, Mujika eta Artola-hasierako bostekoa-, Kaminos, Mañoso, Altuna, Areizaga, Seoane eta B.Gorostidi.

GOLAK: Leaburu: A.Arrospide (2), Uribe eta Orbegozo. Txalburuk: Murua (4), E.Gorostidi, Mujika, B.Gorostidi eta Zubia, bere atean.

Txalburuk irabazi egin zuen, Leaburun ligako azkeneko partidan, neurketa bizi baten ostean.

BENJAMINAK:

IGELDO 7 ALTZO 0

IGELDO: Aizpurua, Senperena, Dorronsoro, Agirre, Galarraga, Aisa, Amezua, Elosegi, Rouget, Manzano eta Etxeberria.

ALTZO: Agirre, Aranburu, Isasti, Elola, H.Murua, Iturriotz, Lizarribar, Elduaien, Ugartemendia, I. Murua eta Gorostiaga.

GOLAK: Igeldo: Senperena (2), Dorronsoro, Agirre, Galarraga, Aisa, Manzano eta Etxeberria.

Jokoan ez zegoen ezer ere, lehen postua eta azkenekoa erabakita zutelako. Hala ere partida polita eskeini zuten, baina txapeldunak ez zuen barkatu.

LEABURU 2 TXALBURUK 5

LEABURU: M.Iraeta, Garcia, Ugartemendia, Uribe, Zubia, Orbegozo, U.Iraeta, Calle eta Larreta.

TXALBURUK: Gorostidi, Artola, Kaminos, Lasa, Garmendia, Altuna, Agirrezabala, Areizaga, Etxeberria, Irastortza, Murua eta Garmendia.

GOLAK: Leaburu: Garcia (2). Txalburuk: Kaminos (3), Murua eta Orbegozo, bere atean.

Neurketa honetan ere ez zegoen ezer jokoan, postuak erabakita zeudelako. Hala ere biek zuten guztia eman zuten, nahiz eta puntuak kanpora joan ziren.

2015(e)ko otsailaren 20(a), ostirala

Itzulera

Astebeko atsedenearen ostean, nahiz eta ez zen erabatekoa izan, berriro ere lehiaketa dator, eta ostiralean bertan hasiko da, eta igandean amaitu. Gazte mailan, Danenak etxean hartuko du larunbatean, 12.30ean Bidania-Goiatz. Zizurkil Goiko pilotalekuan izango da, eta aurreneko aldiz jokatuko da pilotaleku horretan gure ligako partida bat. Leku berean, Danenak atzeratuta duen partida ere berreskuratuko du jarraian, 13.00etan Txalburuk hartuko baitu. Infantil-kadetetan denetik izango dugu. Alde batetik bigarren postua erabakitzeko kitarakoa jokatuko da Itsasondoko pilotalekuan ostiralean, 19.30ean, eta han neurtuko dira Ikaztegieta eta Lizartza-Orexa. Irabazten duenak Liga jokatuko du, eta galtzen duenak Kopa. Bigarren fasea ere ostiralean hasiko da, bestela apirilaren amaierako azken ekitaldira ez baitago iristerik. Ligan, 20.00etan, ostiralean, Txalburuk eta Bidania-Goiatz neurtuko dira Abaltzisketan, eta igandean, Leaburun neurtuko dira Gael eta Errezil, baina hauek Kopari dagokion neurketa jokatuko dute. Alebinetan berez jardunaldirik ez zegoen, larunbatean mikrofutsaleko jardunaldia baitago Betelun, baina elurrak atzeratutako bi partida berreskuratuko dira. Ostiralean 20.00etan Leaburun bertako taldea eta Txalburuk neurtuko dira, eta igandean, 12.00etan Igeldon, bertako taldea eta Ikaztegieta izango dira aurrez aurre. Benjaminetan ere jardunaldirik ez zegoen, baina jokatzeko falta diren bi partidak berreskuratuko dira. Ostiralean, 19.00etan Leaburu eta Txalburuk neurtuko dira Leaburun, eta igandean, 11.00etan, Igeldo eta Altzo, Igeldon.

2015(e)ko otsailaren 19(a), osteguna

Mikrofutsaleko bigarren jardunaldia

Mikrofutsaleko bigarren jardunaldia jokatuko da larunbatean, 16.00etan Beteluko pilotalekuan. Oraingoan mutiletan  hamahiru talde izango dira, eta hiru nesketan. Txalburuk C mutiletan, eta nesketan  Txalburuk ez dira izango. Multzoen zozketa egin zen asteazkeneko bileran, eta honela geratu dira lehen faseko multzoak.

