2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

Lagunartekoa Irurtzunen

Datorren urriaren amaieran Lloret de Marren jokatuko den areto futboleko Europako eta mikrofutsaleko Mundialerako prestakuntzarekin jarraitzen dute Gaeleko gazteek, eta datorren asteazkenean, urriaren 1ean, Irurtzungo kiroldegian jokatuko dute Xotaren aurka, Irurtzungo taldea egun areto futbolean Euskal Herriko talderik onena da, eta bere harrobia, berriz, Europako eta Munduko talde askoren eredua. Xotako 2002an eta 2003an jaiotako gaztetxoen aurka jokatuko dute, horrelako talde asko izango baitituzte aurrez aurre Europako Txapelketan. 19.00etan hasiko da partida.

Hamaikako  futbolean, Zizurkilgo Danenarekin lortutako hitzaremena dela, eta aurten Danena-Gael arituko da infantil mailan, eta larunbatean jokatuko dute bigarren lagunartekoa, Lekunberriko Plazaola zelaian, Lekunberriko Beti Kozkorren aurka. 10.15ean hasiko da partida.

2014(e)ko irailaren 17(a), asteazkena

Izena emateko epea zabalik dago

2014-2015 denboraldirako izena emateko epea zabalik dago. Aurtengorako, gainera, areto futbolean maila bat gehiago izango da, eta futwallen ere bai. Benjaminak, alebinak, infantil-kadeteak eta gazteak izango dira aurtengo lau mailak. Futwallen, berriz, 35 urtetik beherakoak eta hortik gorakoentzat izango da txapelketa, bai banaka eta baita binaka ere. Izena emateko azkeneko eguna urriaren 1a izango da.
Lehen lagunartekoa

2002an jaiotako Gaeleko talde batek hartuko du parte datorren urriaren amaieran Lloret de Marren jokatuko den Europako areto futboleko Txapelketan, eta adin bereko Munduko Mikrofutsal Txapelketan. Jadanik ari dira entrenamenduekin, eta gaur jokatu dute lehen lagunartekoa, Lizartzako kadeteen aurka, eta 50 minutu eta gero 8-8 amaitu da partida.  Gaurkoan aurrealdera ongi joaten direla eta aukera asko sortzen dituztela ikusi da, baina aldi berean atzean lan asko egin beharra dagoela ere bai, gauzak horren erraz ez uzteko. Gaurkoan, Ainitze Zubeldiaren eta Iraitz Bearen hutsuneak zituzten. Hurtado, Iturriotz, Arrospide, Agirretxe eta Zeberio izan da hasierako bostekoa. Leunda, Ugartemendia eta Errasti ere aritu dira. Zeberiok lau gol lortu ditu, Agirretxek bi, eta Iturriozek eta Ugartemendiak bana.