2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala

Mikroko jardunaldia

Denboraldia amaierara heltzen ari da, eta azken aurreko jardunaldia izango da oraingoan. Alde batetik Kopako lau partida, finalaren aurretik geratzen direnak, eta mikroko azken jardunaldia izango dira asteburu honetan. Kopan, ostiralean Bidanian bi partida jokatuko dira, 17.30etatik aurrera, eta bietan Bidania-Goiatz eta Txalburuk neurtuko dira. Infantil-kadetek jokatuko dute aurreneko partida, eta Alebin A mailakoek bigarrena. 20.00etan, Betelun, Alebin A mailako itzulerakoa izango da Beteluren eta Igeldoren artean. Larunbaterako bi partida geratuko dira. Benjaminetan, 17.30ean Bidanian, Bidania-Goiatz eta Betelu lehiatuko dira, eta infantil-kadetetan, Ikaztegietan, bertako taldea eta Betelu, 18.15tan.

Larunbatean, berriz, Ikaztegietako pilotalekuan jokatuko da mikrofutsaleko azkeneko jardunaldia 16.00etan. Azkeneko jardunaldian emozioa gainezka izango da. Mutiletan Orexa doa lehen postuan, baina puntu bakar bat kentzen dio Bidania-Goiatz B taldeari. Nesketan, berriz, berdinduta doaz Gael eta Bidania-Goiatz. Ondorioz, bi mailetan azkeneko jardualdian erabakiko da dena. Kopako finalak maiatzaren 6an jokatuko dira Betelun. Orain oporrak izango dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina