2014(e)ko urtarrilaren 31(a), ostirala

HERIOTZA.
Igande arratsalde honek erabat asaldatu du fubolaren mundua, izan ere Tolosa taldeko Urtzi Gurrutxaga hil egin da bere taldearekin, Berion, Berioren aurka jokatzen ari zen partidan. Gipuzkoako Ohorezko Mailako partida zen, eta garrantzitsua, biak ari baitira Hirugarren Mailara igotzeko borroka horretan lehian. 12. minutuan lurrera erori da Gurrutxaga bihotzekoak eman da, eta ezin izan dute ezer egin bera bizirik mantentzeko. Tolosa taldeko entrenatzailea Iker Dorronsoro da, gure ligako Igeldo taldeko delegatua. Aldi berean, Urtziren lehengusu batek Ikaztegieta taldean jokatzen du txapelketa hasi zen lehen urtetik. Gael familia osatzen dugun guztion partetik gure doluminak eta animoak bai bere familiari, lagunei eta eta baita Tolosa taldeko guztiei ere.


KRONIKAK:

FUTWALLA:

Arazo batzuk medio, igande honetan jokatu behar zen bosgarren jardunaldi osoa bertan behera geratu da. Orain data berri bat topatu beharko da hori jokatu ahal izateko, izan ere liga amaitzeko bi jardunaldi geratzen baitira.

ARETO FUTBOLA:

BENJAMINAK:

BIDANIA-GOIATZ 1 IGELDO 3

BIDANIA-GOIATZ: I.Zugasti, Beloki, M.Eskibel, Dorronsoro, Iraeta, E.Zugasti, A.Eskibel eta Altuna.

IGELDO: Dorronsoro, Agirre, Gomez, Rouget, Amezua, Ezkurdia, L.Agirre, Senperena, Aizpurua, Berasategi, Camarero eta Etxeberria.

GOLAK: Bidania-Goiatz: E.Zugasti. Igeldo: Rouget, Amezua eta Ezkurdia.

Igeldok denboraldiko bigarren garaipena lortu du. Bidanian hobea izan da, eta merezita eraman ditu hiru puntuak.



INFANTIL-KADETE.

BIDANIA-GOIATZ 4 IKAZTEGIETA 7

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, Zugasti, Zinkunegi, Otaño eta J.Agirretxe-hasierako bostekoa-, Lakuntza.

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, J.Luziriaga, Mozo eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, X.Luziriaga.

GOLAK: Bidania-Goiatz: J.Agirretxe (3) eta Otaño. Ikaztegieta: Mozo (5), Sagastibeltza eta J.Luzuriaga.

Infantil-kadete mailako Liga amaitzeko jardunaldi bakar bat falta da, baina Ikaztegietak jadanik lehen postua eta txapela segurtatu ditu. Partida oso polita izan da, eta ikusgarria ere bai. Etxekoak aurretik jarri dira, eta gero kanpokoek horri buelta eman diote. Neurketa azkenerarte ez da erabaki eta kanpotarren eskarmentua izan da erabakigarraia. Bidania-Goiatz taldeko Jokin Agirretxek berriro ere denak aho zabalik utzi ditu. Berari dagokiona baino, adinez maila bat gorago aritu arren, ezberdintasunak markatzen ditu.


LIZARTZA-OREXA 11 ERREZIL 1

LIZARTZA.OREXA: Zabala, Zeberio, Zalakain, Iturrioz eta Arozena-hasierako bostekoa-Malkorra eta Colmenares.

ERERZIL: Uzkudun, Irulegi, Labaka, Urdalleta eta Aiertza-hasierako bostekoa-, Otaegi.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Malkorra (4), Iturrioz (3), Colmenares (3) eta Zeberio. Errezil: Labaka.

Emaitzak dena erakusten du.Lizartza-Orexak denboraldiko lehen garaipena lortu eta modu handian, gainera. Hasieratik bukaerara nagusi izan dira. Errezilek ez du bere egunik onena izan, eta astindua hartuta amaitu du.


ALEBINAK:

BIDANIA-GOIATZ 10 IGELDO 3

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, I.Otaño, J.Otaño, Agirretxe, Iraeta, Altuna eta Aldalur.

IGELDO: Camarero, A.Etxeberria, Oiarzabal, U.Aizpurua, E.Aizpurua, S.Lopez, A.Lopez eta Gonzalez.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Agirretxe (5), J.Otaño (2), Aldalur (2) eta I.Otaño. Igeldo: Gonzalez (2) eta Etxeberria.

Bidania-Goiatzek sailkapeneko bigarren postuan jarraituko du, Igeldori irabazi ostean. Hasieran partida orekatua izan baldin bada ere, gerora etxekoak nagusitu dira.



LEABURU 5 IKAZTEGIETA 5

LEABURU: E.Arrospide, Ugartemendia, Zubia, O.Arrospide eta A.Arrosoide-hasierako bostekoa-, M.garcia, I.Garcia eta Arrizabalaga.

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Arruabarrena, Irastortza eta Benavente-hasierako bostekoa-, Parra eta Leunda.

GOLAK: Leaburu: Zubia (3), Ugartemendia eta O.Arrospide. Ikaztegieta: Parra (3), Leunda eta Irastortza.

Emozioa gainezka izan da Leaburun jokatu den partidan, baina norgehiagoka bera ez da batere ona izan. Etxekoak 2-0 aurreratu dira, eta kanpotarrek horri buelta eman diote, nahiz eta atsedenera joan aurrertik Lebauruk partida berdindu egin duen. Bigarren zatian berriro ere etxekoak bi goleko aldea lortu du, baina liderrak ez zuen ezer gabe joan nahi, eta neurketa berdindu egin du.


LIZARTZA-OREXA 10 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 8

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Balerdi, Errasti, Zeberio eta Zubeldia-hasierako bostekoa-, Gokoetxehandia, Balerdi, Lasa, Beitia, Juan, Iturrioz, Goikoetxea, Agirre eta Arrillaga.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Artola, Larrañaga, U.Olano eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Zunzunegi, Irastortza, I.Olano, Leunda eta Castaño.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Zeberio (4), Arrillaga (3), Errasti (2) eta Balerdi. Ikaztegieta-Baliarrain: Iztueta (3), U.Olano (2), I.Olano, Artola eta Zunzunegi.

Partida ikusgarria izan da Lizartzan jokatu dena. Bi taldeek maila oso ona erakutsi dute, eta bertaratu diren zale mordoskak golak ikusteaz gain, ikuskizuna ere ederra ikusi dute. Etxekoak 3-0 oso azkar aurreratu dira, baina atsedenera joaterako, kanpotarrek horri buelta eman, eta 3-5ekoarekin joan dira aldageletara. Bigarren zatian berriro ere Lizartzakoek horri buelta eman eta aurretik jarri dira, baina azken minutuetan kanpokoak Hurtadoren ate inguruan izan dira,nahiz eta  ezin izan duten berdindu. Afizioa egiten duten horietako neurketa izan da.
 

2014(e)ko urtarrilaren 30(a), osteguna

AURREKOA ARETO FUTBOLA.

Infantil-kadete mailan azkenaurreko jardunaldia jokatuko da, eta gauza asko erabakiko dira. Bi partida, eta biak larunbatean 16.00etan jokatuko dira. Lizartzan, bertako taldearen eta Errezilen arteko neurketa izango da. Etxekoek jadanik ez dute txapelaren lehian aritzeko aukerarik, baina bai errezildarrek, baina horretarako hiru puntu behar dituzte. Bidanian, berriz, Bidania-Goioatzek eta Ikaztegietak jokatuko dute. Etxekoek ligaren lehian jarraitzeko hiru puntuak behar ditzute, eta baita kanpotarrek ere lehen postuari eusteko. Alebinen jardunaldia ostiralean hasiko da. 17.45etan Lizartza-Orexak eta Ikaztegieta-Baliarrainek neurtuko dituzte indarrak. Etxeoek huirugarren postua berreskuratu nahiko dute, eta kanpokoek lehen garaipena lortu. Larunbatean, 18.00etan, Leaburuk Ikaztegieta hartuko du.Liderrak sendo jarraitu nahiko du lehen postu horretan. Igandean, berriz, 12.00etan Bidania-Goiatzek, bigarrengoak, Igeldo hartuko dute, dauden leku horri  eutsi, eta aurrekoek huts egiten badute gerturatzeko asmoarekin. Benjaminetan, orain bi aste  jokatu zuten Leaburuk eta Lizartza Orexak. Azken hauek irabazi zuten. Igandean, 11.00etan Bidanian, Bidania-Goiatz eta Igeldo neurtuko dira.
 




AURREKOA, FUTWALLA.

Buruz Buruko Txapelketa erabakita geratu daiteke, baldin eta igandean Leaburu A taldeak bere partida Beizamari irabazten badio. Izan ere orain arteko guztiak irabazi egin ditu, eta emaitza errepikatzen bada txapela beretzat izango da, amaitzeko jardunaldi bat geratuko den arren. Leaburu B eta Ikaztegieta ere igandean neurtuko dira, eta bigarren postua izango dute, oraingoz, bi talde horiek jokoan. Bi partidak ikaztegietako pilotalekuan jokatuko dira igandean, 11.30etatik aurrera.

2014(e)ko urtarrilaren 24(a), ostirala


KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

BENJAMINAK:

IGELDO 2 TXALBURUK 7

IGELDO: Amezua, Dorronsoro, L.Agirre, M.Agirre, Ezkurdia, Senperena, Aizpurua, Kalonje, N.Rouet, D.Rouet y Berasategi.

TXALBURUK: Seoane, Iribarri, Kaminos, B.Gorostidi, E.Gorostidi, X.Gorostidi, Mañoso, Mujika eta Murua.

GOLAK: Igeldo: Ezkurdia (2). Txalburuk: B.Gorostidi (2), E.Gorostidi (2), Mujika (2) eta Mañoso.

Txalburuk taldeak sailkapeneko lehen postuan jarraituko du Igeldon irabazi ostean. Partida polita izan zen, baina kanpotarrek aginduz amaitu zuten.


LIZARTZA-OREXA 2 BIDANIA-GOIATZ 14

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Arrue, Iturralde, Arrillaga, Balerdi, Lasa, Azpiroz eta Malkorra.

BIDANIA-GIATZ: I.Zugasti, Beloki, M.Eskibel, Dorronsoro, A.Eskibel, Iraeta eta E.Zugasti.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Arrillaga eta Malkorra. Bidania-Goiatz: Iraeta (10), Dorronsoro (2) eta E.Zugasti (2).

Emaitzak dena erakusten du,  Bidania Goiatz gehiago izan baita. Ander Iraeta izan da partidako protagonista, hamar gol sartuta.


ALEBINAK:

IGELDO 4 TXALBURUK 6

IGELDO: Camarero, E.Aizpurua, Etxeberria, S.Lopez, A.Lopez, Oiartzabal, U.Aizpurua eta Gonzalez.

TXALBURUK: Yugueros, Altuna, Areizaga, Artola, Kaminos, Gorostidi, Lopetedi, Murua eta Mañoso.

GOLAK: Igeldo: Etxeberria (2) eta Gonzalez (2). Txalburuk: Mañoso (4), Murua eta Artola.

Txalburuk taldeak eraman ditu Igeldon jokoan zeuden hiru puntuak, eta sailkapeneko hirugarren postua eskuratu du. Norgehiagoka polita eskaini dute bi taldeek.


IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 2 LEABURU 3

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Artola, Irastortza, Larrañaga eta Iztueta-hasierako bostekoa-, U.Olano, Arruabarrena, I.Olano eta Leunda.

LEABURU: O.Arrospide, A.Arrospide, Zubia, Ugartemendia eta I.Garcia-hasierako bostekoa-, Adurriaga, Arrizabalaga eta M.Garcia.

GOLAK. Ikaztegieta-Baliarrain: Iztueta eta U.Olano. Leaburu: Zubia, Ugartemendia eta Adurriaga.

Kirola ez da askotan justua izaten, eta gaur Ikaztegietan ez da izan. Etxeko taldeak dena egin du irabazteko. Aukera pila bat egin ditu, jokoan gehiago izan da, baina kanpokoak irabazi dute. Izan dituzten aukerak barrura sartu dituzte, eta hori da areto futboleko gakoa. Lehen zatian kanpokoak aurreratu dira, baina etxekoak horri buelta emateko gai izan dira, nahiz eta atsedenera joan aurretik, berriro ere kanpokoak jarri diren aurretik. Bigaren zatian Leaburu ia ez da Olaberriaren ate ingura ia gerturatu ere egin, eta Ikaztegieta-Baliarrain behin eta berriz saiatu da  berdinketa lortzen. Lau baloi zutionera joan zaizkie, barrura zihoazen bi edo hiru baloi atepetik ere atera ditu Leaburuk, baina Oihan Arrospide, Leaburuko atezaina, izan da partida erabaki duena. Ikaragarrizko geldialdiak egin ditu, eta azkenean bere lana izan da erabakigarriena.

IKAZTEGIETA 8 BIDANIA-GOIATZ 7

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Mozo, Parra eta Arruabarrena-hasierako bostekoa-, Irastortza, Leunda eta Benavente.

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, Iraeta, I.Otaño, Agirretxe eta J.Otaño-hasierako bostekoa-, Aldalur eta Altuna.

GOLAK: Ikaztegieta: Mozo (4), Irastortza (2), Arruabarrena eta Parra. Bidania-Goiatz: Agirretxe (5), Iraeta eta J.Otaño.
 
Partida bikaina eskaini dute sailkapeneko lehenengo biek. Talde bakoitzak zati bat izan du, eta hori ederki baliatu dute. Lehenengoa etxekoena izan da, nahiz eta kanpokoak aurreratu diren markagailuan. Ikaztegietak horri buelta eman, eta 4-1 jarri da, 6-2koarekin atseden hartzera joateko. Bigarren zatia kanpokoena izan da, eta berdinketa lortzetik gertu izan dira. Azken minutuetan Bidania-Goiatzek asko estutu du, baina azkenean denbora falta izan zaio. Emaitza honen ostean, Ikaztegietak lehen postua sendotu egin du, eta orain bigarren jarraituko duen Bidania-Goiatzi bost puntu kentzen dizkio.

2014(e)ko urtarrilaren 23(a), osteguna

Lehen postua izango da jokoan

Alebinen bederatzigarren jardunaldian lehen postua izango da jokoan ostiralean Ikaztegietan 19.00etatik aurrera. Bertako taldea eta Bidania-Goiatz lehiatuko dira. Oraingoz Ikaztegieta da liderra, Bidania-Goiatzi bi puntu kenduta. Joanekoa berdinean amaitu zuten, eta oraingoan ikusiko da zer gertatzen den. Larunbatean, 17.30etatik aurrera Ikaztegieta-Baliarrainek lehen garaipena lortu nahi du, eta horretarako Leaburu menderatzen saiatuko da. Joanekoan azken hauek irabazi zuten 5-3 partida estu baten ostean. Norgehiagoka Ikaztegietan jokatuko da.  Azkenik, igandean, 12.00etan Igeldok Txalburuk hartuko du. 17-3 amaitu zen joanekoa. Benjaminetan bigarren itzulia hasiko da bihar 17.00etan Lizartzan, bertako taldearen eta Bidania-Goiatzen artean. Joanekoan azken hauek doi-doi irabazi zuten. Igandean, 11.00etan Igeldok, Txalburuk hartuko du. Joanekoan azken hauek irabazi zuten.

2014(e)ko urtarrilaren 18(a), larunbata

KRONIKAK:

FUTWALLA:

LEABURU B 1 LEABURU A 2

LEABURU B: Garcia.

LEABURU A: Ugartemendia.

PARTZIALAK: 4-10, 10-8 eta 5-8.

Leaburu A taldeak sailkapeneko lehen postuan jarraituko du, eta txapelketa ia bereganatu du, gaur Leaburu B taldeari irabazita.Lehen jokoan ongi nagusitu da Ugartemendia, baina bigarrengoan Garciak berdindu du. Gero Leaburu A taldeko ordezkariak hirugarrengoan ez du barkatu. Leaburu B taldeak bigarren jarraituko du Ikaztegietarekin berdinduta, baina puntuen aldea bere aldekoa da.


BEIZAMA 1 IKAZTEGIETA 2

BEIZAMA: Leunda

IKAZTEGIETA: Uria.

PARTZIALAK: 10-4, 9-10 eta 1-8

Txapelketako partidarik politenetakoa, eta agian luzeena ere ikusi da gaur Ikaztegietan. Lehen jokoan Beizamako ordezkaria gehiago izan da, eta amaieran lehen jokoa eraman du. Bigarren jokoa oso polita eta luzea izan da. Azkenean bietako edozeinek eraman zezaken, baina Uriak lortu du berdinketa. Kitararakoan Ikaztegietakoak sakearekin asmatu egin du, eta kirol honetan lehen jokaldiarekin asmatzen baldin bada, sekulako triskantza egin daiteke, eta horixe gertatu da.





ARETO FUTBOLA:

INFANTIL-KADETE:

ERREZIL 8 BIDANIA-GOIATZ 5

ERREZIL: Uzkudun, Otaegi, Urdalleta, Irulegi eta Aiertza-hasierako bostekoa- eta Labaka.

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, Losa, Zinkunegi, J.Agirretxe eta Otaño-hasierako bostekoa- eta Zugasti.

GOLAK: Errezil: Aiertza (5), Urdalleta, Otaegi eta Labaka. Bidania-Goiatz: J.Agirretxe (3) eta Otaño (2).

Errezilek eta Bidania-Goiatzek oso norgehiagoka polita eskaini dute. Kanpokoak 0-2 aurreratu dira, baina etxekoek horri buelta emateko gai izan dira bigarren zatian. Erritmo oso handiarekin jokatutako neurketa ikusgarria izan da, eta partida ikustera joan diren zaleek primeran pasatu dute.


IKAZTEGIETA 12 LIZARTZA-OREXA 4

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, Uria, M.Lakuntza, Sagastibeltza eta Mozo-hasierako bostekoa-, X.Luzuriaga eta J.Luzuriaga.

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Arozena, Olaskoaga, Malkorra eta Iturrioz-hasierako bostekoa-, Sorozabal, Colmenares eta Zeberio.

GOLAK: Ikaztegieta: Mozo (5), J.Luzuriaga (4) eta Sagastibeltza (3). Lizartza-Orexa: Zeberio (2), Malkorra eta Colmenares.

Ikaztegietak sailkapeneko lehen postuan jarraituko du, gaur irabazi ostean. Etxekoek merezitako garaipena erdietsi dute, baina agian aldea handiegia izan da. Kanpokoek gol gehiago sartzeko aukerak ere izan dituzte, baina Lakuntza bikain aritu da, Lizartzakoen aukerak ezabatuz.


BENJAMINAK:

LEABURU 4 LIZARTZA-OREXA 7

LEABURU: Iraeta, I.Arrospide, N.Arrospide, Iban Arrospide, I.Ibañez, Orbegozo, Ugartemendia, Uribe, Zubia eta Garcia.

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Arrue, Balerdi, Azpiroz, Arrillaga, Malkorra, Lasa, Iturralde eta Errasti.

GOLAK: Leaburu: Orbegozo (2), Iraeta eta Zubia. Lizartza-Orexa: Arrillaga (3), Malkorra (3) eta Beitia.

Lizartza-Orexak irabazi zuen aurreratutako partida hau, eta sailkapeneko hirugarren postuari eusteaz gain, talde mistoen artean lehenengo izaten jarraituko du.


ALEBINAK:

LEABURU 4 LIZARTZA-OREXA 4

LEABURU: E.Arrospide, Zubia, Ugartemendia, O.Arrospide eta A.Arrospide-hasierako bostekoa-, Garcia, Arrizabalaga eta U. Ugartemendia.

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Zeberio, Balerdi, Arrillaga eta Sorozabal-hasierako bostekoa-, Beitia, Goikoetxea, Goikoetxehandia, Errasti, Juan, Lasa, Iturrioz eta Agirre.

GOLAK: Leaburu: Zubia (2), A.Arrospide eta Garcia. Lizartza-Orexa: Zeberio (2), Sorozabal eta Arrillaga.

Leaburuk eta Lizartza-Orexak berdindu egin zuten, eta azken hauek oraindik lehiaketa irabazteko izan zitzazketen aukera guztiak galdu zituzten. Norgehiagoka parekatua izan zen, eta amaieran bakoitzak merezitako puntua jaso zuen.


BIDANIA-GOIATZ 9 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 4

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, I.Otaño, J.Otaño, Iraeta eta Altuna-hasierako bostekoa-, Agirretxe eta Aldalur.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Artola, Larrañaga, Irastortza eta I.Olano-hasierako bostekoa-, U.Olano, Castaño eta Leunda.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Agirretxe (5), J.Otaño (2), I.Otaño eta Altuna. Ikaztegieta: Irastortza (3) eta U.Olano.

Bidania-Goiatzek bigarren postuan jarraituko du, gaur beste hiru puntu eskuratu ostean. Txapelketako talderik onenetakoak eta lehiaketako talderik gazteenak oso neurketa polita eskaini dute, baina etxekoena izan da agintea, merezitako hiru puntuak eskuratuz.



TXALBURUK 7 IKAZTEGIETA 10

TXALBURUK: Yugueros, Kaminos, Lopetedi, Murua eta Mañoso-hasierako bostekoa-, Areizaga, Artola, Altuna eta Gorostidi.

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Mozo, Parra eta Leunda-hasierako bostekoa-, Irastortza, Arruabarrena eta Benavente.

GOLAK: Txalburuk: Mañoso (3), Murua, Lopetedi, Kaminos eta Uriak bere atean. Ikaztegieta: Irastortza (4), Parra (3), Arruabarrena (2) eta Uria.

Ikaztegietak sailkapeneko lehen postuan jarraituko du gaur Abaltzisketan irabazi ostean. Oso nergehiagoka polita eskaini dute bi taldeek, baina kanpotarrek euren boterea erakutsi dute amaieran hiru puntuak eskuratzeko.

2014(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna

Aurreratutako jardunaldia

Futwallen bosgarren jardunaldiari dagozkion partidak jokatuko dira, eta hemendik bi astera jokatuko da laugarrena. Hasi Ikaztegietan egingo larunbatean, bertan neurtuko baitira Ikaztegieta eta Beizama. Arratsaldean, 19.30ean, Leaburu B eta Leaburu A lehiatuko dira, eta sailkapeneko lehen postua izango dute jokoan.

 
Areto futboleko bigarren itzulia hasiko da

Areto futbolean bigarren itzulia hasiko da. Infantil-kadete maila oso polita dago, ligako azken txanpa honetan jokatzen ari diren lau taldeek bai baitute liga irabazteko aukera. Igandean, 11.00etan Errezilen derbia jokatuko dute bertako taldeak eta Bidania-Goiatzek. Sailkapenean berdinduta daude, baina Bidanian etxekoek irabazi zuten, eta oraingoan errezildarrak saiatuko dira ordaina ematen. Ordubete beranduago hasiko da Ikaztegietan bertako taldearen eta Lizartza-Orexaren artekoa. Ikazteitarrak sailkapeneko lehen postuan daude, eta kanpotarrek, berriz, irabazi egin behar dute dituzten aukerei eusteko. Alebinetan ere hemendik aurrera erabakiko da dena. Hasi Abaltzisketan hasiko da Txalburuken eta Ikaztegietaren artean. Azken hauek dira liderrak, baina  abaltzisketarrek irabazi behar dute aurrera begira jarraitzeko. 18.00etan jokatuko da ostiralean. Orduerdi bat beranduago jokatuko da Bidania-Goiatzen eta Ikaztegieta-Baliarrainen artekoa. Bigarren dira bidaniarrak eta etxean ez dute hutsik egin nahiko. Jardunaldia larunbatean itxiko da Leaburun, 18.30ean bertako taldea eta Lizartza-Orexa lehiatuko dira. Benjaminetan, zazpigarren jardunaldiari dagokion partida aurreratuko da, eta Leaburu eta Lizartza-Orexa neurtuko dira larunbatean Leaburun, 17.30ean.

2014(e)ko urtarrilaren 12(a), igandea

Lizartza-Orexa B da lehen liderra

Mikrofutsaleko lehen jardunaldia jokatu da gaur Ezkio-Itsasoko Alegiko pilotalekuan, eta Lizartza-Orexa B izan da onena. Azkenean hamabost talde ziren izatekoak, baina Ikaztegieta-Baliarrain eta Leaburu B ez dira joan, eta 0 punturekin geratuko dira. Beste berrikuntzen artean, Gael taldea da, talde ezberdinetako jokalariekin osatutakoa. Bestetik Ikaztegieta 5 zena, azkenean Baliarrain izango da, herri horretakoak izango baitira jokalari guztiak, eta horietako bik gaur jokatu dute lehen aldiz lehiaketa honetan. Ikaztegieta 4, berriz, hemendik aurrera Ikaztegieta-Baliarrain izango da, bi herrietako jokalariak baitaude. Nesketan Lizartza-Orexa bakarrik aritu da, eta mutilen aurka aritu dira, eta nesken sailkapenerako 3 punturekin geratuko da.


Gaur jokatu diren emaitzak eta sailkapenak, honela izan dira:

Lehen fasea:

Amultzoa:

Bidania-Goiatz B 3 / Bidania-Goiatz C 1
Gael 3 / Lizartza-Orexa neskak 0
Bidania-Goiatz B 5 / Lizartza-Orexa neskak 0
Gael 4 / Bidania-Goiatz C 0
Bidania-Goiatz C 2 / Lizartza-Orexa neskak 0
Bidania-Goiatz B 3 / Gael 3

SAILKAPENA:
1- Gael-7p
2- Bidania-Goiatz B-7p
3- Bidania-Goiatz C- 3p
4- Lizartza-Orexa neskak- 0
Gael eta Bidania B taldeek penaltietara erabaki dute lehen postua.

B multzoa:

Lizartza-Orexa A 3 / Baliarrain 0
Baliarrain 0 / Txalburuk 2
Lizartza-Orexa A 1 / Txalburuk 5

SAILKAPENA:
1- Txalburuk-6p
2- Lizartza-Orexa A-3p
3- Baliarrain-0p

C multzoa:

Ikaztegieta A 1 / Bidania-Goiatz A 4
Ikaztegieta A 2 / Lizartza-Orexa B 5
Bidania-Goiatz A 1 / Lizartza-Orexa B 2

SAILKAPENA:
1- Lizartza-Orexa B- 6p
2- Bidania-Goiatz A-3p
3-Ikaztegieta A-0p

D multzoa:
Ikaztegieta B 2 / Ikaztegieta C 1
Ikaztegieta C 2 / Leaburu 0
Ikaztegieta B 1 / Leaburu 1

SAILKAPENA:
1- Ikaztegieta B- 4p
2- Ikaztegieta C-3p
3-Leaburu-p1


BIGARREN FASEA:

1-4 Postuak:

Txalburuk 2 / Lizartza-Orexa B 3
Gael 0 / Ikaztegieta B 3
Txalburuk 2 / Ikaztegieta B 0
Lizartza-Orexa B 2 / Gael 0
Gael 1 / Txalburuk 2
Lizartza-Orexa B 5 / Ikaztegieta B 2

SAILKAPENA:
1- Lizartza-Orexa B-9p
2-Txalburuk-6p
3- Ikaztegieta B-3p
4-Gael-0p

4-8 postuak:

Bidania-Goiatz B 1 / Lizartza-Orexa A 3
Bidania-Goiatz A 1 / Ikaztegieta C 0
Bidania-Goiatz B 1 / Bidania-Goiatz A 0
Lizartza-Orexa A 1 / Ikaztegieta C 0
Bidania-Goiatz B 4 / Ikaztegieta C 0
Lizartza-Orexa A 3 / Bidania-Goiatz 1 0

SAILKAPENA:
1-Lizartza-Orexa A 9p
2- Bidania-Goiatz B-6p
3- Bidania-Goiatz A-3p
4-Ikaztegieta C-0p

9-12 postuak:

Ikaztegieta A 1 / Leaburu 6
Balaiarrain 1 / Bidania-Goiatz C 1
Ikaztegieta A 2 / Baliarrain 3
Leaburu 5 / Bidania-Goiatz C 0
Bidania-Goiatz C 2 / Ikaztegieta A 1
Leaburu 4 / Baliarrain 1

SAILKAPENA:
1- Leaburu- 9p
2- Baliarrain-4p
3- BIdania-Goiatz C- 4p
4- Ikaztegieta A-0p

14. postua. Lizartza-Orexa neskak.

 
Lehen jardunaldiaren ostean, honela geratzen da sailkapena:
 
1- Lizartza-Orexa B- 15p
2- Txalburuk- 14p
3- Ikaztegieta B-13p
4- Gael-12p
5- Lizartza-Orexa A-11p
6- Bidania-Goiatz B-10p
7- Bidania-Goiatz A-9p
8-Ikaztegieta C-8p
9-Leaburu- 7p
10-Baliarrain-6p
11- Bidania-Goiatz C-5p
12- Ikaztegieta A-4p
13- Lizartza-Orexa neskak- 3p
14 eta 15- Leaburu B eta Baliarrain-Ikaztegieta - 0p
 
NESKEN SAILKAPENA:
 
Lizartza-Orexa neskak- 3p
 
 

2014(e)ko urtarrilaren 9(a), osteguna

Logikalinek babestuko du areto futboleko eta mikrofutsaleko txapelketa

Abaltzisketako Logikaline izango da GAEL Elkarteko denboraldi honetako babesle nagusia, eta bere babesean jokatuko dira, bai areto futboleko liga eta kopa eta baita mikrofutsaleko zirkuitoa ere. Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Elkartea osatzen dugunoi, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, horrelako laguntzarik gabe, ezinezkoa izango bailitzake gure proiektua aurrera eramatea.

2014(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

Alex Morenok irabazi du Gabonetako futnet torneoa

Alex Morenok irabazi du Gasteizen jokatu den Gabonetako futnet mixtoko torneoa. Bakarka jokatu dena izan da, eta GAEL elkartea barne dagoen Euskal Herriko Elkarteak antolatu du. Morenok jokatu dituen partidu guztietatik bat ez beste guztiak irabazi ditu, eta bestea berdindu. Ruben Fernandez izan da bigarren, eta David Alirangues hirugarren. Txapelketa horretan parte hartu duten batzuk, 2012ko abenduan Txekian jokatu zen Munduko Txapelketan izan ziren Euskal Herriko selekzioa ordezkatuz.  Jokalari hauek, gainera, GAEL Elkarteak antolatzen dituen lehiaketetako finaletan sariak banatzen ere izaten dira.

Mikrofutsaleko lehen jardunaldia jokatuko da igandean

Datorren igandean jokatuko da Ezkio Itsasoko Alegi-Itsasoko pilotalekuan mikrofutsaleko aurtengo lehen jardunaldia, 11.00etan hasita. Bigarrena ligaren amaieran egingo da, eta hrugarrena Koparen amaieran. Lehen jardunaldi hauetarako mutilen hamahiru taldek eman dute baizekoa, eta nesken batek. Dena dela, orain parte hartzen ez duetenek ere parte hartu dezakete beste bi jardunaldietan. Lizartza-Orexako neskek, mutilekin batera lehiatuiko dute, eta nesken sailkapeneko lehehn hiru puntuak beraientzat izango dira. Gero hasten direnek 0 punturekin hasi beharko dute. Sistema iazko bera izango da. Lehen fasean lau multzotan banatuta arituko dira, multzo bakoitzean denak denen aurka jokatuz, eta horren amaierako sailkapenaren arabera egingo da bigarren fasea, postuak erabakitzeko. Horrela multzo bakoitzeko onenek lehen lau postuak erabakitzeko ligaska jokatuko dute, bigarrengoek, bosgarrengotik zortzigarrengoa erabakitzeko, hórrela azken postua erabaki arte. Irabazleak sailkapen nagusirako 12 puntu jasoko ditu, eta azkena geratzen denak bat. Izena eman duen talderen bat joaten ez bada, 0 punturekin geratuko da.
Lehen fasea jokatzeko multzoen  zozketa egin da, eta honela geratzen da:

1. multzoa: Bidania-Goiatz 2, Bidania-Goiatz 3, Ikaztegieta 4 eta Lizartza-Orexa neskak.

2. multzoa: Lizartza-Orexa 1, Ikaztegieta 5, Txalburuk eta Leaburu 2.

3. multzoa: Ikaztegieta 1, Bidania-Goiatz 1 eta Lizartza-Orexa 2.

4. multzoa: Ikaztegieta 2, Ikaztegieta 3 eta Leaburu 1.