2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

KRONIKAK:

BENJAMINAK:

TXALBURUK 5 LEABURU 7

TXALBURUK:Goñi, Kaminos, Garcia, Estevez, Agirrezabala, Fresneda, Etxeberria, Irastortza eta Mahayub.

LEABURU: Arrospide, Calle, Ezeiza, Garcia, Iraeta, Larreta, Orbegozo, Uribe eta Ugartemendia.

GOLAK: TXALBURUK: Kaminos (3), Garcia eta Irastortza. LEABURU: Iraeta (3), Garcia (2), Calle eta Uribe.

Partida bikaina, eta emozioz beterikoa izan zen, neurketa bi minutu falta zela berdinean baitzen. Azkenean, liderrak eraman zituen hiru puntuak.

ERREZIL 5 IGELDO 1

ERREZIL: Labaka, Ziarsolo, I.Karrera, A.Karrera, Agiretxe, Korta, Ezama, Aitor Goenaga, Eizmendi eta Ander Goenaga.

IGELDO: Lizarralde, Uzkudun, Galarraga, Aisa, Etxeberria, Rouget, Camarero eta Elosegi.

GOLAK: ERREZIL: Korta (3), Ziarsolo eta I.Karrera. IGELDO: Rouget.

Errezilek denboraldiko bigarren partida irabazi zuen, eta aurrenekoa etxean. Gehiago izan zen, eta merezitako hiru puntuak eskuratu zituen.


BIDANIA-GOIATZ 10 ALTZO 3

BIDANIA-GOIATZ: Beloki, Aldalur, Iraeta, M.eskibel, A.eskibel, Amundarain, Ekhi Sasiain, Aramendi eta Artola.

ALTZO: Artetxe, Peñagarikano, Elola, Goitia, Gorostiaga, I. Murua eta H. Murua.

GTOLAK: BIDANIA-GOIATZ: Amundarain (5), M.Eskibel (3) eta Ekhi Sasiain (2). ALTZO: H.Murua (3).

Bidania-Goiatzek jarraitzen du bigarren postuan Altzori irabazi ostean. Kanpokoak aurretik jarri ziren markagailuan, baina gero etxekoek horri buelta eman zioten.


ALEBINAK:

BIDANIA-GOIATZ 8 TXALBURUK 11

BIDAIA-GOIATZ: Amundarain, Zugasti, Doronsoro, Aldalur eta Iraeta-hasierako bostekoa-, Belamendia, Aldalur, eta Ruiz.

TXALBURUK: Seoane, Mujika, B.Gorostidi, E.Gorostidi eta Areizaga-hasierako bostekoa-, Mañoso, X.Gorostidi, Murua, Artola eta Altuna

GOLAK: BIDANIA-GOIATZ: Iraeta (5), Zugasti, Aldalur eta Ruiz. TXALBURUK: B.Gorostidi (6), E.Gorostidi (3) eta Mujika (2).

Gol askoko partida izan zen hau ere, baina Abaltzisketakoek eraman zituzten hiru puntuak, eta orain arte jokatutako partida guztiak irabazi egin ditu.

ERREZIL 11 IGELDO 2

ERREZIL: Rodriguez, Ziarsolo, Iglesias, Agirre eta Labaka-hasierako bostekoa-, Irulegi.

IGELDO: Juaniz, Senperena, Lopez, Aizpurua eta Dorronsoro-hasierako bostekoa-, Agirre, Camarero, Ezkurdia, Amezua, Oiartzabal eta Rouget.

GOLAK: ERREZIL: Iglesias (4), Labaka (4), Ziarsolo (2) eta Agirre. IGELDO: Dorronsoro eta Rouget.

Errezilek denboraldiko bigarren garaipena lortu du, eta bikain jokatuz gainera. Hasieratik nagusitu da, eta oso ondo eraman du partidaren kontrola.


 BALIARRAIN 19 LEABURU 7

BALIARRAIN: I.Olano, Olaberria, U.Olano, Murua eta Zunzunegi-hasierako bostekoa-, Gurrutxaga.

LEABURU: M.Garcia, Iraeta, E.Garcia, Uribe eta Zubia-hasierako bostekoa-, Larreta.

GOLAK: BALIARRAIN: Zunzunegi (7), U.Olano (7), Murua (2), Gurrutxaga (2) eta Olaberria. LEABURU: Zubia (4), E.Garcia (2) eta Iraeta.

Emaitza handia izan zen Baliarrainen, gol askorekin, eta garbi ikusten da bi taldeak erasoan defentsan baino askoz ere hobeto moldatu zirela. Baliarrainek hasieratik atera zuen aldea.



IKAZTEGIETA 4 LIZARTZA-OREXA 6

IKAZTEGIETA: J.M. Artola, Aitor Moralejo, Irastortza, Larrañaga eta Uria-hasierako bostekoa-, Asier Moralejo, Darius, A.Benavente, U.Benavente.

LIZARTZA-OREXA: Luloaga, Malkorra, Errasti, Urtxipia eta O.Luloaga-hasierako bostekoa-, Beitia eta Piris.

GOLAK: IKAZTEGIETA: Irastortza (4). LIZARTZA-OREXA: O.Arrillaga (4), Errasti eta Urtxipia.

Ezustea eman da Ikaztegietan, baina Lizartza-Orexak merezita irabazi du norgehiagoka. Lehen zatian kanpokoek aukera asko huts egin dituzte, eta etxekoek bereak baliatu, atseden hartzera 3-0 joateko. Gero 3-1 eta 4-1 ere egon dira,  baina Lizartza-Orexakoek bigarren gola egin duten unetik gehiago izan dira, eta hiru puntuekin amaitu dute.

2016(e)ko urtarrilaren 24(a), igandea

KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

INFANTIL-KADETEAK:

IKAZTEGIETA 5 GAEL 4

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, Uria, Mozo, Sagastibeltza eta Parra-hasierako bostekoa-, M.Lakuntza eta Amenabarro.

GAEL: A.Ugartemendia, Murua, O.Ugartemendia, Agirretxe eta Leunda-hasierako bostekoa-, O.Arrospide, A.Arrospide, Aramendi eta Iztueta.

GOLAK: IKAZTEGIETA: Sagastibeltza (2), Parra (2) eta M.Lakuntza. GAEL: Agirretxe (2), O.Ugartemendia eta Iztueta.

Partidia oso polita izan zen, intentsitate handikoa, eta  bietako edozeinek irabazteko modukoa. Justuena berdinketa bat izango zen, baina puntuak etxean geratu ziren.


ALEBINAK:

IGELDO 4 IKAZTEGIETA 3

IGELDO: Gomez, Lopez, Dorronsoro, Amezua eta Rouget-hasierako bostekoa-, Agirre, Camarero, Senperena, Juaniz, Aizpurua, Oiartzabal eta Ezkurdia.

IKAZTEGIETA: J.M.Artola, Irastortza, Larrañaga, A.Benavente eta Uria-hasierako bostekoa-, Aitor Moralejo, Asier Moralejo, Darius, S.Artola eta U.Benavente.

GOLAK: IGELDO: Senperena (2), Rouget eta Ezkurdia. IKAZTEGIETA: Uria (2) eta Irastortza.

Partida orekaua eta ederra izan da, emozioz beterikoa. Azkenean Igeldok lortu du garaipena, eta sailkapenean ere bi taldeak puntuetan berdinduta geratu dira.



LEABURU 0 BIDANIA-GOIATZ 11

LEABURU: M.Garcia, Orbegozo, Uribe, Zubia eta Iraeta-hasierako bostekoa-, Ugaremendia, Larreta, E.Garcia eta Arrospide.

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Zugasti, Iraeta, Aldalur eta Ruiz-hasierako bostekoa-, Amundarain, Belamendia, Dorronsoro eta Aizpuru.

