2015(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

Urtarrillaren 2rako dena prest dago

Urtarrillaren 2an Lizartzako pilotalekuan jokatuko den Gabonetako Torneorako dena prest dago. Atzo, abenduak 28, egin zen prentsa agerraldia aurkezpena egiteko, eta Gaeleko bi taldeak jokatzeko irrikaz daude.
16.00etan hasiko da lehiaketa, eta infantil lehen urtekoak arituko dira, 2003an jaiotakoak, alegia. Gaelekin batera, Aurrera Leitza eta Xota izango dira.
18.00etan abiatuko da infantil bigarren urtekoen txapelketa, eta bertan, Gaelekin batera, Aurrera Leitza eta Lardero neurtuko dira.
Bi torneoetako sistema bera izango da. 25 minutuko partidak jokatuko dira, eta lehiaketa hasi aintzin zozketa egingo da, partidak nola jokatu erabakitzeko. Zozketak erabakitzen duen aurreneko bi taldek jokatuko dute lehenengo. Gero, galtzen duenak jokatu ez duenaren aurka arituko da, eta azkenik, lehen partida irabazi duenak, aurrenekoa jokatu ez duenaren aurka jokatuko du.
Aimar Ugartemendia, Aimar Murua, Aimar Arruabarrena, Iker Murua, Unai Altuna, Amets Uzkudun, Unax Iztueta, Eñaut Balerdi eta Urko Aizpurua arituko dira infantil aurreneko urteko taldean.
Irati Zabala, Aimar Iturriotz, Ekaitz Hurtado, Ainitze Zubeldia, Jokin Agirretxe, Oier Ugartemendia, Aitor Aramendi, Iraitz Bea eta Jurgi Leunda, berriz, infantil bigarren urteko taldean.
Epaileak ere Gipuzkoako Herri Txikietako Ligakoak izango dira, eta Joxemari Uria, Jexuxmari Gurrutxaga eta  Mikel Hurtado arituko dira lantegi horretan.

Aldi berean, Gaeletik eskerrak eman nahi dizkie torneo hau aurrera eramateko lanean aritu diren eta lagundu duten guztiei, bai guraso eta baita babesleei ere, eta nola ez, Lizartzako Udalari, herriko kirol instalazioak torneoko egunerako gure esku uzteagatik.

2015(e)ko abenduaren 20(a), igandea

KRONIKAK:

BENJAMINAK:

TXALBURUK 7 ERREZIL 1

TXALBURUK: Kaminos, Garcia, Goñi, Estevez, Agirrezabala, Fresneda, Etxeberria, Irastortza eta Husein.

ERREZIL: Labaka, Karrera, Iglesias, Ander Goenaga, Aitor Goenaga, Eizmendi, Korta. Ezama, Agirretxe, I.Karrera, Uzkudun eta Ziarsolo.

GOLAK: Txalburuk: Agirrezabala (3), Garcia (2), Fresneda eta Irastortza. Errezil: Ziarsolo.

Txalburuk irabazi du lehen itzulia amaitzeko geratzen zen partida. Abaltzisketakoak azkar aurreratu dira, eta kontrolpean eraman dute partida.


ALEBINAK:

LIZARTZA-OREXA 11 ERREZIL 7

LIZARTZA-OREXA: Malkorra, O.Arrillaga, Piris, Errasti eta Iturralde-hasierako bostekoa-, A.Arrillaga, Luloaga eta Urtxipia.

ERREZIL: Rodriguez, Irulegi, Agirre, Iglesias eta Labaka-hasierako bostekoa-, Ziarsolo.

GOLAK: Lizartza-Orexa: O.Arrillaga (8), A.Arrillaga, Piris eta Irulegik bere atean. Errezil: Iglesias (3), Labaka (3) eta Ziarsolo.

Lizartza-Orexak bere aurreneko hiru puntuak eskuratu ditu, Oinatz Arrillaga protagonista dela, zortzi gol egin baititu. Orain bi taldeak sailkapenean berdinduta geratu dira.



IGELDO 2 BIDANIA-GOIATZ 5

IGELDO: Gomez, Aizpurua, Lopez, Senperena eta Camarero-hasierako bostekoa-, Agirre, Rouget, Dorronsoro, Juaniz, Ezkurdia eta Oiartzabal.

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Zugasti, Dorronsoro, Iraeta eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Belamendia, Altuna eta Amundarain.

GOLAK: Igeldo: Senperena eta Ezkurdia. Bidania-Goiatz: Iraeta (4) eta Zugasti.

Bidania-Goiatzek eraman ditu hiru puntuak eraman ditu Igeldotik, eta horrekin batera hirugarren postuan jarri da, Txalburuken eta Baliarrainen atzetik.


BALIARRAIN 1 TXALBURUK 2

BALIARRAIN: Olaberria, U.Olano, I.Olano, Zunzunegi eta Gurrutxaga-hasierako bostekoa-, Murua eta Toledo.

TXALBURUK: E.Gorostidi, Mañoso, Mujika, B.Gorostidi eta X.Gorostidi-hasierako bostekoa-, Murua, Areizaga, Altuna eta Seoane.

GOLAK: Baliarrain: Zunzunegi. Txalburuk: Mujika (2).

Txalburuk jarri da lider Baliarraini irabazi ostean, orain arte dena irabazi zuten bien arteko neurketa. Partida polita izan zen, baina Abaltzisketakoek merezita eraman zuten garaipena, aukerarik gehien eurenak izan baitziren.


IKAZTEGIETA 10 LEABURU 3

IKAZTEGIETA: Aitor Moralejo, Darius, Artola, Uria eta Irastortza-hasierako bostekoa-, Asier Moralejo, Larrañaga, U.Benavente, A.Benavente eta Sara Artola.

LEABURU: M.Garcia, Zubia, Orbegozo, Uribe eta M.Iraeta-hasierako bostekoa-, E.Garcia.

GOLAK: Ikaztegieta: Larrañaga (3), Irastortza (2), A.Benavente (2), Artola, U.Benavente eta Uria. Leaburu: Zubia (2), M. Iraeta.

Ikaztegietak merezita eraman zuen garaipena, nahiz eta hasieran sufritu behar izan zuen. Leaburu hasi zen agintzen markagailuan, nahiz eta gero nagusi izan zen.


INFANTIL-KADETEAK:

GAEL 6 IKAZTEGIETA 9

GAEL: A.Ugartemendia, Murua, O.Ugartemendia, Bea eta Leunda-hasierako bostekoa-, Altuna, Aramendi eta Iztueta.

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, Uria, M.Lakuntza, Mozo eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, Amenabarro.

GOLAK: Gael: Iztueta (4), Bea eta Aramendi. Ikaztegieta: Sagastibeltza (3), M.Lakuntza (3), Mozo (2) eta Altuna, bere atean.

Partida polita eta emozioz beterikoa izan da, eta agian berdinketa izango zen emaitzarik justuena, baina kanpotarren eskarmentua gailendu da, nahiz eta amaierako emaitza engainagarria den, izan ere amaitzeko 45 sergundoren faltan 6-7 erakusten zuen markagailuak, baina etxekoek gora egin dute puntuaren bila, eta Ikaztegietak bi kontraerasotan erabaki du partida.




LIZARTZA-OREXA 4 TXALBURUK 4

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Hurtado, Iturriotz, Malkorra eta Olano-hasierako bostekoa-, Sorozabal.

TXALBURUK: Otamendi, Yugueros, Mujika, Senperena eta Maioz-hasierako bostekoa-, Lopetedi eta Murua.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Olano (2) eta Malkorra (2). Txalburuk: Maioz (3) eta Yugueros.

Berdinean amaitu zen lehen jardunaldiko bi irabazleen arteko partida, neurketa polita eskeini zuten, eta amaieran puntuak banatu zituzten.

2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Gabonetako Torneoa

Gael Elkarteak lehen aldiz antolatuko du Gabonetako Torneoa, eta bertan 2002an eta 2003an jaiotakoentzat antolatu du, azkeneko bi urtetan Lloreten jokatu den Nazioarteko Lehiaketan aritu diren bi taldeekin. Bakoitzak bere torneoa izango du, eta aurkari bikainak izango dituzte aurrean. Torneoa, Lizartzako pilotalekuan jokatuko da urtarrillaren 2an.

16.00etan hasiko da jaialdia, eta 2003an jaiotakoen txanda izango da. Gaeleko taldearekin batera, Aurrera Leitza eta Xota izango dira. Hiruko torneoa izango da, eta partida bakoitzak 25 minutuko iraupena izango du.

18.00etan hasiko da 2002an jaiotakoen  lehiaketa, eta bertan Gaeleko taldeaz gain, Aurrera Leitza eta Lardero izango dira bertan. Hau ere bestea bezalakoa izango da, eta 25 minutuko hiru partida jokatuko dira. Ondoren, 19.30 inguruan, hasiko da sari banaketa

Epaileak ere etxekoak izango dira, Joxemari Uria, Jexuxmari Gurrutxaga eta Mikel Hurtado arituko baitira lantegi horretan. Txapelketa honen helburu nagusia, azkeneko urte hauetan egin den lana erakustea da, zati txiki batean bada ere, eta aldi berean, Lloret de Marren azkeneko bi urte hauetan izan diren gaztetxoek euren maila etxean erakusteko aukera izatea ere bai.

2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

KRONINAK:

BENJAMINAK:

LEABURU 7 IGELDO 1

LEABURU: E.Garcia, Arrospide, Calle, Ezeiza, Iraeta, Larreta, Orbegozo, Uribe eta Ugartemendia.

IGELDO: Aisa, Amezua, Azpirotz, Camarero, Etxeberia, Elosegi, Galarraga, Lizarralde, Rouget eta Uzkudun.

GOLAK: Leaburu: Uribe (3), E.Garcia (2), Arrospide eta Ugartemendia. Igeldo: Elosegi.

Igeldok erabateko nagusitasuna agertuz jaraitzen du, eta arazorik gabe eraman zuen Igeldoren aurkako partida, nahiz eta kanpokoak gogotik saiatu ziren.


BIDANIA-GOIATZ 3 TXALBURUK 2

BIDANIA-GOIATZ: Ekhi Sasiain, Aldalur, Iraeta, Azkarai, Aramendi, Arregi, A.Eskibel, M.Eskibel, Artola, Amundarain, U.Sasiain eta Beloki.

TXALBURUK: Mujika, Goñi, Fresneda, Irastortza, Kaminos, Etxeberria, Garcia, Agirrezabala eta Husein.

GOLAK: Bidania-Goiatz: M.Eskibel (2) eta Artola. Txalburuk: Irastortza eta Fresneda.

Partida oso polita jokatu zuten bi taldeek. Bidania-Goiatzek lider jarraitzen du eta horrela amaitu du lehen itzulia, jokatutako partida guztiak irabazita, baina bapo sufritu zuen Abaltzisketako taldearekin.

ALEBINAK:

LEABURRU 5 IGELDO 6

LEABURU: M.Garcia, Iraeta, Orbegozo, Uribe eta Zubia-hasierako bostekoa-, Ugartemendia, Arrospide, E.Garcia eta Larreta.

IGELDO: Gomez, Rouget, Juaniz, Lopez eta Oiartzabal-hasierako bostekoa-, Agirre, Amezua, Ezkurdia eta Camarero.

GOLAK: Leaburu: Iraeta (3) eta Zubia(2). Igeldo: Rouget (4), Gomez eta Ezkurdia.

Partida oso polita izan zen Leburukoa, eta etxekoek gertu iza zuten denboraldiko aurreneko puntua, baina azkenean Igeldok eraman zituen hiruak.


BIDANIA-GOIATZ 5 BALIARRAIN 8

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Amundarain, Aldalur, Iraeta eta Zugasti-hasierako bostekoa-, Ruiz, Altuna, Dorronsoro eta Belamendia.

BALIARRAIN: Olaberria, U.Olano, Toledo, Murua eta Zunzunegi-hasierako bostekoa-. I.Olano eta Gurrutxaga.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Iraeta (3) eta Zugasti (2). Baliarrain: Zunzunegi (3), Gurrutxaga (2), Toledo, U.Olano eta I.Olano.

Liderrak ez zuen barkatu Bidanian, eta beste hiru puntu batu zituen, baina horretarako sufritu eta lan asko egin behar izan zuen, lehen zatian etxekoak aurretik ibili baitziren.

TXALBURUK 10 LIZARTZA-OREXA 3

TXALBURUK: X. Gorostidi, E.Gorostidi, Mujika, , B.Gorostidi eta Mañoso-hasierako bostekoa-, Artola, Murua, Areizaga, Altuna eta Seoane.

LIZARTZA-OREXA: Malkorra, Errasti, ArrillagaOlaskoaga eta Piris-hasierako bostekoa-, Urtxipia, Luloaga, Beitia.

GOLAK: Txalburuk: Mujika (4), E.Gorostidi (2), B.Gorostidi (2), Mañoso eta Altuna.

Txalburuk jokatutako partida guztiak irabaziz jarraitzen du, eta oraingoan Lizartza-Orexa menderatu zuen. Kanpokoak saiatu ziren, baina ezin izan zuten porrota galerazi.


INFANTIL-KADETEAK:

TXALBURUK 11 GAEL 1

TXALBURUK: Otamendi, Senperena, Lopetedi, Maioz eta Mujika-hasierako bostekoa-, Murua eta Yugueros.

GAEL: A.Ugartemendia, Murua, Altuna, O.Ugartemendia eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Leunda, Uzkudun, A.Arrospide, O.Arrospide, Balerdi eta Aramendi.

GOLAK: Txalburuk: Mujika (5), Maioz (5) eta Yugueros. Gael: O.Ugartemendia.

Txalburuk merezitako garaiena lortu zuen, ligako talderik gazteenaren aurka. Gaelek lehen zatian eutsi zion, baita bigarrenekeko lehen minutuetan ere, baina 3-1koarekin bi gol jarraian hartu zituen, eta norgehiagoka apurtu egin zen.


IKAZTEGIETA 4 LIZARTZA-OREXA 10

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, Uria, Sagastibeltza, M.Lakuntza eta Parra-hasierako bostekoa-, Mozo eta Amenabarro.

LIZARTZA-OREXA: Malkorra, Olano, Iturriotz, Hurtado eta M.Solozabal.

GOLAK: Ikaztegieta: Sagastibeltza (2) eta M.Lakuntza (2). Lizartza-Orexa: Olano (7), Malkorra (2) eta Hurtado.

Bi zati ezberdin izan zituen neurketa honek, Hasieran Ikaztegieta ongi, markagailuan aurreratuz, baina atsedenera joaterako kanpokoek berdindu egin zuten. Bigarren zatian, berriz, Lizartza nagusi izan zen.

2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

KRONIKAK:

ALEBINAK:

ERREZIL 5 IKAZTEGIETA 7

ERREZIL: Rodriguez, Irulegi, Agirre, Iglesias eta Labaka-hasierako bostekoa-, Ziarsolo.

IKAZTEGIETA: Irastortza, J.M. Artola, Larrañaga, A.Benavente eta Uria-hasierako bostekoa-, Darius.

GOLAK: Errezil: Labaka (3) eta Iglesias (2). Ikaztegieta: A.Benavente (3), Larrañaga (3) eta J.M. Artola.

Ikaztegietak eraman ditu hiru puntuak Errezildik, partida eder baten ostean. Biek izan dute irabazteko aukera, baina azkenean puntuak Ikaztegietara joan dira.

BENJAMINAK:

ERREZIL 0 ALTZO 5

ERREZIL: Uzkudun, Agirretxe, A.Karrera, I.Karrera, Eizmendi, Ezama, Aitor Goenaga, Ander Goenaga, Iglesias, Korta, Labaka eta Ziarsoslo.

ALTZO: Artetxe, Elduaien, Elola, Garcia, Gorostiaga, Isasi, I.Murua eta H. Murua.

GOLAK: Altzo: Gorostiaga (2), H.Murua (2) eta Elduaien.

Lehen zatian bideratu du neurketa Altzok, atseden hartzera 0-3 joan baitira. Etxekoak saiatu dira, baina bigarren zatian beste bi gol hartu dituzte.


2015(e)ko azaroaren 29(a), igandea

KRONIKAK:

ALEBINAK:

LEABURU 4 ERREZIL 12

LEABURU: M.Garcia, Iraeta, Orbegozo, Zubia eta Uribe-hasierako bostekoa-, Ugartemendia, E.Garcia, Larreta eta Arrospide.

ERREZIL: Rodriguez, Agirre, Iglesias, Irulegi eta Labaka-hasierako bostekoa-, Ziarsolo.

GOLAK; Leaburu: Zubia (2), M.Garcia  eta Orbegozo. Errezil: Iglesias (6), Labaka (4), Agirre eta Ziarsoslo.

Errezilek denboraldiko lehen garaipena lortu zuen. Oso azkar jarri zen aurretik, eta norgehiagoka beti kontrolpean izan zuen.


BALIARRAIN 8 IGELDO 6

BALIARRAIN: I.Olano, Olaberria, U.Olano, Gurrutxaga eta Zuznzuegi-hasierako bostekoa-, Murua eta Toledo.

IGELDO: Gomez, Lopez, Amezua, Rouget eta Dorronsoro-hasierako bostekoa-, Ezkurdia, Senperena eta Aizpurua.

GOLAK: Baliarrain: Zunzunegi (7) eta U.Artola. Igeldo: Dorronsoro (2), Rouget (2), Ezkurdia eta Senperena.

Partida oso ona egin zuen Igeldok, agian berdinketa lortzeko adina meritu ere egin zituen, liderrak ez baitzuen ongi jokotu. Baina taldean Aimar Zunzunegi bezalako jokalari erabakior bat dagoenean, zaila izaten da aurre hartzea, eta Baliarrainek lehen postuan jarraituko du.


TXALBURUK 7 IKAZTEGIETA 1

TXALBURUK: X.Gorostidi, Altuna, E.Gorostidi, Mañoso eta Mujika-hasierako bostekoa-, Artola, Murua, B.Gorostidi, Areizaga eta Seoane.

IKAZTEGIETA: Aitor Moralejo, J.M. Artola, Irastortza, Larrañaga eta Uria-hasierako bostekoa-, S.Artola, U.Benavente, A.Benavente, Asier Moralejo eta Darius.

GOLAK: Txalburuk: Altuna (2), B.Gorostidi (2), E.Gorostidi, Mañoso eta Mujika.

Txalburuk taldeak oraindik partidarik galdu gabe jarraitzen du. Nagusi izan zen, batez ere bigarren zatian, hiru puntu eroso lortuz.

LIZARTZA-OREXA 4 BIDANIA-GOIATZ 6

LIZARTZA-OREXA: Malkorra, Errasti, O.Arrillaga, A.Arrillaga eta Olaskoaga-hasierako bostekoa-, Iturralde, Urtxipia, Luloaga, Piris eta Beitia.

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Iraeta, Aldalur, Zugasti eta Dorronsoro-hasierako bostekoa-, Ruiz eta Belamendia.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Arrillaga (3) eta Urtxipia. Bidania-Goiatz: Iraeta (4) eta Zugasti (2)

Partida polita ikusi zen Orexan. Bidaniarrek neurketa kontrolpean izan zuten, nahiz eta une batzuetan Lizartza-Orexak estutu zituen.


BENJAMINAK:

BIDANIA-GOIATZ 7 IGELDO 0

BIDANIA-GOIATZ: Beloki, Iraeta, Aldalur, Azkarai, M.Eskibel, A.Eskibel, E.Sasiain, U.Sasiain, Artola, Amundarain, Arregi, Aramendi.

IGELDO: Aisa, Amezua, Elosegi, Galarraga, Lizarralde, Rouget, Uzkudun eta Etxeberria..

GOLAK: Bidania-Goiatz: Amundarain (4), E.Sasiain (2) eta M.Eskibel.

Lehen eta azken sailkatua neurtu ziren, eta azkenean puntuak etxean geratu ziren, liderra nagusi izan baitzen.

LEABURU 12 ERREZIL 0

LEABURU: Garcia, Arospide, Calle, Ezeiza, Iraeta, Larreta, Orbegozo, Uribe eta Ugartemenedia.

ERREZIL:Uzkudun, Agirretxe, A.Karrera, I.Karrera, Eizmendi, Ezama, Aitor Goenaga, Ander Goenaga, Iglesias, Korta, Labaka eta Ziarsolo.

GOLAK: Leaburu: Uribe (3), Larreta (3), Garcia (3), Iraeta (2) eta Calle.

Leaburu golak sartu eta sartu jarraitzen du, eta oraingoan Errezilen nozitu behar izan zuen urdinen erasoaldia.

TXALBURUK 7 ALTZO 2

TXALBURUK: Garcia, Kaminos, Goñi, Estevez, Agirrezabala, Fresneda, San Sebastian, Irastortza eta Mahayub.

ALTZO: Artetxe, Elduaien, Elola, Goitia, Gorostiaga, Isasi, I.Murua eta H.Murua.

GOLAK: Txalburuk: Kaminos (3), Irastortza (2), Fresneda eta Mahayub. Altzo: Gorostiaga (2).

Txalburuk taldeak bere bigarren garaipena eskuratu zuen. Altzo saiatu zen, baina Abaltziketakoek ez zuten barkatu.
Epaile

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan, beste gauza batzuen artean epaile aritzen diren Joxemari Uria eta Jon Leunda aritu ziren Euskadiko areto futbol egokituko Bigarren Mailako Luberriren eta Atzegiren arteko neurketa epaitzen. Oso partida polita izan zen, eta azkenean Luberrik 7-5 irabazi zuen. Lehiaketa honek duen baina bakarra, Euskadiko Liga dela da, eta ez Euskal Herrikoa. Ondorioz, EAEko taldeak bakarrik ari dira, Beste lehiaketa batzuetan Euskal Herriko Liga posible bada, nazioarteko federazioan ofizial den elkarte baten babesean jokatzen bada, ahalegin berezia egin beharko luke hau ere Euskal Herrikoa izan dadin, eta ez EAEkoa bakarrik.

2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

Kronikak:

ALEBINAK:

IKAZTEGIETA 4 BALIARRAIN 11

IKAZTEGIETA: Aitor Moralejo, J.M. Artola, Irastortza, Larrañaga eta Uria-hasierako bostekoa-, A. Benavente, Asier Moralejo, Darius, S.Artola eta U.Benavente.

BALIARRAIN: Olaberria, Toledo, Zunzunegi, I.Olano eta U.Olano-hasierako bostekoa-, Murua eta Gurrutxaga.

GOLAK: Ikaztegieta: Irastortza (2) eta A.Benavente (2). Baliarrain: Zunzunegi (4), Gurrutxaga (3), I.Olano (2) eta U.Olano (2).

Baliarrainek eraman zuen derbia. Partidaren hastapenean gauzak estu joan ziren, baina atsedenera joaterako Baliarrainek tartetxoa lortu zuen, bigarren zatian alde hori handitu eta hiru puntuak eramateko.

LEABURU 4 TXALBURUK 12

LEABURU: M.Garcia, Iraeta, Orbegozo, Uribe eta Zubia-hasierako bostekoa-, Ugartemendia, Garcia, Arrospide eta Larreta.

TXALBURUK: Seoane, Altuna, B.Gorostidi, E.Gorostidi eta Mujika-hasierako bostekoa-, Areizaga, Artola, X.Gorostidi, Mañoso, Murua eta Agirre.

GOLAK: Leaburu: Zubia (3) eta Garcia. Txalburuk: Mujika (4), B.Gorostidi (4), E.Gorostidi (2)Altuna eta X.Gorostidi.

Txalburuk taldeak azkar erabaki zuen norgehiagoka, etxeko taldeari inongo aukerarik eman gabe.


IGELDO 8 LIZARTZA-OREXA 5

IGELDO: Gomez, Ezkurdia, Amezua, Rouget eta Lopez-hasierako bostekoa-, Agirre, Senperena, Dorronsoro, Aizpurua, Oiartzabal, Juaniz eta Camarero.

LIZARTZA-OREXA: Malkorra, Errasti, O.Arillaga, A.Arrillaga eta Olaskoaga-hasierako bostekoa-, Iturralde, Piris, Beitia eta Urtxipia.

Igeldo: Rouget (3), Senperena (2), Aizpurua (2) eta Dorronsoro. Lizartza-Orexa: Piris (3), A.Arrilaga (2).

Partida oso polita izan zen, markagailua ere estu joan zen, baina amaierarako etxekoek ihes egin zuten, garaipena lortuz.

ERREZIL 4 BIDANIA-GOIATZ 8

ERREZIL: Rodriguez, Agirre, Iglesias, Irulegi eta Labaka-hasierako bostekoa-, Ziarsolo.

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Amundarain, Iraeta, Aldalur eta Zugasti-hasierako bostekoa-, Belamendia, Dorronsoro eta Ruiz.

GOLAK: Errezil: Iglesias (4). Bidania-Goiatz: Iraeta (5), Aldalur (2) eta Zugasti.

Bidania-Goiatzek eraman zuen Errezilgo derbia. Partida polita izan zen, emozioa ere izan zuen, baina hiru puntuak kanpokoek eraman zituzten.

BENJAMINAK:

LEABURU 15 ALTZO 2

LEABURU: Garcia, Arrospide, Calle, Ezeiza, Iraeta, Larreta, Orbegozo, Uribe eta Ugartemendia.

ALTZO: Artetxe, Elduaien, Elola, Goitia, Gorostiaga, I.Murua eta H.Murua.

GOLAK: Leaburu: Iraeta (6), Garcia (5), Calle, Orbegozo, Uribe eta Elolak bere atean. Altzo: Gorostiaga (2).

Leaburuk aise irabazi zuen Altzoren aurkako partida. Oso azkar aurreratu ziren etxekoak 5-0, baina gero ongi erreakzionatu zuen Altzok bi gol sartuta. Bigarren zatian, ordea, etxekoek ez zioten aurkariari inongo aukerarik eman.


IGELDO 1 TXALBURUK 6

IGELDO: Aisa, Amezua, Azpirotz, Camarerro, Elosegi, Galarraga, Lizarralde, Rouget eta Uzkudun.

TXALBURUK: Garcia, Goñi, Estevez, Agirrezabala, Fresneda, Irastortza, Mahayob, Kaminos eta Etxeberia.

GOLAK: Igeldo: Azpirotz. Txalburuk: Etxeberria, Kaminos, Fresneda, Estevez, Goñi eta Garcia.

Txalburuk taldeak denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen Igeldon. Hauek, garaipenik gabe, sailkapeneko azkeneko postuan jarraituko dute.

ERREZIL 0 BIDANIA-GOIATZ 6

ERREZIL: Labaka, Iglesias, Uzkudun, Agirretxe, Eizmendi, Ziarsolo, Korta, Ezama, Goenaga, A.Karrera, I.Karrera eta Goenaga.

BIDANIA-GOIATZ: E.Sasiain, Aldalur, U.Sasiain, Azkarai, Iraeta, Beloki, M.Eskibel, A.Eskibel, Artola, Enaitz Amundarain, Eneko Amundarain eta Arregi.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Enaitz Amundarain (3), Aldalur, Artola eta Arregi.

Errezilek sailkapeneko lehen postuan jarraituko du jokatutako partida guztiak irabazita. Gehiago izan zen Errezilgo derbian.
Normaltasunera

Normaltasunera itzuli da Gaeleko taldea, astebete bikain baten ostean. Mikrofutsaleko lehen eta bigarren postuak, eta areto futboleko seigarren postuak aho zapore bikaina utzi du. Bi urtetan mikrofutsala irabazteak, eta kirol honetan bi taldeak podiunean sartzea emaitza bikaina da. Areto fuboleko lana ere ona izan da, talde handiak izan baitira lehiatzen, eta nola ez, eskerrik handienak han izan diren gurasoei eta baita etxera itzulitakoan ongi etorria antolatu zuten gutziei ere. Guzti honek aurrera jarraitzeko indarra ematen du.


2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

Bukaera paregabea

Goizeko garaipen handiaren ostean iritsi da areto futboleko amaiera, eta bosgarrengotik zazpigarren posturako lehia jokatu behar izan du Gaelek, eta azkenean seigarren amaitu du, partida handi batzuk egin ostean. Lehenengo Lloret A taldearen aurka jokatu eta 3-2 irabazi du. Lehen minutuan aurreratu dira kataluniarrak, baina Unai Altunak, faltatik berdindu du neurketa. Bukaera emozioz beterikoa izan da. Minutu eta erdi besterik geratzen ez zenean partida amaitzeko, Iker Muruak penaltiz sartu du 1-2koa, baina 34 segundo falta zirela etxekoek berdindu egin dute. Partida berdinean amaituko zela zirudienean, eta amaitzeko 10 segundo besterik falta ez zirenean, Unax Iztuetak egin du 3-2koa. Aurretik Israelgo Jatt taldeak 1-0 irabazi dio Lloreti, beraz euskaldunen eta israeldarren artean zegoen bosgarren postua.
Gaelek sekulako norgehiagoka egin du, irabazteko dena egin du, baina asiarrek zortea ere alde izan dute, hiru aldiz atzelari batek atera baitu atepetik baloia, eta amaieran golik gabe amaitu da neurketa. Ondoren, penaltien txanda iritsi da, eta 3-1 irabazi dute asiarrek. Amaiera paregabea.

Sailkapenak honela geratu dira:

Areto futbola:

1- Español Lloret ( Katalunia)
2- Australia A
3- Australia B
4- Lloret B (Katalunia)
5- Jatt (Israel)
6- Gael (Euskal Herria)
7. Lloret A (Katalunia)
8. Pegasus (Errusia)
9- Ganbia

MIKROFUTSALA:

1- Gael B (Euskal Herria)
2- Gael A (Euskal Herria)
3- Pegasus (Errusia)
4- Español Lloret (Katalunia)
5- Lloret B (Katalunia)
6- Jatt (Israel)
7- Lloret A (Katalunia)
8- Ganbia

Elkarte osoaren garaipena

Gael Elkarteak eutsi egin dio iaz ekuratu zuen mikrofutsaleko Munduko Kopari. Iaz bezalaxe  bi talde atera ditu, eta iaz aurrena eta hirugarren izan baziren, aurten aurrena eta bigarren izan dira. Horrek erakusten du Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan dagoen maila, eta talde guztien eta arduradun guztien lana goraipatzeko unea iritsi da, talde handienen artean borrokatzeko beldurrik ez duela ikusi zen iaz, eta aurten berretsi egin du.





Gael B taldeak irabazi du eta Gael A izan da bigarren, baina biak dira txapeldunak. Biak zuten irabazteko maila, bien artean talde handi bat osatzen dute, eta bereizketarik ezin da egin, biak merezi dute txapeldun izatea, eta guretzat denak dira txapeldunak. Finalerdirik ez da jokatu, izan ere Español Lloretek atzo irabazi zuen areto futboleko txapela, eta gauean iragarri zuen, uko egiten ziola mikrofutsaleko finalerdiari. Ondorioz, beste hiruek denak denen aurka jokatuz ligaska jokatu dute. Aurreneko partida Gaeleko bi taldeek jokatu dute eta Unax Iztuetak lortu duen golak erabaki du. Partida hasi bezain azkar sartu du, gainera.

Bigarren partidan Gael A eta Pegasus talde errusiarra lehiatu dira, eta euskal jokalariek irabazi dute 2-1 Unai Altunak eta Eñaut Balerdik lortutako golei esker. Bi partidetan jokalari guztiak oso urduri agertu dira, dutena eman ezinik. Behin bi partida jokatuta, Gael B taldeak berdinketa nahikoa zuen errusiarren aurka, eta horixe egin dute, 0-0 berdindu baitute. Oso urduri aritu dira, eta sufrimentuarekin izan bada ere, azkenean behar zen puntua lortu dute garaipena eskuratuz. Aurrena eta bigarren, baina ohorea Geelentzat, hamar jokalari, denak primerakoak, eta denek merezi dute lortu duten garaipen handia.

Arratsaldean areto futbola bukatuko dute. 18.45tan hasita 5., 6. eta 7. postuak erabaki beharko dituzten postuak jokatu beharko ditu Gaelek Israelgo Jatt eta Kataluniako Lloreten aurka.

2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Egun handia izan daitekenaren bezpera

Egun handia izan daiteke biharkoa Gaeleko mutilentzat, izan ere mikrofutsaleko bi taldeak finalean sartzeko aukera baitago, baina horretarako aurretik finalerdia gainditu beharko dituzte. Goizean, biak. 11.30ean izango dituzte norgehiagokak. Gael 1 taldeak Pegasus talde errusiarra izango dute aurrean, eta Gael B taldeak Español Lloret. Jarraian jokatu beharko dute bi irabazleek finala. Arratsaldean, 19.30ean, 7. eta 8. posturako partida jokatu beharko dute Pegasus taldearen aurka, baina hau areto futbolean izango da, eta horrekin akabo aurtengoz.

2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

Finalerdietara

Bikaina izan da Mikrofutsaleko jardunaldia Gael taldeko gazteentzat, Izan ere Munduko Kopako finalerdiatara sartu baitira bi taldeak. B taldeak Lloret A taldearen aurka jokatu du, eta 2-5 irabazi du. 2-0 aurreratu da markagailuan talde euskalduna, eta atsedenerako segundo gutxi batzuk falta zirela heldu da etxekoen lehen gola. Bigarrenaren hasieran  heldu da 1-3koa, baina kataluniarrek sekulako golarekin erantzun dute. Hortik aurrera Gaelekoen nagusitasuna erabatekoa izan da, eta partida erabaki dute beste bi gol sartuta. I.Murua, Uzkudun eta Iztueta izan da hasierako hirukoa. Gero Arruabarrenak eta Ugartemendiak ere jokatu dute. Iztuetak hiru gol sartu ditu, eta bi Uzkudunek.




Gael A taldeak ere ez du izan aparteko arazorik Lloret A taldea mendean hartzeko. Balerdik penaltiz aurreratu du euskal taldea, eta Unai Altunak lortu du bigarrena. Gero etorri da etxekoen gola, baina Aimar Muruak sekulako golarekin erantzun du markagailua handiztuz, eta Eñaut Balerdik eta Urko Aizpuruak beste gol banarekin markagailua gizendu eta erabaki dute final-laurdenetako kanporaketa. A.Murua, Altuna eta Balerdi izan da hasierako hirukoa. Gero Arrospidek eta Balerdik ere jokatu dute Orain finalerdiak, azken orduko aldaketarik ez bada, ostegun eguerdian izango dira eta baita finala ere, baina zozketa bidez jakingo da zeinek zeinen aurka jokatu beharko duen. Hasiera batean bihar atseden eguna izango dute.

Benetako itxura

Gelek ezin izan du garaipenik lortu Israelgo Jatt tadearen aurka, baina gaur bai, benetako itxura eman du, nahiz eta amaieran 4-2 galdu. Oso azkar, atzean egindako huts baten ostean, aurreratu dira asiarrak, baina Iztuetak lortu du berdinketa eta horrela irsitsi dira atsedenera. Bigarren zatiaren hasieran, lehen golaren berdina sartu dute Jattekoek, berriro ere atzean egindako huts baten ondorioz, eta beste huts batek 3-1koa jarri du markagailuan, baina Unai Altunak  faltaz lortu du 3-2koa. Berdinketa oso gertu zegoela zirudienean, eta partida amaitzeko hiru minutu besterik falta ez zirenean, iritsi da asiarren laugarren gola, kontraeraso batean. Ugartemendia, A.Murua, I.Murua, Altuna eta Balerdi izan da hasierako bostekoa. Iztueta, Arrospide, Uzkudun, Arruabarrena eta Aizpurua ere aritu dira. Epaileak, espainiarra eta Beljikakoa izan dira, eta Aimar Muruak ikusi du txartel horia. Orain arratsaldean, 19.15etan mikrofutsaleko neurketa jokatuko da. Gael A taldeak Lloret B taldearen aurka jokatuko du, eta hori amaitu bezain pronto, Gael B-k Lloret A taldearen aurka jokatu beharko du. Kanporaketa zuzenak dira, beraz, galtzen duena kanpoan geratuko da, eta irabazten duena finalerdietan sartuko da. Areto futbolean emaitza batzuen zain dago, eta bihar arte ez dugu jakingo Gaelek 5-6 postuak erabakitzeko partida jokatuko duen, edo 7-8koa.

2015(e)ko azaroaren 15(a), igandea

Euskadiko Ligan estreinua

Areto futbol egokituako Euskal Herriko Liga aurten AMF eran jokatuko da, eta Gipuzkoako partidak gipuzkoarrek epaitu beharko dituzte. Joxemari Uriak, Tomas gasteiztarrekin epaitu zuen larunbatean Atzegi A eta Atzegi B taldeen arteko neurketa. Horrela estreinatu zen Euskal Herirko Ligan Jo
xemari Uria.
Hasiera garratza

Aurkariaren handitasunak eta urduritasunak aukerarik gabe utzi du Gael, Munduko Irekiko lehen jardunaldian, Español Lloret taldearen aurka 6-0 galduta. Etxekoek, FC Barcelona taldearekin elkarlanean egin dute taldea lehiaketa hau jokatzeko, eta eman duten maila sekulakoa izan da, eta lehen jardunaldiaren ostean lehiaketa irabazteko faborito nagusia bihurtu da. Gaeleko mutilak, berriz, oso urduri kantxaratu dira. Hala ere, 2-0koarekin bi baloi zutoinera bidali dituzte, eta hor ere aldatu zitekeen norgehiagiokaren joera. Ugartemendia, A.Murua, I.Murua, Altuna eta Iztueta izan da hasierako bostekoa. Arrospide, Uzkudun, Balerdi, Arruabarrena eta Aizpurua ere aritu dira. Epaileak errusiarra eta espainiarra izan dira, eta Arrospidek ikusi du txartel horia.

2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

KRONIKAK:

ALEBINAK:

BALIARRAIN 18 LIZARTZA-OREXA 2

BALIARRAIN: I.Olano, Olaberria, U.Olano, Murua eta Toledo-hasierako bostekoa-, Zunzunegi eta  Gurrutxaga.

LIZARTZA-OREXA: Malkorra, Errasti, A.Arrillaga, Olaskoaga eta Iturralde-hasierako bostekoa-, Urtxipia, Luloaga, Piris eta Beitia.

GOLAK: Baliarrain: Zunzunegi (6), U.Olano (5), Olaberria (3), Murua (2), Toledo eta Gurrutxaga. Lizartza-Orexa: A.Arrillaga eta Piris.

Emaitzak dena erakusten du. Atsedenera joaterako dena erabakita zegoen. Emaitza honen ostean, Baliarrain sailkapeneko lehen postuan jarri da.

Iritsi da ordua

Iritsi da areto futboleko Munduko Irekiko eta mikrofutsaleko Munduko Kopa jokatzeko garaia. Larunbatean abiatuko da Gaeleko taldea Ikaztegietatitik. 11.00etan dute hitzordua Lloret de Marrera eramango duen autobusa hartzeko. Igandean,12.00etan jokatuko dute Lloret Español taldearen aurkako lehen partida eta asteartean ordu berean Israelgo Jatt taldearen aurka. Tartean  mikrofutsaleko lehiaketa ere izango dute, baina hori han jakingo dute noiz eta noren kontra arituko diren. Datorren ostiralean itzuliko dira etxera.


Gipuzkoako Heri Txikietako Ligak atseden hartuko du asteburu honetan, baina lehen jardunaldian bertan behera geratu zen partida bat berreskuratuko da, izan ere ostiral honetan Baliarraingo pilotalekuan Baliarrin eta Lizartza-Orexa lehiatuko dira 19.30ean.

Bestetik, asteburu honetan jarriko da abian Euskadiko areto futbol egokituaren lehiaketa, aurten aurreneko aldiz AMF eran jokatuko da, eta gure ligako epaile batek, Joxemari Uriak epaituko du larunbatean 13.30ean Donostian Joxean Gaska kiroldegian Antigua-Luberrik eta Atzegik jokatuko duten norgehiagoka.


2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

Dena prest dago

Datorren astean jokatuko da Lloret de Marren, Katalunian, areto Futboleko Munduko Irekiko Txapelketa eta baita mikrofutsaleko Munduko Kopa ere. Bietan izango da Gaeleko taldea, eta gaur, astelehena, azaroak 9, Leaburuko udaletxean aurkeztu dute. Aimar Ugartemendia, Aimar Murua, Aimar Arruabarrena, Unai Altuna, Iker Murua, Unax Iztueta, Eñaut Balerdi, Urko Aizpurua, Amets Uzkudun eta Amaiur Arrospide izango dira taldea osatuko duten jokalariak, eta Jon Leundak zuzenduko ditu. Iaz emaitza bikainak lortu zituen Gaelek, baina aurten talde berria da, gainerakoak izango diren bezalaxe. Pasa den urtean bezalaxe, eskarmentua hartu eta ahalik eta lanik txukunena egitea izango da helburua, talde bat osatzen dutela inoiz ahaztu gabe.
Areto futbolean, Lloret, Kataluniakoa, eta Jatta, Israelgoa, izango ditu aurkari aurreneko fasean. Hiru multzo dira lehen fasean, eta bakoitzeko onenekin batera, bigarren onena ere sailkatzen da finalerdietara. Lloret izango da aurreneko aurkaria, datorren igandean, 12.00etan. Mikrofutsaleko egutegia, datorren larunbatean jakingo dute. Larunbatean, 11,00etan aterako dira Ikaztegietatik.




2015(e)ko azaroaren 7(a), larunbata

KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

ALEBINAK:

LEABURU 1 BALIARRAIN 16

LEABURU: M.Garcia, Iraeta, Orbegozo, Ugartemendia eta Uribe-hasierako bostekoa-, Zubia, E.Garcia, Larreta eta Arrospide.

BALIARRAIN: Olaberria, Toledo, U.Olano, I.Olano eta Zunzunegi-hasierako bostekoa-, Gurrutxaga eta Murua.

GOLAK: Leaburu: Orbegozo. Baliarrain: I.Olano (4), Zunzunegi (4), Gurrutxaga (3), U.Olano (2), Murua, Toledo eta Iraetak bere atean.

Lehen jardunaldiko partida atzeratu ostean, oso indartsu abiatu da Baliarrain, Leaburun irabazita.


TXALBURUK 4 BIDANIA-GOIATZ 3

TXALBURUK: Seoane, E.Gorostidi, Mañoso, Mujika eta B.Gorostidi-hasierako bostekoa-, X.Gorostidi, Murua, Areizaga, Altuna eta Artola.

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Aldalur, Ruiz, Amundarain eta Zugasti-hasierako bostekoa-, Iraeta eta Dorronsoro.

GOLAK: Txalburuk: B.Gorostidi (4). Bidania-Goiatz: Iraeta (2) eta Ruiz.

Emozioz beteriko norgehiagoka izan zen lehen jardunaldian garaile atera ziren bi taldeen arteko partida. Azkenean puntuak etxean geratu ziren.


LIZARTZA-OREXA 7 IKAZTEGIETA 10

LIZARTZA-OREXA: Malkorra, Errasti, O.Arrillaga, A.Arrillaga eta Olaskoaga-hasierako bostekoa-, Urtxipia, Beitia, Luloaga, Piris eta Iturralde.

IKAZTEGIETA: Aitor Moralejo, Larrañaga, Irastortza, A.Benavente eta Uria-hasierako bostekoa-, Darius, U.Benavente, Asier Moralejo eta S.Artola.

GOLAK: Lizartza-Orexa: O.Arrillaga (6), Luloaga. Ikaztegieta. Irastortza (6), A.Benavente (3) eta Larrañaga.

Partida polita eta gol askokoa hau ere. Aurretik hasi dira etxekoak, eta ondoren parean ibili dira bi taldeak, Ikaztegietak zuloa egitea lortu duen arte, hortik aurrera erabaki baitu kanpoko taldeak.


IGELDO 9 ERREZIL 7

IGELDO: Gomez, Dorronsoro, Aizpurua, Lopez eta Rouget-hasierako bostekoa-, Ezkurdia, Amezua, Agirre, Senperena, Oiartzabal eta Juaniz.

ERREZIL: Rodriguez, Agirre, Iglesias, Irulegi eta Ziarsolo-hasierako bostekoa-, Labaka, eta Uzkudun.

GOLAK: Igeldo: Rouget (6), Ezkurdia, Amezua eta Senperena. Errezil: Iglesias (4), Labaka eta Ziarsolo.

Partida oso polita eskeini dute bi taldeek, emozioz beterikoa, baina azkenean hiru puntuak etxean geratu dira.


BENJAMINAK:

LEABURU 13 TXALBURUK 1

LEABURU: Calle, Arospide, Ezeiza, Garcia, Iraeta, Larreta, Orbegozo, Uribe eta Ugartemendia.

TXALBURUK: Agirrezabala, Estevez, San Sebastian, Fresneda, Garcia, Goñi, Irastortza eta Kaminos.

GOLAK: Leaburu: Garcia (5), Iraeta (2), Uribe (2), Orbegozo eta Calle. Txalburuk: Irastortza.

Leaburuk erraz lortu zituen aurtengo aurreneko hiru puntuak sortu berria den Txalburik taldearen aurka.


ALTZO 3 BIDANIA-GOIATZ 6

ALTZO: Elduaien, Artetxe, Elola, Goitia, Gorostiaga, Isasi, I.Murua eta H.Murua.

BIDANIA-GOIATZ: Beloki, A.Eskibel, M.Eskibel, U.Sasiain, E.Sasiain, Iraeta, Azkarai, Aldalur, Amundarain, Arregi eta Aramendi.

GOLAK: Altzo: H.Murua (3). Bidania-Goiatz: M.Eskibel (3)Amundarain(2) eta Arregi.

Lehen jardunaldiko bi irabazleak neurtu ziren, eta oraingoan Bidaniak eraman zuen garaipena, eta sailkapeneko lehen postuan jarri da bakar-bakarrik.


IGELDO 0 ERREZIL 3

IGELDO: Aisa, Amezua, Azpirotz, Camarero, Etxeberria, Elosegi, Galarraga, Lizarralde, Rouget eta Uzkudun.

ERREZIL: Labaka, Iglesias, Uzkudun, Agirretxe, Eizmendi, Ziarsolo, Korta, Ezama, Ander Goenaga, Aitor Goenaga, Aiara Karrera, Iraide Karrera.

GOLAK: Ziarsolo (2) eta Eizmendi.

Errezilek irabazi egin du Igeldon. Partida polita jokatu dute bi taldeek, baina kanpotarrek lehen hiru puntuak lortu dituzte, pasa den astean ez baitzuten jokatu.