2019(e)ko urriaren 10(a), osteguna

Izena emateko epea zabalik dago

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago, eta  horrela egongo da urriaren 28ra arte, hori izango baita parte hartu nahi duten taldeek izena emateko izango duten azkeneko eguna.

2019(e)ko urriaren 8(a), asteartea

Denboraldi berria prestatzeko bilera

Gipuzkoako Herri Txikietako denboraldia prestatzeko batzarra izango da asteazken honetan Ikaztegietako elkartean. Bertara, denboraldi berri honetan parte hartu nahi duten talde guztietako arduradunak deituta daude, nola antolatu erabaki ahal izateko. 19.30ean izango da bilera.


Gael Elkarteak ez du talderik aterako FIFAko Gipuzkoako Ligan

Gael Elkarteak ez du izango talderik FIFAko Gipuzkoako Ligan. Orain bi urte hasi zen jokatzen lehiaketa horretan, eta lehen urte horretan infantil eta kadete mailako taldeak izan zituen. Iaz, orain bi urte kadete zirenak gazte mailan jokatu zuten. Aurten ez du inork jarraitzen. Olano Villabonara joan da, Agirretxe eta Iturriotz Lauburu Ibarrara, Hurtado Erriberrira, Aramendi Tolosako Iurre Tabernara, Leunda eta Ali sortu berria den Ikaztegietako Kutturru taldera eta Sagastibeltza hamaikako futbolera, Tolosa taldera. Gainerakoek utzi egin dute areto futbola.