2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

KRONIKAK:

MIKROFUTSALA:

Lehen jardunaldia jokatu da Betelun, eta Orexak irabazi du, horretarako azkeneko partidan penaltietara menderatu baitu Ikaztegieta B. Berdinketa ugari izan dira saio osoan zehar, eta gol gutxi ere sartu dira. Nesketan, berriz, Bidania-Goiatz izan da onena, partida guztiak irabazita. Jendearen erantzuna ere bikaina izan da, ikusle asko batu baita Beteluko pilotalekuan.

LEHEN FASEA:

A MULTZOA:
Bidania-Goiatz B 2 Ikaztegieta-Lizartza 0
Betelu A 0 Bidania-Goiatz B 0
Betelu A 1 Ikaztegieta-Lizartza 0

SAILKAPENA:
1- Bidania-Goiatz B- 4p (+2)
2- Betelu A-4p (+1)
3-Ikaztegieta-Lizartza 0p

B MULTZOA:
Betelu C 0 Ikaztegieta B 1
Betelu C 1 Ikaztegieta A 1
Ikaztegieta B 3 Ikaztegieta A 0

SAILKAPENA:
1-Ikaztegieta B-6p
2-Betelu C-p1 (-1)
3-Ikaztegieta A-p1 (-3)



C MULTZOA:
Betelu B 0 Bidania-Goiatz A 0
Betelu B 1 Orexa 1
Orexa 2 Bidania-Goiatz A 0

SAILKAPENA:
1-Orexa-4p
2- Betelu B-2p
3-Bidania-Goiatz A-p1



BIGARREN FASEA:

1-3 POSTUAK:
Ikaztegieta B 1 Bidania-Goiatz B 0
Orexa 1 Bidania-Goiatz B 0
Orexa 1 Ikaztegieta B 1

SAILKAPENA:
1-Orexa- 4p
2-Ikaztegieta B-4p
3-Bidania-Goiatz B-0p

Penaltietara lortu du lehen postua Orexak.

4-6 POSTUA:
Betelu A 0 Betelu C 0
Betelu B 2 Betelu A 0
Betelu B 2 Betelu C 1

SAILKAPENA:
1- Betelu B-6p
2-Betelu C-p1 (-1)
3- Betelu A-p1 (-2)

7-9 POSTUAK:
Ikaztegieta-Lizartza 0 Ikaztegieta A 0
Ikaztegieta-Lizartza 0 Bidania-Goiatz A 0
Ikaztegieta A 1 Bidania-Goiatz A 1

SAILKAPENA:
1- Bidania-Goiatz a 2p
2-Ikaztegieta-Lizatza-2p
3-Ikaztegieta A-2p

Penaltietara erabaki da sailkapena.



NESKAK:
Betelu 0 Bidania-Goiatz 1
Betelu 0 Ikaztegieta-Altzo 0
Bidania-Goiatz 0 Ikaztegieta-Altzo 0

SAILKAPENA:
1-Bidania-Goiatz-6p
2-Betelu-p1
3-Ikaztegieta-p1

Bigarren postua erabakitzeko penaltietara irabazi dio Beteluk Ikaztegieta-Altzori.



MUTILEN EGUNEKO SAILKAPENA, ONDORIOZ SAILKAPEN NAGUSIA:
1-Orexa-14p
2-Ikaztegieta B-13
3-Bidania-Goiatz B-12p
4-Betelu B-11p
5-Betelu C-10p
6-Betelu A-9p
7-Bidania-Goiatz A-8p
8-Ikaztegieta-Lizartza-7p
9-Ikaztegieta A-6p

Txalburuk A, Txalburuk B, Txalburuk C, Baliarrain eta Ikaztegieta-Baliarrain ez dira joan, eta ondorioz puntrik gabe hasiko dute hurrengo jardunaldia.

NESKEN EGUNEKO SAILKAPENA, ONDORIOZ SAILKAPEN NAGUSIA:
1-Bidania-Goiatz-4p
2-Betelu-2p
3-Ikaztegieta-Altzo-p1

Txalburuk ez da joan, ondorioz punturik gabe hasi beharko du hurrengo jardunaldia.


ARETO FUTBOLA:

GAZTEAK:

TXALBURUK 5 BIDANIA-GOIATZ 4

TXALBURUK: U.Otamendi, Amundarain, I. Yugueros, Sagastume eta Mateos-hasierako bostekoa-, A.Otamendi eta X.Yugueros.

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, Aburuza,A.Agirretxe, Urdanpilleta eta Senperena-hasierako bostekloa-, Elola.

GOLAK: Txalburuk: Sagastume (4) eta X.Yugueros. Bidania-Goiatz: A.Agirretxe (2), Aburuza eta Urdanpilleta.

Txalburuk eta Bidania-Goiatzek berriro ere partida estua eskeini dute, eta oraingoan ere gol bakar batek erabaki du. Etxean geratu dira hiru puntuak, baina kanpora ere joan zitezken, edozeinek irabazteko modukoa izan baita. 1-3 egon dira kanpotarrak irabazten, baina etxekoek neurketari buelta eman diote, nahiz eta kanpotarrek berdindu  egin duten. Azkenean Abaltzisketakoek bosgarren gola egin dute, eta puntuei eutsi egin die.


INFANTIL-KADETE:

LIZARTZA-OREXA 8 ERREZIL 3

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Olano, A.Zeberio, Bea eta M.Sorozabal-hasierako bostekoa-, A.Sorozabal, Iturriotz eta G.Zeberio,

ERREZIL: Aizpuru, X.Irulegi, Otaegi, M.Labaka eta Rueda-hasierako bostekoa-, O.Irulegi, J.Labaka eta U.Labaka.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Olano (3), A.Zeberio (2), Bea, Iturriotz eta A.Sorozabal: Errezil: M.Labaka (3).

Lizartza-Orexak mendean hartu du Errezil, baina horretarako lan dezente egin behar izan du. Kanpotarrak aurretik jarri dira markagailuan, baina atsedenera joan aurretik etxekoek lau gol egin dituzte. Bigarren zatiaren hasieran  errezildarrek aukera batzuk barkatu egin dituzte, eta etxekoek aldea handitu egin dute, norgehiagoka erabakiz.


BENJAMINAK:

Betelun hirtu talderen arteko torneo bat jokatu da, eta Bidania-Goiatzek irabazi du. Ordu laurdeneko partidak izan dira, eta Beteluko bi talde ere aritu dira. Lehen partidan,  Betelu A eta Betelu B neurtu dira, eta golik gabe bukatu da. Ondoren, Bidania-Goiatzek 4-1 irabazi dio Betelu A talderi, eta Bidania-Goiatzek hirugarren partida 2-1 bereganatu du Betelu B taldearen aurka. Hiruak ere oso partida politak izan dira.

SAILKAPENA:
1-Bidania-Goiatz-6p
2-Betelu B-p1 (-1)
3-Betelu A-p1 (-3)

2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

Mikrofutsaleko lehen jardunaldia

Gabonen aurretik jokatuko da Mikrofutsaleko lehen jardunaldia, eta lehen aldiz izango da Betelun, orain arte herri txikietako txapelketako partidarik ez baita han behin ere jokatu. Beteluko pilotalekuan jokatuko da lehen jardunaldia, 16.00etan hasita.  Guztira hamalu talde arituko dira aurten mikrofutsalean, nahiz eta  mutiletan Abaltzisketako Txalburuk taldeak eraman behar dituen hiru taldeak, Baliarrain eta Baliarrain-Ikaztegieta ez diren hasierako ekinaldian arituko, ez eta nesketan Txalburuk ere. Horrela hasierako jardunaldian bederatzi talde arituko dira, hiru multzotan banatuta. Lehen fasearen amaieran multzo bakoitzeko aurrenekoek lehen hiru postuak erabaki beharko dituzte, hirugarrengoak laugarrengotik seigarrengora, eta azkenekoek, zazpigarrengotik bederatzigarrengora. Gerora, hamalu talde arituko direnez, amaieran garaileak 14 puntu jasoko ditu, jardunaldi guztietan talde bakoitzak puntu kopuru bera jasotzeko, orain arte egin den moduan. Nesketan, irabazleak lau puntu jasoko ditu, hemen ere hiru jardunaldietan denak puntu kopuru bera jasotzeko.

Mutiletan, Bidania-Goiatz B, Betelu A eta Ikaztegieta-Lizartza arituko dira A multzoan. Betelu C, Ikaztegieta A eta Ikaztegieta B, B multzoan, eta Betelu B, Bidania-Goiatz A eta Orexa arituko dira C multzoan. nesketan, berriz, Betelu, Bidania-Goiatz eta Ikaztegieta-Altzo arituko dira.


Areto futbolean, pasa den astean atzeratu ziren bi partidak jokatuko dira. Horrela, biak ere ostiralean jokatuko dira. Gazte mailan, 20.30ean Txalburuk eta Bidania-Goiatz neurtuko dira Amezketako eskoletako kantxan. 19.00etan, infantil-kadetetan, Orexako pilotalekuan Lizartza-Orexa eta Errezil neurtuko dira.



2014(e)ko abenduaren 14(a), igandea

KRONIKAK:

FUTWALLA:

OREXA B 0 ILAUNPE 2

OREXA B: Luloaga eta Urtxipia.

ILAUNPE: Sarriegi eta Leunda.

PARTZIALAK: 17-20 eta 9-20.

Ilaunpek lehen postuan amaitu du lehen itzulia, nahiz eta estu eta larri ibili den Orexa B-ren aurka, batez ere lehen jokoan. Hasieratik agindu dute kanpotarrek lehen jokoan, baina etxekoak beti gainean izan dituzte, liderra estutuz. Bigarren jokoan, zulo handi samarra atera du  hasieranIlaunpek, eta horri eusten joan dira, garaipena eskuratzeko.



OREXA A 0 IKAZTEGIETA 2

OREXA A: Aranalde eta Errasti.

IKAZTEGIETA: Irastortza eta Uria.

MARKAGAILUA: 9-20 eta 7-20.

Ikaztegietak hemen lortu zuen denboraldiko lehen garaipena, eta modu erosoan, gainera, lehen jokotik gehiago izan baitzen. Orexakoek ez zuten egunik onena izan, eta kanpotarrek lehen hiru puntu erraz lortu zituzten.


OREXA B 0 IKAZTEGIETA 2

OREXA B: Urtxipia eta Luloaga.

IKAZTEGIETA: Irastortza eta Uria.

MARKAGAILUA: 3-20 eta 4-20

Ikaztegietak irabazi zuen lehen jardunaldian atzeratu zen partida eta modu errezean gainera. Emaitzak eta partzialek dena esaten dute.

                                   
ARETO FUTBOLA:

BENJAMINAK:

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 1 IGELDO 2

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, A.Olaberria, E.Olano, Irastortza, Iztueta, Zunzunegi, Artola, D.Olaberria eta Soroa.

IGELDO: Dorronsoro, Manzano, Etxeberria, Agirre, Rouget, Aizpurua, Amezua, Aisa, Senperena, Elosegi eta Galarraga.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: Iztueta. Igeldo: Dorronsoro eta Aizpurua.

Baliarain-Ikaztegietak eta Igeldok oso partida polita eskeini dute. Etxekoak aurreratu dira, baina gero kanpokoek horri buelta eman die. Azkenerako, bi taldeek izan dituzte gol gehiago sartzeko aukerak, baina ez dute asmatu, eta 1-2koarekin amaitu da.



TXALBURUK 5 LEABURU 4

TXALBURUK: Gorostidi, Agirre, Altuna, Areizaga, Kaminos, Etxeberria,J.garmendia, U.Garmendia, Irastortza eta Lasa.

LEABURU: Orbegozo, Calle, M. Iraeta, Larreta, Ugartemendia, Arrospide, U.Iraeta, Garcia eta Uribe.

GOLAK: Txalburuk: Kaminos (3) eta Irastortza (2). Leaburu: M.Iraeta (2), Ugartemendia eta Garcia.

Txalburukek eta Leaburuk partida oso polita eskeini zuten, baina azkenean puntuak etxean geratu ziren, sailkapenean Leaburu harrapatuz.

ALTZO 0 BIDANIA-GOIATZ 5

ALTZO: Elduaien, H.Murua, Gorostidi, Elola, Lizarribar, Isasti, Ugartemendia, Aranburu, I.Murua, Iturriotz eta Agirre.

BIDANIA-GOIATZ: Altuna, Aldalur, Beloki, Iraeta, A.Eskibel, Artola, M.Eskibel, Dorronsoro, Amondarain eta Aramendia.

GOLAK: Bidania-Goiatz: M.Eskibel (2), Dorronsoro (2) eta Amundarain.

Bidania-Goiatz sailkapeneko bigarren postuan bakar-bakarrik geratu da, Altzon ongi irabazita. Etxekoak saiatu dira golen bat lortzen, baina ezin izan dute.

ALEBINAK:

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 9 IGELDO 7

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Toledo, Balerdi, Iztueta eta Leunda-hasierako bostekoa-, Zunzunegi, I.Olano eta U.Olano.

IGELDO: Lopez, Ezkurdia, Amezua, Mujika eta Lopez-hasierako bostekoa-, Rouget, Camarero, Aizpurua, Oiartzabal eta Etxeberria.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: Iztueta (4), Zunzunegi (2), U.Olano (2) eta Balerdi. Igeldo: Ezkurdia (3), Etxeberria (2), Aizpurua eta Rouget.

Sailkepeneko aurreneko biek sekulako norgehiagoka eskeini dute, nahiz eta azkenean puntuak etxean geratu diren. Orain, lehen itzuliaren amaieran, Ikaztegieta-Baliarrainek sei puntuko aldea kentzen die atzetik gertuen dituen Igeldori eta Txalburuki. Etxekoak indartsu hasi dira eta  beti aurretik izan dira markagailuan. Lehen zatian 3-1 egon dira, baina atsedenera joan aurretik igeldoarrek partida berdindu egin dute. Bigarren zatiaren hasieran, ordea, etxeko taldeak zulo handia zabaldu du, 7-3koa lortuz, eta horri kanpotarrek ezin izan diote bueltarik eman.



IKAZTEGIETA 3 BIDANIA-GOIATZ 3

IKAZTEGIETA: Irastortza, Asier, Moralejo, Arruabarrena, Larrañaga y Benavente-hasierako bostekoa-, Artola, Uria eta Aitor Moralejo,

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Zugasti, Azkarai, Aldalur eta Ander Iraeta-hasierako bostekoa-,
Aratz Iraeta, Ruiz eta Belamendia.

GOLAK: Ikaztegieta: Irastortza, Benavente eta Larrañaga. Bidania-Goiatz: Aldalur (2) eta Ander Iraeta.

Ederra izan da bi talde hauek egin duten norgehiagoka. Bidaniarrak aurretik jarri dira markagailuan, baina etxekoek berdintzea lortu dute. kanpotarrek, ordea, denboraldiko lehen garaipena lortu nahi zuten, eta 1-3koa igo dute markagailura, baina etxekoek berriro ere berdindu egin dute. bietako edozeinek irabazteko modukoa izan da.



TXALBURUK 10 LEABURU 6

TXALBURUK: Yugueros, Altuna, Artola, B.Gorostidi eta Murua-hasierako bostekoa-, M.Altuna, E.Altuna, Areizaga, Kaminos, B.Gorostidi, Mañoso, Mujika eta Seoane.

LEABURU: M.Garcia, E.Arrospide, I.Garcia, Zubia eta A.Arrospide-hasierako bostekoa-, Uribe, Orbegozo eta Iraeta.

GOLAK: Txalburuk: E.Altuna, E.Gorostidi (2), Mujika (4), Murua (3). Leaburu: A.Arrospide (5) eta Yuguerosek bere atean.

Txalburukek eta Leaburuk hamasei gol eskeini zizkien partida ikustera batu zirenei. Partida alde batera eta bestera ibili zen, eta amaieran puntuak etxean geratu ziren.

INFANTIL-KADETEAK:

GAEL 4 IKAZTEGIETA 5

GAEL: Lopetegi, J.Goikoetxea, Ugartemendia, Jauregi eta Leunda-hasierako bostekoa-, O.Goikoetxea eta Arrospide.

IKAZTEGIETA: Lakuntza, Uria, Mozo, Sagastibeltza eta Parra-hasierako bostekoa-, Benavente.

GOLAK: Gael: Ugartemendia (2) eta Jauregi (2). Ikaztegieta: Sagastibeltza (2), Parra, Mozo eta Benavente.

Aurtengo denboraldiko partidarik ederrenetakoa eskeini dute Gaelek eta Ikaztegietak. Bi taldeetako edozeinek irabazteko modukoa izan da, eta agian emaitzarik justuena berdinketa bat izango zen, baina azkenean Ikaztegietak irabazi du. Gael hiru aldiz aurreratu da, baina Ikaztegieta 3-5 ere jarri da aurretik, azkenean 4-5 jartzeko. Hor zuri-gorriek berdinketa ere gertu izan dute, baina ez da iritsi.





2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Lehen itzuliaren amaiera

Lehen itzuliaren amaiera izango da asteburu honetan bai areto futbolean, eta baita futwallaen ere, nahiz eta gazte mailakoan eta infantil-kadetetan partida bana atzeratuko den. Gazte mailan bi talde ari dira, eta sei partida jokatu behar dituzte. Hirugarrena jokatu behar zuten asteburu honetan, baina datorren astera atzeratu dute. Infantil-kadetetan, Lizartzak ete Errezilek larunbat honetan jokatu behar zuten, baina errezildarrek taldearen erdia gaisorik daukate, eta datorren asteazkenean edo ostiralean jokatuko dute. Beste partida, berriz, larunbat honetan jokatuko dute Ikaztegietan bertako taldeak, eta herri ezberdinetako jokalariez osatutako Gaelek, 17.00etan. Alebinetan, jardunaldia ostiralean abiatuko da, Abaltzisketan, 20.00etan Txalburuk eta Leaburu lehiatuko baitira. Larunbatean, 18.00etan Ikaztegietak Bidania-Goiatz hartuko du, eta igandean, 12.30ean Ikaztegieta-Balirrain eta Igeldo neurtuko dira, sailkapeneko aurreneko biak. Benjaminetan, ostiralean hasiko da jardunaldia, Txalburuk eta Leaburu lehiatuko baitira. Larunbatean, 16.30ean Altzon neurtuko dituzte indarrak Altzok eta Bidania-Goiatzek, eta igandean, 11.30ean, Ikaztegietan, Baliarrain-Ikaztegieta eta Igeldo lehiatuko dira. Futwallean ere lehen itzulia amaituko da. 19.00etan, ostiralean, Orexa A eta Ikaztegieta neurtuko dira. Ordu eta erdi beranduago, leku berean, lehen jardunaldian jokatu ez zen partida berreskuratuko dute Orexa B eta Ikaztegieta taldeek. Astelehenean, 20.30ean, berriz, Orexa B eta Ilaunpe neurtuko dira Orexan.

2014(e)ko abenduaren 5(a), ostirala

KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

GAZTEAK:

TXALBURUK 2 BIDANIA-GOIATZ 3

TXALBURUK: U.Otamendi, Amundarain, A.Otamendi, Yugueros eta Sagastume-hasierako bostekoa-, Mateos.

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, Aburuza, A.Agirretxe, Urdapilleta eta Senperena-hasierako bostekoa, Elola.

GOLAK: Txalburuk: Yugueros eta Sagastume. Bidania-Goiatz: Aburuza (2) eta A.Agirretxe.

Txalburukek eta Bidania-Goiatzek lehen jardunaldiko emaitza errepikatu dute, baina oraingoan alderantziz. Aurrekoa Abaltzisketako taldeak irabazi zuen, baina oraingoan Bidaniakoek. Hala ere euria izan da partidako protagonista, kantxa estali gabekoa baita. Bi taldeek zutena eman dute, eta baldintza onak ez baziren ere, ikuskizun ona eman dute.

2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

Errekuperazioa

Pasa den astean jokatu beharreko partida gaur jokatuko dute gazte mailakoek Amezketako eskoletako pilotalekuan, han arituko baitira Txalburuk eta Bidania-Goiatz. Lehen partidan Abaltzisketako taldeak 3-2 irabazi zuen, eta hirugarren gol hau, gainera, ia amaieran etorri zen. Oso norgehiagoka polita eskeini zuten, eta gaurkoak ere oso itxura ona dauka. Gainerako mailetan ez dago jardunaldirik, eta jai izango dute.