2015(e)ko ekainaren 13(a), larunbata

Galdu arren, itxura bikaina


Aurten Munduko Txapelketa jokatuko duen 2003ko Gaeleko taldeak, eta iaz jokatu zutenek partida izan dute gaur Lekunberrin, Xotaren aurka, eta emaitzak onak izan ez badira ere, emandako itxura ez da txarra izan. Hemen bi baldintza kontuan hartu behar dira. Alde batetik Xotak FIFAko arauetan jokatzen duela, eta guk AMF-koetan, eta arauak ez dira berak. Euren gonbidapena jasoz, euren erara jokatu dugu, eta bestetik Xota Lehen Mailako talde baten harrobia da, lehen taldea aurreneko mailan baitago. Futbolarekin alderatuta Realaren edo Eibarren aurka jokatzea bezala izango zen, beti ere euren adinekoekin, noski.


2003koek sekulako neurketa egin dute, nahiz eta 5-3 galdu duten. Elkarrekin bi entrenamendu egin da joan dira, eta urriaren bukaeran maila bikaina eman dezaketela erakutsi dute. Bosgarren ninuturako 3-0 galtzen ari ziren, baina atsedenera 3-3 joan dira. Bigarren zatian bost aldiz bota du Gaeleke baloia zutoinera, eta eurak aldiz bi gol lortu dituzte, azkenean Gael garaipenik gabe utziz, baina itxura bikaina emanez. Iker Muruak, Arrospidek eta Balerdik lortu dituzte golak. Ugartemendia, I.Murua, A.Murua, Arrospide eta Balerdi izan da hasierako bostekoa. Altuna, Arruabarrena, Aizpurua, Uzkudun eta Iztueta ere aritu dira.


2002koek ere oso partida ona egin dute. Adin horretan Xotak duen taldea ikaragarria da, eta hortik bostbat joakalari aurreikusten dituzte Lehen Mailan jokatzen, eta gaurkoan ere itxura ikaragarria eman dute. Gaelek, ordea, primeran egin die aurre, nahiz eta laugarren minuturako 3-0 galtzen ari ziren. Atsedenera, ordea, 3-1 joan dira. Bigarren zatian 4-2 egon dira, eta bi minuturen faltan  5-2 ari ziren, eta bi aukera garbi izan da. Azkeneko minutuetan nekea somatu du Gaelek, eta etxekoek bi gol egin dituzte. Aitzakiarik gabeko partida izan da. Ugartemendiak egin ditu bi golak. Hurtado, Iturriotz, Agirretxe, Zeberio  eta Leunda izan da hasierako bostekoa. Zubeldia, Ugartemendia, Aramendi eta Arrospide ere aritu dira.

2015(e)ko ekainaren 12(a), ostirala

Gael, Xotaren aurka

Gaelek, Xotaren aurkako bi neurketa izango ditu ekainaren 13an, Lekunberriko kiroldegian. 11.00etan  2003koak lehiatuko dira eta ordubete beranduago 2002koak, euren adineko Xotaren aurka lehiatuko dira bi taldeak. Aimar Ugartemendia, Unai Altuna, Aimar Arruabarrena, Iker Murua, Aimar Murua, Amets Uzkudun, Amaiur Arrospide, Urko Aizpurua, Eñaut Balerdi eta Unax Iztuetak ordezkatuko dute 2003ko taldea, eta hauek joango dira urriaren azkeneko astean Munduko Txapeleketara. 2002koan iaz Mundialen izan zen taldea izango dena ia dena. Ekaitz Hurtado, Aimar Iturriotz, Ainitze Zubeldia, Jokin Agirretxe, Oihan Arrospide, Aimar Zeberio, Oier Goikoetxea, Jurgi Leunda eta Aitor Aramendik ordezkatuko dute taldea.

2015(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

2002koak ere bai

2002koek aurten ez dute Munduko Txapelketa izango, baina berriro datorren urtean izango da euren txanda. Jadanik hari begira jarrita, eta Xotaren gonbidapena onartuz, ekainaren 13an 12.00etan Lekunberrin Irurtzungo taldearen aurka jokatuko dute. Aurretik, ostegunean entrenamendu bat egingo dute.
Munduko Txapelketari begira

Aurten ere Gaelek bere taldea izango du urriaren azkeneko astean Gironako Lloret de Marren jokatuko den Munduko Txapelketan. 2003an jaiotakoen txanda izango da aurten, eta hamar jokalarirekin joango da bertera. Areto futbolean arituko da, eta mikrofutsalen bi talde aterako ditu. Lehen entrenamendua asteazkenean egin zuten, eta datorren asteazkenean egingo dute bigarrena, ekainaren 13an, 11.00etan, Lekunberrin Xotaren aurka jokatzeko. Gero atsedena hartzeko garaia izango da, eta irailean itzuliko dira entrenamenduak. Eñaut Balerdi, Aimar Arruabarrena, Unax Iztueta, Unai Altuna, Aimar Ugartemendia, Aimar Artola, Amets Uzkudun, Iker Murua, Amaiur Arrospide eta Urko Aizpurua joango dira Jon Leundaren gidaritzapean.