2014(e)ko irailaren 17(a), asteazkena

Lehen lagunartekoa

2002an jaiotako Gaeleko talde batek hartuko du parte datorren urriaren amaieran Lloret de Marren jokatuko den Europako areto futboleko Txapelketan, eta adin bereko Munduko Mikrofutsal Txapelketan. Jadanik ari dira entrenamenduekin, eta gaur jokatu dute lehen lagunartekoa, Lizartzako kadeteen aurka, eta 50 minutu eta gero 8-8 amaitu da partida.  Gaurkoan aurrealdera ongi joaten direla eta aukera asko sortzen dituztela ikusi da, baina aldi berean atzean lan asko egin beharra dagoela ere bai, gauzak horren erraz ez uzteko. Gaurkoan, Ainitze Zubeldiaren eta Iraitz Bearen hutsuneak zituzten. Hurtado, Iturriotz, Arrospide, Agirretxe eta Zeberio izan da hasierako bostekoa. Leunda, Ugartemendia eta Errasti ere aritu dira. Zeberiok lau gol lortu ditu, Agirretxek bi, eta Iturriozek eta Ugartemendiak bana.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina