2013(e)ko urriaren 25(a), ostirala

KRONIKAK:

LIZARTZA-OREXA 7 LEABURU 1

LIZARTZA-OREXA: Errasti, Zubeldia, Zeberio, Iturrioz eta Balerdi-hasierako bostekoa-, Goikoetxea, Beitia, Arrillaga, Iker eta Ioritz.

LEABURU: O.Arrospide, A.Arrospide, Zubia, I.Garcia eta Ugartemendia-hasierako bostekoa-, M.Garcia eta Arrizabalaga.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Zeberio (4), Goikoetxea, Arrillaga eta Iturrioz. Leaburu: A.Arrospide.

Lizartza-Orexak garaipen batekin ekin dio denboraldiari, eta gakoa Aimar Zeberio izan da. Lehen zatian 4-0 aurreratu da etxeko taldea, eta kanpotarrek lortutako golarekin bazirudien Leaburu berriro ere partidan sartuko zela, baina bigarren zatian etxekoek beste hiru gol lortu, eta garaipena segurtatu dute.
                             



BENJAMINEN KRONIKA:

LIZARTZA-OREXA 5 LEABURU 1

LIZARTZA-OREXA: Beitia, Azpiroz, Iturralde, Malkorra, Errasti, Arrillaga, Balerdi eta Arrue.

LEABURU: Iraeta, N.Arrospide, I.Arrospide, I.Ibañez, Orbegozo, Ugartemendia, Iban Arrospide, L.Ibañez, Zubia, Garcia eta Uribe.

GOLAK: LIZARTZA-OREXA. Arrillaga (4) eta Azpiroz. LEABURU: Zubia.

Benjaminek atzo eman zioten hasiera denboraldiari, eta bigarren jardunaldiko partida aurreratuta jokatu zuten. Neurketa polita izan zen, baina etxekoen eskarmentu handiagoa atera zen irabazle. Leaburuk ez
zuen merezi izan horrelako aldearekin galtzea, itxura bikaina eman baitzuen.

1 iruzkin:

  1. Abaltzisketako Logokaline enpresak, aurreko urtean bezala, GAEL elkateari diru laguntza garrantzitsu bat emandio txapelketa hauek aurrera eramateko.

    ErantzunEzabatu