2015(e)ko irailaren 27(a), igandea

Ezin irabazi

Gaelek Munduko Txapelketari begira bere prestakuntzarekin jarraitzen du, eta lagunarteko lehen partida jokatu zuen atzo, larunbata, Idiazabalen, Idiazabalgo neska seniorren aurka, eta 4-3 galdu zuen, partida eder baten ostean.
Zuri-marroaik jokoan nagusi izan ziren, eta golerako aukerarik handienak ere eurenak izan ziren, baina atzean egindako hutsegiteak eta utzitako zuloak ederki baliatu zituzten izaldarrek, garaipena eskuratzeko. 1-0 galtzen hasi eta Unai Altunak berdindu egin zuen. Gero, etxekoek bi gol sartu, eta 3-1ekoa jarri zuten markagailuan, baina Unai Altunak, eta euren atean sartutako gol baten ondorioz, 3-3koa jarri zuten zuri-marroiek markagailuan, baina azkenean etxekoek laugarren gola egin zuten.

Ugartemendia, Altuna, I.Murua, Iztueta eta Balerdi izan zen hasierako bostekoa. Gainera, Arruabarrena, Uzkudun, Arrospide eta Aizpurua ere aritu ziren.

2015(e)ko irailaren 25(a), ostirala

Lehen partida

Hiru asteko entrenamenduen ostean, bihar larunbata, lehen partida izango du datorren azaroan Katalunian jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartuko duen taldeak. Idiazabalgo kiroldegian jokatuko du, Idiazabalgo neska seniorren aurka. Norgehiagoka 10.30ean hasiko da.

Bestetik, 2015-2016 denboraldian jokatzeko izena emateko epea zabalik dago urriaren 8ra bitarte. Benjaminak, alebinak, infantil-kadeteak eta jubenilak lehiatuko dira, eta futwallen, berriz, seniorrak, bai banaka eta baita binaka ere.

2015(e)ko irailaren 9(a), asteazkena

Abiatu da taldea

Urriaren amaieran jokatuko den Munduko Txapelketarako taldeak gaur egin du opor osteko aurreneko entrenamendua, agian denetan zailena izango zen, gure atezaina, Aimar Ugartemendia falta baitzen, atzo ilunabarrean istripu malapartatu batek bere anaia txikia betirako eraman baitzuen. Lan ona egin dute mutilek, eta gogotsu agertu dira. Taldea entrenamentuan osatu ahal izateko Jurgi Leunda eta Ekaitz Hurtado aritu dira. Talde hau osatzen dutenak, Unai Altuna, Aimar Arruabarrena, EƱaut Balerdi, Aimar Murua, Amets Uzkudun, Amaiur Arrospide, Urko Aizpuru, Unax Iztueta, Iker Murua eta Aimar Ugartemendia dira. Gaur Aimar ezta gurekin izan, baina berriro ere laister gure artean izatea espero dugu. Bihar egingo dira Belauntzan, 19.00etan bere anaiaren aldeko hiletak, eta talde osoa, euren gurasoekin joatekotan geratu gara, eta 18.30ean Belauntzako plazan geratu gara. Gaeleko presidentea ere bertan izango da. Joan nahi duten gutziak ongi etorriak izango dira.
Berri tristearekin hasiko ditugu entrenamenduak

Bihotza erabat ukituta hasiko ditugu bihar, astazkena, Munduko Txapelketa doan taldearekin entrenamenduak, gaur ilunabarrean berri lataza izan baita. Gure taldeko atezaina den Aimar Ugartemendiaren 8 urteko anaia zendu baita istripu batean. Biharko entrenamenduarekin aurrera egingo dugu, eta osteguneakoarekin zer egin bihar erabakiko dugu. Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futboleko GAEL Elkartea osatzen dugun guztion partetik gure besarkadarik handiena Aimarrentzat, eta baita bere familia osoarentzat ere.

2015(e)ko irailaren 3(a), osteguna

Gael, SD Eibarrekin

Gaelek Munduko Txapelketarako prestatu dituen bi taldeetako kideak Atxabalepn izan ziren, SD Eibarrekin, une honetako futboleko Lehen Mailako liderrarekin. Mahalarekin hitzarmena du GAELek, eta baita SD Eibarrek ere. Hori dela-eta, Mahalak otarratxoak ematen dizkie gola lortzen duten Eibar taldeko jokalariei, eta ekitaldi horretarako gonbidatu zituzten Galeko hiru jokalari. Iaz Mundialean izan ziren Oihan Arrospide eta Jurgi Leunda izan ziren, aurten joango den Amaiur Arrospide ere bai. Mahalako sariak emateaz gain, eurekin argazkiak atera, eurekin egon, eta entrenamendua jarraitu ahal izan zuten. Hurrengo batean beste batzuk izango dute aukera. Gaelekokin batera, Saul Berjon, Escalante, Adrian Gonzalez, Mendilibar eta Arruabarrena ikusi daitezke.