GOLAK: BIDANIA-GOIATZ: Iraeta (5), Aldalur (3) eta Dorronsoro (3).

Emaitzak dena erakusten du. Kanpotarrak gehiago izan ziren, merezimenduz garaipena lortuz.


LIZARTZA-OREXA 2 BALIARRAIN 15

LIZARTZA-OREXA: Malkorra, Errasti, A.Arrillaga, Urtxipia eta Luloaga-hasierako bostekoa-, Piris eta Olaskoaga.

BALIARRAIN: Olaberria, Gurrutxaga, Zunzunegi, Murua eta U.Olano-hasierako bostekoa-, I.Olano eta Toledo.

GOLAK: LIZARTZA-OREXA: Urtxipia eta Piris. BALIARRAIN: U.Olano (5), Zunzunegi (4), Toledo (3), Gurrutxaga, Murua eta I.Olano.

Baliarrainek garaipen erosoa lortu zuen Orexan. Hasieratik hartu zuen abantaila, eta partida osoa kontrolpean eraman zuen.

BENJAMINAK:

IGELDO 0 ALTZO 1

IGELDO: Aisa, Azpirotz, Etxeberria, Elosegi, Galarraga, Lizarralde, Rouget eta Uzkudun.

ALTZO: Artetxe, Elduaien, Elola, Gotia, Gorostiaga, Isasi, I.Murua eta H.Murua.

GOLAK: ALTZO: Isasi.

Partida honetan ere ez da emozio faltarik izan, eta azkenean gol bakar batek erabaki du partida kanpotarren alde.


LEABURU 5 BIDANIA-GOIATZ 4

LEABURU: Arrospide, Calle, Ezeiza, Garcia, Iraeta, Larreta, Orbegozo, Uribe eta Ugartemendia.

BIDANIA-GOIATZ: E.Sasiain, U.Sasiain, Aldalur, Iraeta, Azkarai, M.Eskibel, A.Eskibel, Arregi, Artola, Amundarain, Aramendi eta Beloki.

GOLAK: LEABURU: Garcia (4) eta Calle. Bidania-Goiatz: Amundarain (4).

Leaburu jarri da orain sailkapeneko lehen postuan, nahiz eta Bidaniarekin berdinduta, Golen aldeak aldeko ditu, eta horrek eman dio aurrena jartzeko aukera. Partida ederra izan zen, eta lehen itzulian gertatu bezalaxe, oraingoan ere gol bateko aldearekin amaitu zen, nahiz eta oraingoan Leabururen aldekoa izan.

ERREZIL 2 TXALBURUK 4

ERREZIL: Labaka, Ziarsolo, Uzkudun, I.Karrera, A.Karrera, Agirretxe, Egaña, Korta, Aitor Goenaga, Eizmendi, Ander Goenaga eta Iglesias.


TXALBURUK: Kaminos, Garcia, Fresneda, Etxeberria, Hussein, Goñi, Estevez, Irastortza eta Agirrezabala.

GOLAK: ERREZIL: Ziarsolo eta A.Karrera. TXALBURUK: Garcia (2), Hussein eta Estevez.

Partida polita izan zen, Emozioa ere izan zuen, baina Abaltzisketako taldeak eraman zituen hiru puntuak.

2016(e)ko urtarrilaren 17(a), igandea

Txalburuk nagusi mikrofutsalean

Abaltzisketako Txalburuk taldeak irabazi du mikrofutsaleko lehen jardunaldia, finalean Orexa A taldeari 2-0 irabazita. Saio azkarra eta polita atera zen. Lehen fasean partidarik gehienak orekatuak izan ziren, eta postuak finkatzerakoan  golen aldeko eta aurkako batuketak ere egin behar izan ziren. Amaierako postuak erabakitzerakoan, berriz, partida pare batean penaltiek erabaki behar izan zituzten gauzak. Bederatzi talde ziren izatekoak, baina Bidania-Goiatz C taldeak ezin izan zuen aritu. Nesketan Bidania-Goiatzek eta Ikaztegietak bakarrik jokatu zuten, eta mutilen hainbat denbora jokatu ahal izateko, hamar minutuko bi zati jokatu zituzten, eta Bidania-Goiatzek irabazi zuen.

EMAITZAK ETA SAILKAPENAK:

LEHEN FASEA:

A MULTZOA:
Bidania-Goiatz A 0 Txalburuk 1
Orexa B 0 Ikaztegieta B 0
Ikaztegieta B 0 Bidania-Goiatz A 6
Orexa B 0 Txalburuk 1
Bidania Goiatz A 4 Orexa B 0
Ikaztegieta B 0 Txalburuk 1

SAILKAPENA:
1- Txalburuk- 9p (+3)
2. Bidania-Goiatz A- 6p (+9)
3. Orexa B- p1 (-5)
4- Ikaztegieta B-p1 (-7)
B MULTZOA:
Ikaztegieta A 1 Orexa A 1
Baliarrain 0 Bidania-Goiatz B 0
Ikaztegieta A 1 Bidania-Goiatz B 3
Baliarrain 1 Orexa A 1
Ikaztegieta A 2 Baliarrain 0
Orexa A 3 Bidania-Goiatz B 2

SAILKAPENA:
1- Orexa A- 5p (+1)
2- Bidania-Goiatz B- 4p (+1)
3- Ikaztegieta A- 4p
4-Baliarrain- 2p (-2)


POSTUAK:

7. ETA 8.  POSTUAK:
Ikaztegieta B 0 Baliarrain 5

5. ETA 6. POSTUAK:
Ikaztegieta A 0 Orexa B 0 (Penaltietara Orexa B taldeak irabazi du)

3. ETA 4. POSTUAK:
Bidania-Goiatz A 1 Bidania-Goiatz B 1 (Penaltietara Bidania-Goiatz B taldeak irabazi du)

1. ETA 2. POSTUAK:
Txalburuk 1 Orexa A 0

EGUNEKO SAILKAPENA ETA SAILKAPEN NAGUSIA:
1- Txalburuk- 9p
2- Orexa A- 8p
3- Bidania-Goiatz B- 7p
4- Bidania-Goiatz A- 6p
5- Orexa B- 5p
6- Ikaztegieta A- 4p
7- Baliarrain-3p
8- Ikaztegieta B- 2p
9- Bidania-Goiatz C 0p

NESKAK:

Ikaztegieta 1 Bidania-Goiatz 6

SAILKAPENA:
1- Bidania-Goiatz- 3p(+5)
2- Ikaztegieta- 0p (-5)

SAILKAPEN NAGUSIA:
1- Bidania-Goiatz- 2p
2- Ikaztegieta- p1


KRONIKAK:

INFANTIL-KADEETAK:

GAEL 2 LIZARTZA 8

GAEL: A. Ugartemendia, Murua, O.Arrospide, O.Ugartemendia eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Aramendi, A.Arrospide, Leunda eta Balerdi.

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Sorozabal, Iturriotz, Hurtado eta Olano-hasierako bostekoa-, Malkorra.

GOLAK: Gael: Iztueta eta Balerdi. Lizartza: Olano (5), Malkorra (2) eta Iturriotz.

TXARTEL HORIAK: Olano (Lizartza).

Lojika gailendu zen Lizartzan, adineko ezberdintasunak agerikoak baitira. Hala ere Gaelek gerra eman zuen. Partida hasi bezain azkar aurreratu zen kanpoko taldea, baina berdinketa azkar etorri zen. Gero, oredea, Lizartza-Orexak beste bost gol egin, eta 1-6 joan ziren atseden hartzera. Bigarren zatian gauzak asko orekatu ziren, eta oso norgehiagoka polita izan zen.

