2016(e)ko otsailaren 28(a), igandea

KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

BENJAMINAK:

IGELDO 0 LEABURU 10

IGELDO: Uzkudun, Elosegi, Rouget, Lizarralde, Galarraga, Azpirotz, Camarero eta Aisa.

LEABURU: Calle, Ugartemendia, Arrospide, E.Garcia, Iraeta, Larreta, Orbegozo eta Uribe.

GOLAK: LEABURU: Iraeta (4), Garcia (3), Uribe (2) eta Calle.

Emaitza honekin Leaburuk mailako txapela segurtatu zuen. Azkeneko jardunaldiari aurreratutako partida zen hau, eta hor gertatzen dena gertatu, leabururentzat izango da aurreneko postua.

IGELDO 0 BIDANIA-GOIATZ 9

IGELDO: Aisa, Azpirotz, Camarero, Uzkudun, Elosegi, Galarraga, Lizarralde eta Rouget.

BIDANIA-GOIATZ: Arregi, M.Eskibel, A.Eskibel, Artola, Amundarain, E.Sasiain, U.Sasiain, Aramendi, Iraeta, Aldalur, Azkarai eta Beloki.

GOLAK: BIDANIA-GOIATZ: M.Eskibel (5) eta Amundarain (4).

Emaitza honekin, eta jardunaldi baten faltan, Bidania-Goiatzek sailkapeneko bigarren postua segurtatuta utzi zuen.

ALTZO 0 LEABURU 3

ALTZO: H-Murua, I.Murua, Artetxe, Gorostiaga, Goitia, Elola eta Isasti.

LEABURU: Arrospide, Iraeta, Garcia, Larreta, Orbegozo, Uribe, Calle, Ugartemendia eta Ezeiza.

GOLAK: LEABURU: Garcia (2) eta Iraeta.

Liderrak ez zuen hutsik egin. Pasa den astean atzeratu zen partida errekuperatzeko zen hau, eta azkenean kanpotarrek eraman zituzten hiru puntuak.


ALTZO 0 TXALBURUK 3

ALTZO: Artetxe, Elduaien, Elola, Goitia, Gorostiaga, I. Murua, H.Murua eta Isasti.

TXALBURUK: Kaminos, Estevez, Garcia, Goñi, Fresneda, Husein, Etxeberria, Irastortza eta Ugaitz.

GOLAK: TXALBURUK: Kaminos eta Ugaitz.

Emaitza honekin Txalburuk taldeak sailkapeneko hirugarren postua segurtatu zuen. Bi gol nahikoa izan zituen garaipena lortzeko.


ALEBINAK:

IGELDO 8 LEABURU 2

IGELDO: Gomez, Senperena, Ezkurdia, Dorronsoro eta Oiartzabal-hasierako bostekoa-, Juaniz, Camarero, Aizpurua, Agirre, Rouget eta Amezua.

LEABURU; M.Garcia, Iraeta, Orbegozo, Uribe eta Zubia-hasierako bostekoa-, Larreta, E.Garcia eta Arrospide.

GOLAK: IGELDO: Senperena (3), Camarero, Ezkurdia, Dorronsoro, Amezua eta Orbegozok, bere atean. LEABURU: M.Garcia eta Zubia.

Igeldok hasieratik izan zuen kontrolpean norgehiagoka hau, eta azkenean hiru puntuak eskuratu zituen.

LIZARTZA-OREXA 6 TXALBURUK 4

LIZARTZA-OREXA: Luloaga, Malkorra, Errasti, O.Arrillaga eta Piris-hasierako bostekoa-, A.Arrillaga, Urtxipia eta Beitia.

TXALBURUK: E.Gorostidi, X.Gorostidi, B.Gorostidi, Mujika eta Areizaga-hasierako bostekoa-, Seoane eta Altuna.

GOLAK: LIZARTZA-OREXA: O.Arrillaga (4), A.Arrillaga eta Urtxipia. TXALBURUK: B.Gorostidi (2), Mujika eta Seoane.

Txalburuk taldeak denboraldiko aurreneko partida galdu zuen. Etxekoak hobeto egon ziren, eta merezita irabazi zuten.




IKAZTEGIETA 9 ERREZIL 6

IKAZTEGIETA: Aitor Moralejo, J.M. Artola, Uria, Irastortza eta Larrañaga-hasierako bostekoa-, U.Benavente, S.Artola, Asier Moralejo eta Darius.

ERREZIL: Rodriguez, Ziarsolo, Iglesias, Agirre eta Irulegi-hasierako bostekoa-, Labaka.

GOLAK: IKAZTEGIETA: Irastortza (4), Larrañaga (3) eta Uria (2). ERREZIL: Iglesias (4) eta Labaka (2).

Boladaka joan zen partida hau. Ikaztegieta ongi hasi zen lau goleko abantaila lortuz, baina errezildarrak gol batera jarri ziren, atsedenera 4-3 joateko. Bigarren zatian berriro ere etxekoek ihes egin zuten bost gol lortuta, baina gero kanpotarren erreakzioa etorri zen hiru gol sartuta, nahiz eta gehiago sartzeko aukerak ere egin zituzten.


BALIARRAIN 9 BIDANIA-GOIATZ 3

BALIARRAIN: Olaberria, Zunzunegi, Murua, I.Olano eta U.Olano-hasierako bostekoa-, Gurrutxaga eta Toledo.

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Zugasti, Iraeta, Aldalur eta Dorronsoro-hasierako bostekoa-, Belamendia, Amundarain eta Ruiz.

GOLAK: BALIARRAIN: U.Olano (3), Murua (2), I.Olano (2), Zunzunegi eta Toledo. BIDANIA-GOIATZ: Iraeta (3).

Lehen zatia orekatua izan zen. Bidania-Goiatzek ongi eutsi zion Baliarraini, baina bigarrengoan etxekoek neurketa azkar apurtu zuten, eta kanpotarrek etsi egin zuten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina