2015(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

Urtarrillaren 2rako dena prest dago

Urtarrillaren 2an Lizartzako pilotalekuan jokatuko den Gabonetako Torneorako dena prest dago. Atzo, abenduak 28, egin zen prentsa agerraldia aurkezpena egiteko, eta Gaeleko bi taldeak jokatzeko irrikaz daude.
16.00etan hasiko da lehiaketa, eta infantil lehen urtekoak arituko dira, 2003an jaiotakoak, alegia. Gaelekin batera, Aurrera Leitza eta Xota izango dira.
18.00etan abiatuko da infantil bigarren urtekoen txapelketa, eta bertan, Gaelekin batera, Aurrera Leitza eta Lardero neurtuko dira.
Bi torneoetako sistema bera izango da. 25 minutuko partidak jokatuko dira, eta lehiaketa hasi aintzin zozketa egingo da, partidak nola jokatu erabakitzeko. Zozketak erabakitzen duen aurreneko bi taldek jokatuko dute lehenengo. Gero, galtzen duenak jokatu ez duenaren aurka arituko da, eta azkenik, lehen partida irabazi duenak, aurrenekoa jokatu ez duenaren aurka jokatuko du.
Aimar Ugartemendia, Aimar Murua, Aimar Arruabarrena, Iker Murua, Unai Altuna, Amets Uzkudun, Unax Iztueta, Eñaut Balerdi eta Urko Aizpurua arituko dira infantil aurreneko urteko taldean.
Irati Zabala, Aimar Iturriotz, Ekaitz Hurtado, Ainitze Zubeldia, Jokin Agirretxe, Oier Ugartemendia, Aitor Aramendi, Iraitz Bea eta Jurgi Leunda, berriz, infantil bigarren urteko taldean.
Epaileak ere Gipuzkoako Herri Txikietako Ligakoak izango dira, eta Joxemari Uria, Jexuxmari Gurrutxaga eta  Mikel Hurtado arituko dira lantegi horretan.

Aldi berean, Gaeletik eskerrak eman nahi dizkie torneo hau aurrera eramateko lanean aritu diren eta lagundu duten guztiei, bai guraso eta baita babesleei ere, eta nola ez, Lizartzako Udalari, herriko kirol instalazioak torneoko egunerako gure esku uzteagatik.

2015(e)ko abenduaren 20(a), igandea

KRONIKAK:

BENJAMINAK:

TXALBURUK 7 ERREZIL 1

TXALBURUK: Kaminos, Garcia, Goñi, Estevez, Agirrezabala, Fresneda, Etxeberria, Irastortza eta Husein.

ERREZIL: Labaka, Karrera, Iglesias, Ander Goenaga, Aitor Goenaga, Eizmendi, Korta. Ezama, Agirretxe, I.Karrera, Uzkudun eta Ziarsolo.

GOLAK: Txalburuk: Agirrezabala (3), Garcia (2), Fresneda eta Irastortza. Errezil: Ziarsolo.

Txalburuk irabazi du lehen itzulia amaitzeko geratzen zen partida. Abaltzisketakoak azkar aurreratu dira, eta kontrolpean eraman dute partida.


ALEBINAK:

LIZARTZA-OREXA 11 ERREZIL 7

LIZARTZA-OREXA: Malkorra, O.Arrillaga, Piris, Errasti eta Iturralde-hasierako bostekoa-, A.Arrillaga, Luloaga eta Urtxipia.

ERREZIL: Rodriguez, Irulegi, Agirre, Iglesias eta Labaka-hasierako bostekoa-, Ziarsolo.

GOLAK: Lizartza-Orexa: O.Arrillaga (8), A.Arrillaga, Piris eta Irulegik bere atean. Errezil: Iglesias (3), Labaka (3) eta Ziarsolo.

Lizartza-Orexak bere aurreneko hiru puntuak eskuratu ditu, Oinatz Arrillaga protagonista dela, zortzi gol egin baititu. Orain bi taldeak sailkapenean berdinduta geratu dira.



IGELDO 2 BIDANIA-GOIATZ 5

IGELDO: Gomez, Aizpurua, Lopez, Senperena eta Camarero-hasierako bostekoa-, Agirre, Rouget, Dorronsoro, Juaniz, Ezkurdia eta Oiartzabal.

