2015(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

GAZTEAK:

DANENA 2 TXALBURUK 14

DANENA: Lakuntza, Villafaina, Ezeiza, Amundarain eta Maiz-hasierako bostekoa-, Harrera eta Sarasua.

TXALBURUK: U.Otamendi, X.Yugueros, Amundarain, Sagastume eta I.Yugueros-hasierako bostekoa-, Mateos.

GOLAK: Danena: Villafaina eta Amondarain. Txalburuk: Sagastume (7), Amundarain (3), I.Yugueros (3) eta X.Yugueros.

Txalburukek emaitza honekin liga irabazi du, nahiz eta oraindik beste partida bat geratzen zaion jokatzeko. Emaitzak dena erakusten du.

DANENA 1 BIDANIA-GOIATZ 10

DANENA: Lakuntza, Villafaina, Ezeiza, Amondarain eta Maiz-hasierako bostekoa-, Herrera eta Sarasua.

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, Elola, Zinkunegi, Urdapilleta eta Aburuza-hasierako bostekoa-, eta A.Agirretxe.

GOLAK: Danena: Villafaina. Bidania-Goiatz: Aburuza (5), I.Agirretxe (3) eta Zinkunegi (2).

Partida honen nondik norakoa emaitzak berak erakusten du, alde handia egon baitzen.

INFANTIL-KADETEAK:

KOPA:

ERREZIL 3 GAEL 5

ERREZIL: Aizpuru, X.Irulegi, O.Irulegi, M.Labaka eta U.Labaka-hasierako bostekoa-, J.Labaka y Rueda.

GAEL: Urkizu, Hurtado, Ugartemendia, J. Goikoetxea eta Jauregi-hasierako bostekoa-, Lopetegi, Aramendi, O.Goikoetxea, Leunda eta Arrospide.

GOLAK: Errezil: X.Irulegi (2) eta M.Labaka. Gael: Jauregi (2), Ugartemendia, J.Goikoetxea eta Arrospide.

Gaelek Kopan aurrera pauso handia eman zuen Errezilen irabazita. Neurketa beti kontrolpean izan zuen, baina azkeneko minutuetan izandako aukerak ez zituen baliatu, eta Errezilek estutu egin zuen.

ALEBINAK:

A KOPA:

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 7 IGELDO 5

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, U.Olano, Iztueta, Zunzunegi eta Balerdi-hasierako bostekoa-, Toledo, I.Olano eta Gurrutxaga.

IGELDO: Gomez, Lopez, Gonzalez, Etxeberria eta Rouget-hasierako bostekoa-, Ezkurdia, Camarero, Aizpurua eta Amezua.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: U.Olano (3), Balerdi (2), I.Olano eta Iztueta. Igeldo: Rouget (2), Gonzalez, Ezkurdia eta Etxeberria.

Ligako txapeldunak, Ikaztegieta-Baliarrainek ez du finalik jokatuko. Hirugatik irabazi beharra zeukan, baina bigatik bereganatu zuen neurketa. Gol bat falta izan zitzaion. Kopako partida horietakoa izan zen hau. Etxeko taldeak golak egin beharra zeuzkan, eta presaka aritu zen lehen 35 minututan. Hor Igeldo atzean sendo aritu zen, eta kontraeraso bortitzak egin zituen, eta partidako azken txanpara 3-5 aurretik sartu zen kanpoko taldea. Hor, dena galduta ikusi zuenean, etxeko taldeko jokalariak lasaitu, eta euren onena eman zuten bost minutuan lau gol eginez.


B KOPA:

BIDANIA-GOIATZ 12 LEABURU 5

BIDANIA-GOIATZ: Amondarain, Aratz Iraeta, Aldalur, Zugasti eta Ander Iraeta-hasierako bostekoa-,Ruiz eta Azkarai.

LEABURU: M. Garcia, Zubia, Eneko Arrospide, Amaiur Arrospide eta I.Garcia-hasierako bostekoa-, Iraeta.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Ander Iraeta (4), Aldalur (3), Zugasti (2), Aratz Iraeta (2) eta Ruiz. Leaburu: Amaiur Arrospide (4) eta Eneko Arrospide.

Bi taldeek bazekiten hasi aurretik finala jokatuko zutela. Oraingoan, Ligan bezalaxe, etxeko taldea gehiago izan zen.

BENJAMINAK:

A KOPA:

BIDANIA-GOIATZ 2 IGELDO 1

BIDANIA-GOIATZ: Altuna, Aldalur, Beloki, Iraeta, E.Eskibel, M.Eskibel, Dorronsoro, Aramendi, Amundarain, Azkarai eta Arregi.

IGELDO: Senperena, Agirre, Rouget, Aisa, Aizpurua, Dorronsoro, Etxeberria, Elosegi eta Manzano.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Dorronsoro eta Amundarain. Igeldo: Dorronsoro.

Maila honetan finala jokatuko duten bi taldeak elkarren aurka lehiatu ziren, eta kasu honetan, partida estu batean ostean, bidaniarrek eraman zuten garaipena.

FUTWALLA:

BURUZ BURU:

IKAZTEGIETA A 2 BEIZAMA 0

IKAZTEGIETA A: Uria.

BEIZAMA: Leunda.

PARTZIALAK: 10-7 eta 10-1.

Partida honek bi joko oso ezberdin izan zituen. Aurrenekoa oso orekatua izan zen, bietako edozeinek irabazteko modukoa, eta bigarrengoa, berriz, kaskarra izan zen. Ikaztegietakoak saketik min handia egin zuen, eta Beizamakoak, ez zuen ezer asmatu, aurkariari tanto asko oparitu baitzizkion.

2015(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

Oporren aurreko azken jardunaldia

Aste Santuak badatoz, eta horren aurreko jardunaldia jokatuko da, eta gauza asko egongo dira jokoan. Horrela, gazte mailakoan, Txalburuk taldeak, bi jardunaldiren faltan, segurtatu dezake Ligako txapela, horretarako garaipena lortu beharra dauka larunbatean 16.30ean Zizurkil Beheko Otaño eskolako kantxan. Infantil-kadetetan, pasa den astean jokatu zen ligako aurreratutako partida, eta han garbi geratu zen Lizartza-Orexak eta Txalburuk jokatuko dutela finala, nahiz eta jardunaldi bat falta den fasea amaitzeko. Kopa atzerago doa, baina finalerako txartela gertu izango du Errezilen irabazten duenak. Etxeko taldeak Gael hartuko du larunbatean 17.00etan. Alebinetako Kopan dena erabakiko da A mailan. Baliarrainen neurtuko dira ostiralean 20.00etan Ikaztegieta-Baliarrain eta Igeldo. Bietatik batek bakarrik lortuko du finalerako txartela. Horretarako etxeko taldeak hiru golegatik irabazi behar du azken saioan aritzeko, bestela kanpotarrak sailkatuko dira. B Kopan, bihar 17.00etan lehiatuko dira Bidanian etxeko taldea eta Leaburu, baina gertatzen dena gertatu, biak  finalean daude. Ostiralean, 18.30ean, benjaminetako A Kopan, Bidanian bertan Bidania-Goiatz eta Igeldo izango dira aurrez aurre. Biak daude finalean sartuta.



Bukaera

Futwallen Buruz Buruko Txapelketako azkeneko jardunaldia jokatuko da astelehenean Orendaingo pilotalekuan. Bidania-Goiatzek txapela segurtatuta dauka, eta gainera azkeneko saioan ez da izango, jokatu beharrekoak jadanik jokatuta dituelako. Ikaztegieta A taldeak jokatu beharko du Ikaztegieta B eta Beizamaren aurka. Lehen postua ez beste guztiak erabaki beharko dira.


2015(e)ko martxoaren 21(a), larunbata

KRONIKAK:

INFANTIL-KADETEAK:

LIGA:

LIZARTZA-OREXA 9 BIDANIA-GOIATZ 6

LIZARTZA-OREXA: Olano, Zabala, Iturriotz, Bea eta Malkorra-hasierako bostekoa-, M.Sorozabal, G.Zeberio eta Errasti ere aritu ziren.

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, Altuna, Zinkunegi, I.Agirretxe eta J.Agirretxe-hasierako bostekoa-, Otaño.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Bea (3), Malkorra (4) eta G.Zeberio (2). Bidania-Goiatz: I.Agirretxe (2), Zinkunegi (2) eta J.Agirretxe (2).

Lizartza-Orexak finalerako txartela segurtatu zuen, eta Bidania-Goiatzek aukera guztiak galdu ditu. Lehen zatia orekatua izan zen, bi taldeak izan zituzten aukerak, baina bigarren zatian azkar apurtu zuen neurketa, nahiz eta unerik gehienean Bidania partidan sartuta egon zen.

2015(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

KRONIKAK:

FUTWALLA:

IKAZTEGIETA B 2 BEIZAMA 1

IKAZTEGIETA B: Irastortza.

BEIZAMA: Leunda.

PARTZIALAK: 5-10, 10-9 eta 8-6.

Neurketa hau ere kaskarra suertatu zen. Aurreneko jokoan Ikaztegietakoak huts asko egin zituen, eta Beizamakoak ez zion barkatu. Bigarrengoan Beizamakoak jokoa erabat kontrolpean zeraman, baina azken txanpan ez zuen asmatu, eta Ikaztegietak berdindu egin zuen. Kitarakoan, bietan hutsik gutxien egin zituenak irabazi zuen.


IKAZTEGIETA B 0 BIDANIA-GOIATZ 2

IKAZTEGIETA B: Irastortza.

BIDANIA-GOIATZ: Sarriegi.

PARTZIALAK: 5-10 eta 9-10.

Garaipen honekin Bidania-Goiatzek txapela segurtatu zuen, hau baitzen beretzat azkeneko txapelketako partida. Neurketak bi zati ezberdin izan zituen. Aurrenekoan erraz eraman zuen neurketa, aurkariak ere ez baitzuen gehiegi estutu. Bigarrengoa izan zen arratsaldeko jokorik onena, oso lehiatua izan baitzen.


BEIZAMA 0 BIDANIA-GOIATZ 2

BEIZAMA: Leunda.

BIDANIA-GOIATZ: Sarriegi.

PARTZIALAK. 3-10 eta 7-10.

Norgehiagoka hau ere ez zen ona izan, Beizamakoak berriro ere huts asko egin baitzituen, eta zalantzako guztiak, berriz, txapara joaten zitzaizkion, eta aurkariari txapa gainera, horrelaxeko bidea eraman zuen partiak.


IKAZTEGIETA B 2 BEIZAMA 0

IKAZTEGIETA B: Irastortza.

BEIZAMA: Leunda.

PARTZIALAK: 10-3 eta 10-6.

Partida txarra izan zen hau. Beizamako ordezkariak tantoak oparitu eta besteak egin, horrela joan baitzen norgehiagoka.



ARETO FUTBOLA:

GAZTEAK:

BIDANIA-GOIATZ 10 DANENA 5

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, A.Agirretxe, Senperena, Elola eta Aburuza-hasierako bostekoa-, Zinkunegi.

DANENA: Fernandez, Sarasua, Maiz, Herrero eta Ezeiza-hasierako bostekoa-, Lakuntza.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Aburuza (6), Ezeiza (2), A.Agirretxe eta Zinkunegi. Danena: Sarasua (3), Maiz eta Ezeiza.

Bidania-Goiatzek ongi irabazi zuen, beti kontrolpean izan baitzuen aurkaria. Zelai erdian presioa bikain egin zuten, aurkariari baloi irteera itxiz, eta Danena ezinean aritu zen.



INFANTIL-KADETEAK:

BIDANIA-GOIATZ 6 TXALBURUK 8

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, Altuna, Zinkunegi, I.Agirretxe eta J.Agirretxe-hasierako bostekoa-, Otaño.

TXALBURUK: Otamendi, Yugueros, Mujika, Maioz eta Senperena-hasierako bostekoa-, Murua, A.Otamendi eta Seoane.

GOLAK: Bidania-Goiatz: J.Agirretxe (2), I.Agirretxe (2), Zinkunegi eta Otaño. Txalburuk: Mujika (4), Yugueros (3) eta Maioz.

Honekin Txalburukek finalerako txartela segurtatuta utzi zuen, eta Bidania-Goiatzek zaila izango du azkeneko ekitaldian txapelaren lehian aritzea.

ALEBINAK:

A KOPA:

TXALBURUK 9 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 5

TXALBURUK: Yugueros, Murua, E.Gorostidi, Mujika eta Artola-hasierako bostekoa-, Mañosos, Altuna, B.Gorostidi, Kaminos eta Seoane.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, U.Olano, Balerdi, Iztueta eta Zunzunegi-hasierako bostekoa-, Toledo, I.Olano, Gurrutxaga eta Leunda.

GOLAK: Mujika (4), Murua (3), E.Gorostidi eta B.Gorostidi. Ikaztegieta-Baliarrain: Zunzunegi (2), Toledo, U.Olano eta Balerdi.

Maila honetan garbi dagoen gauza bakarra da, Txalburuk finalean izango dela, bestea erabakitzeko baitago. Partida orekatua izan zen, eta etxean jokatzearen abantaila baliatu zuen Abaltzisketako taldeak irabazteko, nahiz eta agian ikusitakoa baino alde handiagoa lortu zuen.


B KOPA:

LEABURU 11 IKAZTEGIETA 6

LEABURU: M.Garcia, E.Arrospide, I.Garcia, A.Arrospide eta Iraeta-hasierako bostekoa-, Uribe.

IKAZTEGIETA: Artola, Irastortza, Arruabarrena, Benavente eta Larrañaga-hasierako bostekoa-, Asier Moralejo, Aitor Moralejo, U.Benavente eta Uria.

GOLAK: E.Arrospide (6), A.Arrospide (3) eta Iraeta (2). Ikaztegieta: Benavente (3), Irastortza, Larrañaga eta Iraeta, bere atean.

Maila honetan ere jardunaldi bat geratzen da bukatzeko, baina Leaburuk eta Bidania-Goiatzek jokatuko dute finala. Neuketa orekatua izan zen, 6-6 berdinduta ere joan ziren, baina azken txanpan Ikaztegietak behera egin zuen.


BENJAMINAK:

A KOPA:

TXALBURUK 1 BIDANIA-GOIATZ 2

TXALBURUK: Gorostidi, Artola, Kaminos, Lasa, Garmendia, Altuna, Agirrezabala, Areizaga, Etxeberria, Irastortza, Murua eta J.Garmendia.

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Aldalur, Beloki, A.Eskibel, M.Eskibel, Iraeta, Aramendi, Dorronsoro, Altuna, Azkarai, Arregi eta Artola.

GOLAK: Txalburuk: Irastortza. Bidania-Goiatz: Dorronsoro eta Artola.

Oraindik jardunaldi bat geratzen da maila honetan, baina finala Bidania-Goiatzek eta Igeldok jokatuko dute, Txalburukek bi partidak galdu baititu. Neurketa estua izan zen. Kanpokoak 0-2 joan ziren atsedenera, eta bigarren zatian etxekoek asko estutu zuten, nahiz eta ez zuten berdintzerik lortu.


B KOPA:

LEABURU 6 ALTZO 2

LEABURU: Garcia, Ugartemendia, Uribe, Orbegozo, Arrospide, U.Iraeta, Kalle eta M.Iraeta.

ALTZO: Agirre, Aranburu, Elola, H.Murua, Iturriotz, Lizarribar, Elduaien, Ugartemendia, I.Murua eta Gorostiaga.

GOLAK: Leaburu: U.Iraeta (2), Uribe, Garcia, Arrospide eta Kalle. Altzo: H.Murua (2).

Kopa honetako azkeneko jardunaldia jokatu zuten, eta Leaburuk finalerako txartela segurtatu zuen, eta Altzo izango da kanpoan geratuko dena, Baliarrain-Ikaztegieta baita finalean sartu den beste taldea.



2015(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena

KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

GAZTEAK:

TXALBURUK 6 DANENA 2

TXALBURUK: U.Otamendi, A.Otamendi, Amondarain, Sagastume eta Yugueros-hasierako bostekoa-Mateos.

DANENA: Villafaina, Imaz, Iturriotz, Sarasua eta Ezeiza-hasierako bostekoa-, Herrera eta Amundarain.

GOLAK: Txalburuk: Yugueros (2), A.Otamendi, Amundarain, Sagastume eta Mateos. Danena: Imaz eta Ezeiza.

Txalburukek Liga irabazteko urrats garrantzitsua eman zuen Danenari irabazita, eta une honetan sei puntu ateratzen dizkio Bidania-Goiatzi. Zizurkildarrak hobetezen ari dira, baina Abaltzisketakoek ez zieten aukerarik eman.

INFANTIL-KADETEAK:

LIGA:

LIZARTZA-OREXA 5 TXALBURUK 7

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Errasti, Iturriotz, Malkorra eta Olano-hasierako bostekoa-, M.Sorozabal, A.Sorozabal, G.Zeberio eta Bea.