A multzoa: Txalburuk A, Baliarrain, Betelu B eta Bidania-Goiatz B.

B multzoa: Ikaztegieta-Lizartza, Ikaztegieta A eta Txalburuk B.

C multzoa: Ikaztegieta-Baliarrain, Bidania-Goiatz A eta Betelu A.

D multzoa: Ikaztegieta B, Orexa eta Betelu C.

Bigarren faserako, multzo bakoitzeko onenek jokatuko dute, aurreneko lau postuak erabakitzeko. Bigarrenek bosgarren postutik zortzigarrena erabakitzeko lehiatu beharko dute, eta lehen multzoko hirugarrenak eta laugarrenak eta gainereko multzoeteko hirugarrenek gainerako postuak erabakitzeko lehiatuko dira.

Nesketan, Ikaztegieta-Altzo, Betelu eta Bidania-Goiatz arituko dira.



2015(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

kronikak:

GAZTEAK:

BIDANIA-GOIATZ 13 DANENA 3

BIDANIA-GOIATZ: I. Agirretxe, Elola, Senperena, Aburuza eta Urdapuilleta-hasierako bostekoa, A.Agirretxe eta Zinkunegi.

DANENA: Lakuntza, Ezeiza, Sarasua, Amondarain eta Herrera-hasierako bostekoa-, Villafaina eta Maiz.

GOLAK: Bidania-Goiatz: A.Agirretxe (3), Aburuza (3), Urdapilleta (3), Elola (2) eta Zinkunegi (2). Danena: Sarasua (3).

Danenak hasiera garratza izan du, eta lehen partida izatea ordaindu du. Irabazten hasi da, baina Bidania-Goiatzek egin behar zuen guztia oso ongi egin du, eta ez du barkatu.


INFANTIL-KADETEAK:

ERREZIL 5 LIZARTZA-OREXA 10

ERREZIL: M.Labaka, X.Irulegi, Otaegi,Rueda eta J.Labaka-hasierako bostekoa-, O.Irulegi, Aizpuru eta U.Labaka.

LIZARTZA-OREXA: Errasti, Iturriotz, Malkorra, Olano eta Sorozabal-hasierako bostekoa-, G.Zeberio.

GOLAK: Errezil: Otaegi (2), J. Labaka, Rueda eta X.Irulegi. Lizartza-Orexa: Olano (4), G.Zeberio (3) eta Malkorra (3).

Lizartza-Orexak irabazi du lehen faseko azkeneko partida. Nagusi izan da kanpoko taldea, baina errezildarrek ere itxura polita eman dute, eta azkenerako markagailua itxuratzea ere lortu dute.


ALEBINAK:

BIDANIA-GOIATZ 14 LEABURU 7

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Zugasti, Aratz Iraeta, Ander Iraeta eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Ruiz eta Belamendia.

LEABURU: M.Garcia, I.Garcia, E.Arrospide, Zubia eta A.Arrospide-hasierako bostekoa-, Iraeta, Orbegozo eta Uribe.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Ander Iraeta (8), Aldalur (4), Ruiz eta Zugasti. Leaburu: Arrospide (5), E.Arrospide eta Zubia.

Bidania-Goiatzek denboraldiko bigarren garaipena lortu du. Norgehiagoka bigarren zatiaren erdian, 9-7koarejkin apurtu da. Hasieran etxekoek bi golen abantaila lortu dute, baina Leaburu beti partidan sartuta egon da, bigarren zatikao azken minutuak arte. Hor erabat nahastu dira kanpotarrak, eta Bidaniak ez du barkatu, neurketa ondo erabakita utziz.


BENJAMINAK:

BIDANIA-GOIATZ 3 LEABURU 2

BIDANIA-GOIATZ: M.Eskibel, Aldalur, Beloki, Iraeta, A.Eskibel, Altuna, Artola, Dorronsoro, Amuindarain, Aramendi, Arregi eta Azkarai.

LEABURU: Garcia, M.Iraeta, Orbegozo, Ugartemendia, Larreta, U.Iraeta eta Uribe.

GOLAK: BIDANIA-GOIATZ:  Dorronsoro (3). Leaburu: U.Iraeta (2).

Partida polita esta estua eskeini dute Bidania-Goiatzek eta Leaburuk, baina hiru puntuak etxean geratu dira eta bidaniarrek bigarren postua segurtatu dute.

2015(e)ko otsailaren 10(a), asteartea

Partidak berreskuratzen

Bi astetan eguraldia izan da protagonista eta tartean partida batzuk ere geratu dira bertan behera, eta orain berreskuratzea besterik ez da geratzen. Horietako bi asteazken honetan jokatuko dira. Gazte mailakoan, bosgarren jardunaldiari zegokiona jokatuko da Bidaniako pilotalekluan, 19.00etan, Bidania-Goiatzen eta Danenaren artean, eta hortxe estreinatuko da Zizurkilgo taldea. Ordubete lehenago jokatuko da Errezilen, infantil-kadete mailako neurketa, Errezilen eta Lizartza-Orexaren artean. Jadanik sailkapena erabakita dago, izan ere Lizartzakoek kitarakoa jokatu beharko dute Ikaztegietarekin Ligan edo Kopan jokatuko duten jakiteko, eta Errezilek Kopa jokatu beharko du. Honekin amaituko da maila honetan lehen fasea. Alebinetan, bederatzigarren jardunaldiari zegokion partida jokatuko da Bidanian,ostiralean 19.00etan, Bidania-Goiatzen eta Leabururen artean. Ordubete lehenago, benjaminetan ere Bidania-Goiatz eta Leaburu lehiatuko dira Bidanian.


2015(e)ko otsailaren 8(a), igandea

KRONIKAK:

FUTWALLA:

BINAKA:

ILAUNPE 2 OREXA B 0

ILAUNPE: Sarriegi eta Leunda

OREXA B: Urtxipia eta Luloaga.

PARTZIALAK: 20-16 eta 20-18

Partida hasterako postuak finkatuta zeuden, eta Ilaunpek bazekien ez zuela ligarik lortuko, ez eta Orexa B taldeak azken postua utzi ere. Hala ere oso partida berdindua eta polita eskaini zuten. Lehen jokoan bi taldeak parean joan ziren azkeneko kintzeak bitarte, eta hor erabaki zuen Ilaunpek. Bigarrena ere parekatua izan zen, nahiz eta Orexakoek eraman zuten partidaren pisua, eta azken txanpara kitarakoa behartzeko moduan sartu ziren, 15-18 aurretik baitziren, baina Ilaunpek erreskadan bost tanto egin zituen, eta garaipena lortu zuen.



IKAZTEGIETA 2 OREXA A 0

IKAZTEGIETA:Uria eta Irastortza.

OREXA A: Aranalde eta Garmendia.

Ikaztegietak ez zuen hutsik egin, eta liga irabazi zuen Orexa menderatuta, eta bigarren urtez jarraian lortu du gainera.  Azken jardunaldira Ilaunperi puntu bateko aldea zuela sartu zen, eta berea egin zuen. Partidako bi jokoak beretsuak izan ziren. Lehen zatia orekatua izan zen, markagailuan alderik gabe, baina bigarrengoan Ikaztegietak erabaki egin zuen.



ARETO FUTBOLA:

ALEBINAK:

IGELDO 3 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 6

IGELDO: Etxeberria, Gomez, Rouget, Lopez eta Gonzalez-hasierako bostekoa-, Amezua, Aizpurua, Ezkurdia, Oizartzabal eta Camarero.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Toledo, Zunzunegi, Iztueta eta I.Olano-hasierako bostekoa-, U.Olano, Leunda eta Gurrutxaga.

GOLAK: Igeldo: Etxeberria, Amezua eta Ezkurdia. Ikaztegieta-Baliarrain: Zunzunegi (5) eta Iztueta.

Ikaztegieta-Baliarrainek bukatu du liga, bidean berdinketa bakarra utzita, gainerakoak irabazi egin baititu. Igeldon lana egin da irabazi du. Berdeak bikain sartu dira partidara irabazten hasi baitira, baina binakoarekin joan dira atseden hartzera. Bigarren zatian ere 3-2 aurretik jari dira, baina kanpotarrek 0-4ko partziala sartu eta erabaki egin dute.


BIDANIA-GOIATZ 6 IKAZTEGIETA 7

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Zugasti, Aratz Iraeta, Ander Iraeta eta Ruiz-hasierako bostekoa-, Belamendia, Aldalur eta Azkarai.

IKAZTEGIETA: Irastortza, Artola, Arruabarrena, Larrañaga eta A. Benavente-hasierako bostekoa-, U.Benavente eta Uria.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Ander Iraeta (6). Ikaztegieta: Larrañaga (4), Irastortza, A.Benavente eta Arruabarrena.

Gorabehera askoko neurketa izan zen, markagailuan mugimendu handia izan baitzen. Ikaztegieta aurreratu zen, baina ondoren etxekoen erreakzio bikaina etorri zen, eta 3-1ekoa jarri zuten markagailuan, nahiz eta kanpotarren erreakzioa atsedena baino lehen etorri zen, eta 3-4koarekin joan ziren aldageletara. Ondoren, 3-6 eta 4-7 jarri ziren, baina azkeneko unean Bidania-Goiatzek estutu eta berdintzetik gol batera geratu zen.


BENJAMINAK:

IGELDO 5 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 5

IGELDO: Manzano, Rouget, Elosegi, Etxeberria, Amezua, Agirre, Galarraga, Senperena, Aizpurua eta Dorronsoro.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, Artola, Zunzunegi, A.Olaberria, Iztueta, Gurrutxaga, Soroa, D.Olaberria eta E.Olano.

GOLAK: Igeldo: Dorronsoro (3) eta Aizpurua (2). Baliarrain-Ikaztegieta: Gurrutxaga (4) eta Iztueta.

Partida polita eta lehiatua eskeini dute Igeldon. Etxekoak aurreratu dira markagailuan, baina Baliarrain-Ikaztegietak buelta eman eta 1-2 joan dira atseden hartzera. Bigarren zatian Igeldo nagusi jarri da, 4-2, baina kanpokoek berdindu egin dute. Berdeek berriro ere aurre hartu dute, baina Baliarrain-Ikaztegietak amaiera gertu zenean berriro ere oreka eraman du markagailura.



BIDANIA-GOIATZ 5 ALTZO 2

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Aldalur, Beloki, Iraeta, A.Eskibel, Artola, M.Eskibel, Altuna, Dorronsoro, Azkarai eta Arregi.

ALTZO: Elduaien, Lizarribar, Gorostiaga, Elola, A.Murua, Aranburu eta I.Murua.

GOLAK: Bidania-Goiatz: M.Eskibel (2) eta Dorronsoro (3). Altzo: Gorostiaga eta A.Murua.

Bidania-Goiatzek irabazi zion Altzori partida polit bat jokatu ostean. Altzok lan ona egin zuen, eta lana eman zion Bidania-Goiatzi.

2015(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

Futwallen Binakakoa erabakiko da

Ligako azkeneko jardunaldia jokatuko da Binakakoan, eta txapela erabakiko da. Berez, Ikaztegietak eta Ilaunpek etxean jokatu beharko lukete, baina biek Orexako taldeen aurka jokatu behar dutenez, biak han jokatzea erabaki dute, txapela ere bi talde horien artean egongo baita. Ikaztegietak, Orexa A taldearen aurka jokatuko du. Irabazten badu, beretzat izango da liga, bestela, ondoren Ilaunpek zer egiten duenaren zain geratu beharko du. Orexa B taldearen aurka jokatuko du Ilaunpek.

Berriro ere eguraldiari begira

Pasa den astean bezalaxe, berriro ere eguraldiari begira hasiko da jardunaldia. Alebinetan eta benjaminetan azkeneko jardunaldia jokatuko da, nahiz eta pasa den asteko partida batzuk berreskuratu beharko diren. Alebinetan, liga erabakita dago,  Ikaztegieta-Baliarrainek irabazi baitu. Ligari amaiera Igeldon emango dio, igandean, 11.45ean. Aurretik, ostiralean, 20.00etan Txalburuk, bigarren sailkatuak, hortxe amaituko baitu, Leaburun jokatuko du. Larunbatean, 17.00etan, Bidania-Goiatz eta Ikaztegieta neurtuko dira. Benjaminetan ere liga erabakita dago, Igeldok irabazita baitauka. Igandean, 11.00etan Baliarrain-Ikaztegieta hartuko du. Ostiralean, 19.00etan Leaburu eta Txalburuk lehiatuko dira, eta larunbatean, 16.00etan Bidania-Goiatz eta Altzo.

2015(e)ko otsailaren 1(a), igandea

KRONIKAK.