2016(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

Berreskuratzea

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan, areto futboleko partida bakarra jokatuko da asteburu honetan, eta bera infantil-kadete mailakoa izango da, pasa den astean jokatu ez zena. Larunbat honetan, Lizartzako pilotalekuan, 18.30ean hasita, Gael eta Lizartza-Orexa izango dira aurrez aurre.

Mikroko lehen jardunaldia

Alebinen lehen itzuliaren amaieran iritsiko da mikrofutsaleko lehen jardunaldia, eta larunbat honetan 16.00etatik aurrera jokatuko da Ikaztegietako pilotalekuan. Bigarrena, Ligaren amaieran izango da, eta azkenekoa Kopako finalak baino aste bat lehenago. Bi horien lekuak oraindik erabakitzeko daude. Mutiletan bederatzi taldek eman dute izena, baina gaurkoan Bidania-Goiatz C taldeak ezingo du aritu eta zortzi izango dira arituko direnak. Nesketan, Bidania-Goiatz eta Ikaztegieta bakarrik neurtuko dira, eta hauek partida bakar bat jokatuko dute, hamar minutuko bi zatitan banatuta. Mutilak lauko bi multzotan banatuko dira lehen fasean, eta horren arabera erabakiko dituzte postuak. Horrela, bakoitzeko bi onenek finala jokatuko dute lehen postua erabakitzeko, multzo bakoitzeko bigarrengoek elkarren aurka hirugarren postua erabaki beharko dute, eta horrela sailkapena egin arte. Ez da ahaztu behar, kirol honetan, Gaelek Munduko Txapelketa bi aldiz jarraian irabazi duela. 2014. urtean bi talde eraman zituen, eta batek lehen postua eskuratu zuen, eta besteak hirugarrena. 2015.enean ere bi talde eraman ditu, eta batek lehen postua eskuratu zuen, eta besteak bigarrena.

LEHEN FASEKO EGUTEGIA:

A MULTZOA:
Bidania-Goiatz A / Txalburuk
Orexa B / Ikaztegieta B
Ikaztegieta B / Bidania-Goiatz A
Orexa B / Txalburuk
Bidania-Goiatz A / Orexa B
Ikaztegieta B / Txalburuk

B MULTZOA:
Ikaztegieta A / Orexa
Baliarrain / Bidania-Goiatz B
Ikaztegieta A / Bidania-Goiatz B
Baliarrain / Orexa
Ikaztegieta A / Baliarrain
Orexa / Bidania-Goiatz B


NESKAK:
Ikaztegieta / Bidania-Goiatz


2016(e)ko urtarrilaren 9(a), larunbata

KRONIKAK:

INFANTIL-KADETEAK:

TXALBURUK 13 IKAZTEGIETA 5

TXALBURUK: Otamendi, Yugueros, Mujika, Senperena eta Maioz-hasierako bostekoa-, Murua eta Lopetedi.

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, Uria, Mozo eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa- Parra.

GOLAK: Txalburuk: Yugueros (5), Mujika (5) eta Maioz (3). Ikaztegieta: Sagastibeltza (3) eta M.Lakuntza (2).

Txalburuk taldeak ez zuen barkatu. Ikaztegieta saiatu zen estutzen, baina etxekoak nagusitzen joan ziren, amaieran garaipen erosoa lortzeko.


ALEBINAK:

TXALBURUK  10 IGELDO 6

TXALBURUK: Seoane, B.Gorostidi, X.Gorostidi, Mujika eta Altuna -hasierako bostekoa-, Artola, Areizaga eta Murua.

TXALBURUK: Camarero, Ezkurdia, Gomez, Lopez, Senperena eta Dorronsoro-hasierako bostekoa-, Amezua, Rouget, Agirre, Aizpurua eta Oiartzabal.

GOLAK: B.Gorostidi (7), Mujika, Areizaga eta Seoane. Igeldo: Ezkurdia (2), Rouget (2), Senperena eta Gomez.

Partida ederra ikusi zen Abaltzisketan, bi talde onekin. Kanpokoak 0-3 aurreratu ziren, atsedenera 2-3 joateko. Ondoren launako eta bosnako berdinketak izan ziren, eta hor apurtu zen partida etxekoen alde.

ERREZIL 7 BALIARRAIN 12

ERREZIL: Rodriguez, Ziarsolo, Iglesias, Labaka eta Irulegi-hasierako bostekoa-, Agirre.

BALIARRAIN: I.Olano, U.Olano, Murua, Olaberria eta Zunzunegi-hasierako bostekoa-, Toledo eta Gurrutxaga.

GOLAK: Errezil: Iglesias (4), Labaka (2) eta Ziarsoslo. Baliarrain: Zunzunegi (6), Olaberria (2), Toledo (2)Murua eta U.Olano.

Ikusteko partida polita, nahiz eta eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu. Bi taldeak erasoan defentsan baino hobeto aritu ziren, eta azkenean 19 gol ikusi ahal izan ziren.


LIZATZA-OREXA 6 LEABURU 5

LIZARTZA-OREXA: Luloaga, Malkorra, Errasti, A.Arrillaga eta Piris-hasierako bostekoa-, Iturralde, Urtxipia, Olaskoaga eta Beitia.

LEABURU: M.Garcia, Uribe, Iraeta, Zubia eta Orbegozo-hasierako bostekoa-, Larreta, Ugartemendia eta E.Garcia.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Malkora (3), Errasti (2) eta Urtxipia. Leaburu: E.Garcia (3), Zubia eta Iraeta.

Oreka handiko neurketa izan zen, eta oso polita ere bai, eta horri emozioa gehitu behar zaio. Denetik izan zuen partidak, eta azkenean Lizartza-Orexakoek irabazi zuten.



BIDANIA-GOIATZ 1 IKAZTEGIETA 3

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Zugasti, Iraeta, Dorronsoro eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Altuna, Ruiz eta Amundarain.

IKAZTEGIETA: Aitor Moralejo, J.M.Artola, Irastortza, Larrañaga eta Uria-hasierako bostekoa-, A.Benavenete, U.Benavente, Asier Moralejo eta Darius.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Dorronsoro. Ikaztegieta: Irastortza (2) eta Larrañaga.

Partida orekatua eta ederra izan zen, bi taldeek itxura ona eman baitzuten, baina azkenean kanpotarrek eraman zituzten hiru puntuak.

2016(e)ko urtarrilaren 3(a), igandea

TORNEO BIKAINA:

Gaelek. infantilen bigarren urtekoen mailan, eta Xotak, infantilen lehen urtekoetan irabazi dute Gaelek antolatu duen Gabonetako torneoa. Ikusle asko batu dira Lizartzako pilotalekura, harmailak ia bete egin baitira, eta parte hartu duten taldeen maila handia ere azpimarratu daiteke.

BIGARREN URTEKO  INFANTILAK:

EMAITZAK:
Gael 6 Aurrera Leitza
Aurrera Leitza 1 Lardero 4
Gael 6 Lardero 3

SAILKAPENAK:
1- Gael- 6p
2- Lardero- 3p
3. Aurrera Leitza- 0p

LEHEN URTEKO NFANTILAK:

EMAITZAK:
Aurrera Leitza 2 Xota 5
Gael 4 Aurrera Leitza 2
Gael 1 Xota 2


SAILKAPENA:
1- Xota- 6p
2- Gael- 3p
3- Aurrera Leitza- 0p



KRONIKAK:

LEHEN  URTEKO INFANTILAK:

AURRERA LEITZA 2 XOTA 5

Irurtzungo taldeak kontrolpean izan du neurketa oso azkar aurretau baita. Gero, Leitzakoak markagailua murriztu dute, baina berriro ere berdeek ihes egin dute, Lehen hiru puntuak eskuratzeko. Baraibarrek eta Sagastibeltzak lortu dituzte Leitzakoen golak, eta Perezek (2), Larrunbek eta Zozayak Irurtzungoenak. Bosgarrena, Oterminek sartu du bere atean.



GAEL 4 AURRERA LEITZA 2

Asko landutako garaipena lortu du Gaelek Leitzakoen aurka. Oso azkar aurreratu da talde zuri-marroia, Unax Iztuetak lortutako gol bati esker, baina gero berdindu eta sufrituarazi die leitzarrek, nahiz eta azkenerako garaipena lortu ahal izan duten gipuzkoarrek. Ugaremendia, A.Murua, Altuna, I.Murua eta Iztueta izan da Gaelen hasierako bostekoa. Gero, Arruabarrena, Uzkudun, Balerdi eta Aizpurua ere aritu dira. Iztuetak, Uzkudunek, Altunak eta Aizpuruak lortu dituzte Gaelen golak. Oterminek eta Mutuberriak Leitzakoenak.


GAEL 1 XOTA 2

Hau zen torneoko finala, eta Xotak irabzi egin du, nahiz eta berdinketa nahikoa zuen torneoa eramateko. Oso azkar jarri dira 0-2, baina gero Gaelek izan ditu buelta emateko aukerak. Unai Altunak penaltia huts egin du, edo kasu honetan  Yasbir Khileri atezainaren geldialdia azpimarratu daiteke, sekulako geldialdia egin du. Gero Balerdik emaitza murriztu du, baina berriro ere atezaina bihurtu da partidako protagonista. Ugartemendia, A.Murua, Uzkudun, Altuna eta Balerdi izan da hasierako bostekoa. Gero, Arruabarrena, I.Murua, Iztueta eta Aizpurua aritu dira. Belerdik egin du Gaelen gola, eta Garrok, egin ditu Irurtzungoen bi golak.

BIGARREN URTEKO INFANTILAK:

GAEL 6 AURRERA LEITZA 2

Gaelek oso azkar bideratu du neurketa, laugarren minuturako 3-0 ari baitzen irabazten, eta hortik aurrera norgehiagoka kontrolpean izan du, lehen hiru puntuak eskuratuz. Zabala, Iturriotz, Aramendi, Agirretxe eta Bea izan da hasierako bostekoa. Gero, Zubeldia, Hurtado, Ugartemendia eta Leunda ere aritu dira. Bea (4), Agirretxe eta Aramendi izan dira Gaelen golegileak. H.Kramerrek eta Ugartemendiak egin dituzte Aurrerarenak.

AURRERA LEITZA 1 LARDERO 4

Emaitza engainagarria izan da, izan ere leitzarrek une askotan estu hartu dute Errioxako taldea, baina Brian Peñaranda bihurtu da partidako protagonista, sekulako geldialdiak eginez, eta Larderok eraman du garaipena. Martinezek lortu du Aurreraren gola, eta Sladariu (2), Opris eta Lopez izan dira Larderon golegileak.

GAEL 6 LARDERO 3

Partida hau bihurtu da txapelketako finala, eta kasu honetan Gaelek berdinketa nahikoa zuen irabazteko. Hasi bikain egin dira, 1-0 aurreratuz, baina gero errioxarrek partidari buelta eman, eta 1-3 jarri dira. Horrek ordea ez du gehiegi balio izan, nahiz eta oraingoan ere atezaina bikain aritu den. Lehenengo berdindu egin du Gaelek eta azkeneko minutuetan neurketa hautsi eta garaipena eta tituloa lortu ditu. Zabala, Iturriotz, Ugartemenddia, Agirretxe eta Bea izan da hasierako bostekoa. Gero, Zubeldia, Hurtado, Aramendi eta Leunda ere aritu dira. Bea (2), Agirretxe (2) eta Ugartemendia (2) izan dira Gaeleko golegileak. Arraiz (2) eta Lopez izan dira Larderoko golak lortu dituztenak.