TXALBURUK: E.Otamendi, Senperena, Mujika, Yugueros eta Maioz-hasierako bostekoa- Murua, Seoane eta A.Otamendi.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Malkorra (3), Olano eta Errasti. Txalburuk: Yugueros (4), Mujika (2) eta Maioz.

Txalburuk finalean izateko urrats garrantzitsua eman zuen Orexan irabazita. Partida ikusgarria izan zen, gol askorekin, baina beste horrenbeste sartzeko aukera ere egin zituzten bi taldeek, baina ate aurrean ez ziren fin aritu.



KOPA:

IKAZTEGIETA 11 GAEL 2

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, A.Uria, M.Uria eta Mozo-hasierako bostekoa-, Parra eta Sagastibeltza.

GAEL: Hurtado, Ugartemendia, O.Arrospide, Jauregi eta Leunda-hasierako bostekoa-, A.Arrospide, Iztueta eta Lopetegi.

GOLAK: Ikaztegieta: Parra (5), Mozo (4), eta M.Lakuntza (2). Gael: Iztueta eta A.Arrospide.

Ikaztegietak ez zuen partida handiegia egin beharrik izan garaipena eskuratzeko, Jasotako opariak baliatzea nahikoa izan baitzuen gol sorta eder bat sartzeko. Lehen zati nahiko txukuana egin zuen Gaelek, baina bigarren zatian erabat galdu zen.



ALEBINAK:

A KOPA:

IGELDO 5 TXALBURUK 4

IGELDO: Gomez, Lopez, Etxeberria, Gonzalez eta Aizpurua-hasierako bostekoa-, Oiartzabal, Ezkurdia, Amezua, Camarero eta Rouget.

TXALBURUK: Yugueros, Murua, Artola, Mujika eta E.Gorostidi-hasierako bostekoa-, Kaminos, Mañoso, Altuna, B.Gorostidi eta Seoane.

GOLAK: Igeldo: Amezua (2), Etxeberria, Gonzalez eta Rouget. Txalburuk: E.Gorostidi (2) eta Mujika (2).

Partida oso orekatua eskeini zuten, eta finalerako bide zail horretan. Igeldoak eman zuen pausoa aurrera, lehen garaipena eskuratuz.

LAGUNARTEKOAK:

IKAZTEGIETA 1 BETELU 4

IKAZTEGIETA: Artola, Asier Moralejo, Aitor Moralejo, Irtastortza eta Larrañaga-hasierako bostekoa-, Uria.

BETELU: Rekalde, Bildain, Iriarte, Iñigo Garmendia eta Segurola-hasierako bostekoa-, Igor Garmendia, Zubillaga, Goñi eta Aranburu.

GOLAK: Ikaztegieta: Larrañaga. Betelu: Iñigo Garmendia (2), Iriarte eta Bildain.

Partida honetan ere Betelu izan zen onena. Urrian Betelun jokatutako torneoan azkena izan zen, baina oraingoan onena izan da, eta itxura bikaina emanez. Neurketa honetan ere hasieratik izan zuen neurketa kontrolpean.


IKAZTEGIETA 2 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 4

IKAZTEGIETA: Artola, Asier Moralejo, Aitor Moralejo, Irastortza eta Larrañaga-hasierako bostekoa-, Uria.

IKAZTEGIETA: Olaberria, Toledo, U.Olano, Iztueta eta Leunda-hasierako bostekoa-, Zunzunegi, I.Olano, Balerdi eta Gurrutxaga.

GOLAK: Ikaztegieta: Irastortza eta Larrañaga. Ikaztegieta-Baliarrain: Toledo, Zunzunegi, Balerdi eta I.Olano.

Ikaztegietarren arteko derbia txapeldunak irabazi zuen, baina besteak baja asko zituen. Hala ere, Beteluren aurkakoa baino partida hobea egin zuten, nahiz eta horretarako galtzen hasi behar izan zuten.




IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 0 BETELU 6

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Toledo, Balerdi, Iztueta eta Gurrutxaga-hasierako bostekoa-, I.Olano, U.Olano, Zunzunegi eta Leunda.

BETELU: Rekalde, Bildain, Iriarte, Iñigo Garmendia eta Igor Garmendia-hasierako bostekoa-, Zubillaga, Goñi, Aranburu eta Segurola.

GOLAK: Iñigo Garmendia (2), Iriarte, Igor Garmendia, Aranburu eta Segurola..

