2018(e)ko urriaren 29(a), astelehena


Gaelek bolada onean jarraitzen du

Gael 5 Zarautz Mollarri 2

GAEL: Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Aramendi eta Leunda-hasierako bostekoa-, Hurtado.

ZARAUTZ-MOLLARRI: Untzurrunzaga, Albeniz, P. Aldabaldetreku, Sarasola eta Manzisidor-hasierako bostekoa-, Ecleston, Aizpurua, A.Aldabaldetreku, Danis, German eta Arrondo.

EPAILEA: Sobai. Zarautz Mollarri taldeko Untzurrunzagak ikusi zuen txartel horia.

GOLAK: Gael: Agirretxe (2), Iturriotz, Aramendi eta Leunda. Zarautz-Mollarri: Albeniz eta Aizpurua.

Gaelek, nahiz eta baja asko izan, bere bolada onarekin jarraitzen du, eta hirugarren garaipena erreskadan lortu zuen. Nahiz eta galtzen hasi, zuri-marroiak hobeak izan ziren, eta ongi merezitako hiru puntuak eskuratu zituzten.


2018(e)ko urriaren 22(a), astelehena


Gaeleko gazteak ari dira maila berriari tamaina hartzen

GOIERRI 2 GAEL 3

GOIERRI: Gutierrez, Alonso, Goiburu, Hernandez eta Mendizabal-hasierako bostekoa-, Del Rio, Martin, Caballero eta Sanchez.

GAEL: Lopez, Iturriotz, Zabala, Agirretxe eta Leunda-hasierako bostekoa-. Xabi Usandizaga eta Lekuona.

EPAILEA: Ocampo. Txartelik ez.

GOLAK: Goierri: Goiburu eta Del Rio: Gael: Zabala (2) eta Agirretxe.

Gael ari da maila berriari tamaina hartzen, eta bigarren garaipena jarraian lortu zuen, aurkari zail baten kantxan. Baja askorekin ziren zuri-marroiak, baina hala ere aurre egin zioten, eta baita lehen minutua betetzerako hartu zuten golari ere. Partida estua izan zen, bietako edozeinek irabazteko modukoa, baina zuri-marroiek atzean sekulako lana egin zuten, eta talde guztiak egindako lan bikainaren ostean, hiru puntuak batu zituzten.


2018(e)ko urriaren 12(a), ostirala




Iritsi da lehen garaipen ofiziala

GAEL 7 ANTIGUA LUBERRI 3

GAEL: Lopez, Iturriotz, Lekuona, Zabala eta Agirretxe-hasierako bostekoa-, Leunda. Hurtado eta Xabi.

ANTIGUA LUBERRI: Kapaldegi, Veistemillas, Oiarbide, Ruiz eta Fernandez-hasierako bostekoa-, Florindo, Morales, Agirre, Iribar eta Mendi.

EPAILEA: Bartolome Gomez. Etxekoen aldetik, Hurtadok eta Xabik ikusi dute txartel horia, eta kanpotarren aldetik, berriz, Ruizek, Fernandezek, Veistemillasek eta Oiarbidek.

GOLAK. Gael: Zabala (3), Agirretxe (2), Leunda eta Iturriotz. Antigua Luberri: Ruiz eta Oiarbide.

Hirugarren jardunaldian iritsi da Gaelen Ligako lehen garaipena. Aurreko bietan ere ongi jokatu zuen, baina ezin izan zituen hiru puntuak lortu, baina oraingoan bai. Zuri-marroiak nagusi izan dira lehen zatian, atseden hartzera 4-1 joateko. Bigarrenaren hasieran 5-1ekoa lortu dute, eta gero kanpotarren bi gol ia jarraian etorri dira. Horrekin apur bat estutu dira Gaelekoak, baina azkenean beste bi gol sartu, eta neurketa betirako erabaki du talde zuri-marroiak.

2018(e)ko urriaren 9(a), asteartea

ARATZAZUKO AMA 4 GAEL 9


ARATZAZUKO AMA: Castillo, Arrieta, Diaz, Gomez eta Ramaikoa-hasierako bostekoa-, Erik eta Lasa.

GAEL: Lopez, Hurtado, Iturriotz, Agirretxe eta Aramendi -hasierako bostekoa-, Lekuona, Leunda

Epailea: Los Santos. Etxekoen aldetik Arrietak ikusi zen txartel horia, eta kanpotarren aldetik Hurtado eta Aramendi egotzi zituen.

GOLAK: Arantzazuko Ama: Gomez (3), Ion (3), Arrieta, Lasa eta Gomez Gael: Agirretxe (2), Iturriotz eta Lekuona.

Ligako bigarren partida eta bigarren porrota, baina berriro ere itxura ona emanez. Aurrean, berriro ere azkeneko urteko jokalariak, eta hori agerian geratu zen. Hala ere aurkarien artean berriro ere atezaina izan zen onena. Gaelek penalti bat huts egin zuen eta bigarren zatiaren hasieran bi gutxiagorekin geratu zen, eta hori ere ikaragarri nabaritu zuen.




2018(e)ko urriaren 1(a), astelehena

GAEL 3 KETA 7

GAEL: Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Aramendi eta Zabala-hasierako bostekoa-, Lekuona, Leunda eta Usandizaga.

KETA: Martinez, Perez, Irigoien, Aizpurua eta Ibarbia-hasierako bostekoa-, Larrañaga, Lertxundi, Burgaña eta Lorenzo.

EPAILEA: Manuel Davila. Gaeleko Zabalak ikusi zuen txartel horia.

GOLAK: Gael: Zabala (2) eta Agirretxe. Keta: Aizpurua (3), Lorenzo (3) eta Larrañaga.

Gaelek partida ona egin zuen, baina adinean egon zen gakoa. Zuri-marroiak gazte mailako lehen urtekoak diren bitartean, getariarren jokalaririk gehineak azkeneko urtekoak ziren, eta indarrean, hor joan zen partida. Jokoan Gael ez zen gutxiago izan, eta askotan gehiago ere bai. Lau baloi zutoinera bidali zituen talde zuri-marroiak, eta Martinez atezaina izan zen kanpotarren aldetik onena.