2016(e)ko maiatzaren 22(a), igandea

Gael hirugarren Larderon

Gaeleko infantilek hirugarren amaitu dute Larderon, nahiz eta partidarik ez duten galdu, baina golen aldearekin bat falta izan zaie finalean sartzeko. Sei talde aritu dira bi multzotan banatuta, eta Lardero eta Albelda talde errioxarrak egokitu zaizkie bere multzoan.

Lehen partidan Larderok 5-0 irabazi dio Albeldari, eta azken honen aurka jokatu behar izan du aurreneko partida Gaelek. Gipuzkoarek 5-1 irabazi dute. Oier Ugartemendiak jarri du 1-0koa, eta Iraitz Beak 2-0koa. Gero, errioxarrek euren gola egin dute, baina Aitor Aramendik egin du hirugarrena, Oier Ugartemendiak laugarena, eta Oihan Arrospidek bosgarrena. Gol gehiago egiteko aukerak ere izan dituzte, Jurgi Leundak bi baloi zutoinera bidali ditu, eta Iraitz Beak bat. Atezaina ere bikain aritu da. Aimar Ugartemendia, Iturriotz, Murua, Oier Ugartemendia eta Bea izan da hasierako bostekoa. Gero, Arrospide, Aramendi eta Leunda ere aritu dira.

Emaitza honek Gael irabaztera behartzen zuen Larderoren aurka, eta egia esan gipuzkoarrak askoz ere gehiago izan arren, ezin izan dute helburua bete. Azkeneko hamar minutuetan errioxarrak ia ez dira euren areatik atera ere egin eta euren atezainen lan onak eraman ditu finala jokatzera, neurketa 1-1ekoarekin amaitu baita. Kontraeraso batean aurreratu dira Larderokoak, baina berahala etorri da Iraitz Bearen berdinketa. Hortik aurrera kolore zuri-marroia nagusi izan da, baina ez da bigarren gola etorri eta Gael finaletik kanpo geratu da. Beste multzoetako puntuak kontuan hartuta, Gaelentzat izan da hirugarren postua.
Aimar Ugartemendia, Iturriotz, Murua, Oier Ugartemendia eta Bea izan da hasierako bostekoa. Zubeldia, Aramendi, Arrospide eta Leunda ere aritu dira.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina