2016(e)ko irailaren 29(a), osteguna

Hau hastera doa

Gipuzkoako Heri Txikietako denboraldia hastera doa. Ligan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago urriaren 5a arte, eta bitartean Gaelek berak, talde ezberdinetako jokalariekin osatu ditu taldeak, aurten lau, eta jadanik hitzartuta dituen konpromezuei aurre egiteko ari da bere entrenamenduekin, eta baita lagun arteko partidak jokatzen ere. Horrela, bihar ostirala, irailak 30, infantil-kadeteen eta kadeteen taldeak Idiazabalgo neska seniorren aurka jokatuko dute. 18.45tan jokatuko da lehen partida eta 19.45tan bigarrena. Idiazabalgo kiroldegian jokatuko dira neurketak. Infantilen taldeak eta alebinenak, berriz, larunbatean, irailaren 1ean, jokatuko dituzte euren norgehiagokak 16.00etan hasita Beteluko pilotalekuan, Beteluko bi talderen aurka.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina