2019(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

Hastera doa Heri Txikietako Liga

Zoritxarrez inoiz baino talde gutxiagorekin, baina abiatzera doa Gipuzkoako Herri Txikietako Liga. Hiruna talde izango dira benjamin eta alebin mailetan. Asteburu honetan hasiko dira partidak, alebin mailakoekin, eta hurrengoan abiatuko dira benjaminak. Lehen partida ostiral honetan 18.30etan jokatuko da Igeldon, bertako eta Txalburuk taldeen artean.