Beteluk abisua pasa zion Ikaztegieta-Baliarraini. Ligako txapeldunak oinez jokatu nahi izan zuen, eta konturatzerako 0-4 galtzen ari ziren. Aurrean talde oso on bat izan zuen, eta garbi erakutsi zien garaipenak lortzeko zer egin behar den.


BENJAMINAK:

A KOPA:

IGELDO 3 TXALBURUK 1

IGELDO: Aizpurua, Rouget, Agirre, Manzano, Etxeberria, Amezua, Galarraga, Senperena, Elosegi eta Dorronsoro.

TXALBURUK: Gorostidi, Artola, Kaminos, Lasa, Garmendia, Altuna, Agirrezabala, Areizaga, Etxeberria, Irastortza, Murua eta J.Garmendia,

GOLAK: Igeldo: Manzano, Senperena eta Dorronsoro. Txalburuk: Agirrezabala.

Partidia polita eskeini zuten bi taldeek, baina azkenean Igeldok lortu zuen garaipena eta finalerako bidea ongi hasi zuen.




B KOPA:

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, Irastortza, Darius, Iztueta, Artola, Zunzunegi, Soroa, E.Olano, D.Olaberria, A.Olaberria eta Gurrutxaga.

LEABURU: Garcia, Ugartemendia, M.Iraeta, Larreta. Uribe, Calle, U.Iraeta, Orbegozo eta Arrospide.

GOLAK: Leaburu: Garcia (3), Arrospide eta U.Iraeta.

Leaburuk finala jokatzeko urrats handia eman zuen. Lehen zatia hutsean amaitu zen, baina bigarrengoan kanpotarrak erabat nagusitu ziren.

FUTWALLA:

BIDANIA-GOITAZ 2 BEIZAMA 0

BIDANIA-GOIATZ: Sarriegi.

BEIZAMA: Leunda.

PARTZIALAK: 10-2 eta 10-5.

Beizamakoak bigarren jokoan zerbait hobetu du bere maila, baina gaur ez zuen bere eguna, eta Sarriegik huts gutxiago egitearekin nahikoa izan du.


IKAZTEGIETA A 1 BIDANIA-GOIATZ 2

IKAZTEGIETA A: Uria.

BIDANIA-GOIATZ: Sarriegi.

PARTZIALAK: 6-10, 10-4 eta 2-8.

Jokalari bakoitzak bere jokoa izan du nagusitzeko, eta horrelaxe iritsi dira kitarakora. Hor, Sarriegik ez dio Uriari aukerarik eman.


BEIZAMA 0 IKAZTEGIETA A 2

BEIZAMA: Leunda

IKAZTEGIETA A: Uria.

PARTZIALAK: 3-10 eta 3-10.

Kontatzeko oso gutxi izan du partida honek. Beizamako ordezkariak oso gaizki jokatu du, bat bera zuzen jo gabe, eta Ikaztegietakoak hutsik ez egitearekin nahikoa izan du.

Azken txanpan

Azken txanpan sartuta dago Gipuzkoako Herri Txikietako Liga, eta jadanik mailarik gehienetan kopa jokatzen hasita daude. Gazte mailakoan ligan jarraitzen dute, eta igandean, 12.30ean Txalburuk eta Danena neurtuko dira Amezketako eskoletako kantxan. Infantil-kadetetan, ligan orain arte jokatutakoa irabazita duten  bi taldeak, Lizartza-Orexa eta Txalburuk, neurtuko dira ostiralean 20.00etan Orexako pilotalekuan. Kopan, Ikaztegietan neurtuko dira larunbatean 18.15etan Ikaztegieta eta Gael. Alebinetan, A Kopa abiatuko da igandean, 12.30ean Igeldon. bertako taldea eta Txalburuk izango dira aurrez aurre. Benjaminen A kopan, aurreko bi klubetako adineko taldeak jokatuko dute Igeldon 11.30ean, eta B Kopan, larunbatean, 17.30ean, Baliarrain-Ikaztegietak Leaburu hartuko du Ikaztegietan. Larunbatean, alebinetan, lagunarteko torneo bat ere jokatuko da Ikaztegietan, 16.00etan hasita. Ikaztegieta-Baliarrain, Ikaztegieta eta Betelu lehiatuko dira. Urrian Betelun jokatu zutenaren itzulikoa izango da. Hogei minutuko hiru zati jokatuko dira, denak denen aurka.