FUTWALLA:

IKAZTEGIETA 2 ILAUNPE

IKAZTEGIETA: Uria eta Irastortza.

ILAUNPE: Sarriegi eta Leunda.

PARTZIALAK: 20-11 eta 20-6.

Ikaztegieta lehen aldiz jarri da sailkapenean lehenengo, eta azkeneko jardunaldian erabakiko da liga. Lehen itzuliko ordaina eman zion Ikaztegietak Ilaunperi. Orduan ikazteitarrak aritu ziren pattal, huts asko eginez, eta Ilaunpekoak ongi, hutsik egin gabe. Partida honetan alderantziz izan zen, Ikaztegietak oso partida ona egin baitzuen, huts bakar bat ere egin gabe, eta Ilaunpe, aldiz, oso gaizki aritu zen, negargarri, hutsak bat bestearen atzetik eginez.


OREXA A 1 OREXA B 2

OREXA A: Garmendia eta Aranalde.

OREXA B: Urtxipia eta Luloaga.

PARTZIALAK: 20-13, 19-20 eta 14-15

Orexa B taldeak lehen garaipena lortu du, eta Orexako beste taldearen aurka, gainera. Orexa A taldeak ezin izan du Errasti berreskuratu, oraindik min hartuta baitago, eta iaz aritu zen Garmendiak ordezkatu zuen. Lehen jokoan A taldea nagusi izan zen, eta amaieran garaipen erosoa lortu zuen. Bigarrena oso lehiatua izan zen,  eta B taldeak puntu batez, kitarakoa behartu zuen. Hirugarrena ere estua izan zen, baina berriro ere, eta puntu batez, B taldeak irabazi zuen.


ARETO FUTBOLA:

INFANTIL-KADETEAK:

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, Sagastibeltza eta Mozo-hasierako bostekoa-, Parra.

GAEL: Hurtado, Ugartemendia, J.Goikoetxea, Leunda eta Rivera-hasierako bostekoa-, Iztueta eta Arruabarrena.

GOLAK: Ikaztegieta: Sagastibeltza (6), Parra (4) eta Mozo (3). Gael: Ugartemendia, Iztueta eta Leunda.

Emaitza engainagarria izan zuen neurketa honek, ez baitzen horrenbesteko alderik egon. Gaeli talde erdia falta zitzaion, eta jokatu ahal izateko bi alebin sartu zituen. Hala ere, lehen zatia oso orekatua izan zen, eta 3-2koarekin joan ziren atseden hartzera. Bigarren zatian Gael ongi hasi zen, aukerak eginez eta aginduz, baina bosgarren minututik hamargarrengora bitarte Ikaztegietak zazpi gol egin zituen, eta hortxe amaitu zen partida.


ALEBINAK:

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 7 TXALBURUK 1

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Toledo, Zunzunegi, Iztueta eta U.Olano-hasierako bostekoa-, Balerdi, Gurrutxaga, I.Olano eta Leunda ere aritu ziren.

TXALBURUK: Yugueros, Murua, Gorostidi, Mujika eta Artola-hasierako bostekoa-, Areizaga, Altuna, Seoane eta Kaminos.

GOLAK: Iztueta (3), Zunzunegi (3) eta Altuna (ba). Txalburuk: Mujika.

Liga amaitzeko jardunaldi bat faltako zaio Ikaztegieta-Baliarraini, baina garaipen honekin jadanik liga irabazi du, geratzen diren partidetan besteei begiratu beharrik gabe. Emaitzak bestelakorik ematen badu ere, joko orekatua izan zen, baina gakoa atearen aurrean egon zen, hor etxekoak askoz ere finago aritu baitziren, eta hor erabaki zen neurketa.


BENJAMINAK:

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA  1 TXALBURUK 7

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, A.Olaberria, A.Olano, Irastortza, Zunzunegi, Darius, Artola, D.Olaberria eta Soroa.

TXALBURUK: Kaminos, Artola, Garmendia, Altuna, Agirrezabala, Areizaga, Etxeberria, Irastortza, Murua eta J.Garmendia.

GOLAK: Baliarrain-Ikaztegieta: E.Olano. Txalburuk: Agirrezabala (3), Artola (2), Irastortza eta Murua.

Txalburuk ongi irabazi zuen Ikaztegietan, hasieratik bukaerara nagusitu baitzen, eta bigarren postu horren lehian jarraituko du.