2014(e)ko maiatzaren 11(a), igandea

Txalburuk eta Lizartza Orexa izan dira azkeneko txapeldunak

Abaltzisketako Txalburuk eta Lizartza Orexa izan dira Gipuzkoako Herri Txikietako Mikrofutsal Txapelketako txapeldunak. Aurrenekoek mutiletan lortu dute txapela. Hiru jardunaldietako bat bera ere ez dute irabazi, baina talderik erregularrena izan da, eta ongi merezita lortu du txapela. Nesketan, berriz, talde bakarra aritu da, eta mutilekin lehiatu da. Hala ere bat baino gehiago utzi ditu atzetik. Azkeneko jardunaldia Albizturko Mendikute pilotalekuan jokatu da, eta han izan da Gregorio Iraola alkatea sariak banatzen.

EMAITZAK ETA SAILKAPENAK:

A MULTZOA:
Ikaztegieta A 0 Baliarrain 2
Baliarrain 2 Lizartza Neskak 0
Lizartza Neskak 2 Ikaztegieta A 0

Sailkapena:
1- Baliarrain- 6p
2- Lizartza Neskak- 3p
3- Ikaztegieta A- 0p

B MULTZOA:
Ikaztegieta B 1 Txalburuk 3
Txalburuk 2 Leaburu 1
Ikaztegieta B 2 Leaburu 0

Sailkapena:
1- Txalburuk- 6p
2- Ikaztegieta B- 3p
3- Leaburu-0p

C MULTZOA:
Ikaztegieta-Baliarrain 0 Gael 2

Sailkapena:
1- Gael- 3p
2-Ikaztegieta-Baliarrain-0p

D MULTZOA:
Bidania-Goiatz A 2 Ikaztegieta C 0
Ikaztegieta C 1 Lizartza-Orexa A 2
Lizartza-Orexa A 2 Bidania-Goiatz A 2

Sailkapena:
1- Bidania-Goiatz- 4p
2- Lizartza-Orexa A- 4p
3- Ikaztegieta C- 0p

BIGARREN FASEA:

9-11 POSTUAK:
Ikaztegieta A 0 Ikaztegieta C 2
Ikaztegieta A 0 Leaburu 3
Leaburu 0 Ikaztegieta C 2

Sailkapena:
1- Ikaztegieta C- 6p
2-Leaburu- 3p
3- Ikaztegieta A- 0p

5-8 POSTUAK:
Lizartza Neskak 1 Ikaztegieta-Baliarrain 3
Ikaztegieta B 4 Lizartza-Orexa A 0
Ikaztegieta-Baliarrain 1 Ikaztegieta A 3
Ikaztegieta-Baliarrain 1 Lizartza-Orexa A 2
Lizartza Neskak 1 Ikaztegieta A 1
Lizartza Neskak 0 Lizartza-Orexa A 1

Sailkapena:
1- Ikaztegieta A- 7p
2- Lizartza-Orexa A- 6p
3- Ikaztegieta-Baliarrain- 3p
4- Lizartza-Orexa Neskak- p1

1-4 POSTUAK:
Txalburuk 1 Gael 1
Baliarrain 0 Txalburuk 3
Gael 2 Bidania-Goiatz A 4
Baliarrain 1 Gael 2
Txalburuk 1 Bidania-Goiatz A 2
Baliarrain 3 Bidania-Goiatz 3

Sailkapena:
1- Bidania-Goiatz A- 7p
2- Txalburuk- 4p
3- Gael- 4p
4- Baliarrain-p1

Eguneko sailkapena:
1-Bidania-Goiatz A- 15p
2- Txalburuk-14 p
3- Gael- 13p
4- Baliarrain- 12p
5- Ikaztegieta B- 11p
6-Liazartza A- 10p
7- Ikaztegieta-Baliarrain- 9p
8- Lizartza Neskak- 8p
9- Ikaztegieta C- 7p
10- Leaburu- 6p
11- Ikaztegieta A- 5p

Sailkapen nagusia:
1- Txalburuk- 41p
2- Bidania-Goiatz A- 36p
3- Lizartza-Orexa A- 35p
4- Ikaztegieta B- 35p
5- Gael- 34 p
6- Baliarrain- 28p
7- Leaburu- 28p
8- Ikaztegieta C- 20p
9- Lizartza-Orexa B- 18p
10- Bidania-Goiatz B - 18p
11- Ikaztegieta-Baliarrain- 15p
12- Lizartza Neskak- 15p
13-Bidania-Goiatz C- 12p
14- Ikaztegieta A- 11p




2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

Denboraldia amaitzeko dena prest dago


Denboraldia amaitzeko jardunaldi bat falta da, eta horretarako dena prest dago. Mikrofutsal lehiaketako hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko da igandean 11.00etan Albizturren, eta horrekin akabo aurtengo denboraldia. Azkeneko saioa, gainera emozioz beterik dago, lehen postua eskuratzeko borroka handia iragartzen baita.Txalburuk taldea doa lehen postuan 27 punturekin, bigarren  Lizartza-Orexa A doa 25ekin, hirugarren Ikaztegieta  B 24rekin, laugarren Leaburu 22rekin, eta bosgarren berdinduta doaz Gael eta Bidania-Goiatz A 21ekin. Hauen artean egongo da txapela. Nesketan, berriz, Lizartza-Orexa bakarrik aritu da, eta jadanik lortuta dauka garaipena.

Igandeko lehen faseko multzoak honela geratu dira:


A multzoa: Baliarrain eta Ikaztegieta A
B multzoa: Txalburuk, Ikaztegieta B eta Leaburu
C multzoa: Ikaztegieta-Baliarrain, Gael eta Lizartza-Orexa B
D multzoa: Bidania-Goiatz A, Ikaztegieta C eta Lizartza-Orexa A


2014(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

Denboraldi amaiera Albizturren izango da


Datorren igandean, maiatzak 11, jokatuko da aurtengo denboraldiko azken ekitaldi ofiziala, eta Albizturko pilotalekuan izango da. Bertan, mikrofutsaleko hirugarren eta azken jardunaldia izango da. GAEL elkartearen nahi eta helburuei jarraituz, txapelketa honetako partidak talderik ez duten herrietan ospatu dira, eta azkenekoa ere horrelaxe izango da. Ezkio-Itsason jokatu zen aurrenekoa, Itsasondon izan zen bigarrena eta Albizturren izango da hirugarrena eta azkena. 11.00etan hasiko dira partidak, eta ondoren sari banaketa egingo da. Multzoen zozketa asteazkenean, maiatzaren 7an, egingo da Ikaztegietan, egun horretan batuko baitira GAEL Elkarteko zuzendaritzako kideak.