2017(e)ko abenduaren 31(a), igandea

Bigarren

Bigarren postuan amaitu dute Gaeleko hiru taldeek Legorretan jokatu den Gabonetako Torneoan. Alebinetan, infantiletan eta kadeteetan aritu ziren eta hiruetan geratu ziren bigarren postuan. Infantilei eta kadeteei gol bakarra fata izan zitzaien garaipena lortzeko, eta alebinek ere lan oso ona egin zuten, kontuan hartu behar baita talde sortu berria dela, eta  oso entrenamendu gutxi egin ditzutela oraindik.

KADETEAK:



GAEL 0 RIOJA TEAM 2

Ez zen izan zuri-marroien partidarik onena, baina hala ere aukerak izan zituzten emaitza hobea lortzeko. Errioxarrek neurketa biribila egin zuten, eta merezitako garaipena lortu zuten, eta partida hau ikusi ostean tituloa lortzeko aukera handiak zituztela ikusi zen.


SALBURUA  2 RIOJA TEAM 1

Gasteiztarrek irabazi zuten partida, baina seguraski bere atezainak zer ikusi handia izan zuen horretan, errioxarrenak izan baitziren aukerarik onenak, baina arabarren atezaina bikain aritu zen, sekulako neurketa eginez, eta bere taldea bizirik mantenduz. Arabarrak aurreratu ziren, baina errioxarrek berdindu egin zuten. Neurketaren hondarrean kontraeraso batean lortu zuten gasteiztarrek garaipeneko gola.


GAEL 4 SALBURUA 2

Salburuak berdinketa nahikoa zuen garaipena lortzeko, eta zuri-marroiek berriz hiru golegatik irabazi behar zuten, eta egia esan oso gertu izan zuten helburua, aukerak izan baitzituzten horretarako. Zabalak aurretik jarri zuen etxeko taldea, baina berdindu egin zuten arabarrek. Jurgi Leundak lortu zuen 2-1ekoa, baina berehala etorri zen berdinketa. Hortik aurrera jaun eta jabe izan zen talde zuri-marroia, eta Jokin Agirretxeren bi golek garaipena oso gertu jarri zuten, baina behar zen gola ez zen iritsi.

Lopez, Azkarai, Hurtado, Iturriotz, Agirretxe, Zabala, Aramendi, Murua, Lopetedi, Leunda eta Iztueta aritu dira Gael taldean.


SAILKAPENA:
1- Rioja Team 3p (+1)
2- Gael 3p
3- Salburua 3p (-1)




INFANTILAK:



GAEL 2 LAUBURU IBARRA 2

Pare-pareko partida izan zen hau. Etxekoak ongi hasi ziren aukerak eginez, baina Ibarrakoak jarri ziren 0-2 aurretik. Azkeneko minututean zuri-marroiek gora egin zuten, eta partida berdindu egin zuten June Zugastiren eta Jon Aldalurren golei esker.


AURRERA LEITZA 5 LAUBURU IBARRA 1

Leitzakoak jaun eta jabe izan ziren partida honetan. Hasieratik hartu zuten aginte makila, eta Ibarrakoak ezinean aritu ziren. Emaitza honekin, nafarrek berdinketa nahikoa zuten tituloa eskuratu ahal izateko.


GAEL 1 AURRERA LEITZA 1

Hau ere pare-pareko partida izan zen. Nafarrek berdinketa nahikoa zuten torneoa irabazteko, eta etxekoek garaipena behar zuten. Kanpokoak jarri ziren aurretik, baina June Zugastik berdindu egin zuen neurketa, eta markagailua ez zen gehiago mugitu.

Azkarai, Garcia, Olano, Esteban, Aldalur, Amundarain, Labaka, Zugasti, Murua eta Irati aritu ziren Gaelen.



SAILKAPENA:

1- Aurrera Leitza 4p (+4)
2- Gael 2p
3. Lauburu Ibarra p1 (-4)



ALEBINAK:



GAEL 1 LEGORRETA 4

Legorretak hemen abiatu zuen garaiopenerako bidea. Neurketa parekatua abiatu zen, etxekoek behin gola lortu zutenean,  zuri-marroei kosta zitzaien erreakzionatzea, baina Lukas Gurrutxagak lortutako golak berriro ere partidan sartu zituen. Ondoren etorri ziren, ordea, beste etxeko taldearen bi golak, neurketa erabakita utziz.


LEGORRETA 5 AURRERA LEITZA 0

Legorretarek erabakita utzi zuten lehiaketa, garaipen handi batekin. Zuri-berdeek ez zioten inongo aukerarik eman nafarrei, garaipen erosoa lortuz.


GAEL 3 AURRERA LEITZA 1

Bigarren postua zegoen jokoan partida honetan, eta etxekoek ez zuten hutsik egin, nagusi izan baitziren. Eskarmendik, Gurrutxagak eta Urtxipiak lortutako golek 3-0 jarri zuten markagailua, Nafarrek partidaren hondarrean lortu zuten euren gola.

Gorostidi, Lizarribar, Arrillaga, Murua, Olano, Dorronsoro, Urtxipia, Luloaga, Sotil, Gurrutxaga eta Eskarmendi izan ziren Gaelen jokatu zutenak.


SAILKAPENA:

1- Legorreta 6p (+8)
2- Gael 3p (-1)
3- Aurrera Leitza (-7)



2017(e)ko abenduaren 30(a), larunbata

Gabonetako Torneoa

Abenduaren 30ean jokatuko da Legorretako Harripila kiroldegian Gael Elkarteak antolatzen duen Gabonetako III.arren Torneoa. Aurten alebinak, infantilak eta kadeteak arituko dira.

Egitaraua:

Alebinak:

15.00 Gael / Legorreta
15.30, Legorreta / Aurrera Leitza
16.00, Gael / Aurrera Leitza

Infantilak:

16.30, Gael / Lauburu Ibarra
17.00, Lauburu Ibarra / Aurrera Leitza
17.30, Gael / Aurrera Leitza

Kadeteak:

18.00, Gael / Rioja Team
18.30, Salburua / Rioja Team
19.00, Gael / Salburua

19.30, sari banaketa.

2017(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK: MONDRATE 6 GAEL 2

MONDRATE: Perez de Albeniz, Jaso, Zezeaga, Gandarias eta Maeztu-hasierako bostekoa-, Jon eta Imanol.

GAEL: Lopez, Iturriotz, Monreal, Agirretxe eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Murua, Lopetedi eta Leunda.

GOLAK: Mondrate: Zezeaga (2), Maeztu (2), Gandarias eta Jon. Gael: Iturriotz eta Monreal.

EPAILEA: Bartolome Gomez. Mondrateko Maeztu eta Gaeleko Murua izan dira txartel horia ikusi dutenak.

Gaelek gutxienez puntu bat lortzeko adina meritu egin zituen, baina oraingoan ate aurrean ez zuen asmatu eta etxekoek kontraerasoan erabaki zuten neurketa. Partida amaitzeko bost minutu baino gutxiago falta zirela, 3-2 zegoen markagailua, eta zuri-marroiak aukerak egin eta egin. Berdinketa oso gertu ikusten zenean iritsi zen etxekoen laugarren gola, eta hortxe joan zen partida.


INFANTILAK:

ORIXE 3 GAEL 3

ORIXE: Juan, Claudio, Aiertza, Cornago eta Garaiburu-hasierako bostekoa-, Goikoetxea, Guerrero, Lacalle, Pascual eta Urrestarazu.

GAEL: Garcia, Murua, Amundarain, Aldalur eta Zugasti-hasierako bostekoa-Manzisidor eta Benavente.

GOLAK: Orixe: Goikoetxea (2) eta Garaiburu. Gael: Amundarain, Aldalur eta Zugasti.

Lau baja garrantzitsu zituen Gaelek, baina hala ere irabazteko neurketa egin zuen, eta hiru puntuak eskuratzeko zorte apur bat falta izan zuen, aurkaria baino gehiago izan baitzen.

GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA (AMF):

ALEBINAK:

BALIARRAIN 12 ALTZO 3

BALIARRAIN: I.Olano, Irastortza, Iztueta, E.Olano, Olaberria, Zunzunegi eta Gurrutxaga.

ALTZO: Lizarribar, Artetxe, Uranga, Goitia, .Artetxe, Isasi, H.Murua eta I.Murua.

GOLAK: Baliarrain: Iztueta (4), Zunznegi (3), Irastortza (2), Gurrutxaga (2) eta E.Olano. Altzo: H.Murua (3).

Golen aldeari esker, Baliarrainek berriro ere sailkapeneko lehen postua eskuratu du, Altzori irabazi ostean.

LIZTORRAK 4 BIDANIA-GOIATZ A 9

LIZTORRAK: M.Iturriotz, Bengoetxea, Arrillaga, Martin, Malkorra, Luloaga, Urtxipia,Soroa eta Olano.

BIDANIA-GOIATZ A: Arregi, U.Sasiain, E.Sasiain, Dorronsoro, Azkarai eta Iraeta.

GOLAK: Liztorrak: Urtxipia (3) eta Arrillaga. Bidania-Goiatz A: E.Sasiain (4), Dorronsoro (3) eta Iraeta (2).

Bidania-Goiatzek irabazi zen Orexan. Bidaniarrek oso neurketa ona egin zuten, amaieran hiru puntak etxeratuz.


IGELDO 1 TXALBURUK 6

IGELDO: Aizpurua, Aisa, Amezua, Camarero, Elosegi, Etxeberria eta Galarraga.

TXALBURUK: Gorostidi, Landa, Hussein, Gpñi, Garcia, Irastortza, Mrua, Etxeberria eta Kaminos.

GOLAK: Igeldo: Elosegi. Txalburuk: Kaminos (3), Hussein, Landa eta Garcia.

Txalburuk taldeak kontrolpean izan zuen neurketa hasieratik bukaerara. 0-6 aurreratu zen, eta amaieran lortu zuten  etxekoek  gola.



BETELU 5 BIDANIA-GOIATZ B 5

BETELU: Goñi, Eskarmendi, Arraztio, A.Zubillaga, Estanga, Sarasa, Segurola, Goikoetxea, Sotil eta Aranburu.

BIDANIA-GOIATZ B: A.Eskibel, Aramendi, M.Eskibel, Aldalr, Amundarain, Muñoa eta Arruti.

GOLAK: Betelu: Eskarmendi (3), A.Zubillaga eta Aranburu. Bidania-Goiatz B: Amundarain (3). M.Eskibel (2).

Maila hau inoiz baino estuagoa da aurten eta Betelun horixe bera ikusi zen. Emozioz beteriko partida izan zen  hau, eta azkenean puntak banatuz amaitu zuten.

BENJAMINAK:

BETELU 6 IGELDO 0

BETELU: E. Eskarmendi, A.Eskarmendi, Paul, Sotil, Flores, Garmendia, Azkarai eta Goikoetxea.

IGELDO: Etxeberria, Roces, P.Etxeberria, Uranga, Zinkunegi, Imaz, Galarraga, Lizarralde, De la Cuesta eta Artano.

GOLAK: Betelu: Sotil (3), Paul (2) eta Garmendia.

Beteluk irabazi zuen maila honetan jokatu en neurketa bakarra. Igeldo saiatu zen eusten, baina ezinezkoa egin zitzaion.

2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA (AMF):

ALEBINAK:

BIDANIA-GOIATZ B 12 LIZTORRAK 8

BIDANIA-GOIATZ B: A.Eskibel, M.Eskibel, Amundarain, Muñoa, Aldalur, Arruti eta Aramendi.

LIZTORRAK: Olano, O.Iturriotz, Bengoetxea, Arrillaga, Malkorra, Luloaga, Urtxipia, Soroa, M.Iturriotz eta Olano.

GOLAK: Bidania-Goiatz B: Amundarain (7) eta M.Eskibel (5). Liztorrak: Urtxipia (6), Luloaga eta Arrillaga.

Azken urte hauetako berdintasunik handiena dago maila honetan, eta hori baieztatzeko sailkapenari begiratu besterik ez dago. Neurketa ikustera joan zirenek gozatu ederra hartu zuten, bi taldeek golak eta jokoa erakutsi baitzituzten.

BENJAMINAK:

LIZTORRAK 7 BETELU 2

LIZTORRAK. Zabala, Urtxipia, O.Olaetxea, Iturralde, A.Olaetxea, Olano, Esnaola, Suarez, Arrue eta Beltran.

BETELU: E.Eskarmendi, A.Eskarmendi, Oreja, Garmendia, Buldain, Otamendi, Azkarai, Sotil, Flores eta Iturriotz.

GOLAK: Liztorrak: Olano (4) eta Beltran (2). Betelu: Buldain eta Otamendi.

Pasa den astean elurrak atzeratu zuen neurketa berreskuratu zuten Orexan, eta Liztorrak taldeak lehen postu hori sendotzeko aukera ere ez zuen alferrik galdu.

2017(e)ko abenduaren 4(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK: GAEL 8 ZARATZ 3

GAEL: Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Zabala eta Leunda-hasierako bostekoa-, Hurtado, Murua, Lopetedi eta Iztueta.

ZARAUTZ: Mato, Ecleston, Osa, Urberuaga eta Perez-hasierako bostekoa-, Sarasola, Villar eta Bengoetxea.

EPAILEA: Bartolome Gomez. Hurtadok ikusi du txartel horia.

GOLAK: Gael: Agirretxe (2), Zabala (2), Hurtado (2), Iturriotz eta Murua: Zarautz: Ecleston eta Osa.

Gaelek graipen erreza lortu zuen, baina ezin esan partida ona egin zuenik ezta gutxiago ere, denboraldi honetako neurketarik txaarrenetakoa egin baitzuten zuri-marroiek.


INFANTILAK:

GAEL 5 ERAIN 5

GAEL: Azkarai, Murua, Esteban, Labaka eta Zugasti-hasierako bostekoa-, Garcia, Manzisidor, Amundarain, Aldalur, Olano eta Benavente.

ERAIN: Gacia, Ortega, Balda, Diaz eta Gisasola-hasierako bostekoa-, Gutiérrez, Palomar, N.Visiers, P. Visiers eta Martin.

EPAILEA: Bartolome Gomez.

GOLAK. Gael: Labaka (2), Aldalur, Zugasti eta Olano. Erain: Gutierrez (2), N.Visiers (2) eta P.Visiers.

Partida ederra izan zen hau, eta emozioz beterikoa. 2-0 arreratu zen Gael, baina  gero kanpotarrek horri buelta eman eta 2-3 jarri ziren. Zuri-marroiek erreakzionatu eta 4-3 jarri ziren, baina hurrena kanpokoen erantzuna etorri zen 4-5koa jartzeko. Baina azkenean etxekoek berdinketa lortu zuten, partida eder baten ostean.


GIPUZKOAKO HERI TXIKIETAKO LIGA (AMF):

TXALBURUK 3 BALIARRAIN 6

TXALBURUK: Gorostidi, Kaminos, Murua, Irastortza, Etxeberria, Hussein, Garcia, Garcia, Garmendia eta Goñi.

BALIARRAIN: Zunzunegi, I.Olano, E.Olano, Irastortza, Iztueta, Olaberria eta Gurrtxaga.

GOLAK: Txalburuk: Garcia (2) eta Kaminos. Baliarrain: I.Olano (2), Izteta (2), I.Olano eta Irastortza.

Hauxe izan da asteburan jokatu ahal izian den partida bakarra. Neurketa lehiatua izan zen hau, baina ate aurrean kanpokoak hobeto ibili ziren, eta hiru puntak eraman zituzten.

2017(e)ko azaroaren 27(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK:

DRAGOIAK 2 GAEL 10

DRAGOIAK: A.Zuloeta, Caballero, M.Zuloeta, Oncala eta Ahayoout-hasierako bostekoa-, Patiño, Valor, Sánchez, Alves, Cabezas eta Capellan.

GAEL: Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Monreal eta Leunda-hasierako bostekoa-, Lopetedi eta Iztueta.

EPAILEA: Garcia Miguel. Etxekoen aldetik, Capellanek ikusi zuen txartel horia, eta kapotarren aldetik, Lopetedik eta Monrealek.

GOLAK. Dragoiak: Capellan eta Ahayoout. Gael: Agirretxe (3), Monreal (3), Iturriotz (2), Iztueta eta Lopetedi.

Gaelek denboraldi osoan izan duen neurketarik errazena izan zen hau. Baja batzuk izan arren, lehen zatian dena erabaki zen, atsedenera 0-7 joan baitzen. Bigarrenaren hasieran  zortzigarrena lortu zuten zuri-marroiek, eta hortik aurrera lasaitu eta tentsioa jaitsi zuten, eta horri esker etxekoek bi gol egin ahal izan zituzten.



INFANTILAK:

IBARRA B 3 GAEL 3

IBARRA B: Arburu, Zubiria, Sanchez, Mayordomo eta Kimetz-hasierako bostekoa-, Irastortza, Iglesias, Gorostiaga, Gil, Bermúdez, Agirrezabala eta Arozena.

GAEL. Azkarai, Olano, Murua, Esteban eta Zugasti-hasierako bostekoa-, Aldalur, Amundarain,  eta Manzisidor.

GOLAK. Ibarra B: Sanchez, Iglesias eta Gorostiaga. Gael: Esteban, Zugasti eta Amundarain.

Intentsitate handiko neurketa bi talde onen arteko hau, eta puntu ona Gaelentzat. Bietako edozeinek irabazteko modukoa izan zen, eta azkenean agian emaitzarik justuena ere hau izan zen.

LAGUNARTEKOA:

IDIZABAL NESKA SENIOR 0 GAEL KADETE 9

Entrenatzeko bi taldeei balio izan zien neurketa zen hau, eta zuri-marroiak hasieratik bukaerara nagusitu ziren. Atzean lan ona, eta erasoan eraginkor, aurkariei ia ez zieten inongo aukerarik eman, garaipen on bat lortuz. Zabala (4), Agirretxe (3), Iturriotz eta Iztueta izan ziren golegileak. Lopez. Lopetedi, Murua, Zabala eta Iztueta izan zen hasierako bostekoa. Iturriotz, Agirretxe eta Leunda ere aritu ziren.



GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA (AMF):

ALEBINAK:

BIDANIA-GOIATZ A 6 ALTZO 2

BIDANIA-GOIATZ A: Arregi, Dorronsoro, Iraeta, Azkarai, E.Sasiain, U.Sasiain eta Beloki.

ALTZO: Lizarribar, Goitia, H.Murua, Isasi, H.Uranga, J.Uranga, U.Artetxe, A.Artetxe eta I.Murua.

GOLAK: Bidania-Goiatz A: Dorronsoro (2), E.Sasiain (3) eta U.Sasiain. Altzo: Lizarribar eta H.Murua.

Bidania-Goiatzek neurketa kontrolpean izan zuen, hiru puntak eskuratuz.

TXALBURUK 9 BIDANIA-GOIATZ B 5

TXALBURUK: Gorostidi, Husein, Kaminos, Murua, Landa, Etxeberria, Garmendia, Irastortza eta Garcia.

BIDANIA-GOIATZ B: Aramendi, M.Eskibel, A.Eskibel, Amundarain, Muñoa, Aldalur eta Arruti.

GOLAK: Kaminos (2), Irastortza (2), Husein, Murua, Landa, Garmendia eta Garcia. Bidania-Goiatz B: Amundarain (2), M.Eskibel (2) eta Muñoa.

Txalburuk taldeak gorako bidean jarraitzen du, eta oraingoan bikain zebilen Bidania-Goiatz B taldea hartu du mendean, sailkapenean urrats handi bat emanez.


BETELU 10 IGELDO 2

BETELU: A.Goikoetxea, Goñi, Eskarmendi, Azkarai, A.Zubillaga, U.Zubillaga, Lasa, Estanga, Carrillo eta Paradera.

IGELDO: Bandres, Galarraga, Rouget, Amezua, Aisa, J.Guinart, I.Guinart, Aizpurua, Elosegi eta Etxeberria.

GOLAK. Betelu: Eskarmendi (4), A.Zubillaga (2), Estanga, Carrillo, Paradera eta Goikoetxea. Igeldo: Galarraga eta Elosegi.

Beteluk sailkapeneko lehen postua sendotu egin du Igeldo mendean hartuta. Etxekoak gehiago izan ziren.

LIZTORRAK 9 BALIARRAIN 6

LIZTORRAK. M.Iturriotz, O.Iturriotz, Arrillaga, Martin, Malkorra, Luloaga, Urtxipia, Soroa eta Olano.

BALIARRAIN: I.Olano, E.Olano, Gurrutxaga, Iztueta eta Irastortza.

GOLAK. Liztorrak: Urtxipia (7), Luloaga eta Martin. Baliarrain: E.Olano (4) eta Irastortza.

Liztorrak taldeak sailkapeneko goikaldera egin du jauzia partida on baten ostean Baliarrain mendean hartuta. Kanpotarrek ez zuten aldaketarik eraman eta hori nabaritu zuten.

ALEBINAK:

BENJAMINAK:

ERREZIL 5 BETELU 1

ERREZIL: Aitor Goenaga, Ander Goenaga, June Goenaga, Agirre, Rodríguez, A.Korta, Karrera, Altuna eta Iglesias.

BETELU: E.Eskarmendi, E.Eskarmedi, Oreja, Oreja, Paul, Flores, Iturriotz, Azkarai, Garmendia eta Goikoetxea.

GOLAK: ERREZIL: Karrera (3), Rodríguez eta Ander Goenaga. Betelu: Iturriotz.

Bigarren postua zegoen jokoan neurketa honetan, eta Errezilek ez zuen barkatu garaipena lortuz eta bigarren postu hori sendotuz.


LIZTORRAK 11 IGELDO 2

LIZTORRAK: Zabala, O.Olaetxea, Beltran, Urtxipia, Piris, A.Olaetxea, Olano, Esnaola, Suarez eta Arrue.

IGELDO: Roces, H.Martikorena, Etxeberria , De la Cuesta, Galarraga, Artano, Uranga, Hernández, E.Martikorena, Lizarralde eta J.Etxeberria.

GOLAK: Olano (6), Urtxipia (3), Suarez eta O.Olaetxea. Igeldo: Lizarralde eta De la Cuesta.

Liztorrak taldeak sailkapeneko lehen postuari eutsi egiten dio Igeldo mendean hartu ostean. Lizartzako eta Orexako jokalariez osatutako taldeak hasieratik agindu zuen.

2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

Iturriotz, Zabala eta Agirretxe Euskadiko selekzioarekin entrenatuko dira

Gaeleko kadete mailan ari diren Aitor Zabala, Aimar Iturriotz eta Jokin Agirretxe Euskadiko selekzioak deitu ditu, datorren igandean Donostian egingo duten entrenamendurako. Agirretxeren kasuan lehen aldia izango da, baina Zabala eta Iturriotz pasa den astekoan ere izan ziren. Horiez gain, gurekin hainbat urtetan aritu den Iraitz Bea, eta urtebetez gurekin aritu zen Oier Goikoetxea belauntzarra ere deialdi horretan daude. Azken bi hauek egun Ibarran ari dira jokatzen.

2017(e)ko azaroaren 20(a), astelehena

KRONIKAK.

GIPZKOAKO LIGA (FIFA):

GAEL 5 INTERNACIONAL 7

GAEL: Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Zabala eta Leunda-hasierako bostekoa-, Hurtado, Lopetedi, Monreal eta Iztueta.

INTERNACIONAL: Acuña, Cardeñoso, Artetxe, Torrubia eta Malles-hasierako bostekoa-, Torres, Morcillo, De Carlos, Mendiburu, Legaz eta Zurututza.

GOLAK: 1-0, Zabala. 1-1, Artetxe. 1-2, Torrubia. 1-3, Cardeñoso. 1-4, Torres. 2-4, Zabala. 2-5, Artetxe. 2-6, Morcillo. 2-7, Legaz. 3-7, Monreal. 4-7, Monreal. 5-7, Hurtado.

EPAILEA: Manuel Davila. Txartelik ez.

Emozioa gainezka izan zuen neurketa honek. Gael bikain hasi zen, auretik jarriz, baina gero horri buelta eman eta 1-4 aurreratu ziren kanpokoak, atseden hartzera 2-4 joateko. Bigarren zatiaren hasiera handia egin zuen talde donostiarrak beste hiru gol lortu eta 2-7koa jartzeko. Dena galduta zirudien, baina zuri-marroiek erreakzionatu egin zuten eta azkeneko minutuetan jaun eta jabe izan ziren hiru gol lortu eta beste  hiru baloi langara bidaliz.


HERRI TXIKIETAKO LIGA (AMF):

INFANTIL-KADETEAK:

GAEL 22 GAELEKO KONBINATUA 2

GAEL: Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Zabala, Leunda, Hurtado, Monreal, Lopetedi, Iztueta eta Murua.

GAELEKO KONBINATUA: Azkarai, Olano, Esteban, Labaka, Rekondo, Murua, Garcia, Benavente, Goñi, Iujurko, Goikoetxea eta Ismael.

GOLAK: Gael: Agirretxe (8), Monreal (4), Iturriotz (2), Iztueta (2), Leunda (2), Hurtado (2) eta Zabala (2). Gaeleko konbinatua: Esteban eta Labaka.

Entrenamenduko partida izan zen, eta bi taldeen arteko adineko aldeak erabaki zuen partida. Gaelen bi eta hiru urte zaharragoko jokalariak zeuden, eta hori erabakigarria izan zen. Hala ere, gazteenek lehen zatian dezente estutu zuten, baina bigarrengoan zaharrenek jarraian bost gol egin zituzten eta txikienek etsi egin zuten. Bi taldeentzat ikasteko balio behar duen neurketa izan zen.


ALEBINAK:

BIDANIA-GOIATZ B 10 IGELDO 1

BIDANIA.GOIATZ B: A.Eskibel, M.Eskibel, Aramendi, Arruti eta Amundarain-hasierako bostekoa-, Aldalur eta Muñoa.

IGELDO: Bandrés, Aizpurua, L.Rouget, Elosegi eta Camarero- hasierako bostekoa-, Galarraga, Amezua eta Aisa.

GOLAK: Bidania-Goiatz B: Amndarain (4), Muñoa (2), Aramendi (2)M.Eskibel eta Aramendi. Igeldo: Bandrés.

Bidania-Goiatzek hasieratik lortu zen abantaila, eta neurketa erabat kontrolpean eraman zuen.


BIDANIA-GOIATZ A 7 TXALBURUK 7

BIDANIA-GOIATZ A: Arregi, Dorronsoro, E.Sasiain, U.Sasiain eta Iraeta-hasierako bostekoa-, Azkarai eta Beloki.

TXALBRUK: Gorostidi, Irastortza, Etxeberria, Murua eta Kaminos-hasierako bostekoa-, Jusein, Landa, Goñi, Garmendia eta Garcia.

GOLAK: Bidania-Goiatz A: Dorronsoro (7). Txalburuk: Irastortza (5), Landa eta Kaminos.

Asteburuko partidarik gehienetan emozioa izan da protagonista eta hemen ere horrelaxe izan zen, puntu banaketarekin amaitzeko.

ALTZO 7 LIZTORRAK 9

ALTZO: Lizarribar, U.Artetxe, Isasti, A.Murua eta Goitia-hasierako bostekoa-, A.Artetxe, I.Murua, A.Uranga, eta J.Uranga.

LIZTORRAK: M.Iturriotz, Bengoetxea, Urtxipia, Arrillaga eta Luloaga-hasierako bostekoa-, O.Iturriotz, Martin, Malkorra, Soroa eta Olano.

GOLAK: Altzo: H.Murua (4), Isasti, Lizarribar eta H.Uranga. Liztorrak: Luloaga (5), Arrillaga, Malkorra, Urtxipia eta Soroa.

Neurketa honetan ere ez zen emozio faltarik izan. Kanpokoek eraman zuten aginte makila, baina etxekoek ez zioten estutzeari behin ere utzi.


BETELU 5 BALIARRAIN 4

BETELU: J. Goikoetxea, A.Zubillaga, Aranburu, Segurola eta U.Zubillaga-hasierako bostekoa-, Estanga, A.Goikoetxea, Janire Sotil, Arraztio eta June Sotil.

BALIARRAIN: I.Olano, Znzunegi, E.Olano, Gurrutxaga eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Olaberria.

GOLAK: Betelu: A.Zubillaga (3), Aranburu eta Estanga. Baliarrain: Iztueta (2) eta Gurrutxaga (2).

Beteluk lidertza berreskuratu zuen Baliarrainen kontura. Neurketa oso polita izan zen eta emozio handiaren ostean etxekoek lortu zuten garaipena.

BENJAMINAK:

IGELDO 0 BETELU 8

IGELDO: Lizarralde, E.Martikorena, O.Martikorena, Roces, Artano, Galarraga, Hernández, Etxeberria, , I.Etxeberria, Uranga, Imaz, eta Danel.

BETELU:  Garmendia, Iturriotz,  E. Eskarmendi, Sotil, Oreja, A.Eskarmendi, Azkarai, Flores eta Goikoetxea.

GOLAK: Betelu: Iturriotz (3), Sotil (2), Oreja (2) eta Garmendia.

Lehen jardunaldian galtzaile atera ziren bi taldeen arteko partida Beteluk eraman zuen. Gorriek hasieratik izan zuten neurketa kontrolpean.



LIZTORRAK 4 ERREZIL 6

LIZTORRAK: Zabala, O. Olaetxea, Beltran, Urtxipia, Iturralde, Piris, A.Olaetxea, Olano, Esnaola, Suarez eta Arrue.

ERREZIL: Aitor Goenaga, Ander Goenaga, June Goenaga, E. Korta, A.Korta, Rodríguez, Cabrera, Altuna, Agirre eta Iglesias.

GOLAK: Liztorrak: Beltran (3), Olano (2) eta Iturralde. Errezil: E.Korta (2), Ander Goenaga eta Zabala (ba).

Lehen jardunaldiko bi irabazleek oso partida polita eskaini zuten, eta emozioz beterikoa, nahiz eta azkenean puntak etxean geratu ziren.

2017(e)ko azaroaren 13(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK:

ALDAPETA 3 GAEL 6


ALDAPETA: Gonzalez, Goikoetxea, Garmendia, Garcia eta Aragon-hasierako bostekoa-, Ulibarrena, Rodrigo, Huercanos eta Calderon.


GAEL: Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Zabala eta Leunda-hasierako bostekoa-, Hurtado, Monreal, Lopetedi eta Iztueta.

EPAILEA: Gomez Quiñones. Calderon, Hurtado eta Iturriotz izan dira txartel horia ikusi dutenak.

GOLAK: 0-1: Leunda. 1-1: Quiñones. 1-2: Monreal. 2-1, Garmendia. 2-3: Hurtado. 2-4: Iztueta. 2-5: Zabala. 2-6: Monreal.

Kostatako garaipena lortu du Gaelek. Azkar jarri da markagailuan aurretik, lehen jokaldian, baina gero neurketa apurtzea kosta egin zaio, nahiz eta aukera asko izan dituzten jokalari zuri-marroiek.



INFANTILAK:

ARIZMENDI 1 GAEL 13

ARIZMENDI: Arrate, Mena, Alegria, Otero eta Martin-hasierako bostekoa-, A.Bengoa, Mohamed, G.Bengoa eta Ieregi.

GAEL: Azkarai, Murua, Benavente, Esteban eta Zugasti-hasierako bosrekoa-, Manzisidor, Amundarain, Aldalur, Olano eta Garcia.

EPAILEA: Unai Garitaonaindia.

GOLAK: Arizmendi: G.Bengoa. Gael: Olano (3), Amundarain (2), Aldalur (2), Zugasti (2), Esteban (2), Garcia eta Murua.

Gael jaun eta jabe izan zen. Emaitzak erakusten duen moduan, zuri-marroiek ez zieten Eskoriatzakoei inongo aukerarik eman.

HERRI TXIKIETAKO GIPUZKOAKO LIGA (AMF):

ALTZO 4 BIDANIA-GOIATZ B 12

ALTZO: Lizarribar, H.Murua, Isasti, .Artetxe eta Goitia-hasierako bostekoa-, A.Artetxe eta I.Murua.

BIDANIA-GOIATZ B: Aramendi, A.Eskibel, M.Eskibel, Amondarain eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Muñoa.

GOLAK: Altzo: H.Murua (2), U.Artetxe eta Lizarribar. Bidania-Goiatz B: Amndarain (6), M.Eskibel (5) eta Aldalur.

Hasieratik ireki zituen zuloak Bidaniako bigarren taldeak, mahiz eta atsedenera 1-4 joan ziren. Bigarrenean, alde horiek handitu egin ziren.


BALIARRAIN 5 BIDANIA-GOIATZ A 5

BALIARRAIN: I.Olano, E.Olano, Irastortza, Olaberria eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Gurrutxaga eta Zunzunegi.

BIDANIA-GOIATZ A: Arregi, Dorronsoro, E.Sasiain, U.Sasiain eta Iraeta-hasierako bostekoa-, Azkarai eta Beloki.

GOLAK: Baliarain: Zunznegi (2), Olaberria, E.Olano eta Irastortza. Bidania-Goiatz A: E.Sasiain (4) eta Dorronsoro.

Emozioz beteriko neurketa izan zen hau. Kanpokoak 1-5 jarri ziren aurretik, baina etxekoek erreakzionatu, eta norgehiagoka berdintzea lortu zuten.


IGELDO 2 LIZTORRAK 8

IGELDO: Camarero, Bandrés, Galarraga, N.Rouget, Azpirotz.hasierako bostekoa-, Elosegi, Aisa, I.Ginart, J.Ginart, Etxeberria.

LIZTORRAK: O.Olano, Arrillaga, Urtxipia, Luloaga eta Bengoetxea-hasierako bostekoa-, Sarasola, Iturriotz, Iraia, Malkorra eta Martin.

GOLAK: Igeldo: I.Ginart (2). Liztorrak: Urtxipia (2), Luloaga (2), Arrillaga (2), Martin eta Iraia.

Liztorrak taldeak hasieratik agindu zuen partidan, eta Lizartza eta Orexako jokalariez osatutako taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen.

TXALBURUK 5 BETELU 4

TXALBURUK: Gorostidi, Kaminos, Murua, Landa eta Irastortza-hasierako bostekoa-, Mayup, Landa, Etxeberria eta Goñi.

BETELU: Goñi, Eskarmendi, A.Zubillaga, Azkarai eta Carrillo-hasierako bostekoa-, Sotil, Estanga, Sarasa, Lasa eta Paradera.

GOLAK: TXALBURUK: Kaminos (3), Mayup eta Irastortza. BETELU: A.Zubillaga (2), Askarai eta Eskarmendi.

Txalburuk taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen, partida eder baten ostean. Emozioa ere azkenerarte izan zen.

2017(e)ko azaroaren 6(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK:

GAEL 10 EGUZKI LASARTE 0

GAEL: Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Zabala eta Leunda-hasierako bostekoa-, Monreal, Lopetedi eta Iztueta.

EGUZKI: Guerra, Pelaez, Pachon, Alonso eta Perez-hasierako bostekoa-, Angiano, Chaves, Izquierdo, Bermejo eta Lopez.

EPAILEA: Bartolome Lopez. Eguzkiko Peleaezek ikusi  zuen txartel horia.

GOLAK: 1-0, Leunda. 2-0, Agirretxe. 3-0, Monreal. 4-0, Iztueta. 5-0, Monreal. 6-0, Agirretxe. 7-0, Lopetedi, 8-0 Lopetedi. 9-0, Monreal. 10-0, Zabala.



Gaelek partida oso ona egin zuen, eta markagailua txiki geratu zen. Guerra atezainak sekulako geldialdiak egin zituen, eta zutoinak ere bere lana egin zuen. Gaeleko atezainak, aldiz, ez zuen lanik izan.



INFANTILAK:


GAEL 1 ZARAUTZ 3

GAEL: Azkarai, Murua, Zugasti, Benavente eta Esteban-hasierako bostekoa-, Garcia, Manso, Aldalur, Olano, Labaka eta Amundarain.

ZARAUTZ: Carriel, Pius, Fernández, Rey eta Bengoetxea-hasierako bostekoa-, Campos, Larrañaga eta Housam.

EPAILEA: Bartolomé Gomez.

GOLAK: 0-1, Pius. 0-2, Fernández. 1-2, Amndarain. 1-3, Larrañaga.


Galdu arren, Gaelek gutxienez berdinketa bat merezi zuen, Zarautz baino gutxiago ez zen izan, gehiago une askotan, baino zutoinek, eta beste batzuetan Carriel atezainak galerazi zituzten zuri-marroien golak, eta zarauztarrek kontraresoan sartu zituzten hiru golak.


GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA (AMF):

ALEBINAK:

ALTZO 5 BETELU 9

ALTZO: Lizarribar, I.Murua, H.Murua, U.Artetxe eta A.Artetxe-hasierako bostekoa-,Goitia eta Iasasti.

BETELU: J.Goikoetxea, Zubillaga, Eskarmendi, Estanga eta A.Goikoetxea-hasierako bostekoa-, Nazabal, Arraztio, Goñi eta Segurola.

GOLAK: Altzo: H.Murua (4) eta Isasti. Betelu: Zubillaga (3), Eskarmendi (3), A.Goikoetxea (2) eta Estanga.

Beteluk bere bigarren partida ere irabazi zuen. Lehen zatian etxekoek eutsi zioten, baina bigarrengoan beteluarrek ez zuten barkatu.


LIZTORRAK 2 TXALBURUK 2

LIZTORRAK: Iturriotz, Urtxipia, Arrillaga, Luloaga eta Malkorra-hasierako bostekoa-, Soroa, Martin, Bengoetxea eta M.Iturriotz.

TXALBURUK: Gorostidi, Kaminos, Etxeberria, Goñi eta Murua-hasierako bostekoa-, Landa, Husein eta Garmendia.

GOLAK: Lizotorrak: Arrillaga (2). Txalburuk: Goñi eta Murua.

Puntu banaketa izan zen Orexan neurketa eder batean. Emozioa ere azkenerarte izan zen.

BIDANIA-GOIATZ B 5 BIDANIA-GOIATZ A 5

BIDANIA-GOIATZ B: A.Eskibel, M-Eskibel, Amundarain, Aldalur eta Arruti-hasierako bostekoa-, Muñoa.

BIDANIA-GOIATZ A: Arregi, Iraeta, U.Sasiain, E.Sasiain eta Dorronsoro-hasierako bostekoa-, Azkarai eta Beloki.

GOLAK: Bidania-Goiatz B: M.Eskibel (3) eta Amndarain (2). Bidania-Goiatz A: Dorronsoro (4) eta Beloki.

Emozioz beteriko neurketa eskeini zuten Bidaniako bi taldeek, eta amaieran puntu banaketarekin amaitu zen.

IGELDO 0 BALIARRAIN 12

IGELDO: Bandres, Aizpurua, Rouget, Camarero eta Amezua-hasierako bostekoa-, Galarraga, Aisa, Etxeberria eta Elosegi.

BALIARRAIN: I.Olano, Gurrutxaga, Zunzunegi, Iztueta eta Olano-hasierako bostekoa-, E.Olano eta Olaberria.

GOLAK: Baliarrain: Gurrutxaga (5), E. O

lano (3), Izteta (3) eta Zunzunegi.

Baliarrain  sailkapeneko lehen postuan jarri da emaitza honi esker.



BENJAMINAK:

BETELU 0 LIZTORRAK 4

BETELU: E.Eskarmendi, Garmendia, E.Eskarmendi, Mendez, Sotil, Oreja, Goikoetxea, Buldain, Flores eta Askarai.

LIZTORRAK: Zabala, A.Olaetxea, O.Olaetxea,  Urtxipia, Olano, Beltran, Suarez, Esnaola, Iturralde, Arrue eta Piris.


GOLAK: A.Olaetxea, O.OLaetxea, Olano eta Beltran.


Liztorrak taldeak ere bere lehen partida irabazi egin zuen. Beteluk ere itxura polita eman zuen, eta neurketa ederra suertatu zen.






ERREZIL 7 IGELDO 1

ERREZIL: Aitor Goenaga, Altuna, Agirre, E.Korta, Karrera, Iglesias, Rodríguez, J. Goenaga, Ander Korta eta Ander Goenaga.

IGELDO: Lizarralde, Imaz, Roces, Artano, De la Cuesta, Etxeberria, Hernández, E.Martikorena, H.Martikorena, P.Exeberria, Galarraga, Zinknegi eta Uranga.

GOLAK: Errezil: E.Korta (2), Karrera (2) Iglesias (2) eta A.Korta.

Errezil izango lehen jardunaldiko liderra. Igeldo saiatu zen, baina etxekoak nagusi zian ziren.

2017(e)ko urriaren 30(a), astelehena

GIPUZKOAKO LIGA

KADETEAK:

ALOÑA MENDI 5 GAEL 4

ALOÑA MENDI: Badiola, Diaz, Urtzelai, Hervas eta A.Delgado-hasierako bostekoa-, W.Delgado, Igartua, Guridi, Lorenzo, Ocaña eta Berreteaga.

GAEL: Zabala, Iturriotz, Murua, Agirretxe eta Leunda-hasierako bostekoa-, Lopez, Hurtado, Monreal, Lopetedi eta Iztueta.

GOLAK: 1-0, Diaz. 1-1, Agirretxe. 1-2, Monreal. 1-3, Hurtado. 2-3, Diaz. 3-3, A.Delgado. 3-4, Agirretxe. 4-4, Hervas. 5-4, A.Delgado.

Orain arteko partidarik kaskarrena egin zuen Gaelek, eta alde handiarekin, gainera. Hasieratik jarri zen gaizki, eta 0-1ekoari buelta eman arren, eta 1-3 jarri arren eta baita 3-4 ere,  ez zen gai izan hori mantendu eta neurketa irabazteko.


INFANTILAK:

IBARRA 3 GAEL 1

IBARRA: Garmendia, Ubeda, Rbinos, Rollan eta Mujika-hasierako bostekoa-, Ruiz, Lizartza, Adam, Arbelegi, Ahuma eta Bari.

GAEL: Azkarai, Benavente, Esteban, Murua eta Zugasti-hasierako bostekoa-, Manzisidor, Garcia, Amundarain eta Aldalur.

GOLAK: 1-0, Ubeda. 1-1, Esteban. 2-1, Rubinos. 3-1, Rubinos.

Gaelek ez zuen galtzerik merezi izan Ibarrako neurketa. Lehen zatia hutsean amaitu ostean, bigarrengoan azkar sartu zituzten etxekoek bi gol, baina Haritz Estebanen golak berriro ere partidan sartu zuen talde zuri-marroia, eta berdinketa gertu ikusten zenean iritsi zen etxekoen hirugarren gola.


GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA:

ALEBINAK:

TXALBURUK 4 ALTZO 5

TXALBURUK: X.Gorostidi, Kaminos, Murua, Irastortza eta Etxeberria.hasierako bostekoa-, Hussein, Garcia, Garmendia, Landa eta Goñi.

ALTZO: Isasti, Lizarribar, Murua, Uranga eta Artetxe-hasierako bostekoa-, Goitia, H.Uranga eta A.Artetxe.

GOLAK: Txalburuk: Kaminos (2), Murua, Irastortza. Altzo: Lizarribar (2), Murua, Isasti eta Goitia.

Lehen jardunaldiko emaitzarik estuena izan zuen neurketa honek. Emozioak azkeneko unerarte iraun zuen.

BETELU 11 LIZTORRAK 1

BETELU: J.Goikoetxea, Eskarmendi, A. Goikoetxea, Sotil, A.Zubillaga-hasierako bostekoa-, U.Zubillaga, Sarasa, Askarai, Estanga, J.Sotil eta Aranburu.

LIZTORRAK: Olano, Urtxipia, Arrillaga, Bengoetxea eta Soroa-hasierako bostekoa-, M.Iturriotz, O.Iturriotz eta Martin.

GOLAK: BETELU: J.Sotil (3), Eskarmendi (2), A.Goikoetxea (2), A.Zubillaga (2), U. Zubillaga eta Askarai. Liztorrak: Urtxipia.

Betelu izango da aurtengo denboraldiko aurreneko liderra, Lizartzako eta Orexako jokalariez osatutako Liztorrak taldea mendean hartu ostean.



BIDANIA-GOIATZ A 8 IGELDO 2

BIDANIA-GOIATZ A: Arregi, Dorronsoro, E.Sasiain, .Sasiain eta Iraeta-hasierako bostekoa-, Beloki eta Azkarai.

IGELDO: Bandres, J. Guinart, Amezua, Galarraga eta Elosegi-hasierako bostekoa-, I.Ginart, Etxeberria, Rouget, Camarero eta Aisa.

GOLAK: Dorronsoro (5), E.Sasiain (2),Beloki. Igeldo: Etxeberria (2).

Bidaniak hasieratik erakutsi nahi izan zuen bere agintea, denboraldiko lehen hiru puntak eskuratuz.

BALIARRAIN 7 BIDANIA-GOIATZ B 3

BALIARRAIN: I.Olano, E.Olano, Zunzunegi, Iztueta eta Gurrutxaga-hasierako bostekoa-, Irastortza eta Olaberria.

BIDANIA-GOIATZ B: A.Eskibel, M.Eskibel, Amundarain, Aldalur eta Aramendi-hasierako bostekoa-, Arrti eta Muñoa.

GOLAK: Iztueta (5) eta Gurrutxaga (2). Bidania.Goiatz B: M.Eskibel (2) eta Amndarain.

Partida oso polita izan zen. Etxekoek abantaila hartu zuten lehen zatian, eta gero kanpokoek gerturatzea lortu bazuten ere, berriro Baliarraingoek ihes egitea lortu zuten.


2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

Hau indartzen ari da

Denboraldia indarra hartzen ari da. Fifako Ligan ari diren Gaeleko taldeek euren lehiaketan jarraitzen dute, eta AMF-ko eran jokatzen den Gipuzkoako Herri Txikietako Liga abiatzera doa. Alebinak dira hasten lehenak, eta aurreneko partida Baliarrainen jokatuko da ostiral honetan 19.00etan, bertan herriko taldea eta Bidania B lehiatuko baitira. 20.15tan, Bidanian, Bidania A taldeak Igeldo hartuko du. Jarraipena larunbatean izango du Beteluko pilotalekuan, 15.30ean. Betelu eta Liztorrak izango dira aurrez aurre, eta lehen jardunaldi hau igande eguerdian Abaltzisketan amaituko daa Txalburuk eta Altzo lehiatuko dira 11.30ean.

Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatzen duen Ligan, kadeteek igande eguerdian jokatuko dute euren partida. 10.30etatik aurrera Oñatiko Zubikoa pilotalekuan neurtuko dira Aloña Mendi eta Gael. Infantilek, berriz, larunbatean 11.30ean jokatuko dute Ibarrako Belabieta kiroldegian Ibarraren aurka.