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Zugasti, Dorronsoro, Iraeta eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Belamendia, Altuna eta Amundarain.

GOLAK: Igeldo: Senperena eta Ezkurdia. Bidania-Goiatz: Iraeta (4) eta Zugasti.

Bidania-Goiatzek eraman ditu hiru puntuak eraman ditu Igeldotik, eta horrekin batera hirugarren postuan jarri da, Txalburuken eta Baliarrainen atzetik.


BALIARRAIN 1 TXALBURUK 2

BALIARRAIN: Olaberria, U.Olano, I.Olano, Zunzunegi eta Gurrutxaga-hasierako bostekoa-, Murua eta Toledo.

TXALBURUK: E.Gorostidi, Mañoso, Mujika, B.Gorostidi eta X.Gorostidi-hasierako bostekoa-, Murua, Areizaga, Altuna eta Seoane.

GOLAK: Baliarrain: Zunzunegi. Txalburuk: Mujika (2).

Txalburuk jarri da lider Baliarraini irabazi ostean, orain arte dena irabazi zuten bien arteko neurketa. Partida polita izan zen, baina Abaltzisketakoek merezita eraman zuten garaipena, aukerarik gehien eurenak izan baitziren.


IKAZTEGIETA 10 LEABURU 3

IKAZTEGIETA: Aitor Moralejo, Darius, Artola, Uria eta Irastortza-hasierako bostekoa-, Asier Moralejo, Larrañaga, U.Benavente, A.Benavente eta Sara Artola.

LEABURU: M.Garcia, Zubia, Orbegozo, Uribe eta M.Iraeta-hasierako bostekoa-, E.Garcia.

GOLAK: Ikaztegieta: Larrañaga (3), Irastortza (2), A.Benavente (2), Artola, U.Benavente eta Uria. Leaburu: Zubia (2), M. Iraeta.

Ikaztegietak merezita eraman zuen garaipena, nahiz eta hasieran sufritu behar izan zuen. Leaburu hasi zen agintzen markagailuan, nahiz eta gero nagusi izan zen.


INFANTIL-KADETEAK:

GAEL 6 IKAZTEGIETA 9

GAEL: A.Ugartemendia, Murua, O.Ugartemendia, Bea eta Leunda-hasierako bostekoa-, Altuna, Aramendi eta Iztueta.

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, Uria, M.Lakuntza, Mozo eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, Amenabarro.

GOLAK: Gael: Iztueta (4), Bea eta Aramendi. Ikaztegieta: Sagastibeltza (3), M.Lakuntza (3), Mozo (2) eta Altuna, bere atean.

Partida polita eta emozioz beterikoa izan da, eta agian berdinketa izango zen emaitzarik justuena, baina kanpotarren eskarmentua gailendu da, nahiz eta amaierako emaitza engainagarria den, izan ere amaitzeko 45 sergundoren faltan 6-7 erakusten zuen markagailuak, baina etxekoek gora egin dute puntuaren bila, eta Ikaztegietak bi kontraerasotan erabaki du partida.




LIZARTZA-OREXA 4 TXALBURUK 4

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Hurtado, Iturriotz, Malkorra eta Olano-hasierako bostekoa-, Sorozabal.

TXALBURUK: Otamendi, Yugueros, Mujika, Senperena eta Maioz-hasierako bostekoa-, Lopetedi eta Murua.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Olano (2) eta Malkorra (2). Txalburuk: Maioz (3) eta Yugueros.

Berdinean amaitu zen lehen jardunaldiko bi irabazleen arteko partida, neurketa polita eskeini zuten, eta amaieran puntuak banatu zituzten.

2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Gabonetako Torneoa

Gael Elkarteak lehen aldiz antolatuko du Gabonetako Torneoa, eta bertan 2002an eta 2003an jaiotakoentzat antolatu du, azkeneko bi urtetan Lloreten jokatu den Nazioarteko Lehiaketan aritu diren bi taldeekin. Bakoitzak bere torneoa izango du, eta aurkari bikainak izango dituzte aurrean. Torneoa, Lizartzako pilotalekuan jokatuko da urtarrillaren 2an.

16.00etan hasiko da jaialdia, eta 2003an jaiotakoen txanda izango da. Gaeleko taldearekin batera, Aurrera Leitza eta Xota izango dira. Hiruko torneoa izango da, eta partida bakoitzak 25 minutuko iraupena izango du.

18.00etan hasiko da 2002an jaiotakoen  lehiaketa, eta bertan Gaeleko taldeaz gain, Aurrera Leitza eta Lardero izango dira bertan. Hau ere bestea bezalakoa izango da, eta 25 minutuko hiru partida jokatuko dira. Ondoren, 19.30 inguruan, hasiko da sari banaketa

Epaileak ere etxekoak izango dira, Joxemari Uria, Jexuxmari Gurrutxaga eta Mikel Hurtado arituko baitira lantegi horretan. Txapelketa honen helburu nagusia, azkeneko urte hauetan egin den lana erakustea da, zati txiki batean bada ere, eta aldi berean, Lloret de Marren azkeneko bi urte hauetan izan diren gaztetxoek euren maila etxean erakusteko aukera izatea ere bai.

2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

KRONINAK:

BENJAMINAK:

LEABURU 7 IGELDO 1

LEABURU: E.Garcia, Arrospide, Calle, Ezeiza, Iraeta, Larreta, Orbegozo, Uribe eta Ugartemendia.

IGELDO: Aisa, Amezua, Azpirotz, Camarero, Etxeberia, Elosegi, Galarraga, Lizarralde, Rouget eta Uzkudun.

GOLAK: Leaburu: Uribe (3), E.Garcia (2), Arrospide eta Ugartemendia. Igeldo: Elosegi.

Igeldok erabateko nagusitasuna agertuz jaraitzen du, eta arazorik gabe eraman zuen Igeldoren aurkako partida, nahiz eta kanpokoak gogotik saiatu ziren.


BIDANIA-GOIATZ 3 TXALBURUK 2

BIDANIA-GOIATZ: Ekhi Sasiain, Aldalur, Iraeta, Azkarai, Aramendi, Arregi, A.Eskibel, M.Eskibel, Artola, Amundarain, U.Sasiain eta Beloki.

TXALBURUK: Mujika, Goñi, Fresneda, Irastortza, Kaminos, Etxeberria, Garcia, Agirrezabala eta Husein.

GOLAK: Bidania-Goiatz: M.Eskibel (2) eta Artola. Txalburuk: Irastortza eta Fresneda.

Partida oso polita jokatu zuten bi taldeek. Bidania-Goiatzek lider jarraitzen du eta horrela amaitu du lehen itzulia, jokatutako partida guztiak irabazita, baina bapo sufritu zuen Abaltzisketako taldearekin.

ALEBINAK:

LEABURRU 5 IGELDO 6

LEABURU: M.Garcia, Iraeta, Orbegozo, Uribe eta Zubia-hasierako bostekoa-, Ugartemendia, Arrospide, E.Garcia eta Larreta.

IGELDO: Gomez, Rouget, Juaniz, Lopez eta Oiartzabal-hasierako bostekoa-, Agirre, Amezua, Ezkurdia eta Camarero.

GOLAK: Leaburu: Iraeta (3) eta Zubia(2). Igeldo: Rouget (4), Gomez eta Ezkurdia.

Partida oso polita izan zen Leburukoa, eta etxekoek gertu iza zuten denboraldiko aurreneko puntua, baina azkenean Igeldok eraman zituen hiruak.


BIDANIA-GOIATZ 5 BALIARRAIN 8

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Amundarain, Aldalur, Iraeta eta Zugasti-hasierako bostekoa-, Ruiz, Altuna, Dorronsoro eta Belamendia.

BALIARRAIN: Olaberria, U.Olano, Toledo, Murua eta Zunzunegi-hasierako bostekoa-. I.Olano eta Gurrutxaga.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Iraeta (3) eta Zugasti (2). Baliarrain: Zunzunegi (3), Gurrutxaga (2), Toledo, U.Olano eta I.Olano.

Liderrak ez zuen barkatu Bidanian, eta beste hiru puntu batu zituen, baina horretarako sufritu eta lan asko egin behar izan zuen, lehen zatian etxekoak aurretik ibili baitziren.

TXALBURUK 10 LIZARTZA-OREXA 3

TXALBURUK: X. Gorostidi, E.Gorostidi, Mujika, , B.Gorostidi eta Mañoso-hasierako bostekoa-, Artola, Murua, Areizaga, Altuna eta Seoane.

LIZARTZA-OREXA: Malkorra, Errasti, ArrillagaOlaskoaga eta Piris-hasierako bostekoa-, Urtxipia, Luloaga, Beitia.

GOLAK: Txalburuk: Mujika (4), E.Gorostidi (2), B.Gorostidi (2), Mañoso eta Altuna.

Txalburuk jokatutako partida guztiak irabaziz jarraitzen du, eta oraingoan Lizartza-Orexa menderatu zuen. Kanpokoak saiatu ziren, baina ezin izan zuten porrota galerazi.


INFANTIL-KADETEAK:

TXALBURUK 11 GAEL 1

TXALBURUK: Otamendi, Senperena, Lopetedi, Maioz eta Mujika-hasierako bostekoa-, Murua eta Yugueros.

GAEL: A.Ugartemendia, Murua, Altuna, O.Ugartemendia eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Leunda, Uzkudun, A.Arrospide, O.Arrospide, Balerdi eta Aramendi.

GOLAK: Txalburuk: Mujika (5), Maioz (5) eta Yugueros. Gael: O.Ugartemendia.

Txalburuk merezitako garaiena lortu zuen, ligako talderik gazteenaren aurka. Gaelek lehen zatian eutsi zion, baita bigarrenekeko lehen minutuetan ere, baina 3-1koarekin bi gol jarraian hartu zituen, eta norgehiagoka apurtu egin zen.


IKAZTEGIETA 4 LIZARTZA-OREXA 10

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, Uria, Sagastibeltza, M.Lakuntza eta Parra-hasierako bostekoa-, Mozo eta Amenabarro.

LIZARTZA-OREXA: Malkorra, Olano, Iturriotz, Hurtado eta M.Solozabal.

GOLAK: Ikaztegieta: Sagastibeltza (2) eta M.Lakuntza (2). Lizartza-Orexa: Olano (7), Malkorra (2) eta Hurtado.

Bi zati ezberdin izan zituen neurketa honek, Hasieran Ikaztegieta ongi, markagailuan aurreratuz, baina atsedenera joaterako kanpokoek berdindu egin zuten. Bigarren zatian, berriz, Lizartza nagusi izan zen.

2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

KRONIKAK:

ALEBINAK:

ERREZIL 5 IKAZTEGIETA 7

ERREZIL: Rodriguez, Irulegi, Agirre, Iglesias eta Labaka-hasierako bostekoa-, Ziarsolo.

IKAZTEGIETA: Irastortza, J.M. Artola, Larrañaga, A.Benavente eta Uria-hasierako bostekoa-, Darius.

GOLAK: Errezil: Labaka (3) eta Iglesias (2). Ikaztegieta: A.Benavente (3), Larrañaga (3) eta J.M. Artola.

Ikaztegietak eraman ditu hiru puntuak Errezildik, partida eder baten ostean. Biek izan dute irabazteko aukera, baina azkenean puntuak Ikaztegietara joan dira.

BENJAMINAK:

ERREZIL 0 ALTZO 5

ERREZIL: Uzkudun, Agirretxe, A.Karrera, I.Karrera, Eizmendi, Ezama, Aitor Goenaga, Ander Goenaga, Iglesias, Korta, Labaka eta Ziarsoslo.

ALTZO: Artetxe, Elduaien, Elola, Garcia, Gorostiaga, Isasi, I.Murua eta H. Murua.

GOLAK: Altzo: Gorostiaga (2), H.Murua (2) eta Elduaien.

Lehen zatian bideratu du neurketa Altzok, atseden hartzera 0-3 joan baitira. Etxekoak saiatu dira, baina bigarren zatian beste bi gol hartu dituzte.