2016(e)ko apirilaren 27(a), asteazkena

Larunbata, apirillak 30, jokatuko dira Beteluko pilotalekuan Kopako finalak, eta honela geratzen da egitaraua:

Kanpoko kantxa:

15.15, Benjaminen B Kopako 3. eta 4. postua: Errezil / Igeldo
16.00, Benjaminen B Kopako finala: Baliarrain / Altzo
16.45, Benjaminen A Kopako 3. eta 4. postua: Leaburu / Txalburuk
17.30, Alebinen B Kopako 3. eta 4. postua: Igeldo / Leaburu
18.30, Alebinen A Kopako 3. eta 4. postua: Txalburuk / Lizartza-Orexa

Barruko kantxa:

15.15, Benjamine A Kopako finala: Betelu / Bidania-Goiatz
16.00, Alebinen B Kopako finala: Ikaztegieta / Errezil
17.00, Alebinen A Kopako finala: Baliarrain / Bidania-Goiatz
18.00, infantilen finala: Betelu / Gael
19.00, kadeten finala: Txalburuk / Lizartza-Orexa
19.45, Sari banaketa. Tade gutziek han egon behar dute.

2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

KRONIKAK:

LIGA:

INFANTILAK:

GAEL 11 BETELU 1

GAEL: A.Ugartemendia, Murua, O.Ugartemendia, Agirretxe eta Bea-hasierako bostekoa-, O.Arrospide, A.Arrospide, Iztueta eta Leunda.

BETELU: Parareda, Garmendia, Segurola, Zubillaga eta Rekalde-hasierako bostekoa-, Otamendi, Saralegi eta Buldain.

GOLAK: GAEL: Bea (6), Agirretxe (2), Murua, A.Arrospide eta O.Ugartemendia. BETELU: Rekalde.

Gaelek eraman zuen Liga. Gol bateko aldearekin irabazi behar zuen, baina amaieran alde handia egon zen. Zazpigarren segundoan lortu zuen gola etxeko taldeak, eta gero Beteluk bere aukerak ez zituen baliatu, eta bost gol jarraian hartu zituen kanpoko taldeak, partida erabakita utziz.


KOPA:

KADETEAK:

LIZARTZA-OREXA 11 TXALBURUK 8

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Hurtado, Iturriotz, Malkorra eta Olano-hasierako bostekoa-, Sorozabal.

TXALBURUK: Mujika, Murua, Senperena, Maioz eta Lopetedi.

GOLAK: LIZARTZA-OREXA: Olano (7) eta Malkorra (4). TXALBURUK: Maioz (5), Senperena (2) eta Lopetedi.

Lizartza-Orexak lortu du Kopako lehen fase honetan aurrena bukatzea, baina bi talde hauek jadanik sailkatuta zeuden finala jokatzeko, eta lasaitasun horrekin jokatu zuten biak, eta horri esker, baita ere, gol pila bat ikusi ahal izan ziren.

ALEBINAK:

B KOPA

IGELDO 4 IKAZTEGIETA 2

IGELDO: Gomez, Dorronsoro, Agirre, Lopez eta Rouget-hasierako bostekoa-, Senperena, Ezkurdia, Camarero, Aizpurua, Oiartzabal, Amezua eta Juaniz.

IKAZTEGIETA: Aitor Moralejo, Artola, Larrañaga, Irastortza eta Uria-hasierako bostekoa-, A.Benavente, U.Benavente eta Asier Moralejo.

GOLAK: IGELDO: Dorronsoro, Rouget, Camarero eta Amezua. IKAZTEGIETA: Irastortza eta Larrañaga.

Ikaztegieta izan da datorren larunbatean jokatuko den finaleretarako txartela lortzen azkenekoa. Alde handia eraman du Igeldora, eta galdu arren, azkeneko egunean txapelaren lehian arituko da.

BENJAMINAK:

B KOPA:

IGELDO 1 BALIARRAIN 9

IGELDO: Aisa, Lizarralde, Azpirotz, Camarero, Etxeberria, Elosegi, Galarraga eta Rouget.

BALIARRAIN: Olano, Iztueta, Zuznzunegi, Olaberria, Soroa eta Irastortza.

GOLAK: IGELDO: Lizarralde. BALIARRAIN: Zunzunegi (5) eta Iztueta (4).

Baliarrainek lortu zuen benjaminen B Kopako finala jokatzeko txartela. Joanekoan ere alde handia lortu zuen, eta itzulerakoan berretsi egin zuen.


Txalburuk eta Bidania-Goiatz izan dir mikroko txapeldunak

Txalburuk, mutiletan, eta Bidania-Goiatzek, nesketan, irabazi dute Gipuzkoako Herri Txikietako txapela. Azkeneko jardunaldia ere eurak eraman zuten, eta amaieran haientzat izan zen txapela. Azkeneko jardunaldian Orexa B eta Bidania-Goiatz C falta izan ziren.

MUTILAK:

LEHEN FASEA:

A MULTZOA:

Txalburuk 2 Bidania-Goiatz A 0
Ikaztegieta A 0 Orexa A 0
Ikaztegieta A 2 Bidania-Goiatz A 0
Orexa A 0 Txalburuk 1
Ikaztegieta A 1 Txalburuk 5
Bidania-Goiatz A 2 Orexa A 0

SAILKAPENA:
1- Txalburuk -9p
2- Ikaztegieta A- 4p
3- Bidania-Goiatz A- 3p
4. Orexa A- p1



B MULTZOA:

Bidania-Goiatz B 1 Baliarrain 0
Bidania-Goiatz B 0 Ikaztegieta B 0
Ikaztegieta B 0 Baliarrain 1

SAILKAPENA:
1. Bidania-Goiatz B- 4p
2- Baliarrain-3p
3-Okaztegieta B- p1



BIGARREN FASEA:

5-6 postuak:
Ikaztegieta B 2 Bidania-Goiatz A 2 (1-2, penaltietan)

3-4 postuak:
Baliarrain 1 Ikaztegieta A 0

1-2 postuak:
Bidania-Goiatz B 0 Txalburuk 2

EGUNEKO SAILKAPENA:
1- Txalburuk- 9p
2- Bidania-Goiatz B- 8p
3- Baliarrain- 7p
4- Ikaztegieta A- 6p
5- Bidania-Goiatz A- 5p
6- Ikaztegieta B- 4p
7- Orexa A- 3p
8- Orexa B- 0p
9- Bidania-Goiatz C- 0p

SAILKAPEN NAGUSIA:
1- Txalburuk- 21p
2- Bidania-Goiatz B- 20p
3. Orexa- 19p
4. Baliarrain- 19p
5. Bidania-Goiatz A- 17p
6- Ikaztegieta A- 17p
7- Ikaztegieta B- 10p
8- Orexa B- 6p
9- Bidania-Goiatz C- 2p


Neskak:

Ikaztegieta 0 Bidania-Goiatz 3

EGUNEKO SAILKAPENA:
1- Bidania-Goiatz- 2p
2- Ikaztegieta- p1

SAILKAPEN NAGUSIA:
1- Bidania-Goiatz- 6p
2- Ikaztegieta- 3p





2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

KRONIKAK:

ALEBINAK:

A KOPA:

LIZARTZA-OREXA 4 BIDANIA-GOIATZ 5

LIZARTZA-OREXA: Luloaga, Malkorra, Errasti, O.Arrillaga eta A.Arrillaga-hasierako bostekoa-, Piris, Urtxipia eta Beitia.

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Iraeta, Dorronsoro, Zugasti eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Belamendia, Altuna eta Ruiz.

GOLAK: LIZARTZA-OREXA: O.Arrillaga (3) eta Urtxipia. BIDANIA-GOIATZ: Iraeta (3), Zugasti eta Ruiz.

Bidania-Goiatzek lortu zuen finalerako txartela, ostiralean Baliarrainek egin zuen bezalaxe. Bidaniarrek joanekoan gol bateko abantailarekin irabazi zuten, eta itzulerakoan ere alde berarekin lortu zuten garaipena.

2016(e)ko apirilaren 18(a), astelehena

KRONIKAK:

KADETEAK:

TXALBURUK 11 IKAZTEGIETA 5

TXALBURUK: Otamendi, Senperena, Mujika, Maioz eta Lopetedi-hasierako bostekoa-, Murua eta Lopetedi.

IKAZTEGIETA: Sagastibeltza, Parra, A.Uria, M.Uria eta Lakuntza-hasierako bostekoa-, Mozo.

GOLAK: TXALBURUK: Mujika (3), Senperena (3), Yugueros (2), Maioz (2) eta Lopetedi. IKAZTEGIETA: Parra (2), Mozo (2) eta M.Uria.

Ligaska amaitzeko jardunaldi bat falta den arren, garbi dago Txalburuk eta Lizartza-Orexak jokatuko dutela maila honetako finala. Abaltzisketakoak gehiago izan ziren, eta hurrengo astean multzoko lehen postua izango dute Lizartza-Orexakoekin jokoan.

ALEBINAK:

A KOPA:

TXALBURUK 2 BALIARRAIN 10

TXALBURUK: X.Gorostidi, Artola, Mañoso,Seoane eta Altuna-hasierako bostekoa-, E.Gorostidi.

BALIARRAIN: Olaberria, Toledo, Zunzunegi, U.Olano eta Gurrutxaga-hasierako bostekoa-, Murua eta I.Olano.

GOLAK: TXALBURUK: Altuna eta E.Gorostidi. BALIARRAIN: Zunzunegi (4), U.OLano (2), Toledo (2), Gurrutxaga eta Seoane, bere atean.

Baliarrainek lortu zuen finalerako txartela. Lehen ere bideratuta zeukan kanporaketa, baina itzulerakoan ez du barkatu. Etxekoek bajak bazituzten, eta hori ere nabartitu zuten.

B KOPA:

LEABURU 4 ERREZIL 9

LEABURU: Iraeta, M.Garcia, Orbegozo, Uribe eta Zubia-hasierako bostekoa-, Ugartemendia.

ERREZIL: Irulegi, Rodriguez, Labaka, Ziarsolo eta Agirre-hasierako bostekoa-, Iglesias.

GOLAK: LEABURU: M.Garcia (3) eta Zubia. ERREZIL: Labaka (5), Iglesias (2), Rodriguez eta Agirre.

Errezil alde handiarekin joan zen Leaburura, eta han ere irabazi egin zuen, B Kopako finala jokatzeko txartela eskuratuz. Hori bai, joanekoan baino gehiago kostatu zitzaion oraingoan garaipena lortzea.

BENJAMINAK:

A KOPA:

LEABURU 6 BIDANIA-GOIATZ 2

LEABURU: Arrospide, Ugartemendia, Ezeiza, Garcia, Iraeta, Larreta, Orbegozo, Uribe eta Calle.

BIDANIA-GOIATZ: E.Sasiain, U.Sasiain, Amundarain, E.Eskibel, M.Eskibel, Arregi, Aramendi, Azkarai, Iraeta, Aldalur, Beloki.

GOLAK: LEABURU: Calle (2), Iraeta (2), Garcia eta Uribe. BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, eta M.Eskibel.

Bidania zortzi goleko aldearekin joan zen Lebaurura, baina han Ligako txapeldunak etsitzeko prest ez zegoela argi eta garbi utzi zion, eta gauzak ikaragarri estutu zizkion.

TXALBURUK 4 BETELU 6

TXALBURUK: Kaminos, Fresneda, Garcia, Mujika, Landa, Goñi, Etxeberria, Irastortza eta Agirrezabala.

BETELU: U.Zubillaga, Estanda, Goikoetxea, A.Zubillaga, Sotil, Segurola, I.Zubillaga, Azkarai, Pasadena, Muruzabal eta Goñi.

GOLAK: TXALBURUK: Landa (2) eta Irastortza (2). BETELU: Muruzabal (2), A.Zubillaga (2) eta Goikoetxea (2).

Beteluk lortu zuen finalerako txartela. Gol bateko abantailarekin iritsi zen Abaltzisketara, baina han ere irabazi egin zuen, eta Bidania-Goiatzen aurka jokatu beharko du finala.

B KOPA:

ALTZO 1 ERREZIL 2

ALTZO: Elduaien, Artetxe, Elola, Goitia, Isasti, Gorostiaga, I.Murua eta H.Murua.

ERREZIL: Labaka, Ziarsolo, Uzkudun, A.Karrera, I.Karrera, Agirretxe, Korta, Ezama, Aitor Goenaga, Eizmendi, Iglesias, eta Ander Goenaga.

GOLAK: ALTZO: H.Murua. ERREZIL: Korta eta Eizmendi.


Galdu arren, Altzok lortu zuen finala jokatzeko txartela, Errezilen lortutako aldeak horretarako balio izan baitio.



2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

Gael, Errioxan eta Bartzelonan

Gaelek datozen hilabetetan konpromezu handiak ditu. Alde batetik, maiatzaren 21ean, 2002an jaiotako gaztetxoek Errioxan, Logroño ondoan dagoen Larderoko Torneoan parte hartzeko gonbidatuak izan dira. Bertan Errioxako taldeez, eta Gaelez gain, Bizkaiko, Nafarroako, Burgosko eta Aragoiko taldeak ere lehiatuko dira. Konpromezu hau handia izango da, izan ere FIFA-ko arauetan jokatuko da, eta ez AMF-koan, guk egiten dugun bezala.

Bestetik, irailaren 10ean eta 11ean Bartzelonan jokatuko den torneo batera gonbidatuak izan gara, baina kasu honetan Euskal Herriko selekzio bezala joateko. AMF-ko arauetan jokatzen den areto futbola da Euskal Herria nazioartean nazio bezala onartuta dagoen kirol bakarrenetakoa. Bertan, Frantziako selekzioaren eta Kataluniako selekzioaren aurka jokatzeko asmoa dago. Hiru talde joango dira; 2002, 2003 eta 2004an jaiotakoak. Orain arte, Gaeleko kideek nazioarteko partidak jokatu izan dituztenean, kluben mailan jokatu izan dituzte, eta hau izango da Euskal Herriko selekzioa lehen aldiz defendatuko dutena. Ohore handia izango da denontzat.

2016(e)ko apirilaren 10(a), igandea

KRONIKAK:

BENJAMINAK:

A KOPA:

BETELU 3 TXALBURUK 2

BETELU: Estanga, A. Zubillaga, Segurola, Igor, Aranburu, Goñi, I.Zubillaga, Askarai eta Parareda.

TXALBURUK: Mujika, Etxeberria, Goñi, Garcia, Kaminos, Husein, Irastortza, Agirrezabala eta Fresneda.

GOLAK: BETELU: A.Zubillaga, Igor eta Askarai. TXALBURUK: Irastortza eta Fresneda.

Neurketa ederra eta entretenigarria izan zen hau, emozio handiakoa, eta itzulerarako ere kanporaketa oso irekia geratu da, nahiz eta Betelu joango den abantailarekin.



BIDANIA-GOIATZ 9 LEABURU 1

BIDANIA-GOIATZ: E.Sasiain, U.Sasiain, M. Eskibel, A.eskibel, Iraeta, Aldalur, Azkarai, Arregi, Aramendi, Amundaraiun, Beloki eta Artola.

LEABURU: Calle, Ugartemendia, Arrospide, Larreta, Garcia, Iraeta, Uribe, Orbegozo eta Ezeiza.

GOLAK: BIDANIA-GOIATZ: Amundarain (5) eta M.Eskibel (4). LEABURU: Garcia.

Bidania Goiatzek alde handia lortu zuen Leabururen aurka. Ligan oso parekatu ibili dira eta azkenean golen aldearekin irabazi zuen Leaburuk, baina Kopan bidaniarrek mendekua hartu nahi dute, eta finalean izateko urrats handia eman dute.

B KOPA:

ERREZIL 1 ALTZO 4

ERREZIL: Labaka, Galarraga, J.Karrera, A.Karrera, Eizmendi, Uzkudun, Ander Goenaga, Aitor Goenaga, Ziarsolo, Korta, Ezama eta Iglesias.

ALTZO: Artetxe, Peñagarikano, Elola, Gorostiaga, Isasti, H.Murua, I.Murua eta Goitia.

GOLAK: ERREZIL: Ezama. ALTZO: Isasti (2), Gorostiaga eta H.Murua.

Partida polita izan zen hau, baina azkenean Altzok lortu zuen hiru goleko errenta.



BALIARRAIN 12 IGELDO 1

BALIARRAIN: Irastorta, Zunzunegi, Soroa, Olano, Iztueta eta Olaberria.

IGELDO: Uzkudun, Aisa, Azpirotz, Camarero, Elosegi, Galarraga, Lizarralde eta Rouget.

GOLAK: BALIARRAIN: Iztueta (5), Olaberria (3), Olano (2) eta Zunzunegi (2).

Baliarrain nagusi izan zen kanporaketa honetako joanekoan, eta finala jokatzeko bidea oso ongi egin da utzi zuen.


ALEBINAK:

 A KOPA:

BIDANIA-GOIATZ 7 LIZARTZA-OREXA 6

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Zugasti, Aldalur, Dorronsoro eta Iraeta-hasierako bostekoa-, Belamendia, Amundarain, Ruiz eta Aizpuru.

LIZARTZA-OREXA: A.Arrilaga, Errasti, Malkorra, O.Arrillaga eta Urtxipia-hasierako bostekoa-, Beitia eta Piris.

GOLAK: BIDANIA-GOIATZ: Iraeta (5), Aldalur eta Zugasti. Lizartza-Orexa: O.Arrillaga (5) eta Malkorra.

Itzulerakoan erabakiko da dena, gol bateko abantaila besterik ez baitzuen izan neurketa honek. Bidaniak izango du abantaila, eta eusten saiatuko da.



BALIARRAIN 7 TXALBURUK 3

BALIARRAIN: Olaberria, U.Olano, Gurrutxaga, Zunzunegi eta I.Olano-hasierako bostekoa. Murua eta Toledo.

TXALBURUK: Altuna, B.Gorostidi, E.Gorostidi, Mujika eta Seoane-hasierako bostekoa-, Murua, Artola, Mañoso eta Areizaga.

GOLAK: BALIARRAIN: Zunzunegi (2), Gurrutxaga (2), U.Olano, Toledo eta I.Olano. TXALBURUK: Seoane (2) eta Murua.

Txalburuk aurretik hasi zen, baina gero etxeko taldeak partidari buelta eman eta lau goleko errentarekin jokatuko du itzulerako partida.


 B KOPA:

ERREZIL 18 LEABURU 3

ERREZIL: Rodriguez, Ziarsolo, Labaka, Irulegi eta Agirre-hasierako bostekoa-, Iglesias.

LEABURU: M.Garcia, Iraeta, Zubia, Orbegozo eta Uribe-Hasierako bostekoa. Ugartemendia, Larreta eta E.Garcia.

GOLAK: ERREZIL: Labaka (9), Iglesias (4), Irulegi (3) eta Ziarsolo (2). LEABURU: M.Garcia (2) eta Zubia.

Errezilek finala jokatzeko bidea egin da utzi du, alde handia lortu baitzuen joaneko norgehiagokan.


IKAZTEGIETA 10 IGELDO 3

IKAZTEGIETA: Aitor Moralejo, Irastortza, Larrañaga, J.M. Artola eta Uria-hasierako bostekoa-, Darius eta Asier Moralejo.

IGELDO: Juaniz, Dorronsoro, Lopez, Rouget eta Senperena-hasierako bostekoa- , Agirre, Ezkurdia, Camarero, Aizpurua, Oiartzabal eta Amezua.

GOLAK; IKAZTEGIETA: Irastortza (7) eta Larrañaga (3). IGELDO: Ezkurdia (2) eta Dorronsoro.

Ikaztegietak finala jokatzeko lehen urratsa eman zuen, zazpi goleko abantailarekin joango baita Igeldora. Etxekoek neurketa kontrolpean izan zuten unerik gehienean. Lehen zatian nagusi izan ziren, eta 5-0koarekin joan ziren atseden hartzera. Bigarrenaren hasieran estutu zuen Igeldok, bi gol lortuta, baina berriro ere Ikaztegietak lekua hartu zuen, eta lehengo bidera eraman zuen norgehiagoka.


INFANTILAK:

BETELU 6 GAEL 5

BETELU: Parareda, Garmendi, Buldain, Saralegi eta Zubillaga-hasierako bostekoa-, Otamendi, Goñi eta Segurola.

GAEL: A.Ugartemendia, Murua, Aramendi, Bea eta Leunda-hasierako bostekoa-, Iztueta eta Arruabarrena.

GOLAK: BETELU: Saralegi (3), Garmendi, Buldain eta Zubillaga. GAEL: Bea (3), Aramendi eta Iztueta.

Erritmo eta intentsitate handiko neurketa izan zen hau. Baloiaren kontrola eta jabetza Gaelek izan zuen, baina kontraerasoan sekulako mina egin zuen Beteluk, norgehiagoka bikaina jokatuz. Maila honetan Liga ari dira jokatzen, eta datorren asteburuan erabakiko dute auzia.


KADETEAK:

IKAZTEGIETA 5 LIZARTZA-OREXA 11

IKAZTEGIETA: Sagastibeltza, Parra, A.Uria, Mozo eta M.Lakuntza-hasierako bostekoa-, M.Uria.

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Soroxabal, Iturriotz, Olano eta Malkorra.

GOLAK: IKAZTEGIETA: M.Lakuntza (2), Parra, Mozo eta M.Uria. LIZARTZA-OREXA: Olano (6) eta Malkorra (5).

Lizartza-Orexak Kopako finalean izateko aurreneko urratsa eman du Ikaztegietan irabazita. Hasiera berdintsua izan da, baina gero kanpokoek zuloa handitu egin dute eta etxekoek ezin izan diote horri aurre egin.