2017(e)ko urriaren 22(a), igandea

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO FUTBOL FEDERAZIOAK ANTOLATZEN DUEN ARETO FUTBOL LIGA.

KADETEAK:

GAEL 6 ERAIN 4

GAEL: Lopez, Iturriotz, Zabala, Agirretxe eta Leunda-hasierako bostekoa-, Hurtado, Moreal, Lopetedi eta Iztueta.

ERAIN: Otxotorena, Calvo, Elosegi, Saint Gerons eta Sisniega-hasierako bostekoa-, Gutierrez, Saiz, Igartza, Gisasola, Miner, Pavia eta Etxebeste.

EPAILEA: Lopez. Zabala, Agirretxe, Hurtado, Miner eta Gisasola izan dira txartel hria iksi duteak.

GOLAK: 1-0: Zabala. 2-0: Iturriotz. 2-1, Igartza. 2-2, Etxebeste. 3-2: Leunda. 4-2, Lopetedi. 5-2: Lopetedi. 6-2: Lopetedi. 6-3: Igartza. 6-4: Miner.

Intentsitate handiko neurketa izan da, baina Gaelek merezita irabazi du. 2-0koarekin aukerak izan ditu aldeak handitzeko, baina ez du lortu eta atzean egidako bi hutsen odorioz kanpokoek berdindu egin dute. Bigarren zatian lau gol sartuta 6-2 jarri dira eta lasaitzeko ordez, urduritasuna iritsi da zuri-marroiengana, eta kanpokoek hori baliatu dute bi gol egin, eta markagailua itxuratzeko.



INFANTILAK:

GAEL 11 ORIXE 2

GAEL: Azkarai, Murua, Labaka, Esteban eta Amundarain-hasierako bostekoa-, Garcia, Olano, Benavente, Zugasti eta Aldalur.

ORIXE: Garaiburu, Pascual, Goikoetxea, Guerrero eta Esnaola-hasierako bostekoa-, Urrestarazu.

EPAILEA: Lopez.

GOLAK. Gael: Aldalur (4), Esteban (2), Amundarain (2), Labaka, Zugasti eta Olano. Orixe: Goikoetxea (2).

Gael jaun eta jabe izan da Orixeren aurka. Hirugarren minuturako 2-0 aurretik zen, eta hortik aurrera norgehiagoka nahi bezela eraman du, atsedenera 8-0 joanez. Nahiz eta bigarren zatian kanpokoek bi gol egin dituzten, bien artean alde handia egoten jarraitu du.




2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

Jarraipena

Gipuzkoako Herri Txikietako Liga hastear dagoenean, abian jarriko dena da Futbol Federazioak antolatzen duen Ligan arituko den infantilen taldea. Larunbat honetan Legorretako kiroldegian jokatuko du 12.30ean Orixeren aurka. Denak ilusioz eta gogoz daude neurketa honen aurrean. Aurkariari buruz ezer gutxi dakite, eta larunbatean ikusi beharko da nolako maila ematen duten zuri-marroiek.

Kadeteek, berriz, astebeteko atsedenaren ostean, berriro ere lehiatzera doaz, eta hauek ere Legorretan arituko dira larunbat honetan 10.45etan Erainen aurka. Zuri-marroiek partida bakarra jokatu dute, eta bera 1-7 irabazi zuten Aretxabaletan. Erainek, aldiz, bi partida jokatu ditu, eta biak irabazi ditu. Neurketa zaila izango dute Gaelekoek.

2017(e)ko urriaren 9(a), astelehena

Hasiera bikaina

Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatzen duen Gipuzkoako Ligan parte hartuko duen Gaeleko kadeteek igande honetan hasi dute denboraldia, eta hasi ere bikain hasi dira, 1-7 irabazi baidute Aretxabaletan Eskoriatzako Arizmendiren aurka. Zuri-marroiak jaun eta jabe izan dira eta emaitza horrekin aurkarien taldean atezaina onena izateak ere dena garbi uzten du. Aitzor Zabalak irekin du garaipenerako bidea, talde osoaren jokaldi bikain baten ostean. Atsedenera 0-3 joan dira.

Bigarrenaren hasieran etxekoek euren gola egin dute falta baten ondorioz, baina erditik atera bezain azkar Monrealek 1-4koa lortu du, eta gauzak bere lekura joan dira, zuri-marroiak jaun eta jabe izan baitira. Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Zabala eta Leunda izan da hasierako bostekoa. Hurtado, Lopetedi, Monreal eta Iztueta ere aritu dira. Zabala (2), Monreal (2), Agirretxe, Lopetedi eta Iztueta zian dira golegileak.

2017(e)ko urriaren 6(a), ostirala

Denboraldia hastera doa


Gipuzkoako Herri Txikietako Gael Elkartearentzat denboraldia hastera doa, eta aurten arlo asko izango ditu aurrean. Alde batetik, Gipuzkaoko Herri Txikietako Ligan, benjamin, alebin eta infatil-kadete mailetan parte hartzeko izena emateko azkeneko eguna astelehena izango da, eta hortik aurrera egutegiak egin beharko dira.

Bestetik, Gael Elkarteak bi talde izango ditu Gipuzkaoko Futbol Federazioak antolatzen duen Ligan parte hartzen. Kadeteak asteburu honetan abiatuko dute denboraldia, igandean, 9.30etan jokatuko baitute Aretxabaletan,  Arizmendiren aurka. Infantilek, beriz, hemendik bi astera ekingo diote denboraldiari. Beraz Gael Elkarteko gazte mordo batek areto futboleko bi adarretan jokatuko dute, bai FIFA-koan, eta baita AMF-koan ere.

Ahaztu gabe Gabonetan antolatzen duen torneoa, eta aurten, gainera, pazko astean Europako Txapelketa ere izango dute Katalunian. Horri etorri daitezken gonbidapenak ere gehitu beharko zaizkio.

Aurrez aipatu bezala, Gaeleko kadeteek igandean jokatuko dute FIFA-ko Ligako lehen partida, eta Eskoriatzako Arizmendi taldea izango dute aurrean, Aretxabaletan jokatuko den partidan. Neurketa 9.30ean abiatuko da. Gaelek aurredenboraldian bi partida jokatu ditu. Bat, Idiazabalgo neska seniorren aurka, 1-9 irabaziz, eta bestea liga berean izango duten Lasarteko Eguzkiren aurka, 2-14 irabaziz. Etxeko partidak, Legorretako Harripila kiroldegian jokatuko ditu bai kadete mailako taldeak, eta baita infantil mailakoak ere.

Hastera doan kadete mailako taldea, honako jokalari hauek osatzen dute: Urko Lopez, Ekaitz Hurtado, Aimar Iturriotz, Axier Lopetedi, Jokin Agirretxe, Iker Murua, Aitor Zabala, Aratz Monreal, Jurgi Leunda eta Unax Iztueta.